"Juez eta komisarioak udaltzain gisa ibiltzen gara"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jose Luis Sanz, U.C.I. ren komisariori elkarrizketa

Jose Luis Sanz, U.C.I.ren komisario nazional ordiziarra:
"Juez eta komisarioak udaltzain gisa ibiltzen gara"
Hamabost urtez geroztik Euskal Herriko bide eta bihurgune guztiak ezagutzen dituen ordiziar honek hamaika karrera zuzendu du ezinbesteko eta era berean istilutsua den jurado teknikoaren lanak egiten. Euskal Herriko itzulian Trapagaranetik Ibardineraino zihoan etapa berarekin egin nuenetik berebiziko jakinmina sortu zitzaidan, telebista aurrean sekulako etapa pila ikusiagatik, bere esistentziaz ideia izpirik ez nuen "ofizio " honetaz. Euskal Herrikotik Espainiakora joan eta honetatik etorri berria delarik harrapatu dugu.
ARGIA.–Txirrindularitzak biltzen dituen lankide guztietatik, nola otu zitzaizun juezarena?
JOSE LUIS SANZ.–Egia esan otu baino gehiago familiatik datorkidan lana da, izan ere, berrogeitazazpi urtetan ibili bait da nire aita saltsa honetan; beraz, ez da zaila asmatzen nondik datorkidan afizioa.
A.–Nola iritsi zara gaur egun duzun mailara?
J.L.S.–Alde batetik daramatzadan urteak, eta bestetik kategoria batetik bestera igotzeko egin behar diren ikastaroak. Izan gogoan, goikoetatik hasita, eskilarak uste baino dexente maila gehiago dauzkala: Nazioarteko Komisarioa, Komisario Nazionala UCI, Juez Nazional Berezia, Juez Nazionala, Lurraldeko Jueza eta Juezgaia.
A.– Zeu orain zein kategoriatan zaude?
J.L.S.–Oraingoz Komisario Nazionala UCIn.
A.–Nazioarteko mailara igotzeko asmotan?
J.L.S.–Behin ni nagoen mailara igoz gero, pena litzateke, konparazio batera, Frantziako Tourrera bezalako lasterketa batetara joan gabe geratzea. Dudan frantses maila kaskarra hobetu eta, hartara, hizkuntza horretan ematen diren ikastaroetara joanda askoz errazago izango zait nazioarteko maila eskuratzea.
A.– Zergatik frantses hizkuntza, eta ez nonnahi nagusitzen ari den ingelesa?
J.L.S.–Frantsesa da nazioarteko txirrindularitzaren hizkuntz ofizial bakarra.
A.–Nazioartako mailara iritsi ondoren, Tourrera?
J.L.S.– Ez da seguru, baina joateko aukera haundi bai, ezbairik gabe.
A.–Baina zurea ez genezake "lanbide normaltzat" jo?
J.L.S.–Ez, jakina. Nik ere badut nire eguneroko lana, baina "gizalegea, bakoitzari berea" denez gero, lanegiten dudan lantegiak, Jaso Garabiak alegia ematen dizkidan lan-erraztasunengaitik ez balitz, aspaldi utzita nengoen.
A.– Azal iezaguzu zertan datzan zuen eginkizuna lasterketan?
J.L.S.–Nolabait esateko, bikoitza da. Karrera aurretik, eta Euskal Herrian korritzen direnetan batipat, antolatzaileekin bat egin eta hainbat lan dauzkagu elkarrekin egiteko: errekorridoak ordutegiak, perfilak, mendiak...
A.–Eta lasterketan?
J.L.S.–Lasterketako lana zailago da Izan kontuan, bi hitzetan esateko, juez eta komisarioak "udaltzain gisa" ibiltzen garela. Alde batetik, denbora guztiak hartu, izan litezkeen tropel hausketak kontrolatu, ihes doazenen atzetik abiatu, tarteko helmugak, sprint bereziak eta mendi gailurretako puntuazioak hartu, helmugako denborak, or denak, sprintak... Eta guzti honezaz gain, UCIrentzat lasterketari buruzko antolaketa eta beste mila kontura buruzko txostenak idatzi. Eta bestaldetik aurreko guztia gutxi balitz, "ordena" jarri beharra dago karreran zehar. Tropelaren inguruan doan jendetza guztia kontrolatu, korredoreek beren lana modurik erosoenean egin dezaten.
A.–Zer esan nahi duzu azken honekin?
J.L.S.–Dakizun bezala sekulako ibilgailu pila mugitzen karreraren aurre eta atzekaldean. Denek, telebistetako kamarak, irratilari, kazetari eta argazkilariek batipat ahalik eta eta gertuen egon nahi dute txirrindulariengandik, eta azken hau, jakina, ezinezkoa da karrera behar bezala joango bada. Eromen hutsa litzateke bakoitzari bahi duena egiten uztea.
A.–Eta zeren arabera banatzen dira lehentasunak?
J.L.S.–Dudarik ez da, telebistak duela, zuzenean denean bereziki, lehentasuna. Eta gainontzeko guztiak tarteka hurbiltzen dira tropelera. Izan kontutan irratilari, kazetari eta ekipo-zuzendariek "itzuli-irratia" dutela, eta honen bidez jakin dezaketeka xehetasun osoz unero gertatzen ari dena.
A.– Nola funtzionatzen du "itzuli-irratiak"?
J.L.S.–Bi irrati mota daude karreran, aipatutako "itzuli-irratia" lehenik, eta jurado teknikoak duena bigarrenik. Estrainekoa karreran doazen ibilgailu gehinek daramate, era honetaz jazoten den guztiaren berri puntuala dutelarik. Bigarren irratia, juradoak bakarrik darama, karreraren bilakaera egokiaren mesederako diren hainbat ohar, iradokizun, agindu eta abar luzea modu azkarrez eramateko.
A.–Esate baterako?
J.L.S.–Tunel bat iritsi baino dexente lehenago argiztatuta dagoela ziurtatzeko, igaro behar den trenkarrila pasatzeko moduan dagoela jakiteko, helmugara iritsi baino hainbat minutu lehenago helmugan dagoen ekipo teknikoa karreran datozen txirrindularien egoera klinikoa jakin eta bide batez egin beharreko sendaketak paratzen has dadin.
A.–Nork agintzen du karrera batetan, antolatzaileak ala jurado teknikoak?
J.L.S.–Segun eta zein gaitan. Adibide bat jarriz, orduz kanpo iritsitakoen zerrenda nortzuk osatzen duten zehaztea geure eginkizuna da; beraz hor antolatzaileek ez dute zer esanik. Beste kontua da Tourra bezain antolatzaile indartsu eta interesatuak dituen karrera batetan bi parteen arteko adostasuna izatea helburu.
A.– Ezin hobeto ezagotzen duzu Euskal Herriko Itzulia. Zein mailatan aurkitzen da besteekin konparatuta?
J.L.S.–Euskal Herri guztiak sekulako afizioa dago txirrindularitzari dagokionez, beraz, antolaketarako gaitasuna ere maila berean aurkitzen da. Kanpotik datozen jurado, komunikabide eta ekipoak oso pozik itzultzen dira hemengo antolaketa gaitasuna frogatuta. Etorri besterik ez dut egin Espainiako Itzuliatik eta bati baino gehiagori entzun diot badirela geurean dexente hobeto antolatuta dauden gauzak.
A.–Eta afizioa?
J.L.S.–Estadu osoan afizio gehien dagoen lurraldea gara dudarik gabe. Eta hori euskal txirrindularien artean Tour irabazlerik ez daukagunik. Hemen afizio handia eta jakituna gainera. Non ikusi bestela, Euskal Herriko Itzuliaren azken kronoeskaladan bezala, kronoa eskutan duten afizionatu pila bat. Hori hemengo afizioaren kalitatearen adierazlerik argi eta eztabaidaezinena da.
A.– Eta atzetik pedalka datorren harroblak emango al dio loria-egunik afizionatuari?
J.L.S.– Ugaritasunetik dator kalitatea eta euskal federazioek gazteak kategorietan nola banatu ez dakitela dabiltza; izan ere sekulako gazte pila bait dabil karreretan eta adinaren araberako tarteko kategoriak asmatu behar dituzte denek korrituko badute. Hortik atera beharko dute biharko figurek.
A.–Datorren urtean Tourrean ikusiko zaitugu beraz?
J.L.S.–Hori nahi nuke.
Ez litzateke plan txarra Jose Luis Sanz ordiziarra datorren udan Louz Ardideneko helmugan Tourraren Jurado Teknikoaren ekipoan topatzea. Gure txirrindularitzak maila bat gehiago igo duen seinale adierazkorra.
FRANKIE TAI

Espainiako itzuliaren hamazazpigarren etaparen helmuga. Pino irabazle dela frogatzeko hor duzue Jose Luis Sanz, eskutan koadernoa duen betaurreko beltzekikoa, alegia.
Espainiako Itzuliaren hirugarren etaparen bigarren sektorearen iritsieraren foto finisha. Txirrindularien ordena zehazteko juradoak duen frogarik fidagarriena.
42-43


GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazSANZ3
EgileezTAI1Kirola

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude