"PSOEren ahuleziak ez dio euskal aferan politika argiago bat egiten u zten"


2021eko uztailaren 23an
Ginés Cervantesi elkarrizketa.

Ginés Cervantes, Iruñeko udaletxean PSOEko zinegotzi
"PSOEren ahuleziak ez dio euskal aferan politika argiago bat egiten uzten"
Errepublikar familia bateko semea dugu Ginés Cervantes sezialista. 53 urte, gerra osteko gordintasunaren lekuko eta Francoren diktadura garaian langileriaren aldeko militantea, Partido Socialista Popular-a (PSP) desagertu eta gero, PSOEra pasa zen. CCOOn ere aritutakoa, orain bi urte Iruñeko zinegotzi hautatua izan zen, egun alderdi sozialista honetatik noiz botako duten zain dagoelarik. Arrazoin bakarra: alderdian dagoen zenbait politikarien jokabidea ikusi eta salatzea. Hitz handiak jaurtiki arren handikerietatik ihes egin duen pertsonarekin egin dugu topo, pentsatzen duena edonoren aurrean botatzeko gai dela frogatu digularik.
ARGIA.–Zuk adierazi berri duzu Iruñeko udaletxean PSOEko taldearen hainbat kideren axolagabekeria. Zehaztuko al zeniguke zertan den hori?
Ginés Cervantes.–Ni borrokazaletzat dut neure burua eta arrazonatzeko eta elkar ulertzeko gaitasuna ditut maite. Beraz, politika egin nahi duen edonork elkar ulertzeko eta kontsentsua lortzeko saiorik egiten ez badu, politika gestio moeta horrek ez du zentzurik. Bizi dugun gizarte honek dituen sozial eta politiko arazoen tamaina izugarria denez konstantziak ezinbesteko garrantzia izan behar du. Era berean, Instituzioetara lan egitera joan behar izateak prestaturik gabe eta lan horren alde ez dagoen jende asko erakarri du.
Galderari atxekiz, gure taldean fuatzionamendu organiko arazo bat dakusat eta horixe da publikoki azaldu dudana; ez dago informaziorik, ez debaterik ez eta esku hartzerik, beraz, politika fikzioa egin beharra edota parasitoen antzera botatu eta kobratzea ez datoz nirekin bat. Gure eskubideak defendatzeko dugun aukera aprobetxatu behar dugu, zeren ezkertiar ikuspegitik dialektika soziala Eskubiaren eta Ezkerreraren interesen artean dagoela pentsatzen badugu, barkaezina da honen aurrean parasitoarena egitea.
A.–Eta Iruñeko udaletxeaz gain, Nafarroako beste Instituzioetan arazo bera ikusten al duzu?
G.C.–Arazo hau nafar politikan, espainiarrean.... edonon dago. Eztiaren gozotasunak erraz erakartzen du eta pertsona boterearen atzetik aritzen denez –eta politikak boterea ematen du– etika gutxiko eta giza eta politika interesik ez duten pertsona horiek politikaren bitartez boterea erdiesteko bide erraza aurkitu dute eta hau salatu eta honekin bukatu beharra dago. Horregatik, nahiz ideia oso desberdinak izan, hobeto konpontzen naiz HBko batzuekin adibidez, nire ideologiagatik gertuago dauden baina jokaera anker hau aurrera daramaten askorekin baino. Ez dut inolaz ere onartzen politiko batek baliogarri den sistema bat zerbitzatu beharrean berau zerbitzatu eta sistema hori usteltzea.
Demokraziak ez du honelako jokaerak gerta ez daitezen bermatzen baina honelako jokaeren kontrako defentsak baditu; horregatik larriena ez da jokaera hauek gertatzea, hauen kontrako defentsak ez funtzionatzea baizik, zeren demokraziarik ez dagoela diotenei arrazoina eman beharko genieke bestela, eta nik demokrazian bizi garela sinesten dut.
A.–Raina zuk hori azpirnarratzeak arazo larriak eragin dizkizu, ezta?
G.C.–Nik egindako salaketen aurrean alderdiak zuzenena iruditzen zaiona egingo du. Nik egoera bati aurre egin diot behartua sentitu naizelako, eta nahiz helburu hori ez lortu, alderdi barnean konpondu nahi izan dut; sakrifizio handia izan da ni langabezian naizelako eta irabazten dudan soldata bakarra udaletxetik jasotakoa delako eta orain horri uko egin diot, baina ez da nire kasua gehiegi puztu behar zeren erabakia hartu dudanean maila askotako konpentsazioak jaso bait ditut. Gai honetan garrantzitsuena eritzi publikoarengan politikoen sinesgarritasunaren eztabaida piztea izan daiteke eta era berean, alderdian bertan barne eztabaida hau emateko urrats bat izan dela da; azkenean alderdiarentzat, politikarentzat eta gizartearentzat onuragarria izango delakoan naiz.
A.–Garai bateko Nafarroak gainontzerako Hegoaldeko hiru herrialdekin bat egin behar zuela zioten Gabriel Urralbururen adierezpenei buruzko eta gai honetan PSOE/PSNren aldaketaren zure eritzia azalduko al zaniguke?
G.C.–Hau askotan errepikatutakoa da: garai hartan Nafarroako PSOEko buruek, haien artean Gabriel, nafarren gehiengoak batzearen aldeko eritzia zuela uste zuten baina emaitza elektoralek –nahiz hauek ez duten adierazten nork duen arrazoina eta nork ez– bestelakoa erakutsi zuten eta PSOEk ausnarketa bat egin ondoren hasiera bateko ustea okerra zela eta zentzu elektoralista honek, hau da, nafarren eritziari lotze honek, jarrera aldaketa bultzatu zuen.
Beste faktore garrantzitsu eta amorrazigarria emaitza elektoralak hiritarrek ematen duten botuetan oinarritzen direla da eta hiritarrek PSOEri botu kopuru bat ematen diote eta PSOEk horrekin egin behar du politika Nafarroan; guzti hau diot zeren ezin da pentsatu politika guztia UPNren edota PSOEren eskuetan dagoenik. HB ere hor dago eta ez dut uste Instituzioekiko duen marginalizazio jokaera hori zuzena denik eta berak ere bere ideiak defendatzeko aukera izan behar du, gainera HBren barnean Instituzioetara azaldu nahi duen jendea badago. Nafarroan egungo emaitzekin gobernatzeko ezkontza UPN/HB litzateke baina hau inolaz ere posible ez denez, beste bat gelditzen da eta zein den beste batzuk esatea zain nago. HB ez Instituzioetara agertzen eta jarrera horri errespeto handia badiot ere, oker bat dela deritzot.
A–Esaten duzunaren eta zure alderdiaren jokaeraren artean kontraesan nabarmena ageri da, PSOEk HBk dituen alkatetzak kentzea eta ahal duenean gobernu batzordeetatik kanpo utzi nahi bait du aipatu alderdi abertzale hau.
G.C.–Zintzo erantzungo dizut: zein testuingurutan egiten den jakin arren, ni HB baztertzearen politikaren kontra nago. HB dagoen lekuetan joku politikoan esku hartzen utzi behar zaio, PSOEri edota UPNri botua ematen dioten hiritarrek bezainbat eskubide eta errespeto merezi bait dute HBri ematen diotenek. Argiago, nik ez dut nahi HB Instituzioetara besterik gabe azaltzea, ez HBk Instituzioak erabiltzeko, Instituzioek HB erabiltzeko zentzuan baizik.
A.–Batasunaren gaiari eutsiz, ukaezina da PSOEk batasunaren giltza esku artean izan zuenik.
G.C.–Hori egia da baina PSOEk hasieran zuen batasunaren aldeko jarrera legitimoa bazen, egungoa ere legitimoa ez denik ezin da esan. Horrekin ez dut esan nahi alde edo kontra nagoenik.
A.–Eta egun ematen diren baldintza ekonomiko, politiko eta abarrekin Nafarroak ba al dauka etorkizunik?
G.C.–Baiezkoa esango nizuke baina nire eritzia eritzia besterik ez da, makrodatu askoren beharra beharko nuke horretarako eta ez naiz gai guztia aztertu ahal izateko. Hala ere, Nafarroak nahiz aurrera jo, ezin du bazterrean gelditu, Elkarte guztiekin eta batez ere ingurukoekin harreman zabal eta sendoak lotu behar ditu. Euskal elkartea hitza entzutearekin mamuak ikusi eta asaldatzen diren alderdien jarrera lotsagarria da.
Horregatik PSOEren ahaleziak ez dio euskal gaian politika argiago bat egiten uzten, eta nire aburuz, Euskal komunitatearekin harreman ekonomiko, politiko eta kultural zabal, on, sendo eta disimulorik gabekoak burutu behar direla baieztatzen dut. Honela, Carlos Ortuondo, Nafarroako Gobernuko Sanitate Kontseilariak, Euskal Gobernuarekin komenio on bat sinatzen duenean, betiko histerikoek mamuak ikusteak beren gorroto eta beldurren ondorioa besterik ez du adierazten.
A.–Inguruko komunitateak aipatu duzu, anesioa ere bai. Galdera zuzena: Nafarroa Euskadi da?
G.C.–Hurbiltasun geografikoa aipatu dut baina hurbiltasun historiko bat ere badago. Galderari atxekiz, gerora egin daitekeen erreferendum baten aurrean botua agertzea eskatzen didazu eta botua sekretua denez niretzat gordetzen dut.
Hala ere, lehen esan bezala, ahal diren harreman zabalen aldekoa naiz; are gehiago, Nafarroa eta Euskal elkartearen arteko identifikapena nabarmena da, Catalunya eta Baleares-ena bezalakoxekoa. Hau honela, gizabanakoaren askatasunak multzoaren askatasunaren adierazle izan behar du eta nazioarteko Zuzenbideak Herrien eskubideak ezagutzen dituela onartu beharra dago. Honela, Konstituzioari egiten diodan irakurketaren arabera, Zuzenbide espainiarra nazioarteko Zuzenbideari lotua dagoenez, ez dakit Konstituzioa aldatu beharko ote zatekeen naziorteko Zuzenbidean onarturikoak errespeta zitzan. Honetarako aurrera jotzeko baldintza egokiak prestatu behar ditugu eta borroka armatua desagertu behar den lehen gauza beharko luke izan, ez bait du ezertarako laguntzen eta tamalez, ez asmo txarrez, elkarren arteko min eta gorrotoak pizten ditu.
A.–Behin eta berriro mamuak eta beldurrak aipatu dituzu. Zergatik uste duzu Konstituzio espainiarra edota Gernikako estatutua berrosatzea aipatzen denean sortzen direla kontrako hainbat eta hainbat adierazpen?
G.C.–Horren erru handi bat gizarte beraren tentsioari leporatu beharko genioke eta zenbait sektoreren fundamentalismo espainiarrari. Bestetan horietakoak esaten dira batzuk uste dugulako demokrazia batean politikoei dagozkien erabakiak ezin direlako beste erakunde batzuren eskuetan utzi, honekin ez dut inor deskalifikatu nahi baina ez dut kontraesanetan ere erori nahi. Baina politikoek gaur arte Euskal Herrian zintzilik dauden gaietan bederen kontsentsu zabalagoetara iritsi ahal eta behar dute.
A.–Nafar politikari zenbaitek zergatik diote haibeste beldur eta arbuio euskal ikurra den edozerri, hala nola euskara, iturrina..?
G.C.–Jokaera hau ulertezina, salagarria eta lotsagarria iruditzen zait. Ulertezina da oraindik euskara eskakizun bat izatea, gure komunitateak berezkoa dituen bi hizkuntzetako izanik, zaharrena gainera, ez da behar bezala babesten eta bultzatzen. Hemen bi tradizio daude baina horregatik ez da bata bestearen kontra ipini behar.
A.–Gizarte tentsioa, politikarien kontsentsurako borondate eza, borroka armatua... Zure ustez azken hau tentsioaren sortzailetariko bat da edota tentsio eta elkar ulertezinaren ondorio bat?
G.C.–Gezurra esango nizuke gauza desberdina esanez gero: garai berri honetan borroka armatuarekin jarraitzea oker bat izan da, garai hartan komunitateen eskubideen garapena egin behar zen eta borroka moeta honek ez du ezer erraztu eta lehen ez zeuden zenbait sentimendu sortarazi ditu, baina ez dut gaitzesten kontrako eritzia duena, zeren gertakariek gogorrak badirudite, borroka armatuak denon onerako amaitu behar du.
A.–Baina hori nola gerta daiteke?
G.C.–Borroka armatua buka daitekeen modu bakarrez: elkar hizketen bidez.
A.–Gobernu sozialista espainiarrak euskal preso politikoen kontrako sakabanaketarekin hanka sartu al du?
G.C.–Galdera hau testuinguru zabalago batean kokatu beharko genuke, zeren hori da nik zuri ETAk ekintza zehatz batean erratu duen ala ez galdetuko banizu bezala. Baina guzti hau Aljerreko negoziaketen porrotaren ondorio bat dela baieztatzen dizut. Beraz, errua nork izan duen eztabaidatu beharko genuke baina ni ziur nago bi parteek irtenbide batera iristeko borondatea dutela.
A.–Hala ere, alderdi batzuk, zurea tartean, Gasteizko paktua eta Nafarroakoa bultzatu dute. Bide zuzentzat hartzen al duzu gizarte normalizatu baterantz jotzeko?
G.C.–Politika honek ez luke zentzurik borroka armatua desagerturik balego. PSOEk HBkiko duen politika baztertzaile gaitzesten dudan neurri berean, HBren, Jestoren edota Jarrai-ren hainbat ekintza ere gaitzesten dut; hala ere, honelako kontuak ez dira gehiegi puztu behar, zeren nire eritziz guztiaren funtsean dagoen irtenbide bakarra ETArekin hitz egitea eta akordio batzu erdiestea da. Hortik aurrera guztia errotik aldatuko litzateke.
XABIER LEKUONA
Ginés CervantesPSOEko zinegotzia Iruñeko udaletxean.
"Ni HB baztertzearen politikaren kontra nago"
Ginés Cervantes-en ustez, PSOEri edota UPNri batua ematen dioten hiritarrek bezainbat eskubide eta errespeto merezi dute HBri ematen diotenek.
8-11


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSOE
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazCERVANTES1
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude