"Costa Rica independientea bada zergatik ez Euskal Herria?"


2021eko uztailaren 23an
Xoxe Estevezi elkarrizketa.

"Costa Rica independientea bada zergatik ez Euskal Herria?"
ARGIA.–Autodeterminazio eskubidea ezagutzen dute gure inguruko estatu gehienek nazioarte mailan. Beren mugen barruan arazoa aurkezten zaienean ordea uko egiten diote. Zergatik?
XOXE ESTEVEZ.–Nik uste arrazoi historiko bat dagoela. Zentralismoaren historia oso bat dago, XVIII. mendetik aurrera areagotua liberalismoa eta Cadizeko Konstituzioarekin. Gainditu ez den historia. Bi okasio izan dira zentralismoa gainditzeko, Errepublika 31 ean eta 78ko Konstituzioa. Eta ez batean ez bestean ez da ezagutu autodeterminazio eskubidea. Castelaok arrazoia zuen zioenean politiko espainiar guztiak, sozialista, komunista ala eskuindarra izan zentralistak direla. Ezin dute onartu estatu nazioanitzduna denik espainiarra. Errepublikan, mundu guztiak espero zuen federala izango zela, baina egiteko orduan katalandarrak, euskaldunak eta galegistak bakarrik agertu ziren horren alde. Errepublika federal batean ezagutuko litzateke autodeterminazio eskubidea, sistema federala ez bait da autonomia estatutu bat bezalakoa. Subiranotasuna herri periferikoetan oinarritzen da, eta hauek nahi badute, subiranotasun horren parte bat eskaintzen diote beraiek sortutako ente gorenagoko bati. Baina ez autonomia estatutuak bezala, hauetan zentroak dauka subiranotasuna eta apurrak banatzen ditu periferiako herrien artean. Ez zaie beste egitura bat otutzen, apurren zentralismoa baino; horixe da autonomien estatua.
A.–Ze baldintzak behar dira egitura hori aldatzeko? Eskubidea ezagutzeko eta praktikara eraman ahal izateko?
X.E.–Eskubidea eta bere iharduera konstituzio ororen kanpo dago ene ustez. Herri batek nazio bezala badarakus bere burua eskubidea dauka berez autodeterminaziorako. Niretzat eskubide naturala da, ukaezina. Edozein konstituzioren aurrekoa. Euskal Herriak askotan erakutsi du nazio bat dela, abertzale bozkatuz, konstituzioaren aurka bozkatuz... Niretzat autodeterminazio eskubidea da konponbidea. Hori ezartzen ez den bitartean euskal arazoak ez dauka konponbiderik. Euskal Herriak nahiko erakutsi du, ez dakit zer gehiago nahi duten.
A.–Zer beharko litzateke?
X.E.– Estatu espainolaren egituraren aldaketa osoa. Gaurko egituran zaila da oso autodeterminazio eskubidea ezagutzea konstituzioan. Baina konstituzioak ere aldatzen dira, eta espainolek asko dakite horretaz.
A.–Kontua da nola aldatu...
X.E.–Orain dela 10 urte gaur hain kontra agertzen diren PSOEkoak autodeterminazio eskubidearen alde ageri ziren. Egoera nahasia dago. Alderdi abertzale zenbaitek ere ez dio zezenari adarretatik heltzen. Nazionalista bada autodeterminazioa bere programan sartu beharra dauka. Ez dakit nola dabiltzan horrela. Nazio asko dago munduan, Euskal Herria baino txikiago eta txiroago independiente dena. Costa Rica independientea bada zergatik ez da izango Euskal Herria?
EEEn sartzea nik uste joera honen kontrakoa dela. Beste traba bat iruditzen zait. Horregatik alderdi nazionalista asko kontra agertu izan dira EEEn sartzeari buruz, ez bakarrik arrazoi ekonomikoak zirela medio, baizik eta arrazoi politikoak kontutan hartuaz.
A.–Galego, katalandar eta euskaldunen artean, folklore kontuak alde batera, ezin al litzateke autodeterminazioaren aldeko mugimendu sendo bat sortu?
X.E.–Sentimendua alde batera, Galeuska e.a, nik uste hori izango litzatekeela metodoetako bat. Batasunak indarra biltzen du. Etsaiak badaki hori eta banaketa pizten du beti nazionalismoaren barruan. Badakigu EA-PNVren arteko zatiketan kanpoko askok nola txalo egin zuen.
A.–Ze kontseilu eskainiko zenituzke eskubidea errealki lortzeketan?
X.E.–Oraintsu sortu da 'Euskaria' izeneko elkarte bat. Badirudi zenbait alderdik alde batera utzi duela autodeterminazioaren erreibindikapena. Beste batzuk nabarmen alde agenzen dira. HB eta EA. Nik uste 'Euskaria' bezalako elkarteak sortu beharko liratekeela alderdietatik kanpo. Kanpaina nahasi bat egin beharko litzateke, alderdi politikoak eta elkarte apolitikoak bilduaz, kanpaina mailakatu bat planteatuz, gero eta esijentzia handiagoak ezarriz, Euskadiko Udal guztiek autodeterminazioaren aldeko mozioak aurkeztuaz, sinadurak bilduaz Gasteiz, Madril eta Strasburgoko parlamentuetan aurkezteko. Euskaldun mordoa, trenez edo nahi bezala, Madrilen edota Strasburgen agertuz.
Aljeriako elkarrizketen ondorioz gobernua konprometituko balitz autodeterminazio eskubidearen ihardueraren posibilitatea ezagutzera eta Nafarroa Euskadin bat etortzeko bidea ezagutzen... gure arazoaren konponbidea jarria legoke. Bi hauek gabe ez dago konponbiderik. Gerta daiteke lasaiago egotea. Baina edozein momentutan piztuko da sua berriro ere.
I.Z.
26, 27


GaiezPolitikaEuskal HerrAutodetermi
PertsonaiazESTEVEZ1

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude