"Gehiengoak independentzia nahiko balu orduan planteatu beharko litzateke arazoa"


2021eko uztailaren 23an
Javier Corcuerari elkarrizketa.

"Gehiengoak independentzia nahiko balu orduan planteatu beharko litzateke arazoa"
ARGIA.–Zer da zuretzat autodeterminazio eskubidea? Nola definituko zenuke?
JAVIER CORCUERA.– Nazio bezala definitutako giza-kolektibo batek politikoki bere buruaz erabakitzeko –estatu berezi bezala, beste baten barruan– daukan ahalmena izango litzateke.
A.–Oinarrizko eskubidea al da?
J.C.–Ez, ez da eskubide bat. Eskubidea babesturik dagoen eta garantiadun zerbait da. Judu bazara Alemanian ez duzu bizitzeko eskubiderik. Autodeterminazio eskubidea, independentzia eskubidea hobe, nahikunde izan daiteke, ikurra... baina eskubide izango litzateke araudi juridiko batek zilegiztatuko balu. Gauza bat da herri batek independentzia nahi izatea, eta bestea eskubide izatea. Eskubide izateko norbaitek ezagutu behar du. Norbaiti zerbait galdatzeko aukera duzunean dago eskubidea. Zuzenbidearen eta eskubide naturalen hesparruan sartzea, nahikunde politikoarena alde batera utzita, arriskutsua izan daiteke.
A.– ONUk ezagutzen du. Eskubidea bera erreibindikatzen da.
J.C.–Noski. Gauza diferentetaz ari gara, Rodesia ingelesen kolonizazioan, Hego-mendebaldeko Afrika... Kolonizazio egoera batean, jendeak ezin duenean bere gogoa adierazi... beste zerbaitetaz ari gara. Hesparru horretan bai. Badago ONUren deklarazio bat erabilgarria izan daitekeena. Baina ez da hemen daukagun arazo bera.
A.–ONUk egiten duen deklarazio hori ezin al da Euskadin aplikatu?
J.C.–Nere ustez ez.
A.–Zergatik?
J.C.–Hau ez da kolonia bat, hau ez dago inork inbadituta eta hemen ez da demokraziarik falta. Nahiko bide politiko eskaintzen dituen lanabesa uste dut sortu dugula independentziazalea den jendeak bere nahikundea ager dezan. Alderdiak hauteskundeetara aurkezteko moduak daude. Hauteskunde horietan aurkeztutako proposamenen arauera argi daiteke herri honek independentzia nahi duen ala ez. Noizbait argi geratzen bada herri honek independentzia nahi duela oraingoa ez den beste arazo bat izango dugu. Orduan, ikuskizun dauden bide politikoetatik, begiratu beharko litzateke nola bete herri horren independentzia. Irlandak independentziaren alde borroka egiten duenean ez da eskubide kontua, garbi dago giza-multzo batek, herri batek, independentzia nahi duela. Euskadin ere uste dut ez litzatekeela planteatu beharko planteatzen den formalismoz; esaten da "ezagutu behar digute independentzia nahi dugun ala ez erabakitzeko gaitasuna". Nahasiegia da. Herri honen gehiengoak erakutsi izan balu independentziarekiko gogoa orduan beste litzateke arazoa, bilatuko genuke aterabidea. Nola? Espainia konbentzituz edo, fikzio eginez, Konstituzioak Espainiaz hitzegiten du eta zerbaitek Espainia izateari uzten baldin badio bada ez litzateke ezer aldatuko. Ez daukat oso argi Zeuta eta Melilla Marokora pasako balira Konstituzioa aldatu beharko genukeen.
A.–Gauza formala dela diozu. Estatu demokratiko batek eduki beharko luke herri baten independentzia nahia konpontzeko biderik...
J.C.–Beharrezko ikusiko nuke planteatzen diren arazoak konpontzeko biderik izatea. Baina arazoak planteatzen direnean. Uste dut ari garela herri honen gehiengoak independentzia nahiko balu bezala. Zergatik? Hitzez jolas egiten dugulako. Egia izan daiteke gehiengoa autodeterminazioaren alde egotea, abstraktoan. Baina badirudi hortik ateratzen den ondorioa dela independentziaren alde daudela. Beraz egoera hau ez da legezkoa. Beraz demokraziarik ez dago. Uste dut autodeterminazioaren arazoa arazo faltsua dela.
A.–Esan al daiteke batzuk dioten bezala herri hau autodeterminatuta dagoela?
J.C.–Herri honekin egin beharko litzatekeena da gutxiago jolas gutxiago politika fikzioarekin. Etsipen jokoa ez egitea. Nik uste PNV etsipen jokoa egiten ihardun dela arma politiko bezala. Gauzak lortzeko. Legezko gauzak agian, baina ordaindutako saria handia izan da, boterea deslegitimatu bait da, botere demokratikoa deslegitimatu baita. Ez zait gaizki iruditzen boterea kritikatzea, baina botere moduren bat ez badugu lejitimatzen, ustelduz goazela uste dut giza-talde bezala. Orduan biolentziarik eroena lejitimatuz amai daiteke. Iruditzen zait era honetako dinamikak esnatu direla. Eta nahiz eta ETA amaitu, ojala laister amaituko balitz, ez nago ziur autonomo modukoek ez ote duten jarraituko.
A.–Beraz, zure ustez ez dago autodeterminazio eskubidearen beharrik...
J.C.–Ez, ez da behar ez denik. Inon ikusten ez dudanez, iruditzen zait zerbaitegatik izango dela. Arazoa planteatuko balitz, herri honen gehiengoak independetzia nahi duela planteatuko balitz, irtenbidea bilatu beharko litzateke, noski. Eta gustoko ez duenak aldegin beza!
I.Z.
24, 25


GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakAberri Egu
PertsonaiazCORCUERA1

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude