M. Jose Kerejeta: "Askotan, adierazterakoan, egokiena ez da ohizko literatur tresneria"


2021eko uztailaren 20an
Mari Jose kerejetari elkarrizketa.

"EZEZAGUN BATEN KUADERNOA" ARGITARA, IRUN HIRIA 87
M. Jose Kerejeta: "Askotan, adierazterakoan, egokiena ez da ohizko literatur tresneria"
Mari Jose Kerejeta zegamarraren lehen poesia sortze lan osatua dugu "Ezezagun baten kuadernoa", GK-k argitara emana. Liburu honen atzean ez dago tesi bat, maitasunari buruzko ikusmolde berezi bat eta 'beste' baten perfila eman nahia baizik. Seduzitzen asmatu duelakoan gaude.
61.ean jaio eta berehalaxe beasaineratu zen Mari Jose. Euskal Filologia ikasi Gasteizko Fakultatean eta geroztik Orotariko Euskal Hiztegian dihardu erredaktore gisa, 'donostiarturik'.
Garaiotan espero genezakeen ezinbesteko poema liburu honen aurretik ere ezagutzen genizkion zenbait idazlan solte. Wilderen "Salomé" itzultzen ari zela aurrea hartu zioten, eta Nabokoven "Lolita" ospetsua euskaratzeko apustu latza du oraindik aurrera, horretarako beka jasoa baitu. Honetan, estilo propiala finkatzearren, zenbait saio burutu ditu.
Erdal poeta baten ezagutzak bultzatu zuten Kerejeta erdarazko literaturzaletasunera eta idazte kontuetara. Baina, badaezpadaere, Orotariko Hiztegian ari izana antza, euskara aberatsaren jabe.
"Dudarik gabe, hor lan egiteak erraztasuna ematen dizu euskalki guztiak, Xuberotik hasita Bizkairaino, ezagutzeko. Hizkuntza aberastu, nahitanahiez, egunero-egunero zure eskuartetik pasatzen baitira garai eta alde guztietako euskal testuak".
Goierritarrarentzat,
"idazteak, oro har, gutaz, bizitzaz erreflesionatzea suposatzen du. Imajinatzeko eremu bat da literatura, ezagutzeko modua, gauzak sakonki pentsatzera eramaten nauna".
Beste horrenak kaieran
46 poema eder txukundadez prestatuak, kausitu duguna. Ahots orijinal bat, nolabaiteko hausketa orainartekikoarekin gure amodiozko poesian. Esplikaketak, ordea, ez dira komenigarri berarentzat:
"Esan dezakedana, hau ez dela guztiz autobiografikoa; eta isladatu nahi izan dudala agian ni ez naizen baina izan nahiko nukeen pertsona bat. Nigan pentsatu dut batipat, eta hainbat jende eduki gogoan. Nire alfer egoa egon liteke hor". Bestea esaten dena.
Espazioak, denborak, amodioak-eta harrapatzen dute gehiena.
"Nire ustez, poemario honen gune garrantzitsuena amorioari buruzko erreflesioa dela. Akaso gurean oso ohizkoa ez den malditismoaren kutsu horrekin. Ez maitasun xamar eta inozoa".
Betiko poesia gaiak, sinbolismoz gainezka, luze eta labur, istantanea prezisoak bailiran azken atalekoak.
"Oroimen ez hain atsegin eta txarrak datozkigu maiz. Une klabetan azaleratu bezain pronto plasmatzen dituzu. Askotan, adierazterakoan, egokiena ez da ohizko tresneriak erabiltzea".
Koadernoan idatzitakoak sekulako biziduna irudikatzen digute, samin batzutan eta gordina da bestetzutan. Hain haragizkoa non azkenerako helkaitza bilakatzen zaigula. Norbaiti zuzentzen dizkio bereak, baina ez da erantzunik. Egileak zinismoaren antzeko sinestezintasun bat darabil.
"Ez. Egunerokotasunean jausten garen heinean maitasuna ere jeisten dihoakigu. Tonu hori eman nahi nion, iruditzen bait zait esibizionismo modukoa dela norberaren sentimendu eta minberatasunak arinki agertzea. Tarte bat jorri behar dela deritzot, ironia erabili behar erridikuloan erori nahi ez bada. Hori da gauza horiezaz hitz egiteko era bakarra", Kerejetaren ustez.
Jantzi dotorekiko poemak, literatur eta bidai erreferentzi gustagarriak eta azpian eite sendoa, aparteko gaurkotasuneko lengoaian. Eduki bat lerroartean. Horrela atera zaio autore honi, irakurri eta ezagutu gauzen eraginagatik. Tipo hortako literatura bait du gustokoen. E.H.tik kanpoko geografia izen gozoen aipuak dakartza eta poetizatzeko interesgarriagoa iruditzen zaio hiria. Literaturak emaniko lizentziatzat dauzka lilura eta zera hauek.
Bukatzeko, besteak beste, Mari Josek berak esan diguna, ohizko emakumeen gaineko sentsibleria eta keria horietatik urrutiratu nahirik behar bada, idazterakoan ez da jardun emakumeaz orokorrean.
JON ARANO
49


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakKEREJETA1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazKEREJETA1
EgileezARANO2Kultura

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude