"Geuk hemen konpondu ezin duguna ez da Europan erabakiko"


2021eko uztailaren 23an
Carlos Garaikoetxeari elkarrizketa.

Carlos Garaikoetxea, 'Herrien Europaren alde'ko zerrendaburua
"Geuk hemen konpondu ezin duguna ez da Europan erabakiko"
Carlos Garaikoetxeak bere 51. urtemuga ospatzen zuen egun berean elkar hizketatu dugu Amurrioko elkartetxean. Prentsaurreko eta bazkariaren erdian unetxo bat hartu du 'Herrien Europaren alde'ko zerrendaburuak agindutako solasaldia burutu ahal izateko. Euskara hutsez aritu gara.
ARGIA.–Strasburg-eko parlamentuan bi urtez aritu zara eta berriro joateko asmoz zabiltza. Zein izan da zure orain arteko lana?
Carlos Garaikoetxea.–Zail da laburbiltzea eginiko guztia baina bertako legebiltzarreko sistema informatikoari nire egintza zertan izan den galdetuz gero, hainbat eta hainbat ideia eta proposamen eraman dudala ikusiko zenuke.
Gure Europari buruzko ideia defendatu dut, hau da, Europak Herrien, Nazioen Europa izan behar du eta ez Estatuen Europa. Horregatik, alde batetik, nire batzordean autodeterminazioari buruz hitz egin dut; orain denek defendatzen duten bigarren Ganbara hori proposatu dut; oraindik tramitatu ez bada ere, estatuetan instantzia bat sor dadin proposamena luzatu dut estatuekin izan ditzakegun gatazkak erabakitzeko. Abertzale ikuspegi batetik, ekintza hauek nahikoa nabermen eta berriak dira baina eguneroko arazoak ere aurkeztu ditugu hala nola " Euskalduna"ko edo siderurgiaren arazoa, esnearen ekoizpenarena, edo arrantzaleen prolemak.
A.–Zuk uste eta pentsatua zeneukan markoarekin topo egin al duzu Strasburg-eko parlamentuan lan egiterakoan?
C.G.–Banekien zer zen Europako legebiltzarra. Orain arte marko edo foro testimoniala izan da, bere konpetentzia ia bakarra aurrekontuak onartzea zelarik baina orain Merkatu Bakarra antolatzeko erabaki asko 'kooperazio prozeduraz' hartu beharko dira han, bere garrantzia arras handitu delarik. Hala eta guztiz ere, ez da legebiltzar klasiko bat, ez dugu legerik egiten, eta ez du behar bezala exekutiboa kontrolatzen.
A.–Beraz, zuek ere legebiltzar osagilea izan dadin apustu egiten duzue.
C.G.–Zentzu honetan guztiok legebiltzar osagile batean bihur dadin proposatzen dugu baina ez dut uste datorren legealdian gertatuko denik.
Ez da ideia orijinala, denok dakigu ez dagoela erakunde demokratikorik ez badago exekutibo klasikoa kontrolatuko duen legebiltzarrik. Exekutiboaren legeak eta araudiak onartzen baditu, hau da Montesquie-ren aurkako sistima bat eratzea. Baina hau hain normala izanik, zenbaitek prozesu konstituiente bat propsatzen dutenean Mediterraneo edo Ozeanoa deskubritu dutela dirudi.
A.–Haustenkunde kanpaina honetan Europa hitzaren atzetik marketing kanpaina bat dagoelaren irudipena hartzen ari da hiritargoa. Kanpainan ere politikariren batek aipatu du gauza bera. Zuk irudipen bera al duzu?
C.G.–Europa hitzaren atzean gauza garrantzitsu bat dago, aldaketa historiko baten aurrean gaudela alegia; baina hau ongi ala gaizki egin daiteke. Merkatu Bakar bat irteten bada oso projektu arriskutsu baten aurrean izango gara, zeren merkatu bakar batek botere politiko bat behar du derrigorrez, desorekak, desberditasunak eta hainbat oker zuzentzeko. Guk horregatik uste dugu erakunde politiko bat sortu behar dela baita ere, botere politikorik gabeko merkatu handi bat zuzentzeko, bestela oraingoan ere arrain handiek txikiak irentsiko dituzte.
Erakunde politiko horrek ezin du nolanahikoa izan. Herriek, Nazioek euren burujabetza, nortasuna lortu behar dute erakunde honetan, euren protagonismoari eutsiz. Ez gaude prest Mitterrand, Margaret Thatcher edo Felipe González-ek gure ordezkaritza betirako izatea. Berriro diot, merkatu hori zuzentzen ez bada, desoreka eta diferentziak izugarriak izango dira, epe laburrean gainera.
A.–Kanpaina honetan ez al dira erabiltzen ari Europa hitza Euskal Herriko arazoak estaltzeko, espejismo gisa?
C.G.–Batzuetan bai. Adibidez PNVko buruzagiek askotan esan dute etorkizunean Europan gure helburuak lortuko ditugu: autodeterminazioa... eta abar eta abar. Eta hori hemen bertan aurpegia ez emateko baliapide garbi bat besterik ez da. Gure autogobernua, gure autodeterminazioa hemen eta gaur Espainiako estatuarekin eztabaidatuz lortu behar dugu, Europan ez bait dute erabakiko gu hemen ez bagara gai gure arazoei irtenbide bat aurkitzeko.
A.–Hainbatetan sor daitezkeen desorekak aipatu dituzu. Egun Atlantikoko eta Mediterraneoko ardatzak direnean eztabaidagai, nola dakusazu afera hau?
C.G.–Esan dezakegu dikotomia artifizial bat sortu dela kontu honekin. Bi projektu osagarriak dira eta Europako legelbiltzarrean Atlantiar ardatza proposatu duen bakarra neu izan naiz, orain arte gutxienez. Kantauri itsasaldearen garapena bultzatu nahi izan dut baina Mediterraneoko egitasmoa eta Kantaurikoa osagarriak direnez biak defendatu behar ditugu, lotsagarria da adibidez, PNV egiten ari dena, zeren lehendabizi Pujol-ekin koalizioa egin nahi izan zuen eta ezezkoa jaso ondoren, orain Kantaurikoaren txapeldun gisa agertu nahi duen. Hori ez da serioa.
Mediterraneoko ardatza martxan dago eta guk kantaurikoa atera dadin lortu behar dugu, aldi berean, elkarren arteko lotura bat ere bai.
A.–Euskal Herriak paira dezakeen arriskua dakusazu?
C.G.–Bai. Arrisku hori badago baina horregatik azaldu behar dugu Europara, hau ekiditeko. Hizkuntza eta kultura defendatzeko bezala, botere politikoa hori bultzatzeko, marginalizazioa ez gertatzeko...
A.–Iñigo Iruinek esan duenez, hauteskundeon ondoren hausnarketa bat egin beharko du gobernu espainiarrak eta Aljerian bertan behera utzi ziren elkar hizketei ekingo zaie berriro ere. Eritzi berekoa al zara?
C.G.–Nire ustez horretarako baldintza egokiak behar ditugu, eta ni beldur naiz indarkeriak jarraitzen badu baldintza horiek ez direla sortuko, nahiz nire borondatea eta nahia aldeko izan.
A.–Zeintzu dira baldintza horiek?
C.G.–Bakea. Indarkeria desager dadila eta denon artean baldintza horiek posible izango dira, baina mementuz ez naiz baikor, gobernu espainiarrak aitzaki on bat bait du elkar hizketei ez ekiteko.
A.–Eta zeren truke eskatzen diozu hiritargoari botua?
C.G.–Hortxe duzu 86 orrialdeetako gure egitasmoa.
Lau puntutan oinarritzen dela diogunean Nazio bat garela diogu, gure burujabetzaren eskubidea daukagula alegia. Nazioek, Euskal Herria barne, euren boza entzungo duen erakunde politiko bat osatu nahi dugu, desorekak eta ezberdintasunak ezabatu behar ditugu, bestela projektu honek ez du pena merezi. Hirugarrenik, Bakea. Gu bakezaleak gara bai hemen eta baita naziarteko harremanetan ere. Bloke eta armamentismoaren aurka agertzen gara, munduko elkartasunaren alde, lotsagarria bait da Etiopian eta Abisinian gosez hiltzen ari diren hein berean, hemen armamentismoan eta, diru tzarrak gastatzen aritzea. Eta azkenik, Ortzadar taldean izan naizen bakarra banaiz, gure sentsibilitate ekologikoa adierazten du honek, nahiz egun denok gure koloreak erabili.
XABIER LEKUONA
"Europako legebiltzarra orain arte marko edo foro testimoniala izan da, baina orain Merkatu Bakarra antolatzeko erabaki asko hartu beharko da han".
Carlos Garaikoetxea, 'Herrien Europaren alde'ko zerrendaburua.
16-17


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
GaiezPolitikaNazioarteaErakudeakEuropako Ba
PertsonaiazGARAIKOETX1
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude