J.M. Elexpuru: "Umorearen bila jotzen dut, ulerterrazki idatziz"


2007ko otsailaren 21ean
J. M. Elexpururi elkarrizketa.

"TXAKUR ZAUNKAK ATEAN" IPUIN LIBURUA ELKAR-EKIN
J.M. Elexpuru: "Umorearen bila jotzen dut, ulerterrazki idatziz"
UNEDeko kultur departamenduan aritzen da lanean gaur egun. Itzulpengintza nahiz hizkuntzaren azterketa alorretik, literaturatik baino hurbilago dagoela diosku. Hala ere irakasle izanik, beti izan da ipuinaren inguruan, eta oraintsu kaleratu du liburu bat.
Orain arte, gehien bat itzulpengintza munduan ibilia dugu; besteak beste, "Abereen etxaldea" eta "Gelsomino" liburuak euskaratu ditu. Hizkuntzaren alorra ere ukitu du "Bergarako euskara" eta orain bergarako lexikoaren inguruan burutzen ari den saiakerarekin.
Literaturarekiko lehen hurbilketa haur literatura mailan egin zuen.
"Orain arte ez da literatura izan nire zaletasun nagusia".
Hainbat urtetan ikastolako irakasle izanik
"umeei beti kontatu izan dizkiet ipuinak; bai entzunak, nireak nahiz bapatean asmatutakoak. Beti izan naiz ipuinaren inguruan".
Esan liteke helduentzako bere lehen literatur lana dugula, honez gero liburudendetan dagoen "Txakur zaunkak atean" ipuin bilduma.
Liburua, hamar ipuinez osatua, denak ere lau urteren buruan idatziak.
"Sorkuntza lanak desgaste handia suposatzen du eta pixkanaka eta noizean behin idazten joandako ipuinak dira".
Gaiak desberdinak eta anitzak izanik, egoera disparatatuak, errealak izan edo ez, aurkezten ditu.
"Gaien aldetik momentuan, gogora etorri zaidan erara landu ditut, ez dugu inolako erizpiderik. Sentitzen edo ezagutzen ditudan gaiak aukeratzen ditut".
Estilo edo idazkera dela eta,
"izatekotan, beti izan naiz bai lexiko eta bai joskera aldetik errazera jotzeko aldekoa eta saiatzen naiz gauza ulerterrazak idazten. Lexiko aldetik garbizaletasun berri bat dagoela uste dut, eta horri ihes egiten saiatzen naiz".
Umorea klabe, tentsioa mantenduz
Liburuan zehar konstanterik izatekotan, umorea da. Ipuin gehienetan egoera bereziak dira nagusi.
"Beno bai, umorearen bila joaten naiz, nolabait. Gure inguruko umorearen eragin handia daukat; lagun arteko, kuadriletako atal osteko umore pentsatu gabea isladatzea gogoko dut".
Narrazio laburrari bereziki dagokion tentsio, jakinminaren mantentzearen garrantzia azpimarratzen du:
"Sarritan gertatu ohi den bezala, beldur handia diot liburua hasi eta hirugarren orrian aspertuta lagatzeari. Saiatu behar da kontakizuna interesgarri egiten; berez irakurtzen, ez esfortzu militante bat eginaz".
Hamar ipuinez osaturiko liburu honetan, bi ipuin sarituak izan dira. "Bi begi eder haiek" Debako Tene Mujika eta "Lasai, Juanantonio, lasai" Irun Hiria lehiaketetan. Lehenago beste ipuin batzu idatziak izanik, azken bost edo seirak liburua osatzeko idatziak dira. Liburua nola defendatzen duen, nola salduko lukeen galdetzean,
"ez naiz tratantea" dio, baina "uste dut irakurleak sorpresa bat baino gehiago izango duela orrialdeetan barrena".
LOREA AGIRRE
51


Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\ELEXPURU1
Gaiez\Kultura\Literatura\Argitalpena\Narratiba
Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Liburuak\Literatur l
Pertsonaiaz\ELEXPURU1
Egileez\AGIRRE9\Kultura

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude