Karmelo Landa: "Ideologia bat da komunikabide gehienek onartzen dutena"


2021eko uztailaren 23an
Karmelo Landari elkarrizketa.

Karmelo Landa: "Ideologia bat da komunikabide gehienek onartzen dutena"
Ea herrixka bizkaitarrean jaioa, 36 urtetako irakaslea dugu Karmelo Landa. Filosofia eta Letren ikasketak burutu zituen, frankismoaren azken urteotako giro nahasi hartan, Deustuko unibertsitatean, eta ikastola desberdinetan lanean aritu ondoren, orduan Informazio Zientzien Unibertsitatea zenera jo zuen, Hizkuntza eta Literatura irakasle bezala aritzeko. Hauxe izan da Karmeloren lanbidea azken zortzi urte hauetan, baina ez da izan, ezta hurrik ere, bere ardura bakarra: 'Gernika 37-87' batzordeko gizon publikoa izan da bere sorreratik, eta azkenaldian, orain bi urte Amnistiaren Aldeko Batzordeko Komisio Nazionalerako aukeratu zutenetik, presoen aldeko burrukan dabil buru belarri.
GALDERA: Informazio Zientzien Fakultateko irakasle zarenez, komunikabideen mundua oso ezaguna izango zaizu. Gurea bezalako gizarte gatazkatsuan nola ikusten duzu komunikabideek betetzen duten papera?
ERANTZUNA: Hau aspaldiko eztabaidagaia izan da. George Orwell idazleak, adibidez, adierazpen askatasunari buruzko hitzaurre batean, mentalidade gramofonikoa deitzen zuena aztertu eta salatu zuen, hau da, maila teorikoan beste botereen kontrolerako izan beharko zuen komunikabideen indar horrek boterearen aldeko jarrera hartzen zuela esaten zuen Orwellek, adierazpen askatasunaren kontra dagoen jarrera homologatzailea hartzen zuela alegia. Hau da, gai batzuk debekatuak dira eta gai horietaz ezin da erizpide objetiborik edo kritikorik eman, gai horietaz jarrera horiek baterakoiak izan behar dute.
Zentzu horretan, nire ustez, badago zer salaturik. Egia esan, nahiko aztoratuta eta ikaratuta nago komunikabideek azkenaldian hartzen dituzten jarrereretaz eta betetzen duten funtzioaz. Benetan kezkagarria da. Zergatik? Batetik, gizarte moeta honetan eritzi publikoaren konformazioak indar garrantzi handia hartzen duelako, eta eritzi publikoaren konformazio eta manipulazioarako egundoko garrantzi dute gaur egungo komuniakabideek. Mundua bera oso txikia da, komunikazioa oso arina da eta eritzia mundu mailan egiten dela ia ia gaur egun.
GALDERA: Nola gauzatzen da eritzi publikoaren manipulazio hori, zein mekanismo erabiltzen dira?
ERANTZUNA: Batzutan oso modu nabarmenez egiten da, boterea eta komunikabidearen arteko erlazioa oso nabarmena izaten denean –telebista kasu– baina beste batzutan, erlazio hori horren nabarmena ez denez, manipulazioa ez da horren nabarmena, baina bai da efektiboa. Zergatik? Komunikabide horiek, formalki behintzat, boterearekiko independentzia bat gordetzen dute, pribatuak dira... Baina praktikan, arrazoi desberdinegatik, erabat lerratuta daude boterearekin, eta Estatuaren logikarekin. Eta lerratze hori nola gertatzen den,aztertu behar dugu. Lerratze horretarako badira zenbait elementu material baita ideologikoak ere. Batetik, normalean komunikabideen jabeak oso loturik daude Estatuan botere ekonomikoa duten taldeekin; egunotan adibidez publikatu izan da 'El Correo Español-El Pueblo Vasco' eta 'Diario Vasco' egunkariek BBVrekin eta dituzten loturak. Hor badago, beraz, arrazoi material bat.
Gero badira arrazoi ideologikoak egun, ideologia bat da komunikabide gehienek onartzen dutena. Komunikazioa ezin da objetiboa eta neutrala izan hainbat gai ikutzerakoan. Gai horien artean dugu, adibidez, demokraziaren defentsa deitzen dutena, azken finean konstituzioak definitzen eta mugatzen duen demokraziaren defentsa. Hemen berriro daukagu Orwellek mentalidade gramofonikoa deitzen zuenaren azalpen oso argia. Orduan, konstituzioa baino haruntzago dauden mugimenduaren kritikan eta mugimendu horren kontrako erasoan, komunikabideak erabat beligeranteak dira. Gainera, badute ideologia bat eginda horretaz, hau da, konstituziotik kanpo dagoena demokraziaren etsaia da, eta etsaia denez, komunikabideek ere nolabaiteko obligazio moral eta sozial bat hartzen dute etsai hori jotzeko eta etsai horren kontra egiteko.
Horrek errealitatearen distortsio handia sortzen du eritzi publikoan, eta problema latza da, oso latza eta oso kezkagarria, bereziki, burrukan ari den Euskal Herriarentzat bereziki. Horren ondorioak ikus daitezke hainbat tokitara joan eta jende askok hemen gertatzen denari buruz nolako distortsio ikaragarria daukan ikusiz.
Mekanismo zuzenez ere baliatzen dira. Madrilen egin izan dira, adibidez, bilerak, bada, borroka antiterroristaren arduradun direnen eta kazetari batzuen artean hain zuzen guzti horretaz tratatzeko. Beste batzutan ere ez dira hain zuzenak, baina kontzeptuak, semantika azter daiteke, terrorismo hitzaren erabilera, banda armada edo banda terrorista hitzaren erabilera.
GALDERA: Azkenaldian dexente aldatu izan dute negoziazioa kontzeptuaren inguruko semantika...
ERANTZUNA: Oso bitxia izan da, eta gainera bateratu egiten dira. Momentu batean kontzeptu bat irteten da eta prentsa guztia hori erabiltzen hasten da. Lehenengo negoziaketa espontaneoki erabiltzen zen. Gero terminu hori errefusatu zen, ez zegoela negoziaziorik, eta gerora elkarrizketa hitza finkatu da. Bistan da PSOEren gobernuaren posizioren araberako hizkuntza erabiltzen dutela komunikabideek.
GALDERA: Estatuko komunikabideez mintzatu zara batez ere. Zer deritzozu hemengo komunikabideen jarreraz?
ERANTZUNA: Hemengoek ere jarrera berdintsua mantentzen dute, oso zinikoa. Halako intoxikazio kanpaina gogorrak normalean estatu mailako eta Madrileko komunikabideek botatzen dituzte baina hemengoek jaso egiten dituzte, eta erabili. Zinismo ikaragarria da.
GALDERA: Zer iruditu zitzaizun 'Diario 16'ek ETAri egindako elkarrizketa argitaratzea eta horrek eragin zuen kontrako jarrera hura?
ERANTZUNA: Komunikabide batek ETAri elkarrizketa bat egitea eta argitaratzea oso normaltzat hartu beharko litzateke, eta bistan da eritzi publikoari asko interesatzen zaiola hori. Baina 'Diario 16'ek argitaratu zuen eta eskandalu ikaragarria eragin. Politiko eta kazetari asko argitaratze horren kontra agertu zen, zergatik? Hor egon diren kontrako jarrerak adierazten dute prentsaren paperaren inguruan dagoen zinismo ofiziala. Nik gogoratzen ditut adibidez Bandresen deklarazioak, niretzat eskandalu bat ziren: Bandres erabat haserreturik 'Diario 16'ek elkarrizketa hori publikatu zuelako, terroristei egindako mesedea zela, propaganda zela eta abar. Zergatik haserretzen da Bandres? Zergatik haserretzen dira politikari ofizialak –status honekin erebat identifikaturik dauden politikariak–? Zergatik halako eskandalua montatzen dute euren teoriaren arabera printzipio sakraturik baldin bada hori informazioaren askasuna bada? Galdera garrantzitsu bat da hori, eta galdera horren erantzunak gauza asko argitzen ditu sistema honen funtzionamenduari buruz, gauza asko.
GALDERA: Amnistiaren Aldeko Batzordeetako partaide bezala, duela bi hile presoek aurrera eramandako burrukaren ondoren orohar zein egoeratan aurkitzen diren azalduko al diguzu? Aldatu al da ezertan euren egoera?
ERANTZUNA: Bai, ardatz baten ingurua aldatu da. Estatuarentzat erabat inkomodoa da preso politikoak izatea, orduan, Estatuak hasieratik egin zuen ahalegin ideologikoa preso politikoak zirela ukatzea izan zen: demokrazian gaudenez, ez dago preso politikorik, denak dira komunak. Beno, hori sofisma hutsa zen, manten ezina, eta nabarmenki gezurtatua izan zen hauteskundeak iritsi zirenean nazio askapenerako mugimenduak bere indarra erakustean. Ondorioz, Estatuak, eta iada PSOErekin sartzen gara, erabilitako neurriak beste batzuk izan dira. Presoak zigortzera jo izan dute gehiago. Taktikak aldatuz joan dira nire ustez, frakaso nahikotxo jaso dutelako azkenaldian. PSOE gobernura heltzean lehenengo kontzentrazio kartzelak frogatzen dira: kontzentrazioko gartzela handiak, neurri berezitekoak, jendea sikologikoki gastatzeko eta abar. Horrek ere porrot egiten du. Italiatik damutuaren eredua hartzen dute orduan, hona moldatzen dute, helburu hori polimilien eta EEren zuzendaritzaren damutze prozesuarekin indartzen da. Honek ere frakasatu egiten du eta azken urteotan berriro taktikaz aldatzen hasten dira: sakabanatzea bultzatzen da, gartzela handietatik ateratzen dituzte, eta hainbat gartzeletan sakabanatu. Horrek ere frogatzen du, azken burrukarekin batez ere, nahiz eta halako gartzela txikietan sakabanaturik egon, presoak sendo mantentzen direla kolektibo modura, eta bestetik, eta hau faktura oso inportante bat da, elkartasun mugimendua, batez ere Gestoren bitartez bideratzen den mugimendu hori mantentzen dela. Eta konturatzen dira horrek ez duela balio, eta iada hasi dira publikatzen guk susmatzen genuen gauza bat: presoen bereizketa beste modu batez, ez gartzela desberdinetan sarturik baizik eta gradu desberdinetan sakabanatuz presoak. Zer nahi dute saio honekin? Aspaldiko helburua, presoak kolektibo modura antolaturik daudenez, eta irtenbide politikoa aldarrikatzen dutenez, kolektibo hori apurtu egin nahi dute.
GALDERA: Amnistiaren Aldeko Batzordeen V. Asanblada duzue aste honetan. Zer dela eta egingo duzue asanblada berezia?
ERANTZUNA: Bai, asanblada extraordinarioa da, koiuntura oso konkretu batetan aurkitzen garelako egiten dugu bosgarren hau, oso garratzitsua iruditu zaigulako momentu honetan amnistiaren aldeko mugimendu osoak jarrera publiko argi bat kaleratzea. Zergatik? Bistan da negoziaketa edo elkarrizketa prozesu batetan sarturik gaudela, negoziaketa aurreko fase horretan. Azkenaldian, Estatua, komunikabideak, prozesu honen inguruan jokatzen ari dira, eta jokorako tresna erabiliena hain justu presoak eta errefuxiatuak dira. Azken finean bahituri politikoak edo rehen politikoak dira presoak; gobernua eta talde politiko ofizialak baliatu egiten dira presoez txantaia politiko bat egiteko. Orduan, guzti hau gertatzen ari den unean, iruditu zaigu oso inportantea dela amnistiaren aldeko mugimenduak argi adieraztea publikoki zein den amnistiaren erreibindikazioa gaur egun eta zein den jarrera negoziaketa posible baten aurrean.
GALDERA: Aljerren elkarrizketak badirela dirudi, baina erreintsertzioaz baino ez dela hitzegingo dio gobernuak...
ERANTZUNA: Gu amnistiaren aldeko mugimendua gara, eta amnistia erreibindikatzen dugu, baina mugimendu honek oso argi dauka presoak guztiak aterako balira ere, horrek bakarrik, besterik gabe, ez lukeela ezer konponduko, eta hori preso guztiek argi daukate. Kanporatze horrekin batera marko politikoaren aldaketa nahiko inportante bat eman beharko litzateke, zergatik? bestela hurrengo egunean gartzelak beteta izango genituzke!
I.MURUA L.AGIRRE
38-41


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakAAB
PertsonaiazLANDA3
EgileezMURUA2Politika
EgileezAGIRRE9Politika

Azkenak
Hamaseko buru politikoa hil dute Iranen, eta Israelek eskualde mailako gerra elikatzen jarraitzen du

Hamas, Iran eta beste hainbat eragilek Israeli egotzi diote erasoa, baina oraingoz ez du egiletza onartu. Horrez gain, Hezbollahko agintari garrantzitsu bat hil du Israelek asteazkenean Beiruten, eta ostegunean Israelgo Armadak ziurtatu du Hamaseko buru militarra hil zuela Gazan... [+]


Pistola faltsu batekin Donostian atxilotu duten pertsona migratzaile talde bat mehatxatzen ari zen, Irutxuloko Hitzaren arabera

“Haiengana zuzentzen da eta haiei soilik apuntatzen die”, informatu du Irutxuloko Hitzak. Astearte gaueko 21:30etan atxilotu zuten gizona, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.


Frantziak babestu du Marokok Mendebaldeko Sahararen soberania izatea

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutun bat bidali dio babesa adierazteko. Pedro Sanchezek ere duela bi urte eman zion babesa Marokoren autonomia planari. Macronek deia egin du alde guztiak biltzeko konponbide politiko bat emateko gatazkari.


Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako zentroari Gasteizko Urrezko Domina ematearen aurka mobilizatuko dira oroimenaren aldeko elkarteak

Abuztuaren 5ean emango dio domina zentroari Gasteizko Udalak, eta abuztuaren 2rako elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu du Memoria Osoa plataformak. Martxoak 3 elkarteak salatu du “planteamendu diskriminatzailea” eta “irakurketa partziala” egiten... [+]


2024-08-01 | Sustatu
Zer egin Elon Musken Grok adimen artifiziala ez elikatzeko (aukeran)

Elon Musken proiektuen artean bada adimen artifizialeko bat ere, Grok, eta horretarako Musken jabetzako X edo Twittereeko erabiltzaileen jarduna ari dira baliatzen, LLM edo hizkuntza eredua handitzeko eta entrenatzeko. Izatez, Twitterreko zure ezarpenetan sistema hori... [+]


2024-08-01 | Gedar
Ehunka kolono sionista oldarka sartu dira presondegi batera, hainbat torturatzaile babesteko

Bederatzi militar sionista atxilotu dituzte, Sde Teimango kartzelan preso palestinar bati egindako torturengatik; besteak beste, metalezko barrak sartu zizkioten ipurtestetik. Kolono "zibilen" eta soldaduen protestak piztu dira torturatzaileekin elkartasunez, eta... [+]


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Netanyahuren bisita AEB-etara
Palestinako auzia erabakigarria izan daiteke demokratentzat AEBetako hauteskunde presidentzialetan

AEBetako hauteskunde presidentzialetarako hautagaiek Israeli babesa berretsi diote Netanyahuk herrialdera egindako bisita baliatuta, Alderdi Demokratarena barne. Demokraten hautesle ugarik, ordea, genozidioaren inguruko jarrera jarri dute bozka emateko baldintza gisa.


Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


2024-07-30 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Eguneraketa berriak daude