Arabiar munduan poeta profeta da


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mahmud Sobh-i elkarrizketa
Arabiar munduan poeta profeta da
ARGIA.–Palestinar literaturan zeintzu uste duzu direla eduki konstanteak?
MAHMUD SOBH.–Orokorrean edukiak lau dira. Lehenik eduki politikoa, eta soziala. Beren lurrak kendu dizkieten baserritarren defentsan eginiko poesia. Bigarrenez, askatasuna har dezakegu eduki moduan. Idazle palestinarra, beti mintzatzen da gizaki orok eta herri orok duten askatasunaren beharrari buruz. Askatasun hau hitzaren esanahi zabalean ulertu behar da. Hirugarren edukia erreferentzi mailan ematen da. Palestinar herriak historian zehar izan dituen borroka eta altzamendu herrikoiekiko erreferentzi gisa. Azkenik, gizateriako pertsonaia garrantzitsuekiko erreferentziak ere asko erabiltzen dira; hala nola Jesukristo, Mahoma, Che Cuevara...
A.–Eta zeintzu sinbolo bereizgarrienak?
M.S.–Palestinako lurraldea betidanik izan da emankorra; olibondo lurraldea izan da, ondorioz olibondoa, baita laranjaondoa ere, palestinar herriaren sinbolo dira. Bestaldetik, ilargia dugu; hau bizi-hilaren sinbolo da, zein jaio, hazi, hil eta berriz jaiotzen den. Azkenik aipagarria da gurutzearen sinboloa, musulmanak nahiz kristauak erabiltzen dutena. Gurutzearen esanahia, Jesukristorekiko identifikazioan, bakarrik dagoen eta gizateriagatik sofritzen duen gizakiarena da.
A.–Zenbaterainokoa izan da eta da ahozko literaturaren garrantzia?
M.S.–Ahozko literatura, poesia bereziki, zuzenki iritsi da herriarengana. Israeldar autoritateek palestinar idazleei idaztea edo argitaratzea debekatzen diete. Ahozko transmisioa berriz zaila da kontrolatzea eta zensuratzea. Adibide gisa Akre-ko gartzelan heriotzera kondenatu zuten preso batek horman idatziriko poesia bat har dezakegu. Poesia horri musika jarri zitzaion eta gaur egun palestinar herri osoak,abesten du. Esan behar poesia honek duen abantaila palestinar hizkuntz dialektalean egina dela da.
A.–Nola konzebitzen da poesia eta poeta arabiar munduan?
M.S.–Kultura guztietan bezela arabiar kulturak badu tradizio bat. Hauentzat artea, musika, erlijioa... dena bat da. Honek alde batetik on egin dio kulturari aberastasun kultural osoa gorde delako poesian. Baina bestetik kalte egin dio poetak libre behar duelako izan eta tradizio honek kulturaren bilakaera oztopatu du. Poeta arabiar munduan profeta da: bere sentimenduak pentsatu eta espresatu egiten dituelako aldi berean.
A.–Gaur egungo egoera soziopolitikoak nola baldintzatu du literatur espresioa?
M.S.–Okupaturiko lurraldeetan zensura oso haundia da. Idazleak lortzen badu argitaratzea liburu hau berehala desagertu egingo da; badago jende bat merkatutik liburuak erosi eta erretzen dituztenak jendearengana ez iristeko. Lurralde okupatuetatik at dauden idazleak erreztasun gehiago dute argitaratzeko eta lan asko beste hizkuntzetara itzuliak izan dira.
A.–Idazle asko preso dago. Honek ze eragin du literatur egoeran?
M.S.–Idazle askok gartzelan idatzi dituzte beraien lan garrantzitsuenak; hauek geroago argitaratuak izan dira. Baina gaur egun gartzelan daudenekin komunikatzea oso zaila da, baina uste dut lehenago edo beranduago ezagutzera emango direla beraien lanak. Orain ez dakigu gehiegi idazten dutenari buruz.
LOREA AGIRRE
53


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakSOBH1
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaPALESTINA
PertsonaiazSOBH1
EgileezAGIRRE9Kultura

Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude