Komeni da bereiztea europazale ela europaelkartezalearen artean


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Txema Montero, Herri Batasunako zerrendaburuari elkarrizketa

Txema Montero, Herri Batasunako zerrendaburua
Komeni da bereiztea europazale ela europaelkartezalearen artean
Europar parlamenturako hauteskunde kanpaina gori ipintzen hasi den une honetan, bi urtez Strasburgen aritutako Txema Montero Herri Batasunako europarlamentariaren bulegora jo dugu. Egunotako erritmo bizkorrez nekaturik izan arren, Europako mitifikazioa aipatu ostean indar berriak ateratzen dituen politikaria dugu bilbotar hau.
ARGIA.–Gainontzeko partiduetatik esaten da HB denaren kontra dagoela eta ezerren alde ez; zeren alde, zeren kontra zaudete HBkoak?
TXEMA MONTERO.–Hiruna gaude; EEE, OTAN eta Trevi taldearen kontra gaude; eta alde, hiritarren –emakume, gazte, pentsionisten–eskubideen alde, langileen eskubideen alde eta herriek autodeterminatzeko duten eskubidearen alde gaude.
A.–Zer irabazi, zer galduko dugu Elkartearen barruan egonik?
Tx.M.–Lehiatzeko aukera irabazten dugu, zeina gurea bezala tradizioz kiroltzale den herri batentzat ez bait dago gaizki–gure industri, gizarte, kultura egituren bermoldatze ahalegin handi bat da alegia. Galdu, orain arte lortu ditugun botere politiko kota eskasak galtzen ditugu, eta batez ere gure ekonomia autozentratzeko eta gure botere politikoa berrintegratzeko aukera galtzen dugu. Gehiago da beraz galtzen duguna irabazten duguna baino.
A.–Kota politikoak galtzen baditugu, zer dela-ta abertzale ei diren gainerako alderdiak dira horren optirnista?
Tx.M.–Nork bere kandela jaso dezala. Nire ustez jarrera temati baten ondorio dira, baita klase popularrenak ez diren interes batzuren defentsan ari direlako ere.
A.–Egunotan denek sentitzen ei duten europazaletasun hori, irudi operazio soila esan duzu zuk.
Tx.M.–Komeni da bereiztea europazale eta europaelkartezalearen artean. Jendea engainatu egiten da, ez bait da esplikatzen, lehenik, merkatu bat sortzen ari dela eta ez besterik bigarrenik merkatu honetan lehiaketa librearen lege salbaia dela nagusi, eta beraz gutxi dutenak dira baldintzarik okerrenetan aurkitzen direnak, eta hirugarrenik, ez dela kanpotik inongo problemarik konpontzen, baizik eta problemen markoa zabaldu egiten da. Horregatik gara hain gogor Europa honen kritika egiterakoan.
A.– Ezer sujeritzen al dizute «Europako Estatu Batuek»?
Tx.M.–Horrek suponituko badu espazio handiago batean denok aisago, erosoago mugitu ahalko garela, oso ondo, niri Estatu Batuetatik beti zoragarri iruditu izan zaidan gauzetariko bat izan da gazte batek Wisconsindik Texaseraedo Massachusettsetik Californiara joateko izan duen erraztasuna. Europako Estatu Batuek esan nahi baldin badute Bilboko mutila Amsterdamgo bere nobia bisitatzera abiadura azkarreko trena hartuta asteburu oro joatea izango duela, bego, gainerantzean, gauzak dauden bezala, aski esaera huisal eta irreala iruditzen zait.
A.–Europaz ari zaretelarik badirudi beti EEEz ari zaretela.
Tx.M.–Kanpainia guztian zehar ari naiz esaten Elkartearen Europa honek populazioaren %40a eta lurren %30a besterik ez duela, eta bai mendebaldean eta bai ekialdean ere beste Europa biziki interesgarri batzuk badaudela.
A.–Zinez interesgarria da parlamentura horretara joan gaitezen euskaldunok?
Tx.M.–Guretzat bai, jendeari gure asmoak eta dauden mugak ongi azalduz gero, gu gure ahotsa entzunarazteko joaten bait gara, gure egoera azaldu, gure ahaleginekin solidaritatea bilatu, orain, hiritarren arazoak konponduko direla esaten ari dena, edo parlamentu horretatik Europa eraikiko dela, ba hori fraude bat dela esan beharra dugu.
A.– Herri minorizatuek ba ote dute batere zereginik parlamentu horretan?
Tx.M.–Han, halako mespretxu doinuaz, partidu erreglozale, edo erregionalistak deitzen digute. Gaur gaurkoz ez dituzte kontutan hartzen horrelakoak, Estatuen Europak agintzen du.
A.–HBren linearen antzekoa defenditzen duenik bai al da parlamentu horretan?
Tx.M.–Ez dago batere talderik autoderminazio eskubidearen alde dagoenik eta aldi berean gizartearen aldaketa bultzatzen duenik, ez dago hemengo biolentzia politikoa kondenatzen ez duenik, ez dago EEEren aurka dagoenik. Koktelaren lau elementu horiekin parerik ez duen indarra gertatzen gara.
A.–Eta datozen urteetan, liteken aliaturik bai?
Tx.M.–Interesez ikusten dugu Ekonomi Elkartearen aurkako zerrenda, baita Sinn Fein eta Democrazia Proletariarenak ere.
A.– Konkretuki, autodeterminazioa apoiatzen duenik ba ote da?
Tx.M.–Bai, modu abstrakto eta orokor batean mintzatuz gero, mendebaldeko Europara aplikaturik, bakanka dira ordea, eta euskal errealitateari buruz, askoz ere gutxiago.
A.–Joan den urte bion balantzea egin zenezake?
Tx.M.–Aktibitate izugarria izan dugu. Denetara apuntatu naiz: batzorde juridikoan egon naiz, afera politikoen batzordean, estatu sozialistekiko harreman batzordean, hizkuntz minorizatuen defentsarakoan, langileen defentsarako sortu zen intergrupoan, gai guztietan interbenitu dut, siderurgia zela Canarias, Kurdistan, Sahara, Colombia, orohar oso esperientzi baliogarria HBren baitan pribilegiatutzat hartzen dut neure burua, hor izan naizelako.
A.–Eta, ezer aportatu al duzu?
Tx.M.–Eritzi sail bat, ni izan ez banintz beste inork emango ez lukeena. Adibidez Panamako herriaren defentsan pasa den urtean, edo «desfabrimendu» haren boskarren urteurrena ospatzeko erarik onena Amerikako estatu haien kanpo zorra bertan behera uztea litekeela, edo Alemaniako istripu hura eta gero lar-arraseko hegaldiak debeka zitezen eskatzea, batzutan pentsatzen duzu, ño, harrigarria da, 518 parlamentaritan inortxok ere zenbait horrelako gaiekiko sentsibilitaterik ez dezan erakutsi.
A.- Zer moduzko hartu emanak izan dituzu Garaikoetxearekin?
Tx.M.–Oso harreman errazak, oso betegarriak. Gai batzutan izan gara ados, beste batzutan ez noski, etxeko politika eta orohar mundukoa ulertzeko ere bi sentsibilitate aski desberdinak ditugularik, baina nik uste dut ordezkari on bat dela, gure herriak daukan sentsibilitatearen oihartzuna egiten duena.
A.–Euskadiko bertako lau indarren ordezkeriak atera eta joango bazinate, zer aldatu liteke?
Tx.M.–Nik uste lau begi parek, pare batek baino gehiago ikusten duela beti, orain horretarako komeniko litzateke honek edo hark anteojuak etxean utz ditzan.
A.–Zer da PNVk aipatzen duen hamairugarren izar hori?
Tx.M.–Horrek ez du balio jadanik ez da publizitate erreklamotzat ere, hori esaten ari direnek berek esan izan dute independentziak miseria besterik ez lukeela ekarriko, aza eta patata baizik ez genukeela jango. Aukera hobeago baten zain gorde egin dute izarra nonbait.
A.–Bandresek esan zuen europar gisa eskatzen zuela beste europarren botoa. Zer dio Monterok?
Tx.M.–Nik ez; nik euskaldunen botoa galdetuko dut, geure indarrekin bakarrik fido bait gaitezke, eta gero beren burua demokrata, aurrerakoi eta iraultzailetzat daukaten Estatuko beste hiritarren botoa ere galdetzen dut, gauzak aldatzen lagun diezaiguten.
A.–Bi diskurtso erabiltzen al ditu HBk Estatuan eta Euskadin?
Tx.M.–Diskurtso berbera. Beharrezkoa da. Espainolak nazkatuta daude zenbait euskaldunek, Ebrotik behera jotakoan, beren hizkera moldatzen ikusteaz, on da beraz, oihuka bada ere, beste diskurtso politiko bat adi dezaten.
A.–Agresioak ugaritu dira azken aldi honetan, Alcalakoarekin gogoratzen gara azkena, hau zer eragina izaten ari da?
Tx.M.– Alcalakoa familiarrak beldurtzeko eta presoak bergizartera daitezen bultz egiteagatik egin zuten garbi. Kanpainian zeharreko gainerako erasoak gu ikaratu eta mutiltzeko asmotan egiten dituzte, ez gaitezen indarraz kaleratu.
A.–Esan da zure ordez Karmelo Landa joango dela parlamentura.
Tx.M.–Aurrekoetan ere esan zen, nire ordez Peixoto joango zela istilu egitera eta abar. Ez dago ezer egitazkorik horretan–eta dena egon daiteke esan nahi baita, HBren esanetara nago eta HBk ikusi beharko du nire lana han edo hemen, edo non ote dagoen. Behintzat HBk legealdi osoa beteko du han, gainerako indarrek ziurta ez dezaketena.
I. MURUA
Txema Montero, Herri Batasunako zerrendaburua.
"Elhartearen Europa honek populazioaren %40a eta lurren %30a besterik ez du, eta bai mendebaldean eta bai ekialdean ere beste Europa biziki interesgarri batzuk daude"
18-19


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezPolitikaNazioarteaErakudeakEuropako Ba
GaiezPolitikaEuskal HerrBozketakHauteskunEuropearrak
PertsonaiazMONTERO1
EgileezMURUA2Politika

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude