Orio eta Oxford estropadetan berriz


2021eko uztailaren 16an
Orioko Arraun Elkarteko Iñaki Sarasuari elkarrizketa

Iñaki Sarasua, Orio elkarteko presidentea, herriak bizi duen aparteko giroaren lekuko
Orio eta Oxford estropadetan berriz
Maiatzaren 6an nazioartelo estropadak izango dira Orion, bertan izango direlarik Oxford-elo arraunlari ingeles famatuak, besteak beste. Arestian ospatzen ziren nazioarteko txapelketen berpiztea izango den aurtengo honek aukera bitxia eskainiko digu benetan gure itsasotik landa dabiltzan beste hainbat batel ikuskatzeko. Iñaki Sarasua, Orio elkarteko presidentea, aritu zaigu honetaz.
ARGIA: Ez da lehenengo aldia Oxford Oriora datorrela ezta?
IÑAKI SARASUA: Ez, 1968an antolatu genituen Orion lehenengo aldiz nazioarteko estropadak eta 1977an azkenekoz, eta tarte horretan behin bakarrik irabazi digu Oxford-ek, baina irabazle desberdinak egon dira, Orio, Cambrigde, alemaniarrak eta amerikarrak.
A.: Nolako antolaketa izan zenuten eta zer giro izan zen estropada haietan?
I.S.: Oso herrikoia, herriak erabat lagundu zigun gauzak ondo atera zitezen, eta oso giro jatorra izen zen. Herria gainezka zegoen kotxez eta jendez eta Oriorako jai haundia bihurtu ziren estropada haiek.
A.: Eta aurtengorako zer giro espero duzue eta nolako itxaropena deukazue?
I.S.: Ba nik uste dut aurten ere giro ezin hobea izango dugula. Batetik, Oxford-ek oso tripulazio ona dakarrela uste dut, Cambridge-ri behintzat ederki irabazi dio beraien arteko urteroko estropadan. Eta beste klub guztien artean ere erantzun ona jaso du gure deialdiak. Zazpi estropada izango dira, nagusia zortzikoan Oxford eta Orioren artean, beste guztietan Alemaniako klub indartsu bat izango da, euskaldun onenak eta estatuko talde batzuk ere.
A.: Askotan esaten da Orion beste inon ez bezala sentitzen dela arrauna. Hala al da?
I.S.: Bai, hori argi dago, beste herrietan ere emaitza onak direnean eta jendea ibiltzen da, baina hemen bezala ez da inon sentitzen, Orion jendeak barren barrenean darama arraunarekiko grina hori, eta hau aspaldiko kontua da gainera, tradizio haundia dago.
Arraunlariak eta liskarrak
A.: Azken urteotan arraunlari onak sortu dira Orion. Horietarik bik, Urbietak eta Agirrek Seulgo olinpiadetan parte hartu zuten, hemen izango al dituzue orain?
I.S.: Ba ez, oraintxe bertan Italian dira lehiaketa batean, orain arte berriz Mexikon izan dira kontzertatuta eta ia urte guztia Españako selekzioan pasatzen dute. Guretzat hau galera haundia da, izan ere beste taldeetan bezala, zazpi edo zortzi arraunlari izaten dira punta puntakoak eta bi kenduz gero maila jeitsi egiten da. Espainiako Federazioak ez die parte hartzen uzten klubean eta euskal Federazioaren selekzioan ere ez.
Hau dela eta, duela bi urte izan zen iskanbila Orioko arraunlari batzuk Espainiako Federazioaren fitxa izenpetu zutelako. Pertsona batzuk bultzatu zuten hura garbi asko, hain zuzen ere oraintxe españolan agintzen dauden euskaldunek. Izan ere, orduan euskal Federazioan zeuden eta berauek sortu zituzten españolaren kontrako tirabirak, baina ikusten denez helburu bakar batekin, berak iristea españolan agintzera, eta orain bost axola zaie euskal federakundea.
Garbi dago pertsona gutxi batzuren helburu makur batzurekin klub bateko arraunlari guztiak atera zirela kaltetuak, estropadak jokatu ezinik geratu bait ziren beste kluben boikota zela medio, espoñalako oraingo agintariek bultzatutako boikota, jendea erabili egin zuten beren interesetarako.
Bi filosofia desberdin arraunarekiko
A.: 86an berriz, arazoak herrian bertan izan ziren, Orioko bi bandoen artean. Hori zergatik gertatu zen?
I.S.: Orion bi filosofia desberdin daude arraunarekiko, badira batzuk banko fijoko arraunketa bultzatu nahi dutenak buru belarri, eta guk berriz ez diogu utzi nahi arraunketa olinpikoari, uste dugu biak konpatibleak direla eta ibil daitekeela "outriger"ean eta udan traineruan, baina bateletan eta ez dugu parte hartu nahi.
Iritziz iritzi, kontua da ez dela beharko litzatekeen laguntza ematen bi konzepzio ezberdin hauek dauzkagunon artean, eta azken finean herria bera gertatzen dela galtzaile. Oriotik kanpo ere ematen dira arraunketa ulertzeko bi mota ezberdin horiek, Pasai San Juaneko Koxtape esate baterako eta Donostiako klubak ere gu bezalakoak dira honetan, arraun olinpikoa egiten dute da urtean eta udan trainerua. Bestelakoak ere badira noski, Zumaia eta San Pedro adibidez.
A.: Badirudi azken urte hauetan tosta fijoko arraunketak gorakada haundia izan duela, arraunketa olinpikoaren kaltetan behar bada?
I.S.: Ezta gutxiagorik ere, egia da gero eta klub eta arraunlari gehiago dabilela bateletan eta traineriletan, baina "outriger"ean ere bai. Gainera oker ez banago behintzat, San Pedro eta Zumaia bera ere arraunketa olinpikoan hastekotan dira. Arraunean ikasteko egokiagoa da mobila, askoz ere arraunketa teknikoagoa da eta arraunlariarentzat politagoa eta erasoagoa. Dena dela nik uste dut arraunketaren bi modalidade hauek biak ari direla goraka, eta hori oso garai ona bizi duela oraintxe bertan arraunak.
Sozioen laguntza oinarri
A.: Zuek zenbat arraualari dauzkazue eta zein da arraun elkartearen egoera?
I.S.: Ba seniorretan gizonezkoak 22 dira, baina beheko mailatan dabiltzan neska mutilak kontatuta 80tik gora arraunlari darabilkigu. Eta hori herri txiki batentzat asko da. Aurten berria dugun gaia zera da medikuarena, beste kiroletan bezala arraunean ere gero eta gehiago begiratzen dira arraunlariaren teknikari eta osasunari dagozkion alor guztiak, eta horretarako beharrezkoa dugu laguntza medikoa, arraunlariaren preparazioaren segizioa egiteko eta aurten kontratoa egina daukagu mediku batekin, hain zuzen eskubalaiko Elgorriaga-Bidasoak ere darabilen medikuarekin. Gure beste borroka bat ontzi gehiago lortzea izaten da beti, arraunlari guzti horiek egunero entrenatu ahal daitezen.
A.: Hori dena aurrera ateratzeko diru asko beharko da; nondik ateratzen duzue?
I.S.: Orain arte oinarria sozioen diru laguntza izan da, eta oso pozik gaude alde horretatik. Gero herri mailak erakundeek ere laguntzen dute, batez ere udalak. Baina hala ere ez da nahikoa izaten eta aurten sponsor berri bat lortzera jo behar izan dugu eta Cinzano-rekin egin dugu tratua, hau laguntza haundia izango da denboraldia aurrera atera ahal izateko. Gainera honen bitartez lortu dugun Orion traineru estropada bat izatea, abuztuaren 17an jokatuko dena.
A.: Bukatzeko, nola dakusazu aurtengo traineru denboraldia?
I.S.: Aurten faborito pasaitarrak aterako dira, bai San Juan, bai San Pedro, lehengo urteko tripulazio bera dute eta zalantzarik gabe, puntan ibiliko dira baina guk itxaropena daukagu hauekin bateratsu ibiltzeko. Oso tripulazio gaztea daukagu, eta aurten ez bada ere, nik uste zer esana emango duela.
IÑAKI ITURAIN
Oxford-eko arraunlarink Tamesis ibaitik Oriora etorri zai entrenatzen ari dira gogor oriotarrak.
Iñaki Sarasua, Orioko Arraun Elkarteko presidentea.
22-23


GaiezKirolaArraunaBesteak
PertsonaiazSARASUA3
EgileezITURAIN1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude