"Hizkuntza da gizarte honetako kontraesan nagusia"


2021eko uztailaren 23an
Victor Gómez Pini elkarrizketa.

VICTOR GOMEZ PIN
"Hizkuntza da gizarte honetako kontraesan nagusia"
Filosofi ikasketak Parisen burutu zituelarik Victor Gomez Pin irakaslea da Zorroagan, Fakultatearen sorreratik, Entseiuko 'Anagrama' saria eskuratu du aurten 'El saber del esclavo' liburuarekin. Bere azken lanaren gainean baino hamar urte hauetan ezagutu duen euskal gizartearen arazo eta kontraesanez aritu zaigu solasaldian, kezka nagusia hizkuntza duela erakutsiz.
Bartzelonan jaioa, 17 urte zituela joan zen Parisera, bulego batzuk garbitzen hasi eta, bertako Unibertsitateko inprentan lan hobeago bat lortu zuenean, horrek lanarekin batera ikasten aritzeko aukera ematen zionez, filosofi karrerari ekin zion. Aristoteleri buruzko tesia burutu ahala sartu zen Dijon-eko Unibertsitatean irakasle bezala. Filosofia Fakultatearen proiektuak ekarri zuen gero Donostiara. "Donostian filosofi fakultatea egiteko proiektua zegoen eta Ramon Vals Planari proposatu zitzaion horren ardura. Honek, nire bidez, Javier Etxeberriari proposatu zion lan hori, baina hau denborarekin desmoralizatu egin zen: fakultatea egin zen egin baina ez zegoen egiturarik. Kasualitatez Batzelonan katedra lortu zuen eta ardura hartu nezan eskatu zidan. Orduan etorri nintzen".
Urte betez egon zen Dekano bezala, 'funtziotan' dio berak. "Proiektua oso ona zen baina gero gauzak konplikatu egin ziren. Zorroagako kondaira oso zaila da adierazten. Mundialki lehen mailakoak ziren filosofoak etorri ziren. Jendeak ez daki Jacques Deridás filosofo frantses oso famatua urtebetez irakasle izan zela Zorroagan, eta ez bera bakarrik, Chatelet ere etorri zen hona, eta beste jende asko ere bai. Gure jatorrizko proiektua Filosofi Fakultate internazional bat sortzea zen. Baina gauzak konplikatu ziren, batzuk desmoralizatu ziren... Zorroagako Fakultateak gizarte honetako kontraesanak adierazi behar ditu, eta kontraesan horiek oso garbiak dira".
Zein dira kontraesan garbi horiek?
Hizkuntza adibidez. Teorikoki hemen bi hizkuntza ofizial dira. Parisen nengoela hau egia zela pentsatu nuen, eta euskara ikasten hasi nintzen bertan. Beti esaten nuen gero, txantxetan-edo, 'euskara Parisen ikasi nuen eta hemen ahaztu dut'.
Egia al da hori?
Bai, gutxigorabehera. Parisen irakasle pertsonala nuen, oso ona, egunero egin nituen bi ordu ikasten, eta hona etorri nintzenean zer pasatu zen? Zorroagan niretzat ia ia ezinezkoa da artifiziorik gabe giro euskaldun batean sartzea. Giro kultural eta afektibo bati dagokiot, mundu guztia bezala, eta giro hau gauza desberdinek determinatzen dute, eta nire giro afektibo eta kulturalean euskara ez da agertzen! Eta ez da agertzen Fakultatean ere. Erreta nago ikastaroa egin udan eta neguan ikasi dudana ahazteaz. Une honetan ahalegintzen naiz textu batzuk irakurtzen. Zer irakurtzen dut? Biblia! Biblia irakurtzen dut, oso itzulpen ona da niretzat. Ez naiz katoliko, ez naiz kristau eta abar, oso kartesianoa naiz, tradizioz antiklerikala... Baina irakurri ditut Biblia alemanez, frantsesez eta kastellanoz. Ez da liburu inportanteena, baina literarioki oso polita da.
Zergatik diozu hizkuntza kontraesan handia dela?
Hizkuntzaren kontraesana ikaragarria da Euskal Herrian. Printzipioz marxista naiz, behintzat zentzu orokorrean. Hizkuntzak gainegiturazkoak ez direla da nire tesi zentrala. Beno, hau ez da nire tesia, Stalinek berak esaten zuen. Niretzat oso garbia da, hizkuntza ez da gainegitura, hizkuntza ez da kultura. Kultura gainegiturazkoa da, hizkuntza ez. Baldintza kulturalak alda ditzakezu, noski, eta posible da klaseen kulturari buruz hitzegitea, edo klaseen gustoei buruz; estetika proletaria eta estetika burgesa. Eta guzti hori aldatu daiteke, baina hizkuntza ezin da. Hau da nire printzipio ontologikoa.
Hizkuntza al da gizarte honetako kontraesan nagusia?
Bai, nagusia da baina badaude beste batzuk ere. Badago beste bat oso inportantea. Alde batetik Euskal Herrian hizkuntz bati loturik dagoen gizartea duzu, eta bestetik–niretzat zorionez–gizarte industriala duzu, eta krisian dago. Euskal Herrian bi biktima daude, eta ez dira gainegiturazkoak: hizkuntza eta langile inmigratuak. Niri, partikularki, hizkuntzaren arazoa interesatzen zait.
Hizkuntza azpiegituran kokatzen duzu.
Arrazoi garbi bategatik. Gu animalia arrazionalak gara, hizkuntza da gizakiaren berezitasun esentziala, definizioz. Orduan, hizkuntza mailako kontraesanak gizakien esentziaren kontraesanak dira, oso garbi!. Zorroagan kontraesana present dago, eta ez bakarrik euskaldun eta erdaldunen artean, euskaldunen baitan ere bai. Ez da bakarrik borondate arazoa.
Esaten didate euskara gora doala: ikastola, institutuak... baina nik, eta inpresio bezala esaten dut, ez dut hori sentitzen. Parisen galdetzen badidate zer gertatzen den Euskal Herrian hizkuntzarekin, beti beti erantzuten dut 'esaten didate gora doala' baina nik ez dut hori ikusten. Eta galdetzen badidate ea presioa nabaritzen dudan euskara ikasteko, edo zure kurtsoa euskaraz emateko, edo zure bizitza euskalduntzeko, beti erantzuten dut 'batere ez', ez dago presiorik. Presio sikologikoa esan nahi dut. Orain dela 8 urte agian pixkat gehiago, orain gutxiago.
Zoritxarrez euskara baserri giroan geratu zen. Euskal Herriarentzako oso inportantea da gizarte industriala izatea, gizarte esentzialki industriala izan behar du. Bi dimentsio hauek oso inportanteak dira, eta ideologla hutsa izango litzateke hori baztertzea. Bi dimentsio hauek–gizarte industriala eta jatorriz ko gizarte euskalduna–onartu behar dira, eta batzutan kontraesanean agertzen dira. Baina kontraesanetan bizitzea da agian gizakien patua. Hegelek zioen kontraesanak baztertu nabi dituena azkenean kontraesanen biktima izaten dela. Kontraesana manten du eta begiratu behar da, eta ez ordezkatu adierazpen ideologiko batez. Kontraesanak onartzen ez dituena galduta dago.
Zure beste tesi bat, garrantzitsua gainera, hizkuntza guztiek potentzial berberak dituztela da.
Bai, hizkuntzen baliokidetasun ontologikoa. Eta honen kontrako sentimendua da arrazismoaren erroa. Arrazismoaren kontuan diskurtso moralistek ez dute balio ezer, batere ez. Arrazismoa denuntziatzeko behar dira denuntziatu arrazismoaren baldintza sozialak. Baldintza sozial hauek aldatzen ez badira bakoitzak bere arrazismo bereziarekin jarraituko du. Eta berriro diot, baldintza sozialak aldatzeko kontraesanak begiratu behar dira. Begiratu ez du esan nahi konpondu, begiratu da begiratu. Borroka nola jarraitu hau konpontzeko.
Hori al da filosofia?
Filosofiaren zati bat bai. Filosofia etimologikoki argitasunerako aspirazioa da. Ez ordezkatu egiaren kontenplazioa, asetu eta lasaitu egiten zaituen adierazpenagatik.
Ze paper jokatzen du filosofoak gaur egungo gizartean?
Gizaki guztiek, eta bakoitzak, begiratu eta argia lortu nahi du. Ez da elite baten pribilegioa. Beti esaten dut esaldi hau, nire diskurtsoa beti hasten da esaldi honekin. Gizakiak bere buruari esaten dio 'ez duzu ezertarako balio, zurea lan alienatua da', hau barneratuta dago. Ez dute pentsatzen gizakiaren baliokidetasun esentzialaz. Eta nondik ateratzen da gizakiaren baliokidetasun esentziala? Denak, de-fi-ni-zi-oz, hitzegiten dugulako. Hau da komunismoaren printzipioa.
Hizkuntza eta arrazismoa gai garrantzitsuak iruditzen zaizkizu. Eta nazionalismoa?
Pentsatzen dut –bakoitzak nahi duena pentsatzen du– arazo orokorra aipatutako kontraesana dela. Gero, esaten baduzu autodeterminazioa bai, autodeterminazioa ez... beno, baina autodeterminatua nor dago? Ezinezkoa da! Independientea zein da? Espainia ba al da independientea? Arazoa ez da ideologikoa. Nik komunismoaren printzipioa erreibindikatzen dut, eta gizarte komunista batean noski, jende guztia independiente bezala besteari lotua dago. Komunismoa ezinezkoa da mundu partikular batean lortzea. Nik Mosku ezagutzen dut: baldintza materialak aldatu ziren, baina baldintza orokorrak aldatzeko aurreko ispilua suntsitu behar zen. Kapitalismoak beti beti irabaziko du kapitala eskuetan duelarik, ezinezkoa da kapitalismoarekin konpetitzea. Parisen Moskun baino hobeto bizi zirela esaten zidaten Moskuko lagun batzuk. Baina kapitalismoa begiratzeko behar da begiratu Marokko, Paraguay, Argentina... Paris eta Ginebra begiratzen baduzu... Kapitalismoa juzkatzeko 'media ponderada' egin behar da, eta ez da egia kapitalismoak bere kontraesanak konpondu zituenik. Ez da egia Moskun kapitalismoan baino okerrago bizi direla, gezur hutsa! Materialki ere, bataz bestekoa egiten baduzu askoz hobe bizi dira Moskun. Eta nik ez dut eredu sobietarra defendatzen.
Bere burua marxistatzat duen batek zer pentsatzen du posmodernitateaz?
Ez dut ulertzen zer esan nahi duen posmodernitateak, ez da koketeria, inoiz ez dut ulertu, ezin dut esplikatu. Gutxigorabehera, aurrejartze ideologikoak eta abar gaindituta daudela eta abar... bai, bai, gaindituak daude inoiz ez direlako aurrejartzeak izan. Baina kontraesan errealak ez daude gaindituta. Posmodernitatearekin esan nahi badute borroka ideologiko hutsak desakreditatuta daudela, noski, niretzat beti egon dira deskreditatuak.
Zein da, bizi dugun egoeran, praktika politiko zuzena? Borroka armatua, esate batera, zer iruditzen zaizu?
Inozokeria handia da kasu honetarako irtenbide bat ez aurkitzea. Autodeterminazioaren printzipioa ukatzen duen Konstituzioko artikulua aldatu behar da. Hau ikaragarria da! Jendea artikulu bategatik hiltzen da! Sistemaren markoaren barnean nola ez dute soluzio bat topatzen? Baina elementala da, aldatu Konstituzioaren artikulu hori! Egin Quevec-ekoak bezala, eta gelditu konfrontazio inozo hori. Nik ez dut botorik ematen, ez dut sinesten Konstituzioan... Quevec-en gertatutakoa pentsatzen dut gertatuko dela egunen batean, bestela hemengo inozokeriak imaginaezinezko maila hartuko du. Eszeptizismoz ikusten dut guzti hau.
Zentzu honetan, Aljer eko elkarrizketak bidea irekiko zuela pentsatu nuen. Itzuliko dela pentsatzen dut. Gauza oso garbia da, elkarrizketarik gabe honek jarraituko du. Nik hori pentsatzen dut, eta Felipe Gonzalezek ere bai, hori pentsatzen duela pentsatzen dut. Baina horrek ez luke konponduko arazo nagusia: nola defendatuko duzu Euskal Herriko hizkuntza gizarte industrialaren fruitu garena baztertu gabe? Agian kontraesan gogorrena momentu honetan hasiko da.
Zergatik?
Bigarren mailako kontresanak desagertuko direlako. Euskal Herriko problema Madrilgo gobernuarekin bigarren mailakoa da besteari konparatuez gero. Oraingo politikoek agian posibilitatea daukate oraingo Madrilekiko kontraesana konpontzeko, baina bestea konpontzeko ez. Garbi geratu dadin, baikorragoa naiz Euskal Herriak Madrilekiko dituen kontraesanak konpontzeko duen gaitasunaz, barneko kontraesan zakar baina emankorra gainditzeko duen gaitasunaz baino.
X. EIZAGIRRE I. MURUA
27-30

GaiezHizkuntzaEuskaraEuskara bat
PertsonaiazGOMEZ4
EgileezEIZAGIRRE3Hizkuntza
EgileezMURUA2Hizkuntza

Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude