Carlos Santamaria: "Gure herriak gaitasun politiko falta darakusa"


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Carlos Santamariari elkarrizketa

Carlos Santamaria: "Gure herriak gaitasun politiko falta darakusa"
Carlos Santamaria duela 80 urte jaio zen Donostian.
Algebrako katedradun, "Pax Christi"ko zuzenari orokorra izzana, Euskaltzaindiako partaide, "Jakin", "Zeruko Argia", "Anaitasuna" aldizkarietan buru belarri aritua... luze joko genuke motxean hainbat urte laburbildu nahi izanez gero.
Hainbat liburu argitaratua bestalde, "Jacques Maritain y la polemica del bien Comun", espiritualidad y politica", asko eta asko izan dira gizon honek jorratu dituen esparruak. Juan Carlos erregearen irakasle izana, Heziketako Kontseilari transizio garaian ... itzal haundiko gizona ezbairik gabe.
Elkarrizketan zehar erakutsi digun bezala gaur egun pil-pilean dauden gaiak barru-barrutik erantzunez.
GALDERA: Liburu bat idatzia duzu armamentuen karreraz eta galaxietako gerraz. Orain distentsioaz mintzo da jendea, perestroikaz...
ERANTZUNA: Begira, Gorbatxevekin egin den akordioa izan da lehena bonba atomikoak ezabatzeko erabaki bezala. Lortu da ja Europakoak desagitea. Erabaki honek egundoko aldaketa suposatu du, eta beste egoera batetara eraman gaitu, zeina erabat diferentea den lehengoekiko, eta bestalde, inportanteagoa. Zuzen-zuzenean arma nuklearren ezabatzera jo bait da.
Zer dela-ta defendatzen du Gorvatxov-ek honelakorik? Arma nuklearrak, armak orokorrean, oso garestiak dira, eta Sobietar Batasuna arazo ekonomiko latz batetan jausirik dago, eta ongitasuna du desio bestalde, horretarako armetan gastatzen dituenak uztea baino ez zaiolarik geratzen. Arrazoiketa hau izan da hain zuzen ere distentsioa eragin duen arrazoirik nagusienetakoa.
Baina gainera, nik hasieratik ikusi nuen perestroika benetan serio zihoala; hemen jende asko dagoen arren oraindik "beste mundu horretako komunismoa", edo Reagan-en zioen bezala "gaizkiaren inperioa" besterik ikusten ez dutenak... eta oso serio doa perestroikak dakarren berrestrukturaketa. Honek ez du esan nahi estatu kapitalista batetan bilatatuko denik, baina ezbairik gabe demotrezia modu batera ireki daiteke orain bertan argiro antzeman daitekeenez.
Hau honela, egundoko eragina izango du aldaketa honek gure gizartearen pentsatzeko eran. Munduaren norabidea aldatzeraino. Esan daiteke lasai asko beraz mehatxu nuklearraren arriskurik ez daukagula gaur eta orain, pasa dela, urrutiko gauza bezala ikus daitekeela.
GALDERA: Zerk bultzatzen zaitu gai hauen ikutzera?
ERANTZUNA: Beno, ni ikerlari bat naiz, eta pakearen arazoa betidanik interesatu zait: "Pax Christi"ko ordezkari nagusia izan nintzen adibidez, tratu haundia izan dut Europako pakezaleekin...
Zuen belaunaldia ez da konturatzen, baina guretzat bonba nuklearraren jaurtiketa egundoko kolpea izan zen, kasik orain artean barru-barruan eraman duguna.
GALDERA: Gaiabegirada bat emanez, nolatan ikusten duzu aldatu direla gauzak bigarren gerrate mundialaren ostean?
ERANTZUNA: Begira, bigarren gerrate mundialaren ostean filosofia mailako korronte haundiak krisi batean jausi dira; marxismoa bera ahaztu ta posmodernitatea sortu da ondorioz. 50. urtetik aurrerantzean fase berri batean gaude murgildurik beraz, baina beno, hor asko legoke esateko... distentsioaren sasota genute oraingoa, gatazka txikiak ere konpontzeko bidean jarri dira, Iran-Irak-en artekoa dela, hor dago Gorbatxev Kuban Fidel Castrori lasai egoteko esanez... ordea, nork hitzegiten du egun benetazko sozialismoaz? Benetazko ezkerrez? Esistitzen al da benetako ezkerrik? Esistitu daiteke egungo gizarte pragmatikoan? zeinak ongitasuna besterik ez duen desio... Munduko bigarren guduaren ostean sortu den gizarte honek benetazko axolagabekeria adierazten du gai hauekiko, egun ez da komunismo gogorrez mintzatzen, ez eta ere komunismo armatuaz, gauza erabat aldatu da.
Posmodernitatea ez da moda bat, sakonagoa da, batipat kultura eta filosofia mailan antzematen dena; egun ez dago filosofo haundirik, ez da posible gainera egon daitezen, ze filosofia, metafisita ez bait dira interesatzen gutxi bat sikiera, gaurko gizon-emakumeari ezin zaio garrantzizko galderarik egin, ez du deusik jakin nahi denbora batean gizartea nahastu zuten gaietaz, ez du sikiera planteia diezaioten onartzen... ateismoa adibide: XIX. mendearen amaieran halako borroka gogorrak eragin zituenak, ba egun axolagabekeria besterik ez du eragiten, jendea ez da eztabaidan sartzen. Zentzu honetan ere, zenbat marxista benetako dago orain? Zenbatek letzen du Marx? Nik letua eta azpimarratua dauzkat bere lanak aizu, lehen genuen interes hori... akabo! Gorbatxov eta horiek ez dira marxistak.
Sozialismoa bestalde, sozialdemokraziaz aldatu nahi digute; hemen denak dira sozialdemokrazia... eta non dago iraultza? Klase borroka? Gauza asko dago posmodernitateaz hitzegiteko, baina beno, begibistakoa da gaurko hau ez dena geratuko, teknologia modernoen desarroiloak egundoko indarra eman dio gizarte honi, eta hori da hain zuzen interesatzen zaiona.
GALDERA: Gaiaz aldatu dezagun; zer uste duzu gertatu dela azken asteotan Euskadin?
ERANTZUNA: Batak besteari botatzen dio errua... beno, ni abertzalea naiz, eta honetarik landa askoz ere gutxiago interesatzen zaizkit partidu politikoak, neri ez zait batere gustoko partiduen demokrazia hau, oso jende gutxi dago afiliaturik edo partidu batean buru belarri sarturik batetik, eta bestetik, badakit nere larrutan ezagutu dudalako, partiduetan erabakisk hartzen dituztenak bakar batzuk direla.
Hau honela, abertzaletasuna sentimendu bat da, zeinak Euskadi maitatzera bultzatzen nauen. Independentista naizen? Zaila da oso galdera honi erantzutea, baina beno, nik Euskal Herriak nahi duena egin dezan nahi dut, euskal herriak bere borondatea bete dezan, bere geroa erabaki dezan nahi dut, independizatu dadin loturik mantentzen duen zama politiko honetarik. Gaurko egoerari atxekiz, alde batetik nahiko ezkor dakusat gertatzen ari dena, ze beste behin ere gure herrisk gaitasun falta politiko nabarmena erakusten bait du jasaten duenaren aurrean, hemen bakoitza bere aldetik doa, ez dezala inork ilusio faltsurik mamitu... bestalde, oso ikuspegi baikorra da nerea, inoiz baino abertzale gehiago dago egun, euskara, oraindik ere konpontzeko asko falta badu ere, egundoko urratsak eman ditu, hor dago unibertsitatea...
Lehengora bueltatuz, eta kanpotik begiratzen duen baten ikuspegiaz ari natzaizu, ETA nekatuta egon daitekeela uste dut, oso zaila da ez nekatzea, hainbat eta hainbat preso, eta gero frantziar, espainiar eta beste poliziak aurka dituela aldi berean... eta hau honela, negoziatzera esertzen da, hitzarmen duin baten atzetik, eta hor sortzen da arazoa, ze espainiar Gobernua, Felipe Gonzalez buru, esku loturik dago ere...
GALDERA: Zergatik puskatu dira akordioak?
ERANTZUNA: Zergatik puskatu diren akordioak? Nork egin duen gaizki? Hori ikusiko da, inefikazia... lehen esan dizudan bezala esku loturik dago Madrilgo Gobernua. Reinserzioa onartuko balu kasu, Espainia gaztia izango luke gainean, eta hor dabil "piruetak" eginez, zerbait egiten ari dela adierazi asmoz. Borroka honetan bakoitzak bere papera betetzen du, baina zera utzi nahi dut argi eta garbi: pakea ez da berehala etorriko, luzea da bidea eta fase askotarik pasa beharko du. Estraineko hauek, nere ustetan, oparoak izan direla esan beharra dago, ETA espainiar Estatuko ordezkari zenbaitekin eseri da, eztabaidatu du, negoziatu du, begibistakoa denez gauza politikoak, tontakeria bat litzateke aurkakoa esatea. Beraz, pozten naiz hasera hau eman delako eta espero dut aurrera jarrai dezaten.
Ze paper beteko luke HBk egunen batean ETA esistituko ez balitz? Ez al litzateke bere funtzioa askoz ere garrantzitsuago izanen, demagun abertzaleen inguruan dagoen korronte zabal horren biltzen? Ba bai, garrantzi haundiko papera bete beharrean dago HB, eta orduan gauza asko aldatuko da, politika mailan diot, ze posible litzateke HB bezalako korronte batek beste egoera bat inposatzea Madrilgo Gobernuari. Pentsa, egunen batean populuaren %80a independentziaren alde azalduko balitz Madrilek ezingo luke berau ukatu. Hau ere begibistakoa da.
GALDERA: Zu bi urtez edo Juan Carlos erregearen irakasle izan zinen. Nola uste duzu ikus dezakeela egungo giroa?
ERANTZUNA: Nere iduriz nahiko ondo egiten ari da egin beharrekoa. Nik badakit jende askok ezin duela ikusi baina neri bost axola, demokrazia honen barrnan nahiko ondo ari da, gizon arruata bera, jende askorekin hartu emana daukana, oso atsegina... oso egoera berezian dagoena ezin ahaztu, militarrak alde batetik, kasta gaztietako politikoak bestetik, sozialistak boterean... hala ere ez du oso eskuineko ikuspegia azaldu, eta aldiz ondo moldatu da guztiekin. HB berak ere hizegiterik izango luke erregearekin nabiez gero, eta honek ez lizkioke ateak itxiko. Independentziaren arazoa, planteatuko balitz adibidez, gizon honek ez luke negatiboki erantzungo.
Demokrazia hau aurrera doa. Guretzat, zaharrontzat, harrigarri da oso demokrazia honek hainbat urte irauten ikustea... egia esan, gizon honi utziz gero, oso baliogarria litzaiguke.
GALDERA: Joseba Arregik duela gutxi egunkari batetan esaten zuen apaizak gehiegi sartzen zirela politika kontuetan beren egin beharra alde batera utziaz. Zer diozu hitz hauetaz?
ERANTZUNA: Neri esan didate zuzenean Setieni botatako hitzak direla... berdin dio; nik badaukat liburu bat gai honen inguruan duela urte asko argitaratu nuena. Erlijioa ez daiteke politikatik aldendu, alferrikakoa da. Erlijio indibidualista, gizartearengandik aldentzen dena, ez da ezer; hain zuzen ere, elizaren aurka egin izan da, ez zuelako bere garaian deusik esaten, ze eliza ez bait da inoiz argi eta zehatz mintzatu. Beste gauza bat da partiduen politikan sartzea, baina politika bere zentzu zabalean ulertuta, gizartearen ongitasunaren bila jarduten dena, ezin du alde batera utzi, apaizak eta gotzaiek hitzegin behar dute politikaz. Zer gertatzen zen lehenago Francok hainbat apaiz beste mundura bidali zituenean? Bere larrutan ordaindu zuten... ez dakit nola esan dezakeen honelakorik Joseba Arregik.
Duela gutxi karta bat publikatzen zuten 'E1 Pais'en: «El problema no es ETA, son los curas vascos». «Eso de que ningeno de los tres obispos vascos haya aparecido a la manifestación del 18 de noviembre...» ez zeukala zentzurik zioen; manifestapen hartan ez egotea egundoko derrebesa zen editoriala idatzi zuenarentzat: ez al zen politika manifestaziora joatea? Dena da politika, gizon-emakumeak ezin du horretarik aldendu...
GALDERA: Eta oinarriko elizari buruz zer eritzi daukazu?
ERANTZUNA: Hor dago, jendea joaten da elizara, elizara joaten garenok asko eta asko gozatzen dugu bizitza espiritualaz, eta mundu honetako penuriak halaxe estaltzen ditugu guk.
GALDERA: KORRIEA gainean dugula, aurkako zenbait botza altxatu da. Nola ikusten duzu zuk?
ERANTZUNA: Gauza ona izan da KORRIKA, baina zera, euskaltzaleen arteko borroka dela-ta, instituzio zenbait besteren aurka jarri dela-ta, KORRIKAk guzti honen zuzpertzen laguntzen badu ez duela bere funtzica betetzen uste dut ze euskaltzalearen papera guztiz positiboa izan beharko luke, euskararen alde borrokatu beharko luke...
KORRIKAk euskararen alde asko egiten duela esan beharra dago bestalde, euskara ikus dadila, entzun dadila sikiera egun batean, euskararen aldeko manifestu ikusgarri bat, zoragarria da... aizu, etorriko dira garai hobeak, ez bada gauza okerrik gertatzen bederen, ze ondorengo belaunaldiei adibidez, igoal okurrituko zaie "euskara zertarako?" galdetzea; guretzat euskara ororen gain dago, baina beldur naiz, posmodernitatearen sasoi honetan hurrengoek dena auzitan jartzea!
GALDERA: Hasieran zenionez, zientifikotzat jotzen duzu zure burua. Nolatan antzematen duzu alor hau gaur egun?
ERANTZUNA: Unibertsitateak inbestigatzileak sortu behar ditu, euskal industriak behar duen modernizazioaren zuzpertzaile ezinhestekoak bilakatuko direnak. Unibertsitatea espekulazioaren baitan geratzen bada, metafisikarekin bueltaka, ez du deusik egingo. Nik halere, asko espero dut, hori bai, heldu beharrean dago, baina beno, hor dago Euskadin daukan apusturik haundienetakoa... egun esan daiteke gainera, garai batetik hona unibertsitate mailan eman diren aldaketak medio, gizartearen aldaketarako elementu garrantzitsu bat bilakatu daitekeela.
LOREN ARISTI

"Tregoaren estraineko urrats hauek oparoak izan direla esan beharra dago: ETA Estatuko ordezkari zenbaitekin eseri da, eztabaidatu du, negoziatu du, begibistakoa denez gauza politikoak, tontakeria litzateke aurkakoa esatea"
"Erlijioa ez daiteke politikatik aldendu, alferrikakoa da. Beste gauza bat da partiduen politikan sartzea, baina politika bere zentzu zabalean ulertuta ezin da baztertu. Apaizek hizegin behar dute politikaz".
"Ni abertzalea naiz, eta beno, ez naiz batere partidu zale; ez dat gustoko partiduen demokrazia hau. Baktik, oso jende gutxi dago af liaturik; eta bestetik, partiduetan erabakiak hartzen dituztenak bakar batzuk dira"
38-41



GaiezGizarteaArmagintza
PertsonaiazSANTAMARIA1
EgileezARISTI2Gizartea

Azkenak
2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan.


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


Eguneraketa berriak daude