"Azken urte hauetan dantza munduak behera egin du"


2021eko uztailaren 23an
Felipe Oyhambururi elkarrizketa.

FELIPE OYHAMBURU
"Azken urte hauetan dantza munduak behera egin du"
"Hauetik hurbil dagoen Argeles-en jaioa, Ipar Euskal Herriko kultur mailako erreferentzia garrantzitsu bat dugu ezbairik gabe Felipe Oyhamburu. Oldarra eta Etorki dantza talde haundien zuzendari hainbat urtetan, irratigizon bestalde Radio France Pays Basque-n lau urtez, Pizkundea kultur erakundeko lehendakari orde, orain jubilatu delarik hiztegi baten prestatzen ari da, zeinak 25.000 deitura bilduko dituen Miarritzen hartu gaitu".
Euskararen bidez ezagutu duela abertzaletasuna aitatu digu hasi bezain pronto Felipe Oyhamburuk. Errepublikaren azken urtetan hegoaldetar anitz Iparralderat abiatzen hasi zelarik, jende harekin harrernanetan jarrririk hartuko zuen euskal kontzientzia:
"Larresoron egon nintzen ezin ikasiz, gero Ezpeletan gutiago ikasiz, eta Alduden piskat gehiago ikasiz, baina orduan maite nuen Parisen zegoen Alberroren alaba, geroztik harekin esposatu naiz, eta badakizu bihotza gaizki duzularik ez duzu gogorik euskara ikasteko, eta ez nuen ikasi. Paristik bueltan Miarritzen, orduan pakean zen, Alemanak joan ziren, eta hasi nintzen Oldarra dantza taldeaz okupatzen, eta bazen Oldarran zarauztar bat, berak ez zekien frantsesa, eta ordudandik hasi nintzen euskaraz mintzatzen; geroztik adiskidetu nintzen Telesforo Monzonekin eta Telesfororekin beti euskaraz ari ginen, beti euskaraz. Gero Parisen kokatu eta berriz arroztu. Eta badu hamar bat urte hemen naizela eta lehen baino gehiago ikasi dut".
Euskararen ezagupenaren bidez ezagutu duzula abertzaletasuna aitatu izan duzu. Gauzak honela, nola bizitu zenuen Munduko II Gerrate garaiko abertzaletasun hura?
Abertzaletasunarekin lehen harremana Ondarribiko mutiko bat medio izan nuen; desterratua zen hura, 38an edo, Felix deitua, eta nik erran nion: "Tu eres español?"; eta berak: "No, soy vasco como tu", harritzekoa zen e! zazpi urte zituelarik...
Hemen kokatu ginen, Miarritzen genuen etxe batean, eta orduan, 39an, baziren Sota, Villalonga, Aldazabal, Urbieta... sekulako desterratuak, eta orduan hasi nintzen abertzaletzen jo ta kea; gainetik, baziren hemengo batzuk abertzaleak, gutti baina baziren; bazen bat, Saseta, euskal armadako kapitanaren anaia, dantzaria, euskara zekiena, eta halaxe, jende honen berotan, abertzaletu nintzen errotik.
42a arte ondo geunden, ez nuen problemarik izan; baina 42an Miarritzen nintzelarik galdetu zidaten alemaniarrek euren alde lan egiteko, eta ez nuen onartu. Etxetik ihes egin eta Parisen kokatu nintzen, pentsatuz hobeto gordetuko nintzela; han gaizki pasatu nuen, osasuna galdu, beti ezkutatzen... baina segitu nuen beti euskadunen gauzekin. Bazen han dantza talde bat, eta kantu talde bat, ezagutu nuen Alberro, Landaburu,.Epaltza ere, errefuxiatu haundiak...
Asko aldatu al ziren gauzak Parisen?
Ni denbora hartan sekula baino abertzaleago nintzen, terriblea nintzen. Guk bagenituen kantuak orain kantatzen ez direnak: "Ante el irrintzi intrepido/ gora la bandera euskotarra/ fuera la sangre hispana/ mientras dura la invasión. / Unámonos todos los vascos/ olvidando nuestras penas/ y rompamos las cadenas/ del yugo franco-espanol./ A vencer! A morir!/ que la victoria nuestra a de ser/ que nuestro triunfo será/ el que a Euskadi la dicha traerá./ Gora Euskadi askatuta./... oso abertzaleak ginen.
Halere, hemen izan zen korapilo bat gutxi aipatzen dena, baina hemen izan ziren abertzale batzuk Alemanen aldeloak, guti baino aski ezagunak. Zorionez Laffite apeza eta Legasse bereziki alemaniarren kontraloak ziren, ze besteek nahi gintuzten eraman Alemanen alde.
Hori oso inportantea izan da, eta biziki gaizki atxeman dut bestaldelo berriketari batzuetan ikusiz "Eugenio Goienetxe ha salvado mucha gente, muchos abertzales, mucha resistencia", Alemanen alde zen ziurki, eta harekin beste batzuk.
Ni adiskidea nintzen Alberrorekin, Aldabururekin ere, eta bistan da, sotatarrek eta villalongatarrek erraten zutelarik "Alberro eta Landaburu podridos, con los Alemanes..." ez zirela batere Goienetxe bezala; horiek zuten Agirrek eman mandua. Hori erran behar da.
Zer dela ta besarkatu zenuen aurrerantzean hainbat ospe eta izen eman dizun dantza mundua?
Hemen hasi nintzen, 42an, Olaetaren aitarekin; erran zautaten "zuk badakizu akordeona eta taldeak behar luke akordeonista bat, zatoz!", eta halaxe ekin nion dantzak ikasteari. Gero, Olaetak erabaki zuen Bizkaierat joan behar zela, eta joan baino lehen dantza guztiak erakutsi zizkigun, dantza asko ikasi genituen. azken momentuan, bainan gero alemanekin gertatu historia hori medio Parisera joan nintzen eta han segitu nuen.
45ean hasi nintzen, ja hemen nintzelarik, Oldarra talderekin, 8 urtez. Gero Oldarrako batzurekin haserretu eta Etorki sortu nuen 54ean, eta Etorkirekin ibilia naiz mundu guztian baina laguntzarik gabe. Frantsesek ez gaituzte lagundu, euskaldunek ez gaituzte lagundu, eta pentsatzen dut honelako lanak premiazkoa dela, mundu guztian erakustea euskaraz kantatzearekin euskara ez dela espainola bezala, ez dela frantsesa bezala; jendek ez dakite hori, munduko leku anitzetan ez dakite zer den Euskadi. Euskadi ezaguna izan da Gernikan denboran, gero berriz ahaztuta, orain berriz ezaguna ETAri esker... baina oraindik askok ez dakite zer den Euskadi.
Guk eramaten genuen espektakulo bat oso euskalduna, oso autentikoa, baina teatrokoa egina, profesionala piskat: dantzari batek ez zuen bere txapela galtzen edo... eta honelako gauzak, eta hori Euskadirentzat sekulako lana da, sekulakoa, nik hamaika aldiz erran dut nola oraingo gobernuak ez duen pentsatu honelako bat behar zela, ez orkestra bat, Guridi bat noizean behinka ematen duena, eta gero Brams, eta gero ez dakit nor. 37ko Jaurlaritzak berehala Eresoinka egin zuen, korua oso ona zen, bazen orkestra... Euskadirentzat sekulako propaganda. Orain nola ez dute gauza bera egiten? Dantza talde bat sortu, han Hegoan badira dantzariak izigarri onak, talde onak dira...
Nola ikusi duzu urteotan dantza nahiz Ipar nahiz Hegoan?
Beno, nik sartu ditut neskak dantzetan, ez zen ikusten hori ere; orain Xiberuko maskaradetan hasi dira emaiten, zertarako ez? Badakigu azkeneko mendean neskak ez zirela sobera ikusten salbu Nafarroako dantza batzuetan, Leitzako Ingurutxoan kasu, ba lehenago bai, orain badakigu lehenago neskak aritzen zirela dantzan, jakina, elizak kendu ditu.
Hegoaldean klasikoa edo modernca egiten dute, ez besterik; badakit Urbeltz hasten dela piskat teatroko gauzak egiten baina ez dut ikusi. Pentsatzen dut nere ejenploa jarraitu bebar dutela absolutoki, horrek erran nahi du, funtsean egiten dena autentikoa izaki formari dagokionean fokoak, makilajea, eta antzekoak erabili behar direla.
Talde onak badira herrikoi mailan, oso onak, baina bi dantzaren artean joaten dira, pausatzen dute ikurrina, hartzen dute makila, gero esplikazionik ez... ez dakite. Bada lan bat egiteko, eta nik ez dut esaten neregatik, nik esaten dut Euskadirentzat. Hori da nere betiko esperantza eta ez dut egin.
Betidanik defendatu izan duzu profesionaltasuna dantzaren indartzeko, ezta?
Nik hamaika saio egin dat nere taldea profesionala egiteko baina ez zen errez; nere dantzariek, nere kantariek lan egiten zuten, eta dantzari onak formatzeko urteak eta urteak behar dira, eta horregatik diot bestaldean asko dantzari biziki onak direla, falta zaie profesionalismoa, eta hori etorri behar da nik uste.
Oldarra bezala saiatu ginen bizpabiru aldiz profesional bezala bizitzen eta ezin, oso zaila izan zen, ez zen aski irabazten jendea pagatzeko eta bazen sobera lana afizionatu batentzat, eta afizionatu batek badu bere lana.
Nere beharra zuten Hegoan; nik sekulan ez dut konprenitu nola Hegoan duzuen diruarekin nola ez nauzuen deitu: "zatoz Bilbora, zatoz Donostiara, eta hemen dauden elementu onekin, eta zuk dakizunarekin eginen dugu zerbait", eta ez da ezer egin.
Pentsatzen dut Hegoa eta Iparra ez direla aski ezagutzen; dena den nik erraiten dut behar litakeela Euskadiren propagandarentzat talde on bat edo batzuk, ongi ordaindua, mundu guztian ibiltzen eta gauza herrikoiak erakusten baina behar den bezala, pena da, pena da, etorriko da e! Ze Euskadik behar du bere burua ezagutarazi, politika mailan ezaguna da, baina beste mailan ere balitz zerbait...
Ni penaz joan naiz ikusiz nahi nuena ez dudala lortu. Nahi nuen talde profesional bat, lan izugarri on bat ersiesteko, eta hori ez dut lortu.
Oldarra bezala saiatu ginen bizpahiru aldiz profesional bezala bizitzen eta ezin, oso zaila izan zen, ez zen aski irabazten jendea pagatzeko eta bazen sobera lana afizionatu batentzat, eta afizionatu batek badu bere lana.
Ze eritziz aztertuko zenuke azken urteotako dantza munduaren bilakaera?
Azken urte hauetan dantza munduak behera egin du; bi mailetan: lehendabizikoz dantza herrikoietan, ze asko dantza izan dira desagertuak. Zaharrek bazekiten dantza batzuek desagertu dira.
Gero, teatro mailan ez dugu ikusten aitzinamendurik, aurrerapenik. Musika sailan zenbat kanbiamendu eta zenbat gauza berri sortu diren! Imanol, Urko... eta dantzan ez. Nola hori? Ez dakit ba.
Nere kasuan dantzak ez ditut inoiz sobera luze egin. Badakizu tradizionalistak nola diren; erraten dute "Has cortado el Baile de la Era", baina nik erraten diedana "eso dura 11 minutos, tres veces esto, cuatro veces esto...", Bizkaiko dantzak moztu behar dira, bospasei herrietako dantzak bildu elkarrekin, esplikatuz bistan da; espektakuloak 'a la americana' egin behar dira, azkarrak.
Zer uste duzu dagoela egiteko dantzaren esparruan?
Behar da dantza herrikoiak salbatu, hiltzen baldin badira ze inporta du Etorki, Oldarra... ez dira behar. Lehenik salbatu Xuberoa, Bizkaia, Gipuzkoako dantzak; duela mende bat Gipuzkoako dantzak ziren Euskadiko zailenak, eta galdu dira piskat, gauza aberats-aberatsa zelarik.
Gero, herrietako taldeetan beti badira akats batzuk, batek galtzen du bere txapela, edo sobera denbora pasatzen da pieza batetik bestera, eta behar da ondorioz demostrazio mailako talde bat, talde profesionala, eta profesional horiek emanen diete gustoa txikiei segitzeko. Guk ez dugu hori. Errusian badituzte 20ren bat talde profesionalak, Ukranian, Georgian, etab, han ikusiak ditut bertako dantza batzuk izugarri ederrak! eta ez dakizu ze propaganda egiten den honelako dantza talde bat ikusten dela.
Irratigintzan ere aritua zara urte anitzez, azken urteetan Radio Pays Vasque-n. Euskarazko irratiak ze eremu betetzen du zure iduriz Iparraldean?
Pentsatzen dut irrati libreek horiek hartzen badute indarra gehiago orduan ofizialek beharko dutela gehiago eman; halere pentsatzen dut euskaren alde nuen anitz egiten dela, hemen ez dira gaizki, lan asko egiten dute gauza anitz...
Hemen jendeak irratia entzuten du, eta are gehiago, abertzalea ez den baserriko jendea hasten da Irulegiko irratia entzuten, eta hori asko da. Ni ere entzuten ninduten, nik anitz entzule banuen. Berdin neri esker baserritar horiek, abertzale ez direnak, gureganat etorri dira.
Pizkundea elkarteko lehendakari ordeko zaitugu bestalde. Euskal kulturaren problematikaren baitan aldaketa zenbait aldarrikatu da berriki. Onerako?
Iduri du piskat hobeto gaudela, iduri du gauza batzuk lortuko ditugula, ikastolak ukanen dutela omen diru piskat, laguntza piskat. Eginen dute omen zentro kultural bat laister; ikusiko, ikusiko... ez da ber din lehen bezainbat gaizki, baina euskara salbatzeko behar da indar haundi bat, euskara hemen hilzorian delako. Ikastola behar da salbatu, behar da indartu.
Gauza batzuk gertatu dira bide ezberdinetan; konparazione batean iduri du orain abertzaletasunaren kontrakoek nahi dutela ere euskara salbatu. Iruditzen zait beti eskuinaren alde botza ematen zutenak, Inchauspe eta hola, azken finean baserritarrak, horiek ere nahi dutela ere euskara salbatu. Nik uste izango da aski fite elkartasun bat.
Nik erraten dut bederen salba dezagun euskara. Gero beste mailetan ikusiko dugu. Euskarari buruz ez da bakarrik gure etsaiaren eskuetan, gure eskuetan da.
Iduritzen zait orain ez garela behetik joango, goitik joango gara nik uste. Badakizu Nafarroan nola pasatu den e! galdu dute, galdu dute, eta orain ja ez dute gehiago galduko.
Hitz aspertuak aurrera egin du Feliperen etengabeko jarioa medio. Bere pentsakeraz gauza anitz egiten ari da Iparraldean euskara eta euskal kulturaren berpizteko. Abertzaleek ere -ezustez dio berak– egundoko urratsak eman dituzte azken bozketan, eta horrek biziki pozten du azken hitzetan aitatu digun moduan:
"Duela 40 urte oso gutti ginen, bizpahiru dozena, hortakoz gazteriari erraten diotet "zuek nahi duzue dena eta berehala"; ni bezalako batentzat telebista, irratia euskaraz entzutea, eta holakoak izugarrizko aurrerapausoa suposatzen dute. Hainbeste abertzale –10.000 gara hemen– gaudelarik, batzuk diote gauza anitz lortu dugula, bertzeak hori ez dela aski, ez dela ezer ez, Nafarra ez dela euskalduna, eta horretan da korapiloa. Halere, gauzak argi daude: ez dugu euskaldun izaterat utzi nahi, guk nahi dugu euskaldungoa lortu, askatu eta hedatu.
J.J.PETRIKORENA
47-51



GaiezKulturaDantzaEuskal Dant
PertsonaiazOYHAMBURU1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude