"Korrok": ez hasi orain hil kanpaiak jotzen


2007ko otsailaren 21ean
Ion Alonso eta Mikel Taberna kazetariei elkarrizketa

HAMABIGARREN ZENBAKIAREKIN KORROK ALDIZKARIA ITZALI DA, EZ HORRATIK, DIOTENEZ, ALDIZKARIAK ISLADATZEN ZUENA
"Korrok": ez hasi orain hil kanpaiak jotzen
Literatur zaletasunak bost hiriburutan aldizkari bana sortu zuen garaiaren bueltan gaude, oso denbora gutxian gainera, mimesi eta koiantura zen seinale. Baina idazlerik ez da falta; sariak, Atxaga handiarena barne, ugaltzen, eta inoiz baino hobeki eta gehiago idazten omen da. Ez da erraza konprenitzen.
Korrok literatur aldizkaria Iruñean sortzen da duela urte batzu Pamiela argitaletxearen inguruan. Berek dioten bezala «beldurka» mugitzen ziren Pamielaren inguruan, haiek oso goratik hegal egiten dutenak bait dira. Horregatik, Korrok bezalabo zerbait sortzeko burubidea dute. Literaturaren inguruan iharduki, eskuzabal jokatzen asmatzen dute, literaturez harata edo honotexego dauden bidean hertsi gabe. Luze joko liguke bertan idatzi edo trebatutakoen zerrenda emateak, baina aldizkariaren argitaratzea bukatu dela eta, Mikel Taberna eta Ion Alonsorekin mintzatu gara, Josetxo Azkonari ezin etorria gertatu bait zaio. Entrebista baino, bi lagunen arteko eritzi aldaketa bilakatu zenez, bi adiskideei utziko diegu aldia gehien bat, guk esan genezakeena baino anitzaz interesgarriago bait da hala eginik. Aldizkaria gehiago aterako ez dela eta, Ion Alonsok ematen digu erantzuna lehenik:
I. ALONSO. Ez dela gehiago ateratzen eta bukatu dela, pues oso ondo, lehen lehenbiziko gauza ikusten ari dena bukatu denetik, kristoren notizia da, eta ateratzen ari omen da toki guztietan; neri kasik hori gaizki iruditzen zait zeren gauza okerrera joan denean orduan ateratzen bait da, eta bizirik zegoenean horrek ez zuen nere ustez izan behar zukeen arrakastarik eta oihartzunik sortu, hor esaten zirenei eta eman zen hainbat ideiari inork ez zien orduan kasurik egin, orain aldiz bai. Orduan, uste dut, ez dela buelta gehiago eman behar alde horretatik.
M. TABERNA. Nik uste dut bere momentuan izan zuela bere oihartzuna, momentuan momentukoa bazen ere. Lehendabiziko lau zenbakiak izan ziren oso gauza gurea, uste dut, uste dut gure inguruko jendeak segitzen zuela, ezagunek eta aideek eta abar. Bigarren aldia hasten duen bostgarren zenbakian urrats bat ematen dela iruditzen zait, 5.etik 8.era jende asko hurbildu zitzaigun, uste baino gehiago, eta gu ere orduan hasi ginen ohartzen bazegoela gu bezalako jende gehiago eta euskaraz idazteko gogoa eta kapazitate minimo bat behinik behin. Uste dut jendea bazegoela Nafarroan eta hurbildu zitzaigula, eta izan zen oso aldi polita, eta gero 8.etik behera uste dut nekatu egin ginela eta nekea izan dela arrazoi nagusia.
I.A. Neretzat nekea baino gehiago izan da lotzen dena lehen aipatu dudan oihartzun eskasarekin, azken batean hori bait da aldizkari batek lortu behar duena, kredibilitate minimo bat behar du. Hor botatzen duten eritziek giro bat sortu behar dute. Ideia mailan ez zuen presentziarik lortu Korrok-ek.Guk esandakoek ez zuten oihartzunik. Hori bukatu zen Perurena sartu zenean, Perurenak lortu du irakurlego bat izatea, baina Perurenak, eta ez Korrok-ek, guk inondik inora ez dugu lortu polemikak sortzea. Hori hemen askotan gertatzen da. Gauza arraro samar bat sortzen denean onena alboratzea izaten da, salbu atera edo bukatzen denean.
Korrok-en aurretik ez zegoen deus
Korrok aldizkariak bete behar zuen papera edo bete zezakeen paperaz aritu zitzaikigun bi adiskideok, berriz bere bakoitzak bere opilari su emanez. Mikel Tabernarentzat trebaleku papera funtsezko zen.
M.T. Nahi genuen zerbait idatzi, elkartu eta atera egin gara. Jendeak dioen bezala, batasunik gabeko zerbait izan da. Izan da saioren bat elkarrekin saioren bat eginez eta poliki atera dena. Ahalegion bat egin genuen, eta taldearen zigilua zeukan zerbait ateratzeko, baina bertzenaz nahiko zaila zen guretzat. Uste dut Korrok-en bizitzan eta sorreran hori dela inportantea, ez? Hemen Korrok-en aurretik ez zegoen deus, gu izan gara bertze batzu izan zitezkeen bezala. Hemen euskaraz funtzionatzen hasi den lehen belaunaldia, hori gabe bizia zuen zerbait argirik gabe geratuko zen, hemengo azpi munduaren bizitxoan sortzen gara gu.
Ez zaio haatik Ion Alonsori horren berezia iduritzen beren egoera.
I.A. Bai, egia da, azpimundua denok dakigu zer den Iruñea. Baina ez da horren azpimundua, edo azpimundua Bilbo den neurri berean.
M.T. Ez, baina erran nahi dut, Bilbon eta Donostian lehenagotik egina zegoela hori; hemen Korrok ere sortzen da piska bat ikusirik Donostia, ezagutzen ditugu han sortutako «Susa» eta "Oh Euzkadi!", «Ustela» eta abar. Hura irakurtzen dugunok pentsatzen dugu hemen ere egin daitekeela zerbait. Bilbon «Pott», «Ttu-ttua» eta abar. Gurekin batera Gasteizen sortzen da «Kandela»... Piska bat jende horrekin bizi nahi dugula edo, ateratzeko atrebentzia biltzen dugu guztion artean, eta ateratzen gara, bertzela aurretikako literatur zaletasuna eta esperientzia ez bait da handia bat edo bertze kendurik, Xabier Diaz bat kendurik edo.
Talde gisan gorputza hartzen segitzen ari
Aldizkariaren kontzeptua bera da Alonsok definitu beharrekotzat jotzen duen lehendabiziko puntua, idazteko gogoak ez bait du beti itzulpen bera denendako.
I.A. Gero gainera jendeak duen idazteko gogoa ez da beti horren nabarmena, hori hala da. Nekea aipatzen bada ere, bakoitzaren egoera pertsonala kontutan hartzekoa da. Baina hori baino inportanteagoa da idaztearen kontzeptua, literaturaz dagoen ikuspegia. Korrok-ek segi zezakeen baldin eta berziklapena egiten bezen, baina literatur ikuspegiz, literaturaren esparruan barneratuago, publikatzeko edo ez, eta ez hainbeste kultur giroko zernahi idazki ateratzekotan. Hik diok, Mikel, lehen bazela «Ttipi-ttapa», gero «Korrok», eta nik uste diat orain badela «Nafarroa Gaur» astero, eta hori noski zoriontzekoa duk. Horiek betetzen diate astero eta medio onen bidez guk betetzen genuen barrutia. Orduan, leku hori betea delarik, guk beste produktu bat eskaini behar diagu.
Gureak neurri apalean zituan bilera literarioak, eta mahai gainean ezer ez zegoenean hasieran normala zuen, ez hintzen hasiko Kafka-z gogoetatzen jendea animatzea helburu zuen bilera batean, baina agian orain baduk momentua horrelako zerbaitetarako. Baduk orain hemen talde bat biltzen ari garena; IPESen inguruan etorri hituen Lertxundi, Koldo Izagirre eta Atxaga, eta udazkenean ere baduk zerbait egiteko asmoa. Eta guk bitartean segitzen diagu biltzen eta talde gisan gorputza hartzen.
Mikel Tabernak ez du ordea trebalebuaren funtzioa bete lezakeenik ibusten hor barrena.
M.T. Hik diok «Nagarroa Gaur»ek betetzen duela Korrok-ek egin duena. Nik ez diar uste hala denik. Ohartzen bahaiz, «Nafarroa Gaur»ek kopuru aldetik lagun multzo mugatua zeukak, gehienak letratan nahiko jende aritua. Ni arestikora heldu nauk, uste diat gure atrebentzietarik bat lotsagabetu eta ateratzea izan zela, eta zenbakitik zenbakira jende berria etortzen zitzaiguan, hori uka ezina duk. Izan ere, utzi behar genuela jakinik, Korrok-en berriki sartu direnek ez diate ulertu eta ea zergatik eta aritu dituk. Horregatik ohartzen haiz nahiz eta azpimundu honetako gauza izan, jende askok irakurtzen zuela eta jende berria heldu zela beti eta jende asko animatu egin duela.
I.A. Nik uste diat paper hori beteta dagoela eta orain beste zerbait egin behar dela.
Mikel Tabernak etorkizun gozoa ikusten zuen "Euskalerria" irratiari eman hitz batzuetan, aldizkaririk gabe bada ere: "orain, guk hasitakoa baino idazle eta kolaborazio gehiago ziurta liteke, eta guk egina baino gauza agitz irakurgarriagoak egiteko modua. Kontua da nor animatzen den horretara, jendeak ez bait du etsi, ez du erran 'ez diat gehiago idatziko'".

INAKI CAMINO

Korrok literatur aldizkariaren azkenengo zenbakia (12).
46-47


Gaiez\Komunikabid\Prentsa\Aldizkariak\Korrok
Pertsonaiaz\ALONSO2
Pertsonaiaz\TABERNA1
Egileez\CAMINO1\Komunikabid

Azkenak
M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


2025-02-25 | Gedar
Steve Bannonek nazien agurra egin du AEBetako eskuin muturraren ekitaldi nagusian

 Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.


Eguneraketa berriak daude