"Lurralde antolaketa oso motel oraino"


2021eko uztailaren 23an
Javier Enariz, Nafarroako Lurralde Antolaketa zerbitzuko zuzendariari elkarrizketa

Javier Enariz Nafarroako Lurralde Antolaketa zerbitzuko zuzendari
"Lurralde antolaketa oso motel oraino"
Jabier Eneriz Nafarroako Lurralde Antolaketa Zerbitzuko zuzendari dugu. Tesia burutu berria duelarik, badu zer konta. Lurralde autonomikoen antolaketari Konstituzio espainiarrak ezarri mugak, plangintza orokorren eskasa, Nafarroak CAVrekin gai honetaz dituzkeen loturak, industri guneak, Itoizko gaia eta abar ibili genituen.
Argia.–Zer da labur erranik lurralde antolaketa?
Jabier eneriz.–Lurraldearen antolaketa definitzean berehala sortzen zaigu zalantza; lurraldea antolaturik ez dagoela ikustea nekeza ez bada ere, antolaketaren definizio positiboa ematea ez da auntzaren gau erdiko eztula: ongi aski ezagutu antolaturik ez dagoenean, arlo bakoitzeko ekintzak administrazio edo herriak aurrera daramatzaten gainerateko arlo edo sektore eta administrazioen ekintzak kontutan izan gabe, ikuspegi orokorra eta aldez aurretikako plangintzaik gabe alegia. Antolatu gabeko lurraldeak gertazaen dira beraz arlo bat biziki kalteturik gertatzea (ingurunea, industriarik ez izatea, gehiegizko populazioa edota jendez ustea eta abar).
A.–Zein dira egungo ereduak?
J.E.–Lurralde antolaketan ez dago eredu bakarra. Eredu europarrean frantsesa garrantzitsua da, eskualdekako bilakaera ekonomikoak oinarritua, oso erabilia Europan. Eredu alemaniarra aldiz gehiago arduratzen da ingurunea bezalako kontzeptuez. Lurraldeen antolaketarako "karta" europarrak bi eredu horiek biltzen ditu. Aberastasunen erariberarik arrazionalaren bila abiatzen da proiektu supramunizipaletan oinarrituz, eskualdea eta eskualdea baino kontzeptu haundiagoei ere harreta ipiniaz. Badago beraz proiektu guztiei orokorrean eta modu globalean begiratzeko borondate bat baina aurretikako teoriazko iritzien araberakoa da emaitza, garapen ekonomikoaren eta ingurunearen zaintze arteko sokan dantzatzen baita.
A.–Zein da estatu Espainoleko egoera?
J.E.–Espainian hau oso era kaskarrean gorpuzten da. Konstituzioa honetaz mintzatzen denean inork ez baitaki gero zehazki nola gorpuztuko den. Dio komunitate autonomoek lurraldean konpetentziak izanen dituztela, baina gero beste konpetentzia batzu estatuaren esku uzten ditu, interes suprakomunitarioa delakoan oinarriturik: urak, mehaztegiak, itsasaldea, ingurunea, ekonomiazko plangintza eta abar. Konpetentzi arteko talka gertatzen da beraz. Azken finean ene tesian aditzera eman nahi dut juridikoki konstituzioak ematen diela estatu nahiz komunitate autonomoei konpetentzia lurralde antolaketaren plangintza egiteko, baina lurralde antolaketak behar ditu oraino errekurtso batzuk hori aitzinera eramateko, eta baita botere juridikoa. Plangintza ekonomikoan konpetentzia duena plangintzaren barne jartzen ez bada disfuntzioak daude. Errekurtsoak dituena plangintza hori betetzera behartu ezin baldin bada, globaltasun asmoak hutsal gertatuko dira.
A.–Nafarroan ere zakurrak ortutsik beraz?
J.E.–Nafarroa, gainerateko autonomiak bezala oso eskas gelditzen da konstituzioaren mugak direla-ta. Katalunya da aintzintxe dabilen bakarra. Hemen ere bada plangintzen lege bat baina ez da gestio sistima bat ezartzen aitzina eramateko. Katalunyak adibidez, zentzu batean industria komeni zaionean, aukera oso errentagarriak eskeintzen ditu egiturarako leku horretan, sobera industria dagoen lekuetan zergak handitzeko eta garestitzeko aukera duelarik.
A.– Konpetentziak non dauden omen da arazoa. Ez ote Itoizkoa antzera gertatzen?
J.E.–Plangintza hidrologikorik eta konpetentziarik ez dagoela dio Itoizko urtegiaren aurka dagoen jende multzo batek, baina horrek ere ez du arazoa konpontzen. Diote ez dagoela ur plangintzarik Nafarroan, eta izan ere, bada, nahiz eta ez den lurraldearen plangintza orokorrean sartzen. Plangintza hidrologikoa beraz bada Itoizko urtegirako nahiz eta oso xumea, zeren ur aberastasunak erregulatzeko bestelako gaiak erregulatzea ere beharrezko bait da.
Itoizko urtegiak ez du halako plangintza izugarria behar, funtsezko erizpide batzuk baizik. Gero letorke interes lokal eta partikularrak interes orokorren aurka azaltzea. Beraz, esan liteke Nafarroan badagoela ur plangintza bat baina gainorateko atalekin koordinatu gabe agian.
A.–Zer asmo dago Nalarroako goberanak exekutatzeko beterea bildu ahal izateko?
J.E. - 1986.ean ateratzen da inguruaren antolaketaren legea eta bada kezka bat gaiaz eta aski eskasa den saio hori bilakatzeko. Batetik urbanoak ez diren lekuen antolaketa genuke: Bardeak, Urbasa, Aralar, Irati, Pirineoak. Gero herrietako etxe eraikuntzarako arauak bakoitza ez ibiltzeko nahi lekutik. Garrantzizkoena Iruñeakoa da, 140 entitate lokaletik goiti baitago. Tutera ingurukoa eta Ebroren pasabidekoa prestatzen ari da, hura ekonomia aldetik garrantzi haundikoa baita. Talde bat prestatzen hasiko da aurten jendez hain eskasten ari den Pirinio ingururako, nahiz egia den Orba edo Lana oraino makurrago dabiltzala.
Iaz hasirik, Nafarroako lur antolaketarako erizpideak antolatzen ari dira. Nafarroaren garapenaz antolatuko da.
Ez da egia esan arras iraultzaile eta berrizale egoerak ez bait du hala eskatzen, azken finean, Agoitz, Zangotza eta Lizarra alderdiak gaizki egonik ere gainerateko Nafarroa aski ongi orekaturik ageri baita. Azpiegituren banaketa ahalik eta egokiena bilatzen da araudi honetan, administrazio lokal, probintzial eta estatala ahalik eta gehien bat etorriz erizpideetan. Dena den ezarri baino, aholkatu egiten dute. Jendaurrean erakutsiko dira eskualdeka eta gero Parlamendura sartuko dituzte, heldu den urte hasieran edo.
A.– Ekologia, gizabidetasuna, zuen lanean bete-betean sartzen dira.
J.E.–Lurralde antolaketak, ongi antolaturik baldin badago, ekonomizismo inmediatoan murgiltzen diren interes partikularren hustiratze lukratibo eta basatia, botere publiko bidez geldierazi nahi du. Horrek dakar begietan hartua izatea, bai baitira interes partikularrak berez ekonomia hazkundea baldintza dezakeen mugarik nahi ez dutenak.
A.–CAVrekiko harremanak ere begien bistako zaizkio nornairi.
J.L.: Horretaz ez dizut hitz egingo Nafarroako Zerbitzu Zuzendari gisa, baina han lurralde politika sailean bi urte t'erdi lanean jardun naizenez esango dizut zerbait.
Garbi dago Nalarroari begira osagarri dela, Bidasoa inguruko komunikazio ardatzak edo Gasteiz eta Donostiara bideak, Aldudekoa eta abar. Bistan da, beren lurralde ordenazioak eta Nafarroarenak erabat izan behar dute osagarri nola Ebro ibaiaren bestaldeko inguruak. Gisa berean aintzat hartu behar da Iruñea Europaren alorrean, Barcelona-Bilbo eta Parise-madril ardatzean ageri zaigula. Gixa (x) gurutzatzen den une berean dago Iruñea. Gainera Bilbokoa ezik Iruñea Gasteiz eta Donostiako bizimodua iduria da. Euskal komunitate Autonomoak badu Nafarroak ez duen arazo bat, hiruen artean ez bait dira Nafarroaren lurraldearen erdia baizik. Eremu arazoek eraginik, hango industriei inoizka kanpora irten beharra gertatuko zaie, Nafarroa eta Errioxara, eta komunikabide hobea duten lekurakoa eginen dute dudarik gabe. Alde horretatik Nafarroaren kokagunea pribilegiatua da. Sakana aldean eremu libre gehiago dago Gipuzkoako bestaldean baino. Kontutan izan behar da Ebroren pasabidera joaten hasiak direla Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako enpresak. Arazo politikoez landa eskutik joan beharko duten probintziak eragileak berberak direlako.
I.CAMINO

Nafarroaho lurralde antolaketari buruzko tesia burutu berri du Jabier Eneriz-ek.
Eremu: industriala eskas dukete CAVen enpresek aurrerantzean.
28-29



GaiezEkonomiaerbitzuakAzpiegituraPlangintza
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakNafar Gober
PertsonaiazENARIZ1
EgileezCAMINO1Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude