«Gure artean kirola asko egin eta ulertzen da»


2021eko uztailaren 19an
DINA BILBAO kirolariari elkarrizketa

DINA BILBAO
«Gure artean kirola asko egin eta ulertzen da»
Dina Bilbao Ondarrun jaio zen. «Lekeitio bitarteko bizikleta saioak, portuan igeri pasatako ordu luzeak, inguruko mendietan zeharreko martxak...» eta antzeko gauzak datozkio orduko hartaz burura. 22 urtez hasi zen txapelketatan parte hartzen, eski probatan estrainekoz. Gerora, Orbearen txirringa ekipoan, eta orain bizikleta, igeriketa eta atletismoa uztartzen dituelarik, triathlon probetan buru belarri sartuta dabil. Tolosan bizi da. Informaltzat jotzen du bere burua. Gustokoa egiten duela aitortzen badu ere.
Abenturak gustokoak dituen horietakoa zaitugu. Azkenekoz, Groenlandiara joana zara, hango izotzetan bizikletaz ibiltzera. Nolako esperientzia izan zen hura, bai kirol aldetik behatuta, bai talde bizitzari dagokionean...
Zer esango dizut ba, izotzezko pista batetan zehar bizikletaz joateak ez dauka beste munduko arriskurik, hori bai, gertatzen da askori ez zaiola honelakorik okurritzen, hotzaren beldur delako, edo gai ez delako, baina berez...
Hori bai, ez da normala izotzezko pistetan 30 gradu zeropean bizikletaz ibiltzea; baina beno, jakinda zertara zoazen alde guztietatik mentalizatzen zara, materiale onaz baliatzen zara...
Zeren bila zabiltza honelako abentura batetan parte hartzen duzunean?
Nik ez dut deusik frogatu nahi, gustoko toki batean egotea baino ez da nere helburua. Nola egon naitekeen gustora 30 gradu zero azpitiko giro batean? Medio bat da, aldapa gora bat den bezala, medio horretan gustora zaude jendearekin eta egiten ari zarenarekin, eta kitto! beste guztia gailendu daiteke.
Azken partean bizikletari lotuta zabiltza, eta triathlon probatan buru belarri sartuta.
Ez nabil inongo errekorraren atzetik; entrenatzen naiz, ikusten dut konpetizio mailan zerbait egin dezakedala eta jarraitzen dut, ez soilik konpetizio mailan, umeekin ere hor nabil ikastaroak ematen; nere buruari zera esaten diot: «kirola bai, baina beste alternatiba batez», eta gustokoa dudanez hor nabil.
Ulertuko al zenuke kirola konpetiziorik gabe?
Ulertuko nuke, baina serio edo ondo entrenatu nahi baduzu konpetizioaren alizientea beharrezkoa da, ze bestela beti dago zeregina, hau dela, bestea dela, eta utzi egiten duzu; nik ez dut esaten egun osoa kirola egiten pasa behar denik baina konpetizioaren alizientea daukazun bitartean entrenatu egiten duzu. Hori edukiko ez banu halere, pentsatzen dut kirola beste maila batean egingo nukeela.
Zer helburu jartzen dizkiozu zure buruari? Eta helburu horiek lortzearren zertarako zaude prest?
Denbora eman behar diozu. Askotan gustora joango zinateke beste zerbaitera, baina entrenamenduak nagusitzen dira... gehienetan, ze beste batzutan gustokoa dudana egiten bait dut; gertatzen da, Estatu espainiarrean, Jakako Isabel dabilela indartsuen, eta hura ere nere antzera informal samarra da, eta bata bestearen babesean ba hori... baina aurrean egon nahi baduzu, elite izan nahi baduzu gogor egin behar duzu, ez dago dudarik.
Zer da zuretzat irabaztea?
Ez dut oraino ezagutzen. Aurreko denboraldian gehienetan bigarrena egin nuen, Isabelen atzetik, eta aurten Lekeition bakarrik irabazi dut. Ekainak 4ean, bestalde, Europako txapelketa korritu nuen Portugalen, eta han 17.a geratu nintzen. Hangoa beste maila bat zen.
Zer gertatzen da, Euskal Herriko emakumeak oraindik ez duela kirol munduan eragiten, parte hartzen?
Aportatzen du, gertatzen da hemen, zoritxarrez, ez dagoela kantitaterik, ez eta kalitate haundirik ere, eta beno, lasai ibiltzen naiz; igoal atera diren batzuk oso onak atera dira, baina agian, duela bi urte, askoz ere neska gehiagok hartzen zuen parte, eta kopurua jaitsi egin da, eta hori da errealitatea. Azken finean, laupabost aritzen gara antolatzen diren zazpi edo zortzi frogak egiten.
Hemen, neskak ez daude ohituta; edade txar bat dago, 14-15 urteak; ordura arte eskola mailan egiten da kirola, eta gero akabo! ez dute jarraitzen; baina pena haundiena ume koskorrek sorrarazten didate. Oso gaztetatik hasten dira konpetitzeko entrenatzen, eta konpetitzeari uzten diotenean ez dute kirolarik egiten.
Eta zer gertatzen da bestalde? Neska batek gustoko badu futbola edo beste "marimatxo" bat da, eta markatuta dago. Zergatik ez zaio neska bati salto egitea gustatu behar? Eta hori egiteko mutilekin ibili behar du, eta mutilekin badabil... baina hori inguruak markatzen du.
Noraino iritsi daiteke emakumea gizonezkoen markak berdintzeko afera horretan?
Nik uste dut ez daitezkeela berdindu. Fisikoki desberdinak gara; iritsi daiteke lehen dauden markak hobetzera, teknikak hobetuz, entrenamenduak hobetuz, baina neska batek ez du mutil batek egiten duen marka bat egingo; orain zenbait neskek mutil askok baino marka hobeak egiten dituzte. Maila ezberdinean, eta elite ezberdinean, ez da posible hori.
Medikuntza aldetik, elikadura aldetik ze prestakizun berezia behar da zu zauden maila horretan aritzeko?
Hor baditugu medikuntza taldeak, zeintzuek entrenameduak, janariak eta beste kontrolatzen dizkiguten. Maila honetan ere zure marka hobetu dezakezu, baina hori lehengora bihurtzen da: kristoren disziplina, denbora... eta nere kasuan, nik ezagutzen dut zer egin beharko nukeen baina behar nukeenetik egiten dudanera tarte haundia dago. Hor balantza bat egiten duzu. Beti sinesten duzu hobe eginez gero markak hobetu daitezkeela baina ni ez naiz frustratua sentitzen hori egiten ez dudalako ze egiten ditudan beste esperientziak neretzat oso positiboak dira, haurrekin piraguismo ikastaroak direla eta beste.
Triathlonean aritzen zaretenak "superkirolari"aren estereotipoa jazotzen duzue. Hala pentsatzen duzu?
Neretzat, hor dagoen jendea ez da "super" ez dakit zer, atleta onak dira, ze azken batean hiru proba dominatzen dituzte eta hiru probetan oso marka onak egiten dituzte. Horrek esan nahi du kondizio fisiko oso onak dauzkatela. Eta kirolari bakoitza bere kiroiean elitea da, edo izan da, orduan ez dakit, beti jartzen da triathlona egiten duena supergizona edo superemakumea dela, baina joaten zara honelako proba bat ikustera eta denetarik ikusten duzu, jende normala, prestatua, lodiak...
Elite batean egoteak zer mesede eskaintzen dizu?
Bide asko errazten dizkizu. Dena ordainduta daukazu, ze nik azken batean hainbat probetan parte hartzen dudalarik esponsor batetan errentagarria suertatzen naiz, eta beraz, neretzat elitean egotea abantaila bat da. Neri ateak ireki zaizkit. Bestela, dena nere poltsikotik ordaindu behar izango banu...
Instituzioetatik inolako laguntzarik jasotzen al duzu(e)?
Egon badaude; nik aurten eskatua daukat beka, baina beste kirol guztien artean triathlona aukeratzen duzularik, eta eurek kirol guztien artean zeintzuk duten arrakasta gehien erabaki behar dutelarik, ez dakit triathlonak zer eragin izan dezakeen beraiengan.
Kasik astebururo zabiltzate orain batetik bestera triathlonean. Hain gogorra izaki martxa elitean zabiltzatenontzat, drogetan aurkituko du batek baino gehiagok soluziorik, ezta?
Espainiako txapelketako probetan kontrola pasatzen dute... nere esperientziarekin ez dut uste jendeak hartuko duenik, ze jendeak badaki zer arriskatzen duen, ez? Kanpoko mailan, elite-eliteko maila horretan, oso mediku honekin ibiliko direnez ez dakit; neretzat arriskutsuago da erdi maila horretan, nahi eta ezinean dabilen maila hori, nabi, ezin eta orduan nahi hori lortzeko kapazak dira edozer gauza egiteko. Zuk baldin badakizu ez zarela iristen eta nahi duzun bakarra iristea denean edo atzetik datorrenak kondizio hobeak dauzkala ikusten duzunean errazago ikusten dut jende batek drogetara jotzea.
Zuk egiten duzun bizimodua berezia al da?
Berezia da bai, ze hemengo ohitura taberna da eta bizitza soziala. Gero zera, zortzi ordu lantegian pasatzen du jendeak eta nere kasuan lana deportea da. Honetan ere bada berezia nere bizimodua.
Lehengora bueltatuz iruditzen zait gaur egun jendea bueltan dagoela, alkohol gutxiago edaten dela, eta bestalde, hemen kirol asko egiten da: zikloturismoaren mogida adibidez, ez dago beste inon hemen bezain sustraiturik, jendea mendira joaten da, hondartzara... inguruak ere laguntzen du, instalakuntzek ere noski laguntzen dute. Uste dut Euskal Herrian asko ulertu eta praktikatzen dela kirola.
Beraz, instalakuntzen aldetik behatuta ere nahiko aukerarik badagoela erizten duzu, ezta?
Tokiak badaude, baina azpiegiturarik ez; nik uste oraindik, eta batez ere umeen kasura joz gero, eskola mailan ez dagoela azpiegiturarik. Betiko problema: INEFeko irakasle batek ezin du O.H.Oko eskola batean klaserik eman eta ez da eztabaidatzen mutil koskor bat atleta gisa osatzeko txikitatik hezitu behar dela. Baloia eman eta hor uzten da...
Eskolan dauden arazo asko eta askotaz kirolaren bidez konturatzen zara, koordinazioa dela, lateralitatea... eta ez daukate espezialistarik horretarako. Aldiz, atzerrian, umea lehendabizi atleta da eta gero espezializatzen da. Hemen berriz, junior munduko txapeldunak sortzen ditugu, txikitatik espezializatzen direlako, baina ja juniorretara iritsita ez dira pasatzen. Denak umearen atzetik ibiltzen dira, bakoitzak bere intereseko kirolera eraman nahi izaten du. Baina ume ona dena futbolean, ona da korrika, palaz... orduan, zertarako espezialdu gauza batetan bakarrik? Osatu adeta, eta gero ikusiko da.
Ikusten da gazte gehientsuenak kirol masiboetan sartzen direla, Arconada bat izan nahi dutela, Petrovic bat, baina gero aurrera ateratzen direnak bakar batzuk baino ez dira, eta gehiengoak porrot egiten du, eta ondorioz kirola utzi ere. Eta halatsu bukatzen du gehiengoak.
Eskola munduan aldatzeko joerarik ikusten al da kirolari bere lekua emateko?
Orain Gobernua ikastaro batzuk antolatzen ari da kirola irakasteko. Gero jendearen borondatea dago, bere kabuz, eta gauza batzuk letuta, umetxoekin kirola egiten ibiltzen den jende guzti horren borondatea. INEFerena ere hor dago, baina O.H.O.n ez dira sartzen. Praktikak eskoletan egiten dituzte, baina gero lan egin institutuetan. Baina argo dago espezialista bat dela, eta profesional onak sortzen ari direla.
J.J. PETRIKORENA
42-44



GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazBILBAO5
EgileezPETRIKOREN1Kirola

Azkenak
Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude