J.A. Ormazabal: "Haurrentzat idazteko haur haundi bat behar barrenean sartua"


2021eko uztailaren 28an
Joxe Antonio Ormazabali elkarrizketa.

EZAGUNAK DIRA BERAK IDATZI, MOLDATU ETA IDATZI LIBURUAK, ETA UGARI ELKAR ARGITALETXEAN BERE ESKUTATIK IGAROAK
J.A. Ormazabal: "Haurrentzat idazteko haur haundi bat behar barrenean sartua"
Garai batean ikastolako irakasle izana, badaramatza makina bat urte Elkar argitaletxean haur literaturaren alorraren arduradun. Ugari dira bere eskutatik igarotako liburuak, eta beste mordoxka bat ere bai bere lumatik sortuak:"Patxibusa", "Maripertxenta", "Kittano"...
Irakasle, bost urte egin zituen Zarauzko ikastolan, eta beste hainbeste gero Beasaingoan.
"Seguru asko nik ez nian ezer idatziko eta ezer argitaratuko ikastolan hasi izan ez banintz. Haurrei ipuinak asko gustatzen zaizkiela konturatu, eta bertan ipuinak inprobisatzen hasi ninduan: fantasiaren mundutik eramaten nizkian piska bat".
Orduan ekingo zion idazteari:
"ikastolan bertan, multikopian aterata..."
Beasainen zegoela deitu zuten Elkar argitaletxetik haur literaturako bilduma sail batzu martxan jartzeko. Eta urte beterako hartu zuen ikastolatikako eszedentzia bederatzi urtetan barrena luzatu zaio dagoeneko.
"Elkar-en sartu aurretik itzulpen bat banian moldatua: 'Ketxusen zooa' liburua baina neuk ezer idatzi gabe. Horrela, Joseba Jakak burua berotzen zidaan esanaz, mundu guztiak Pernando Amezketarraren kontuak eskatzen zituela eta halaxe egin nian hura: ordurako zeuden hiru liburuak hartu, moldatu eta txukundu. Hori izan huen nere lehendebiziko liburua. Grazia piska bat ematea besterik ez nere meritoa".
Segidakoak izango dira "Kaxkarintxo" (Mariasun Landaren ipuin batetan oinarritutakoa), "Kotti", "Patxibusa", "Margolin", "Maripertxenta", "Kittano"... dozenatik gora erraz.
"Oso gustora egin nuen bestea, testu liburu bat duk: 'Zipristin'. Irakurgai liburu bat, bertan hogei bat ipuin biltzen direla, denak sortutakoak".
Orotara laupabost liburu itzuli ditu, eta moldatu ikaragarri mordoa:
"nere izena aurkituko duk edozein liburutako edozein txokotan, baina oso errazak eta laburrak dituk horiek, marrazkiak testuak baino garrantzia handiago hartzen duela gainera".
Fikzioa eta errealitatea
Joxe Antonio Ormazabal haur literaturan buru belarri sartu zelarik, antza denez bazuen bere literaturaren nondik norakoaren bidea zirriborratua.
"Idazten dudanean haurrak dizkiat gogoan. Pretenditzen diat horrelako mezurik eta ez ematea. Kontua gauza politak egitea duk, jolasteko modukoak, barre egiteko".
Ormazabalen istorioetako pertsonaiek fantasia darabilte borborka.
"Pertsonaia fantasioso samarrak asmatzen dizkiat, bai. Baina ez nauk ausartzen ehunetik ehun fantasia erabiltzen ere. Orduan ez diat nahi izaten errealitatatetik gehiegi urruntzea, fantastikoaren eta errealitatearen nahaspila eta jokuaz piztuko balira bezala. Eguneroko bizitzan gertatzen diren eta ikusten ditugun gauzetatik abiatzen nauk hortik sortarazten diat istorio baten interesa".
Beren liluragarritasunagatik jendearengana irits daitezkeen pertsonaiak dira sortu Joxe Antonioren lumatik,
"bizi garen mundu honetan badiren pertsonaiak gordetzen dizkiat hala ere".
Istorioen hariak bizkor eta biziak dira beti, gertakari batetik hurrengo abenturara tarte gutxi kausitzen dutenak.
"Aktibo antzekoa izan dadila, eta ez sekula aspertu. Jendeak egiten didan kritikatxo bat duk, bada, nere pertsonaiak ia beti ondo bukatzen dutela, mundu zoriontsuko amaieradunak istorioak. Onartzen diat, nere lanak ikusita ez dela deskalabro handirik gertatzen. Pasatzen dituk anekdotak, estuasunak, larritasunak, baina azkenean itsasoa berriz baretu egiten duk. Hori maite diat".
Ez horregatik, ez zituen aipatzeke utzi beste idazleren obra 'mingotsagoak' ere, errealitatetik abiatu eta errealitateko hariari fidelki jarraikitzen zaizkionak.
Itzulpenetik sorkuntzara
Euskal literaturaren historiari errepaso emanez gero, konturatuko gara haur literaturaren esparruan gauzak dexente aldatu direla urteen poderioz. Hasiera batean itzulpenen nagusitasuna nabarmena suertatzen baldin bazen ere, azken bolada honetan euskal idazleen eskutikako izenburuen argitalpenak ugaritzen ari dira atzerrikoen aldean.
"Bazen garai batean haur literaturako esparruan eskaria, baina produkzioa falta. Argitaletxeen lehen joera itzulpenaz baliatzen izan huen, eta hortik delako boom hori, bere garaian bere funtzio inportantea bete zuena. Horren parean hasiko huen jendea piskanaba sorkuntzan, nahiz eta buelta eman ez zaion; horretan dihardugu".
Ormazabalen ustez, euskal liburugintzak haur literatura kopuru handi samarra kalera eman duen arren, zati ttiki bat baino ezin sartu ahalko genuke beste literaturen pareko multzoan.
"Polili polibi ari dituk gure liburuak beste hizkuntza batzutan agertzen, baina gure produktoa oraindik ezezaguna duk beste literaturatan, argitaratua izan denak duintasuna gordetzen duelarik".
Helduentzako idatzi izan duten zenbait idazle ere haur literaturan entsaiatzen hasi dira makina bat.
"Bai, eta arrisku ttiki bat ere somatzen diat batzutan. Idazle konsakratu batzuk, haurrentzat idazten dutenean, uste diat pentsatzen dutela ez dagoela zertan desberdintasunik egin beharrik haurrentzat, gazteentzat ala helduentzat idatzi; literatura bakarra dela eta ez dagoela zergatik mugak ipintzen aritu beharrik. Teorian interesantea duk, eta kontutan hartzekoa. Baina gero praktikan klabe asko galtzen dituk haurrengana iristea lortu gabe. Batzutan somatzen duk haurrekin komunikatzea kostatzen zaiela. Eta horretarako haur haundi bat behar duk eduki barrenean sartua, berrenean bizi dena".
Haurrekin ikastoletan barrena
Ikastetxetatik barrena ibili ohi da Joxe Antonio literaturaz solastatzeko.
"Batzutan deitzen gaituzte haurrekin hitz egitera hurbiltzeko. Orduan jasotzen dizkiat inpresioak, zer gustoko zaien eta zerk hainbeste arrakasta izan ez duen. Uste diat piska bat harritu egiten direla ikustean hor aurrean daukatela berek irakurritako istorioak asmatu dituena. Eta galdetzen dute: 'aizu, eta Patxibusa, hori benetazkoa al da?' Asko kezkatzen dituk horretaz, fikzioa eta errealitatearen arteko muga horretaz, kontatutakoa egia ala gezurra ote den".
Idazleak ez ezik, marrazkilariak ere eraman izan ditu Joxe Antoniok berarekin batera. Kontatzen zigun zenbaterainoko liluraz aritu ohi diran marrazkilariekin, nola egiten duten lan, zenbat tardatzen duten dibujo baten margoketan... eta baita eskatu ere arbelean pertsonaiaren bat marrazteko.
"Haurrak literaturaz goza dezaten esfortzua egin behar diagu, alde batetik idazleek, eta bestetik, noski, ikastola eta eskoletako irakasleek. Behar gabe, literaturaren alde ludikoa eta gozagarria azpimarratuz. Saio politak egin litezke honi dagokionez: ez bakarrik haurrekin hitz egitera ikastolara hurbiltzea, bai eta kontatzera joatea. Koldo Amestoi kontari ikusi izan diat, eta miresgarria duk. Halako saioak egin beharko genituzke, kondalaritzakoak. Idaztea eta kondatzea ez dituk gauza bera ordea. Nik idazten diat, eta idatziko niake norbaitek konda ditzan. Baina ez diat uste ausartuko nintzatekeenik kondatzera".
Hona bitarteko hitzak Joxe Antonio Ormazabalekin luzaro mintzatu ondoko pasarteak besterik ez dira izan –marrazkilariez solastatu ginen, literatura eta hizkuntzaz, argitaletxeetako haur literatur plangintzaz–, baina orrialdeetatik kanpo geratu zaizkigun horiek beste norbaitek jasotzea merezi duelakoan, hemen amaiera. Zoriontsu eta esperantzagarriegia agian?
GORKA ARRESE
Ormazabalen ipuinetan badira estuasun eta larritasunak, baina itsasoak bare amaitzea du gustoko.
46-47


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakORMAZABAL2
PertsonaiazORMAZABAL2
EgileezARRESE1Kultura

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude