HEBRAIERAREN BIRBIZKUNDEA SUSTRAIETARA ITZULI


2021eko uztailaren 23an
Mordechai eta Yael Mishor-ekin elkarrizketa
HEBRAIERAREN BIRBIZKUNDEA SUSTRAIETARA ITZULI
Jerusalengo auzo berri batetan bizi dira Mordechai (Moti) eta Yael Mishor. Seme bat, Ilay, eto alaba bat, Tehila. Israel-en independentziaren belaunaldikoak dira Moti eta Yael. Diasporako milioika juduren inmigrazioaren('áliyah'= igoeraren)oldezko fenomenoa oso-osoan ezagutu eta bizi izan dute, eta israeldar berri guzti horien hizkuntzazko herritartze-lanean saiatu izan dira.
Gaur egun Hebraieraren Akademan dihardu Moti-k, hizkuntzaren hiztegi historikoa egiten; 25 urte daramatza Yael-ek ulpan (helduei hebraiera irakasteko eskola) batetan. Biekin izan dugu elkarrizketa.
ARGIA.– Urte asko daramatzue hebraieraren birbizkunderako, berreskupenerako lanean. Zer da zuentzat hebraiera?
MORDECHAI.– Diasporan jaio nintzen ni; neure Herriarekin eta beraren kulturarekin bat egiteko bidea izan dut hebraiera. Judu-herriaren, Herri osoaren hizkuntza da hebraiera. Euskaldunek, hain zuzen, beste inork baino hobeto uler dezakete hizkuntzaren eta naziotasunaren arteko lotura hori. Hebraiera neure lanbide bihurtzean, horren ikuspegi teknikoagoa hartu dut, eta gauza oso jakingarriak ezagutzera iritsi naiz: nola juduek beren kulturazko sorieta beste hizkuntzetan ere sortu duten, herriarentzat hurbilagoko ziren hizkuntzetan; baina hebraieraz landutako kultura bakarrik igaro da tradizio eta ondare nazionalera.
A.–Sionismoko guragoren batzuk hebraiera ez baina alemana proposatzen zuten etorkizoneko judu-estatuaren hizkuntzatzat. Gaurko egoeratik begiratuta, nola ikusten duzue aukera hura?
M.–Hebraiera hizkuntza ofizial, normal eta moderno bilakatua dagoen honetan, denok gara jakintsu eta zentzuzko. Baina garai hartan zoroek bakarrik pentsa zezaketen hori. Hebraiera hizkuntza mintzatu moderno bihurtzea anomalia izan da. Miraria.
A.–Zure aldetik erantsi nahi al duzu ezer, Yael?
YAEL.–Bai. Nik neuk jatorrizkoa dut hebraiera, eta, beraz, normala gertatu zait beti; geroago bakarrik, gure hizkuntzari gertatu zitzaiona ikasi nuenean, konturatu nintzen, hebraiera, neretzat eta gure Herriarentzat oso garrantzizkoa dela. 25 urte daramatzat ulpanean hebraiera irakasten; hementxe daukat neure klaseko ikasleen zerrenda; 20 lagun dira, estatu ezberdin guzti hauetatik etorriak: Australia, Sobiet Batasuna, Argentina, Txile, Turkia, Errumania, Frantzia eta Hungaria. "Xalom!" edo antzeko zerbait esaten besterik ez zekiten hebraieraz. Herriaren hizkuntzarik gabe etorri dira Herri honetara, bertako bizitzan partaide izatera. Neuretzat oso hunkigarria da horiei gure Herriaren hizkuntza irakastea, eta hilabetearen buruan talde hebraieradun bihurtzea.
A.–Baina zer gerta zitekeen, hebraieraren ordez, Israel estatuak ingelesa edo alemana aukeratu balu hizkuntza ofizialtzat?
M.Y.–Ez, ez; horrek ezin zezakeen aurrerabiderik izan. Herzl sionismoaren aitak erabili zuen erabili buruan, Judu-Herriarentzako lurraldea eta estatua Ugandan edo kokatzearen aukera; jendeak bazekien, ordea, horrek ez zuela irtenbiderik; gauza bera, ingelesa edo alemana aukeratu izan balitz. Zer egin behar genuen ingelesarekin? Gure sustraien partea dugu hizkuntza; hebraierak batzen gaitu judu guztiok.
A.-Zera esan nahi du horrek: zuentzat elkarrekiko komunikazio-tresna baino zerbait gehiago dela hebraiera, ezta?
Y.–Bai, gure Herriaren sustraietara, gure arbasoen sustraietara itzultzea da. Diasporatik datozenak hizkuntzaren bidez beren aberria aurkitzen dute. Horixe da horien sentipena, zalantzarik gabe.
M.–Eta hebraiera ikastean, beren azpiko tradizio aurkitzen dute; izan ere, sinagogako, otoitzeko edo liturgiako hizkuntza hil gisa erabili duenak hebraiera, ulertu gabe sarritan, gaurko hizkuntza bizi gisa ikasten duenean, berehala lotzen ditu ikasten dituen hitzak, berak dakarren tradizioarekin. Oibartzun oso bizia dute berarentzat hitz horiek.
Y.–Horixe gertatzen zaie beren izena juduaren esanahia ezagutzen dutenean ere.
A.–Baina, Yael, zuk uste duzu, hebraierarik gabe datozen guzti horiek, beren lanerako edota gizarte berrian bizitzeko beharrezkoa ez balute, eta ingelesez bizitzerik balute Israelen, hebraiera ikasteko gogorik izango luketela?
Y.–Begira, Israel arazoz eta buruhaustez betetako Herria duzu. Hona ez dator inor txokolatea jatera. Oso zaila da Israelen bizitzea. Bestelako zailtasunen artean hebraiera ikasi ere egin beharra daukala badaki hona datorrenak, eta horretarako gogo eta erabakiarekin dator.
A.–Motibazio nazionala duela adierazi nahi duzu, eta beraz horrexegatik ikasi nahi duela hebraiera?
Y.–Hori da. Bestela ez litzateke etorriko hemen bizitzera. Sobiet Batasuna utzi eta AEBra doazen juduek ez dute horrelako motibaziorik; eta ingelesa ikasten dute han. A.–Zuen lanaz mintzatu behar dugu. Moti, zu Akademian hasi aurretik, hebraiera irakasten ihardun zinen, militantzia hutsez. Eman, mesedez, horren berri.
M.–Argentinan bi eskolatan ibili nintzen aldi berean: eskola estatalean eta eskola juduan. Azken honetan hebraieraz ikasi nuen. Ondoren Jerusalenera etorri nintzen, hemengo instituto batetan neure hebraiera hobetzera - artean neure inmigrazioa edo aliyah egin gabe nengoen-. Institutu horretan ezagutu nuen Maimon izeneko gizona. Hemengo gazte-taldeak biltzen zituen berak, Israelera etorri berriei hebraiera irakastera beraien herri edo herrixketara eramateko. Hortxe eman nuen neure izena. Bera buru, astean behin, halako lekuan elkartzen ginen, autobusa hartu eta han joaten ginen pozik. Zer egin behar genuen argi jakin gabe, Maimon-ek esandako instituzio publikoaren bateko geletara edo etxe pribatura banatzen ginen: hitz batez, esertzeko aulkiren batzuk aurkitzen genituen bazterrera. Inguratzen zirenei irakasten hasten ginen: oso hastapeneko gauzatxoak, hitzik erabilienak, esaldi motxak... eta jartzen zizkiguten galderei erantzuten saiatzen ginen.
A.–Militantziazko lana, nolanahi ere?
M.–Bai; ez genuen ezer kobratzen. Baina militanteena eta miresgarriena gure maisu eta eragilea genuen: Maimon jauna. Israelgo parlamentuko takigrafoa zen bizibidez. Hebraieraren irakastea nolabaiteko misiotzat hartzen zuen. Horrela, urtetan. Harrigarria benetan!
A.–Nola elkartzen zenuten jendea herrietan?
M.–Herritar guztiek zekiten aurretik Maimon iristeko zela bere neska-mutilekin. Kantuz sartzen ginen herrira eta kantuz hartzen gintuzten herritarrek. Hebraiera irakasteaz gain, gure egitekoak bazuen bestelako laguntza sozialaren zentzua ere, hainbat buruhauste bait zituzten diasporatik herriratu berri haiek.
-A.–Geroagoko urtetan Israelera bizitzera etorri zinen, Moti; eta 67tik hona Hebraieraren Akademian diharduzu, hizkuntzaren hiztegi historikoa egiten.
M.- 63an etorri nintzen ni bizitzera Israelera. Hebraiera sakontzen saiatu nintzen Unibertsitatean. 67an, Ben Haim irakasleak, eta Hiztegiaren zuzendariak, samaritarren aramaierari buruzko neure lana ikusi ondoren, Akademiaz eta beronen hiztegi historikoaz egin zidan hitz, eta bertan lan egitea proposatu. Ordura arte ez nekien horrelako hiztegirik egiten ari zirenik. Gogoz hasi nintzen, bada, lan horretan.
A.–Zenbaterainoko garrantzia du horrelako hiztegiak, gaur egun, normalduta edo modernotuta dagoen hebraieraren bizitzan?
M.–Hirutara bilduko nituzke hiztegiaren helburuak. Nagusienik, historian zehar metaturiko materiala gaurko hiztun, idazle eta sortzaileen eskutan ipintzea; mende luzetan hizkuntza hila izan delarik, hebraierak ez du dialekto bizien harrobirik, beraietatik hartuz gaurko premiei erantzuteko; testu idatziak ditu bakarrik; horiek aztertu behar, beraietan dagoen altxor osoa ateratzeko. Bigarrenik, oinarrizkoa eta baliagarria izango da hiztegi historiko hau, beste esku-hiztegi praktiko osoagoak lantzeko, hizkuntzaren tradizio osoa kontutan eduki ahal izango dutenak. Hirugarrenik, hiztegi historiko honek hizkuntzaren prozesu historikoa eta hitzen bide bihurriak erakutsiko dizkigu, beraien adiera-lerraketak, beraien forma-aldaketak...Horrela hizkuntzaren izpiritua ezagutuko dugu hobeto, gaur egungo garapena organikoa izan dadin, etenik gabea.
A.–Zenbat urterako lana?
M.–Bi belaunaldikoa, botako nike, oso baikor izanik. 1959an hasi genuenez, beste hainbeste urte beharko ditugu gutxienez.
A.–Yael, zure eskolako guztiak hebraiar hiztun berriak izango dira. Eta horrela dira gaurko judu israeldar gehien-gehienak. Hebraieraren horrelako birbizkundeak ez al dio ekarri edo ez al dakarkio okerrik hebraieraren jatortasunari eta garbitasunari?
M.–Beti izan da horrela: duela 80 urte, eta gerora, Herri oso baten hizkuntza mintzatu eta estatuko hizkuntza ofizial bihurtu zenean. Inmigranteen eta hiztun berrien hizkuntza izateak ez du okerragoa edo nahasiagoa egiten hebraiera. Badira, bai, hebraiera modernoan elementuak, berorren tradiziotik, eta areago hizkuntza semitikoen tradiziotik, kanpokoak, sintaxian bertan. Dena dela, alde horretatik, gaurko egoera ez da orain dela hiru belaunaldi baino okerrago.
Y.–Diasporan ere hebraiera beti bigarren hizkuntza izan dute juduek; baina horrek bere berezitasunari eusten jakin du. Bestalde, hebraierak Europako hizkuntzetatik hartuak zituen ezaugarri arrotzetako batzuk, arabieradunen aliyah masiboak desagertarazi egin ditu, hebraierari beronen ezaugarri semitiko batzuk, lehen hizkuntzalariek bakarrik ezagutzen zituztenak, itzuliz.
A.–Izatez, hebraieraren birbizkundeko lehen ekinaldi haietan bi joera nabarmendu ziren: europeista, batetik, eta arabista edo semitikoa, bestetik; ezta?
M.–Bai. Hebraiera hizkuntza mintzatu eta ofizial biburtu nahi zutenek, judu arabieradunek mintzatzen zutena hobesten zuten, beroeik gordetzen zituztelako kontsonante guturalak, kontsonanteen bikoiztea, etab. Fonetikaren maila hori; horixe bait zen arazorik nagusiena, eta baita ere ezartzen errezena -edo zailena-; fonetikan zuen eta du etorkinaren jatorrizko hizkuntzak eraginik handiena. Dena dela, beti arabieraren aldeko joera nagusitu da.
A.–Gaur normaldutzat jo daiteke hebraiera Israelen; eta badirudi hizkustzalariek eta herritarrek lasaitasun osoz begiratzen diotela beren hizkuntza nazionalari. Seguruenik estatuaren babesa dutelako ere bai. Baina Israelen independentzia aparte eta horren funtsezko garrantzia ezagututa, beste zerbaitek ere eragin dio hebraieraren birbizkundeari, gaur hizkuntza ofiziala, normaldua izateko, ezta?
M. eta Y. - (Bien artean hitz egiten dute hebraieraz, erantzuna prestatzeko). Hebraieraren birbizkundearen aldeko faktoreak asko dira. Aurrenik, hasiera hartako jendearen boluntarismoa eta lehia; pronostiko guztien eta normala zirudienaren kontra joateko, hebraiera birpizteko nahia nagusitu zen. Horixe izan zen noski eragilerik behinena. Bestalde, hebraiera zen judu guztien hizkuntza, mundu zabaleko diasporatik zetozenentzat, bakoitza bere hizkuntzarekin; denetzako hizkuntza bakarraren premia, horra bigarren faktore funtsezkoa; hizkuntza hori ezin zitekeen hebraiera besterik izan, judu guztien hizkuntza berezia zena.
Baina hirugarren faktore sozio-politiko bat gertatzen da hemen: hau da, hemengo arazoa ez zen gizarte finkatu eta jakinen bat beraren hizkuntzazko ohituren aldatzea; nolabait egon ez zegoenetik, hutsetik, sortu behar zen juduen gizartea, beraren hizkuntza eta guzti. Gerora inmigrazio edo eliyah masiboa etorri zenean, sortuak eta eratuak zeuden egitura sozial eta hizkuntzazko sendoak, jendolde berriak asimilatzeko.
PAULO AGIRREBALTZATEGI
Yoal, Ulpaneko irakaslea.
Mordechai Mishor (ezkerrekoa), Akademiako aretoan, Ulpan batetako ikasleei hitzaldia ematen.
39-41


GaiezHizkuntzaHebraiera
PertsonaiazMORDECHAI1
PertsonaiazMISHOR1
EgileezAGIRREBALT1Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude