"Udaletxe txikietan ardatza idazkaria da"


2021eko uztailaren 23an
Muxikako alkatea den Juan Kruz Galartzari elkarrizketa.

JUAN KRUZ GALARTZA
Muxikako alkatea
"Udaletxe txikietan ardatza idazkaria da"
Bere lana euskaraz burutzeko gai ez den idazkariaren izendapena atzera bota duten bederatzi alkateetarik bat da Juan Kruz Galartza, Muxikako alkatea. Idazkarien afera berri honi buruz aritu gara bere baserriko atarian.
Argia–Zer dela sortu dira arazoak idazkariaren kontu honekin?
Juan Kruz Galartza–Udaletxean pertsona bakarra dago 'Cuerpos de Habilitación Nacional' delakoaren arabera izendatzen dena, idazkaria. Beste pertsonal guztia guk aukeratu dezakegu, arkitektoak, peoiak, abokatua... baina idazkaria ez. Frankismoaren ondarea dela uste dut, ez dakit, frankismo garaian idazkariak gobernu zibilak herrietan zituen bitartekoak-edo izaten ziren, kontrolatzeko edo. Eta hori ez da bukatu oraindik.
A.–Esan al daiteke idazkaria dela udaletxe bateko langilerik garrantzitsuena?
J.K.G.–Batez ere herri txikietan, udaletxe handietan errekurtso gehiago dute. Atera kontuak: udaletxean idazkaria, administrazio-laguntzailea eta aguazila baino ez ditugu; alkatea figura bat besterik ez da, nik eguneko bederatzi orduz udaletxez kanpoko lanean iharduten dut. Beraz, udaletxeko lanen segimendu erreala egiten duena idazkaria da, berak markatzen du udaletxearen lan dinamika. Udaletxe txikietan, azken finean, ardatza bera da. Garbi dago halako funtzioa betetzen duen idazkariak euskalduna izan behar duela, zer gutxiago!
A.–Kontuan harturik gainera, Muxika ia erabat euskalduna dela...
J.K.G.–Bai, Muxikan 1.500 pertsona bizi bagara, 1.480 euskaldunak izango gara. 20ren bat dira euskaraz ez dakitenak, eta gainera Muxikan D ereduko eskola daukagu, hau da, erdaldun horien semeak euskaldunak dira. Nik erdaraz egiten dut, baina ez hain ondo, eta ni bezala jende askok, hemengo jendeak euskaraz erraztasun askoz handiagoa dugu. Beste gauza bat da gero sortzen diren gaiak, euskara administratiboa dela, euskara teknikoa dela... inork ez ditu ulertzen, baina zergatik? inoiz ez direlako egin. Idazkariari buruz... Muxikarako izendatu dutena euskaldun berria da, hitzegiteko gai da, baina bere lana ezin du bete euskaraz, orainarte euskaraz egiten ditugun lan guztietarako itzultzaile bat beharko genuke. Informeak, aktak eta abar euskaraz egiteko gai izan behar du idazkariak, maila hori eskatzen dugu.
A.–Zer gertatuko da orain idazkarien izendapena atzera bota duzuen alkateakin?
J.K.G.–Badirudi lege aldetik alkatea dela posesioa eman behar duena. Guk bilkura osoko akordioa daukagu, hiru alditan hartua. Azken batean, lege aldetik behintzat nire erantzunkizuna da, nik argi daukat gauza, eta eskertzekoa da gainera beste zinegotzi guztien jarrera ni apoiatzean. HBkoak hiru gara, EAkoak ere hiru dira eta EAJkoak beste hiru, eta guztiak bat datoz jarrera honekin.
Juan Kruz Galartza, Muxikako alkatea
24, 25



GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazGALARZA4
EgileezMURUA2Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude