Anton Reixa: "Literaturaz ernegatuta, errebulsibo bezala ekin nion musikari"


2021eko uztailaren 23an
"Os Resentidos" musika taldeko Anton Reixari elkarrizketa.

URTEAREN AMAIERA ARTE BESTE DISKORIK EZ; BITARTEAN BIDEO-LIBURU BAT KALERATUKO DU
Anton Reixa: "Literaturaz ernegatuta, errebulsibo bezala ekin nion musikari"
Donostian burututako Autodeterminazioaren aldeko kontzertuan jotzera etorri zen "Os Resentidos" galiziar taldea. Aukera aproposa suertatu zen guretzat taldeko buru bezala agertzen den Anton Reixa kantari, idazle eta bideogilearekin solastatzeko.
Martxoak 11, ilunabarra. Anoetako kiroldegiko aldagela. Anton Reixa irrifartsu. Edozein galderari erantzuteko prest. Baina taulara ateratzeko ere desiratzen. "Xabier Montoia entzun behar dut kantatzen" aipatzen digu, "asko gustatzen zaizkit M-ak". Os Resentidos-en jokaldiko azken kanturako eszenara gonbidatuko zuen gero, galegoz eskaini zuen Kortatu-ren "Kolpez Kolpe"ko koroak egiteko. Reixa berak itzuli ditu galegora irandarren letrak.
Vigotarra da. "Portugaldik 30 kilometrotara dagoen Vigokoa naiz, bai". Lider nortasuna agerian. Sormenerako arra gibel eta giltzurrunetan jira biraka. Gaztetandik idazten zuen. Filologia galegoko ikasketak ondoren.
A.REIXA.–Badakizu, ume gilipollas samarra izan nintzen, nota onak ateratzen dituen horietakoa. Baina zentzudunago bilakatu nintzelarik, uko egin nion bide intelektualari eta holakoei, batez ere kritika literarioarekiko amorrazioagatik. Utzi egin nuen unibertsitatea, almazen batetan lanean hasteko.
ARGIA.–"Rompente" sortu zen.
A. R. - "Rompente", bai, 1976an. Komando bat zen, aktibismo hutsa. Denbora gehiago pasatzen genuen poesiak idazten baino errezitalak eta publikazio objetuak prestatzen. Etxe diskografiko independienteen moduko editorial bat zen. Dirua arriskatu genuen eta porrot egin zuen. Baina poesia eszenan jartzea izan zen kontua, poesia musikarekin, diseinu grafikoarekin eta abarrekin kontaktuan jartzea; azken batean, poesia benetan den horretara berriro ekartzea: musikara, musika bait da poesia okzidentalaren iturburua. Barrikada bat eraiki genuen literaturan. Gero argitaletxe komertzialetan kaleratzeko beste erremediorik ez genuen eduki. (Gogoratu, esate baterako, "Historia do Rock and Roll" liburua, bertako zenbait pasarte Ttu-Ttuá aldizkariak euskaratuak).
A.–Orain nola daude literatur kontuak Galizan?
A.R.–Nere poeta kolegek gero eta antza gehiago daukate beren agureekin. Poetak pesebrista galantak dira, paregabeak lore-joko, literatur sariketa eta beken tranpa horretara egokitzeko. Leku guztietan gertatzen da, baina hura ttikia da eta gehiago igartzen da. Poetek batak bestearentzako idazten dute, batak besteari bizitzen laguntzeko. Zeharo alaiki eman dute amore. Ni horregatik sartu naiz kantante. Ez naiz poesiaz ahaztu, baina gustorako nago kantante bezala poeta baino.
A.–Egia al da berriro publikatuko duzula?
A.R.–Formula berri bat bilatu dut: bideo-liburu formatoa. Liburu bat eta bideo kaseta elkarrekin bat datozela, eta bakoitzak bere aldetik funtziona dezakeela. Batzuk leporatu eta besteek laudatu didaten gauza da, hain zuzen, idazten ditudanak neronek esaten ditudanean daudela ongi, ahotsa jarri eta neure burua ikustera ematen dudanean. Orduan, zer hobeto bideo-liburua baino? Horrela, poeta clowner baten tankeran, poetaren pailaso fazetan. ("Ringo Rango" izango omen du izenburutzat. Orain arte soltean argitara eman dituen testuen bilduma. Gero narrazio liburu bat ere ba omen dauka, beranduagorako).
A.–Literaturaz 'aspertuta' ekin zenion orduan musikari.
A.R.–Musikari errebulsibo bezala ekin nion. Begira, literatur irakaslea nintzen. Baina gizarte literario eta akademikoaz ernegatuta musika taldea osatzea pentsatu nuen. 1982-83 urteen artean izan zen. Pretentsiorik gabe, baina era berean ezin ase eta jo eta ke. Taldea 25 urte nituela sortu zen. Sting ere 25 urtekin hasi zen! Ai!, nere maisua! Tira, ba hori, entseiatu eta entseiatu, konposatu eta konposatu. Berehala bildu genituen 24 kantu. Bi urteren buruan joango ginen Portugalera grabatzera. Konpainia diskografikoak dirua eman zigun nahi genuen bezala xahutzeko. Lisboara joatea erabaki nuen, batez ere Lisboan 15 egun pasatzeko gogoa nuelako.
A.–Eta segidan ia disko bat urte bakoitzeko. Lau elepe dagoeneko. Lan asko egiten duzue.
A.R.–Ez dakit, musika talde bat horretarako dago, ezta?, kantuak egiteko. Dena den aurtengoa pasatzen utzi eta urtearen amaiera arte itxarongo dugu hurrengo diskoa ateratzeko. Begira, musika eta ez da literatura bezala. Literaturan, idazleen arazo larri bat zera da, ez daukatela eszesoaren zentzua. Idatzi, asko idatzi behar da, baina ez indiskriminatuki argitaratu. Musikan ez da horrenbeste gertatzen. Mediatizatuagoa (industria handiagoa) dagoen neurrian, kantitatearen eta kalitatearen arteko oreka dexente pareko gertatu ohi da orohar.
A–"Os Resentidos" hasieratik resentido eta minduen aldeko talde izaten jarraitzen du.
A.R.–Bai, bai. Noski. Egia absolutorik ez daukagu. Hobe da halakorik ez ukaitea. Baina gauza batzu argi daude: beti dakigu non dagoen miseria, esplotazioa, edozelango zapalkuntza. Eta hori da tapatu eta ezkutatu behar ez dena. Nik ez nuke jakingo sioux-en alde zer egin, badakit ordea sioux-etaz hitz egin behar dudala. Ez dakit ezta ere zer egin Galiziarekin, baina badakit nere herriaz hitz egin behar dudala. Han bizi bait naiz. Hori bera gertatzen zait euskadirekin. Ez dut oso ongi konprenitzen eta ez dut uste ulertzera sekula helduko naizenik, baina hala eta guztiz herri lagun bat bezala sentitzen dugu. Desberdintasunekiko kultoa aberasgarria da eta garrantzitsua da hori azalera ateratzea.
A.- Zenbait aldaketa politiko gertatzen ari da gainera Galizan.
A.R.- Ari da bai. Ezker nazionalismoa hala ere trakestua bezala dago. Urteak dira jendea benetan pentsatzen jarri ez dela. Politika gehiegi egiten da, sortu diren siglen mantentzean gehiegi pentsatzen da. Eta orduan gauza kuriosoak gertatzen dira. Esate baterako, Bloque Nacionalista setati dabil; eskuin nazionalismorik ez dagoenez, ba, badirudi euren prolema bihurtu dela hori asmatzea; eta ondorioz gertatzen dira gertatzen direnak: Barreiros bezalako bat laguntzea, politiko eskuindar bat azken finean. Edo Esquerra Calega, hango Euskadiko Ezkerra: galegoozko PSOE izan behar duela egoskortuta. Exercitoa ere Euskadiko imitazione baten gisan sortu da. Jakina, Estatuaren bortizkeria ebidentzian jartzeko, aparatu informatibo eta koherzitiboari aurre egiteko... Baina ez dakit gauzak ongi pentsatu diren. Urteak dira jendea benetan pentsatzen jarri ez dela.
A.– Ez zara lusista (galego hizkuntzaren standarizatzeko portugesera zalea), baina zer gertatzen zaizu Portugalekin.
A.R.–Begira, guk ez dau kagu ez Nafarroa ez Iparralderik. Eta denok dakigu Nafarroaz eta Iparraldeaz mintzo ez den euskalduna mal-vasco bat dela. Ba Galizarekiko, neretzat Portugaleko ipar aldea horixe litzateke, Hegoaldeko Galiza. Hor, alde batetik, oinarri historikoa dago, baina bada beste zerbait gehiago ere. Vigon, adibidez, badago halako lusofobia arrazista bat. Zera pentsatzen da, Vigora ailegatzen diren portugaldarrak putak, makarrak, fianbreraz gainezka txangoan etortzen diren bazter zikintzaileak, jardin eta parkeetako inbasoreak eta turista pobreak direla.
Portugesa kursiaren sinonimoa da. Kolore nabar eta biziak gustatzen zaizkizula eta abar. Eta ni resentido bat naizenez, ba jakina, ni portuges bat naiz. 'Hi nor haiz?'; ba orduan 'Ni portugesa nauk'. "Os Resentidos" gara.
GORKA ARRESE
60-61


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakOS RESENTID
PertsonaiazREIXA1
EgileezARRESE1Kultura

Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude