"Sozialistei lerro zuria ahaztu zaie, bakea eta ez-biolentziarena"


2021eko uztailaren 27an
Juan María Bandresi elkarrizketa.

Juan Maria Bandres, 'Herrien Ezkerra'ko zerrendaburua
"Sozialistei lerro zuria ahaztu zaie, bakea eta ez-biolentziarena"
57 urtetako Juan María Bandres donostiarra Hego Euskal Herriko politikaren azken urteetako bizipenak gertutik bizi izan dituen politikaria dugu. Egun Madrileko parlamentuan diputatu, 'Herrien Ezkerra'ko zerrendaburu izatea erdietsi du, bere karrera politikoa europar parlamentura zuzentzen duelarik.
ARGIA.–Orain 'Herrien Ezkerra' leloaz ari zarete, lehen berriz, 'Euskadiko Ezkerra-Izquierda Para el Socialismo' leloaz aritzen zineten?
Juan María Bandrés.- 'Herrien Ezkerra' leloaz funtzionatzen du europar hauteskundeotarako, ez beste edozertarako; alderdien elkarren arteko autonomia eta independentzia bermaturik dago.
Guk atsegin ez dugun lege elektoral batez funtzionatu behar dugu; ondorioz nik legea osoki enmendatu nuen, ez bait du autonomien errealitate espainiarra inondik adierazten. Horregatik gehienez bi hauteskande-barruti lituzkeen proposamena egin nuen, tamalez, jakingo duzun bezala, Euskadi oraindik bi elkarte autonomoz osatua bait dago eta guk bietan aurkeztu nahi genuen. Proposamen hau atzera bota zen, beraz, dagoen legea dugu.
Gure koalizio hau lehendik genuen egina, zenbait alderdirekin besterekin baino harreman hobeagoak genituelarik baina denekin onak, egitura antzeko bat osatu eta guzti egin genuen, hiru hilabetero edo seiero biltzen ginelarik zein arazo edo kezka genuen aztertzeko. Alderdi bakoitzak bere nazionalitatean eta bere nazionalitatearentzat lan egiten du. Elkarren artean eta nazionalitatearentzat lan egiten duen arren independentzia gordetzen duen alderdi talde bat da, denak ezkertiarrak eta nazionalitate, autonomiaz kezkaturik, hauxe da 'Herrien ezkerra'.
A.–Zer eskaintzen du 'Herrien Ezkerra'k PSOEk eskaintzen ez duenik?
J.M.B.–Benetan diotsut, guk PSOEren programa estudiatu dugu, Europako alderdi sozialisten programa, alegia, eta defentsa gaia ezik, programa guzti hori gureganatu dezakegula iruditzen zait. Gorri eta berdetik aritu dira baina lerro zuria ahaztu zaie, bakearen eta ez-biolentziaren lerroa. Guk gorria, berdea eta zuria nahi ditugu, OTAN bezalako egitura militarretatik urrun gaudelarik. Gauza beretsuak esan arren, ekitean desberdintzen gara; ezin zaio PSOEk Europako giza espazioa sortuko duela dioenean ezin zaio sinetsi, PSOEren praktika politikoak ez bait du zerikusirik sinatzen duenarekin.
A.–Euskadiko Ezkerratik PSOE-ra Pacho Unzueta eta Jon Juaristi bezalako aholkulariak joan dira. Horrek hurbileko planteamenduak dituzuela adierazten al du?
J.M.B.–Bi hauek, ez dakit oso ziur, baina ez dut uste Euskadiko Ezkerrako militanteak izan direnik.
A.–Baina, hala ere, Euskadiko Ezkerraren orbitakoak direla ezaguna da.
J.M.B.–Bai. Gu bezalatsu pentsatzen duen jendetzat har ditzakegu; hala ere, aukera pertsonal horien aurrean ez dut ezer esatekorik. Ez dut uste Pacho Unzueta eta Jon Juaristi PSOEren praktika politikoarekin %100ean bat datozenik.
A.–Eta Mario Onaindiak Felipe González-i Hego Euskal Herriari buruzko aholkuak ematen dizkionik egia al da?
J.M.B.–Ez du garrantzi berezirik eta egingo balu pozik nintzateke, baina ez dut uste egia denik. Begi onez ikusiko nuke Mario Onaindiak Felipe González-en izpirituan eraginik balu eta behin eragina izan zuela badakit: autonomi ikuspegitik Felipe González-ek egin duen hitzaldi dezente bakarra izan da, 82ko hauteskundeetan Anoetan egin zen eta bezperako gauean luzaz mintzatu ondoren, Felipek hitzaldi hura prestatu zuen. Esaten den gainontzerakoa ez da ezer, bestela Mariok kondatuko zidan, konfidantza handiko laguntzat bait daukat. Tamalez, ez du aspaldi honetan Felipe ikusi.
A.–Zuk nola ulertzen duzu euroezkerraren mugimendua, sozialdemokrazia ezkerreratu nahi da ala eurokomunistak gozatu nahi dira?
J.M.B.–Komunista italiarrek –alderdi komunista europar guztiak bezalaxe– dogmatismoa, eta komunista eta marxista hutsaren izakera galdu dute, galdu nahi izan dute. Hau honela SPDkoak ere ezkerreratu dira, hauek zerbaitetan amore eman behar bait dute. Eta tartean Grael taldekoak daude, bizitza kalitatea, ingurunea, bakea... eta honelako ideien alde mugitzen den jendea alegia. Horregatik, SPDkoak inozoak ez direnez, jende honen garrantziaz eta eraginaz ohartua dira, zeren kontraesanak eduki arren eta abar, aurrera doan sektorea bait da. Guzti hau koktel bat da eta guk 'intergrupo' bat proposatuko genuke.
A.–Zer izango litzateke intergrupo hori?
J.M.B.–Hemen, Espanian, ez dago usadiorik baina Europan hainbat urte pasa duen Ana Miranda ez da honezaz ohartu. Intergrupoa litzateke norberak bere alderdiaren lerro eta disziplina gordetzeaz gain, beste jende batekin mahai inguru batean biltzea arazo zehatz baten gainean aritzeko, Saharako bakeaz edota Irango basatikeriaz edo latinoamerikaz. SPD, komunista italiarrak eta Grael–Ortzadarrekoak bildu nahi ditut zer pentsatzen dugun eta zein kezka ditugun jakin ahal izateko. PSOE, ordea, ez da erreferentzia, ezin du hor sartu.
A.–Juan María Bandresek Europako parlamentuan aulki bat lortuz gero, zeri helduko lioke?
J.M.B.–Eskatua egon arren, Parlamentu europarra konstituiente bilakatzea eskatuko dugu berriro ere.
A.–CISek eginiko lehen inkestetan EA eta HBri eskaño bana ematen zaien neurrian PNV eta zuek ez duzue batere erdiesten.
J.M.B.– Nire inkestek bestelakoa diote, zeren 1,6a iragartzen didate, bigarren eskañotik hurbil. Baina guztiaren gainetik ni demokrata naiz, Herriak aukeratzen banau ongi, bestela... ez lidake grazia handirik egingo noski baina horregatik ez dut nire burua beste egingo.
A.–Hauteskunde gaia alde batera utziaz, Aljerreko elkar hizketetan, emaitza eta alde espainiarraren ikuspegitik bederen, Bandres eta Euskadiko Ezkerraren ideiari eutsi zaio.
J.M.B.–Ideia ez zen ideia bat, ez zen desio bat. Ideia zen niri espektatibetaz galdetzerakoan ni eszeptikoa nintzela erantzuten nuela, poli-mili eta gobernuaren arteko elkar hizketak eta Aljerreko fenomenoaren gainean hemendik kanpo egiten bait ziren paralelismoak. Aipatu bi fenomeno horiek ez dute inolako zerikusirik, poli-miliek auto-deuseztapen gogo batez abiatzen dira, alderdi politiko bat sortuz eta bere preso eta errefuxiatuei irteera bat eskainiz. Miliak Aljerreko mahaian eseritzeak beste zerbaiti erantzuten dioenez, ezinda inolako erkaketarik egin, oker bat bait da.
Guztia ongi irtetea nahi nuen, konponbide ez-traumatiko bat gerta zedin nahi nuen baina ezin nuen baikor izan. Horregatik diot ez zela ideia edo desio bat, aitzitik borondatearen kontrakoa zen, bi parteen eseritzearen arrazoiak hurbilagotik ezagutzen genituelako.
A.–Beraz, elkar hizketa hauek une koiunturalei erantzun dietela diozu.
J.M.B.–Azkenekoak behintzat bai. Irtenbide bat kausitzeko jarrera serioago batez burutzea espero dut, baina egin direnak une edo zirkunstantzia batzuei erantzun dietela uste dut.
A.–Egun ETAko presoak jasaten duten sakabanaketaz zein eritzi duzu?
J.M.B.–Delitu bat egiten duen pertsona bat juzgatua eta errespetatua izan behar da, baina presoen erabilpen politikoaren guztiz kontrakoa naiz, nahiz presoa politikoa edo bestelakoa izan.
XABIER LEKUONA
Bandres abokatuak intergrupo bat osatzeko asmoz joan nahi du europar parlamentura.
Juan Mana Bandres, 'Herrien Ezkerra'ko zerrendaburua.
18-19


GaiezPolitikaNazioarteaErakudeakEuropako Ba
GaiezPolitikaEstatuakEspainiaErakundeakLegebiltzar
PertsonaiazBANDRES1
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude