"EAren esistentziaren arrazoia ukatzen dut"


2021eko uztailaren 23an
Felix Ormazabal Araba Buru Batzarreko lehendakariari elkarrizketa.

Felix Ormazabal, Araba Buru Batzarreko lehendakaria
"EAren esistentziaren arrazoia ukatzen dut"
Euskal Herrian, eta Araban bereziki, gertatzen denaren jakitun dugu Felix Ormazabal araiarra. Araba Buru Batzarreko lehendakaritza izan da Euzko Alderdi Jeltzalean onartu duen ardura bakarra, lehendik alderditik landako ardura politikoetan bakarrik aritu bait da. Atsegin du mahai inguruan eseri eta luze mintzatzea.
ARGIA.– Pragmatismoz jokatu du EAJk hauteskunde kanpaina osoan eginiko gestio lanak salduz.
Felix Ormazabal.– Pragmatismoz bai, baina zentzu positibo batez, ez bait dugu abertzaletasunaren oinarririk ahaztu. Guk baieztatzen dugun lehen gauza Euskadi euskaldunon aberria dela da, nazio bat, Herri diferentziatu bat baina urratsez urrats joan behar dugu. Pragmatismoz diozu? Noski. Zera esango dizut, EAJ PSOErekin gobernatzeko elkartu zenean garbi ez zuten horietako nintzen, Herriak irabaziko bazuen ere EAJk galduko zuela uste bait nuen. Baina pragmatismo horren bidez EAJ etekin handiak ateratzen ari zaizkio PSOErekin duen paktoari. Eta hori ona da, pragmatismoa baino errealismoa da. Gurea abertzaletasuna errealista eta bizkorra da, eta bizkorra diodanean une zehatz bakoitzean Herriarentzat ahal den hoberena lortzea esan nahi dut.
A.–Hala ere, ez duzue kanpainan zehar autodeterminazio eskubiderik aldarrikatu, ez eta Herri honen hainbat eskubide?
F.O.–Gu europar parlamentuan Talde Popularrean gaude, eta nik dakidala autodeterminazio eskubidea ezagutzen duen talde bakarra da. Egia da horrezaz ez dugula gauza handirik esan eta eskatzeko eskubidea dugula, baina badakigu momentuz ez digutela ezagutuko; gogorarazi beharko dugu, baina bitartean ez gara paretaren aurka burukadak eman eta eman arituko eta oinarrizko helburutzat edukiko.
A.– Eskubide horren eskaera ahazteko arriskurik ez dago, ezta?
F.O.–Ez, inolako arriskurik ez dago.
A.–EAJ alderdiaren mezuan berrikuntzarik ba al dago?
F.O.–Prosperitate ekonomikoa, kultur mailaren handitzea, euskalduntzea, eta justizi mailaren eta kontzientzia abertzalearen arteko harreman zuzena berrikuntzatzat hartu behar dugu, Herriaren prosperitate eta kontzientzia abertzalearen arteko harreman zuzena alegia. Euskaldunok nolakoak garen ikasten dugunean errazagoa da euskaldun izatea.
A.– PSOErekin duzuen gobernu-hitzarmena, alderdikeriaz gain Herriaren onurako dela aipatu duzu; Herri bat garela, Nazio bat. PSOEk ere projektu honezaz sinesten al du?
F.O.–Ez. PSOE nazionalista espainiarra da. Bere nazioa Espainia da eta Euskadi errejiotzat dauka. EAJ eta PSOEren arteko desberdintasunak izugarriak dira, Kulturan, Hezkuntzan kanpo harremanetan... baina sozioekonomiko esparruan gaur egun alderdien artean desberdintasunak txikiak dira.
A.– PSOErekin gobernatzeko gauza gehiegietan amore eman behar izan zenutela kritikatzen zaizue.
F.O.–Autonomikoetan 17 parlamentari atera genituen eta PSOEk 19. Beraiek ere negoziatzeko parada ona zuten eta karterak eskatzen zituzten. Azkenean Hezkuntza eta Hazienda sailen artean zegoela afera gogoratzen dut, bitakoren bat nahi bait zuten eta EAJk Haziendakoa hautatu zuen garrantzitsua zela pentsatzen zuelako. Ez ahaztu guk Lehendakaritza dugunik. Gehiago esango dut: sozialistak gurekin gobernatzen ari badira, gainontzerako alderdi abertzaleek nahi izan zutelako da, abertzale guztiok nahi izan genuelako, ez bait gara inoiz horretan ados jarri. Ez zait inoiz ahaztuko Ardanzak Garaikoetxeari hirutan deitu zionean, 'utz ditzagun txorakeriak alde batera eta eser gaitezen elkarrekin gobernua osatzeko' zen mezua baina hiru erantzunak ez, ez eta ez izan ziren.
A.–Eta hiru galdera horiek orain egingo balira?
F.O.–Hiru galderak orain izango balira ez dakit zein izango liratekeeen erantzunak, orain ez bait dakit zer dioten EAko jaunek. Badirudi azken sasoi honetan ez dutela ezertxo ere esaten.
A.–Nola dakusazu Eusko Alkartasunaren afera?
F.O.–Aparatoaren jendearen artean bi moetatako pertsonak daude: alde batetik, EAJn berriztapenak nahi zituztenak daude, lojikoa uste dut, Iruñeko Asanbladatik 10 urte pasa bait ziren. Beste jende batekin batera alderdiaren egiturarekin egin nahi izan zuten; barne borroka, boterea lortzeko borroka bat izan zen, eta zuzena dena gainera. Beste aldetik, inolako berriztapenik pentsaturik ez zuen beste jende bat ere bazegoen, helburu bakarra botere osoaren jabe izatea zena. Lehendakari izatea, botere publiko ez zitzaion aski iruditu eta alderdiaren jabe egin nahi izan zuen. Lortu ez zutenean, projektu diferentziaturik gabe eta zetozen projektuaren berriztapenik gabeko beste alderdi bat eratu zuten. PNVren zurrupaketa soila nahi zuten, sigla eta guzti.
Bi urte igaro dira eta berriztapenak eta autokritika benetan egin dituena EAJ izan da. Orduan fenomeno bikoitza jazo da: borondate oneko jendea, berriztapenak nahi zituena, bidaia honetarako gehiegizko zamak alferrikakoak direla konturatu da, Cuerda eta abarren kasua adibidez, EAJren sasoi okerrenen eta pertsona ilunenen garaiko ohiturak hurbil dakusatzatelarik. Hauek defraudaturik dira. Besteek, nagusiak, ez dakite zer egin.
A.–Beraz, ez dago hirugarren biderik.
F.O.–Nola hirugarren biderik?
A.–EAren bidea.
F.O.– Ez dut uste biderik duenik. EAJren espazioa erdiesteko anai arteko borroka bat izan da eta galdu egin dutenean ez dakite zer egin. Hala ere, batzuk guztia orain arte bezalastu jarrai dezan nahi dute, baina beste batzu konbergentziaz edota uztarketaz mintzatzen hasi dira, Cuerda bezala eta Cuerda baino jende gehiago izango dela uste dut. Eta fusioa jatorrira itzultzea da hanka sartu delako.
A.–Ez dirudi Cuerdaren atzetik jende asko dagoenik, ez da publikoki agertu bederen.
F.O.–Ez dakit atzetik jendea eramateko gaitasunik dagoen ala ez baina europar hauteskundeotan Gasteizen %50a baino gehiago galdu dute.
A.–Cuerdaren jarrerarengatik?
F.O.–Cuerdaren jarrerarengatik eta proiektuarekiko dezepzioarengatik. Berbatzearen tesiaz hitz egiten denean EA proiektuaren esistentziaren izateko arrazoia ukatzen ari da. Hala ere, pisu handiko proiektua dela badakit, Elkarte autonomikoan 125.000 botu ateratzerakoan beste alderdi asko baino aurretik bait doa.
A.–Eusko Alkartasunak Zarautzen eginiko Asanblada Nazionalean Cuerdari alderdia uzteko gonbidapena luzatu dio. Nola irakurtzen duzu hori?
F.O.–Nik ez dakit Zarautzen gertaturiko guztia, komunikabideek luzatu dutena soilik jaso dut, baina egun pentsaezina da pertsona talde batek, talde handi batek, kontzientzia azterketa egin eta orain hiru urte eginikoa hankasartze bat izan zela aitortu eta autodisoluzioa egokitzen zaiola onartzea. Guzti hau pentsatzea gizonok perfektu bihurtu garela pentsatzea da.
Bien biartean horrela jarraituko dute, ez dakit zenbat denboraz baina hauteskunde autonomikoak erreferentzi puntu garrantzitsua izan daitezke.
A.–Eta honen aurrean Euzko Alderdi Jeltzalearen jarrera zein da?
F.O.–Denok hanka sartzeko gaitasuna dugula pentsatzen dugu eta orain urte eta erdi esan nuen uztarketa zela irtenbidea.
Denok sartu genuen hanka, kritika batzu zuzenak ziren, EAJk berriztapenak behar zituen, hanka sartze handiena zatiketa eta beste erakunde paralelo bat sortzea izan zelarik. Eser gaitezen mahai baten inguruan eta uztar gaitezen.
A.–Une honetan pentsaezina, ezta?
F.O.–Ez da, ez, erraz konpon daitekeen kontua. EAk ez dauka esistitzeko arrazoirik: ez dauka ez espaziorik, ez projektu diferentziaturik... baina azken sasoi honetan sakoneko ideiak berdinak izan arren, jokaera eta formazko kontuak oso desberdintzen ari dira alderdi bata bestearenganako, beti ere EAJren onerako.
A.–Zure eritziz zer egingo du Jose Angel Cuerdak?
F.O.–Ez dakit. Benetan diotsut, egunotan, errespetoz, berarekin ez dut hitzik egin. Komunikabideetan ausnartu egin behar duela adierazi du baina ez dakit zer egingo duen.
Hala ere, atzera martxa egitea zaila dakusat. Cuerdak ez du EAn kokagune aproposik, batez ere lerro ofizialak azalean bederen agertzen duen jokaera ikusirik. Cuerdak parlamentua uzteak ez du garrantzi berezirik, baina Cuerda kontsekuente bada Udala uzterakoan arazo larriak jazo daitezke. Berarekin aldeko eta kontrako zinegotziak ditu eta gehiengoa osatzeko zailtasunak edonon agertuko lirateke; gainera PSOEren eskuetan suerta daiteke gehiengoa eta erabakiren bat hartu baino lehen ondo pentsatu beharko da.
A.–Irtenbidea nondik joan daiteke?
F.O.– Agian mintegi antzeko bat egin beharko da, zeinetan PNVko eta EAko jendeaz gain, independiente batzuk egon beharko duten, garai hartan PNVkoa izanik tartean gelditu zena. Mintegi honetan aferaren azterketa bat egin beharko litzateke, zein ondorio ekarri dituen eta nolako berrosaketa egin daitekeen.
A.- PSOE duzue gobernukide Gasteizen. Honek laguntzen du Madrileko PSOE goberonarekin harremanak hobeak izan daitezen?
F.O.–Gure Herri abertzalearen eta Madrileko gobernu nazionalista baina espainiarraren arteko harremanak beti izan dira zailak. Gobernu horiek zentralistak dira, eta Elkarte autonomoari autogobernu gaitasuna murriztea den guztia praktikan jartzen da; era berean, lortzen dugun guztia ez dute gustora eskaintzen, alderantziz. Uneak eta uneak izan dira baina egun hemengo gobernuan PSOE kide dugularik gobernuan nazionalistok bakarrik geundenean baino harreman goxoago eta errazagoak ditugu. Honek laguntzen du.
A.–Hala ere, Ertzantzaren despliege kontuan haserreak eta ezadostasunak nabarmenak dira.
F.O.–Lehen esan dudan bezala, Madrileko gobernuak ez digu begi onez ezer ematen, baina despliege egitasmo on bat lortu bagenuen, zeren nik uste oso ona dela, honen aplikapena ere lortu beharra dago. Normala da erresistentzia bat izatea, ministrarien kontseiluan eta beste botere batzuetan ere, hala nola guardia zibila, ejerzitoa, polizia...
A.– Botere faktitoek oraindik eragin geitasunik ba al dute?
F.O.–Noski baietz. Botere faktikoek beti esistitu dute, eta esistitzen jarraituko dute. Hau ukatzen duenak erakus beza kontrakoa. Oraindik baiezkoa eman beharra dago.
Azken sasoi honetan, koartelak direla eta, berriak eraiki eta lehenagokoak handiagotu nahi dituztela adierazi digute. Azken finean, oreka batera iritsiko garela nabarmena da, hemengo polizia euskal polizia soilik izango delarik.
A.–Zuk akordio hitza sarri aipatu duzu. Herri honi irtenbide bat emateko orduan, akordio horretan zein nolako esku hartze izan dezakete botereok?
F.O.–Botere hauek, Eliza eta bestelakoak bezalaxe, duten eginkuzuna bakarrik bete behar dute, beti ere botere zibilaren pean gainera. Hala ere, bere agintea erakusteko bide demokratikoak hortxe dituzte; zein eragin izan dezaketen? Ez dakit, baina benetan demokratikoak badira, euren arrazoinen pizua agertuko dute, ez besterik.
A.–Eta botere horiek demokratikoak al dira?
F.O.–Baietz diote.
XABIER LEKUONA
Hauteskunde autonomikoak benetako suzko froga izango direla uste du Ormazabal araiarrak.
EAJren abertzaletasuna errealista eta bizkortzat jotzen du jeltzale honek.
13-15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazORMAZABAL3
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude