"Kontakto bila etorri ziren eta bidea erre dute"


2021eko uztailaren 23an
Patxi Zabaleta, Herri Batasunako Mahai Nazionalekoari elkarrizketa

Patxi Zabaleta, Herri Batasunako Mahai Nazionalekoa
"Kontakto bila etorri ziren eta bidea erre dute"
Hainbat urtetan Iruneko zinegotzi eta Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide den Patxi Zabaleta bapateko protagonismoaz jantzi du 'El Pais' egunkari madrildarrak; maiatzean Iñaki Aldekoarekin batera Luis Roldán Guardia zibilaren zuzendari nagusiak deituriko bilera kontakto batera deitua izan zen. Egunotan guztia prentsan filtratu ostean, bidea erretzat jotzen du Zabaletak, Madrilen suertaturiko atentatuak arrazoina ematen diolarik.
ARGIA.–Orain bi hilabete eginiko kontakto batek orain bapatean izugarrizko indarra hartu du; nola aztertzen duzu prentsan agerturikoa?
Patxi Zabaleta. - 'El Pais'en argitaraturiko erreportaian hiru gauza agertzen ziren: bilera hori guk eskatuta zela, bigarrena, bilera horretan elkarrizketek jarrai zezaten eskaria gurea izan zela eta hirugarrena, kontakto informal baten berezitasuna ematen zitzaiola. Prentsan agertu denez gero, goberauaren filtrazio bat izan dela pentsa daiteke, gainera berri hau ez da ezerezatik atera, Christianne Fando Rafael Verarekin kontaktoak izan dituela iragarri da eta hori ez da egia. Eta ez dute egia osoa esan nahi izan, zeren bilera horretan geundenok Iñaki Aldekoa eta ni ginen eta beste aldetik Roldan eta gehiago.
A.–Zergatik atera dute orain?
P.Z.–Ene iduripenez giro bat sortzeko egin dute guzti hau. Horrela uler daiteke hurrengo egunean ere giro hau berotzeko atera diren beste hainbat notizia; bestalde, erreakzioak ere oso gogorrak izan dira Fragaren eta PNVren aldetik batez ere. Ikusi da Aljerreko elkarrizketak bukatu zirenean gogorren jokatu zuten alderdiek bi hauexek izan zirela –Euskadiko Ezkerrak besteek egiten dutena egin behar duenez ez du kontatzen–, eta sondeo honetan berdin jarraitu egin dute. Sondeoa diot baina, argitaratu dutenez gero, beste arrazoiren bat egon daiteke, bide hori ez dela izango jarraitzeko modukoa pentsatu izan dutelako agian; bide hau erre dutela alegia.
Herri Batasunak filtratu duen irakurketa bat ere entzuna dut, batez ere, Iñaki Esnaolarena nolabait isil erazteko balio izan dezan. Hori ez da egia, badakigulako honelakoak gertatzen direnean Herri Batasunaren jokaera oso bestelakoa izan ohi dela, aurre egin eta kalera irten, eta oraingoan Iñaki Esnaola bera plazaratu da. Herri Batasunaren jokabidea ez da ke kortina bat egitea.
A.–Hala ere, ia urtero gobernu espainiarrak negoziaketa eta kontaktoen hautsak harrotzen ditu. Zergatik urteroko jokaera hau?
P.Z.–Arrazoin taktikoak badira gobernuak hori orain kaleratzeko. Orain bi urte Felipe Gonzalez-ek Barrionuevo-ri agiri bat eman zion, orain urtebete gai hau ere kaleratu zuten eta aurten beren tresna eta egunkaria den 'El Pais'en bitartez egin dute.
Honen aurrean, gure jarrera, eta batipat nerea, gertakaria egia denez, ez ukatzekoa izan da. Edukinari buruz Herri Batasunak bere agiria atera du eta horri heltzen diogu, gaia ez delako zehatza baina bai oso delikatua, eta elkarrizketa luzea izan zelako.
A.–Zein mezuz etorri ziren Iruñera?
P.Z.–Mezuaz ez gara egunkarietan mintzatu. Nire adierazpen pertsonaletan mezua ez dut azaldu nahi izan, lehendabizi protagonismo ez bilatua eta zaila gainera etorri zaidalako, kanpainan Montero eta Iruiñek aipatu zutenean ni txintik atera gabe egon nintzen. Horri buruz ez dut hitzegin baina mezuaren mamiaz esateko bi gauza aipatuko nituzke: lehena, harreman eta kontakto bide baten bila etorri ziren –eta hau ez da arraro, lehen ere honelakoak egin bait dituzte–, eta bide hau erre dute. Eta bigarrena, ea posible izan litezkeen elkarrizketak beti tregua baldintza bezala mahaiaren gainean jarriaz eta Aljerian utzitako toki beretik hasi gabe. Era berean, Aljerian esku hartu zuten pertsonaiekin bakarrik ez edota gutxienez beste nolabait. Hori zen mezua eta galdera.
"PSOEk Ajuria-eneako alderdien ordezkaritza zuela azpimarratu zuen Roldán-ek"
Eta zuen galderak edota azalpenak?
P.Z.–Negoziaketak nork eraman behar zituen zehaztua zegoela aipatu genien. Bestalde, nahi ziren prolegomeno guztiekin baina hastekotan lehen utzitako pundutik hasi beharko liratekeela eta horrezaz gainera, Aljeriakoa zergatik utzi zenaren azalpen argiago bat eman behar zutela, oraindik emateke dagoelako eskatu genien. Bakoitzak bere interpretazioa ematen du eta nirea da gobernuak ez gaitasun handia erakutsi zuela zituen presioak gainditzeko eta ETAren partetik ere huts batzu egon zirela. Honela hautsi ziren elkarrizketa haiek.
A.–Zein presio jasan zuen gobernu espainiarrak?
P.Z.–Presio handienak indar ekonomikoek egin zituzten baina bitarteko gisa PNV eta PP alderdi politikoak aritu ziren. Indar ekonomikoek zergatik egin zuten hori? Ene iduriz, edozein negoziaketa prozesu baten ondoren aldaketak sakondu egiten dira, bai hemen edo edonon. Eta hemen, Euskadin, indar ekonomikoek epe ertain batera bederen ez dute aldaketarik nahi.
A.–Orain arte Patxi Zabaletaren irudipenak entzun ditugu. Eta Luis Roldan eta besteenak zeintzu ziren?
P.Z.–Garbi esan beharra dago, beraien mezuan inoiz ez zela agertu ETAk egia esan ez zuenik. Guk aipaturiko huts taktikoak areagotu egin zituzten. Bestalde, presioena baieztatzen ez bazuten ere, alderdi politiko batzuen jarrera agerian utzi zuten, beti ere PSOEk Ajuria-eneako alderdien ordezkaritza zuela azpimarratuz, eta alderdi horrek garai hartan harturiko paperari egun ere eusten diola eutsiz etorri dira.
Nire ustez PSOE egiten ari den paperari etekin handiak atera dizkiote sozialistek hauteskunde hauetan.
A.–Lehen alpatu duzu honelako berriekin giro baten atzetik dabiltzala, baina zer bilatzen da giro honekin?
P.Z.–Giro horretan, aurreko urteetako sondeoetan bezalatsu, helburu bat baino gehiago kontutan hartua izan dela aipatuko nuke. Lehena, tanteatze soila, honen aurrean besteek–indar ekonomikoak, instituzioak...– zer dioten ikustea, zein jarrera dute eta zein neurri hartu behar den aztertzeko. Honekin batera, zein bide moeta eskain daitekeen jokuan egon daiteke.
Guzti honek bilakaera bat ematen du eta kazetariek geroz eta galdera zehatzagoak egiten zizkidaten: Venezuela zer iruditzen zaizu? Eta azkenean esaten zenuen, 'ez gaizki'. Eta gero Venezuelako bati galdetu diote, proposamena zehazten arituko balira.
A.–Hitzez aurrera joan nahi izatearen itxura saltze honek, funtsarik gabeko espektatiba sortze honek ez al du Herri Batasunaren basea helburu?
P.Z.–Izan daiteke. Baina nik uste dut Herri Batasunaren inguruak baino beste alderdi abertzaleenak kezkatzen dituela. PSOEk bere harreman instituzionalak eta hitzarmenak dituenez gero, ez du aurrera joan nahi beste alderdiak, abertzaleak batez ere, arrastaka ematen ez baditu.
Azenarioa eta makilarena ezaguna da, hala ere. Gai honekin bezalaxe, sakabanaketa eta erreintserzioarekin egiten dute; PNVri lehendakaritza ematen dioten hein berean, aurrekontuen %80a mugitzen duten kontseilaritzak eskuratzen dituzte. Politikan egin ohi den betidaniko jokua da.
A.– Aljerikoa osatzen zen neurrian, parte bakoitzak elkarrizketak jarraitzeko bestearen heldutasun eza aIpatzen zuen. Nolatan dago heldutasun arazoa une honetan?
P.Z.– Elkarrizketei ekiteko edota aurrekoei eusteko ez da gaitasun arazorik izan; Arazoa hain sakona eta serioa da tratamenduak ere oso sakona izan behar duela. PSOEk duela zazpi urte izan zuen indar ikaragarri haren bidez askoz errazago egin zitzakeen gauzak orain baino.
Gure aldetik, bestalde, harremanak hobeagoak balira ere, berdin gertatuko litzateke politika mailan eta ETAk orain arte batasun bat argi adierazi duela nabari da. Beraz, gaitasuna baino politikagileek behar dituzten karta guztiak euren eskuetan ez dituztela esan behar da. Adibidez, gure aldea aztertuz, esan behar dugu egin genezakeen gauza bakarra bitarteko batzu izatea mahai bat osa zedin. Gu ez ginen han negoziaketa politiko baten protagonistak eta horixe da, hain zuzen, gure isilaren esplikazioa; guk ez dugu gauza hau isildu, ez dugu bilera egin eta hurrengo egunean prentsara jo, ez bait gara prozeso honetan protagonistak. Eta protagonistak bihurtuko bagina porrot egingo genuke. Gu ginen, eta orain ez gara, prozeso batean aurrera-bideak sortzeko baldintza batzu nola bete bilatu zitzaketenak, besterik ez.
"PSOEk ez du aurrera joun nahi beste alderdiak, abertzaleak batez ere, arrastaka eramaten ez baditu"
A.–Beraz, esandakoaren arabera, PSOEk negoziatu ezin duenik igarri al daiteke?
P.Z.–PSOEk negoziatzeko garai bateko baino baldintza kaskarragoak ditu eta lehen Bakerako mahaia sortu zuen bezala, negoziatzeko tresaa egokia bilakatu zitzaiona, oraingoan ere honelako aterapideak bilatu beharko ditu irtenbide serio bat eman nahi baldin badio.
A.– Ajuria eneako hitzarmenaren ostean ez al da bidea estuagotu?
P.Z.–Hauteskunde hauetan jarrera eta egoera politikoak fijatu egin dira. Baina horrek ez du esan nahi lehen mahai horretan eseri zirenak ezin litezkeenik orain ere eseri. Gertatzen dena da lehen mahaian eserita zeudenak zutitu egin zirela, eta hori da arazoa. Aljeriakoa gertatu zenean, Corcuera hitzarmen horretako alderdiei informazioa eskaintzea eta, bide batez, entzutea joan zela pentsa daiteke, lehen esan bezala PP eta PNVk oztopo handienak jartzen zutelarik.
A.–Orain bi hilabetetako bilera hori alpatzeraknan, Guerrak, Coloradok... denek, ezer baino lehen, tregua ezinhesteko baldintzatzat jartzen dote. Zer adieraz dezake horrek?
P.Z.–Gobernuaren partetik jarrera fijo bat adierazten da, indar faktikoen aldetik jarrera honen gogortasunak baldintza erreala zein den azaltzen du gainera. Indar ekintzak dauden bitartean ez dago elkarrizketarik Felipe Gonzalez-ek osatutako esaldi horri eusten diote oraindik, beti ere baldintza bezala mahai gainean ipintzen dutelarik. Mezu hau orain ere errepikatu dute, baina gertatzen da lehen ETAk baldintza hori bete zuela eta orain ere bete lezakeela.
Ikusi beharko litzateke zer eskatuko lu keen truke eta beste...Distentsio bat egon beharko luke eta horrek gaur egun presoen kontrako sakabanaketa eta gainerantzeko neurriekin zerikusi zuzena dauka.
A.–Hala ere, Ajuriaeneako hitzarmena sinatu zuten alderdietan ez da nabari printzadura handiegirik. Eusko Alkartasuna izan da kili kolo egon den bakarra.
P.Z.–EAk jokabide bikoitz horri eustsiz elektoralki oradaindu du eta PNVrekin daraman guda berezi horretan ere ordaindu egin du. Tartean datu asko badago ere, esan beharra dago EAren jarrera bestelakoengandik berezia dela, eta nik uste, Herri Batasunarengandik tratamendu berezi bat jaso beharko lukeela.
A.–Zein tratamendu izan daiteke?
P.Z.–Ez dakit harremanak eskatu dizkiguten edota nahi izango lituzketen eta ez dakit Herri Batasunak zein baldintza jarriko liokeen, baina jarrera desberdina denez gero, Herri Batasunak azterketa desberdina egin beharko luke.
XABIER LEKUONA IÑAKI URIA

Patxi Zabaleta abokatu iruñearra.
Patxi Zabaletaren ustez, EAren jarrera bestelakoengandik berezia denez, Herri Batasunarengandik tratamendu berezi bat jaso beharko luke.
"Presio handienak indar ekonomikoek egin zituzten baina bitarteko gisa PNV eta PP alderdi politikoak aritu ziren".
18-20


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazABALETA6
EgileezLEKUONA6Politika
EgileezURIA3Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


AEBek eta Errusiak diote Ukrainako gerra amaitzeko negoziazioei heltzeko prest direla

Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]


2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


Eguneraketa berriak daude