"Herriak ez du sinistu muntaia guzti hau"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Loren Arkotxa, Ondarroako alkateari elkarrizketa

Loren Arkotxa, Ondarroako alkatea
"Herriak ez du sinistu muntaia guzti hau"
Urte Zahar egunean Ondarroan egin zen manifestapenarekin eman zitzaion bukaera 1988 urteari. Jose Mari Gisasolak ustez jasotako mehatxua zela medio EAJ, EA, EE eta AP alderdiek konbokatu zuten manifestaldi hau, 'heriotz zigorraren eta indarkeriaren aurka'. Herri Batasunaren aurkako muntaia bat baino ez zela salatu zuen, aldiz, alderdi honek. HBko partaide izanik Ondarroako alkate den Loren Arkotxarengana jo dugu, gertaturiko guztiaz patxadaz aritzeko.
ARGIA.–Zein konklusio ateratzen duzu azkenaldian Ondarroan gertatu den iskanbila guztiaren ondoren?
Loren Arkotxa–Konklusioa, dena alferrikakoa izan dela. Azken finean pertsona bat tresna bat bezala erabili dute, hain zuzen Herri Batasuna entranpatzeko edo baztertzeko tresna bezala. Ez zuten hori lortu ekainean eta ez dute lortu orain ere. Konklusio gisa... Herriak min hartu du, inguru guztietako aho-mihian erabili da Ondarroa, eta telefono dei bategatik honela ibiltzeak Herriari batere mesederik ez dio egiten. Herriko alkate bezala ikusita, penagarria iruditzen zait, ez duela ezertarako balio izan.
A.–Ekainean ere honelako zer bait gertatu zen...
L.A.–Bai, eta abendukoa gauza bera izan da, nahiz eta oraingoan manifestapen eta guzti izan den. EA, EAJ EE eta APren aldetik manifestapen bat egin da, eta azken batean, manifestapena ez da izan Jose Mari Gisasolaren defentsarako–defentsaren beharrik ez du, akusazio formalik ere ez du eta–, baizik eta droga trafikatzaileentzat bizitzaren garantizazio bat edo horrelako zerbait izan da. Bizitzaren alde esaten zuten, gu ere bizitzaren alde bagaude, baina gauza batzuk neurtu egin behar dira.
A.–Zarautzen hil zuten Engraciano González ondarrutarra, Ondarroako jendearen hitzetan, bazen trafikatzailea antza denez. Hil egin zuten baina, ondarrutarra izan arren, bertako alderdiak ez ziren mugitu hori salatzeko...
L.A.–Arazo hau ez da kasualitatea. Engraciano edo 'Ciano' horren aldeko manifestapen bat egitea ez zen posible, Ondarroan urte askotan bizi izan zen eta denok dakigu bere lanbidea zein izan den. Talde instituzionalek zerbait behar zuten heriotz honen aurrean ETAren aurka erantzuteko, eta beno, hor muntatu dute zerbait ez 'Ciano'ren izenaz, beste baten izenaz baizik. Azken batean, manifestapen horren zentzua hori zen, droga trafikatzaileen bizitzaren defentsa.
A.–Zer iruditu zaizu alderdi politikoek izan duten jokaera?
L.A.– Azken batean beraiek bere markoan jokatzen ari dira. Nahiz eta batzuetan medioetatik baztertuak direla esaten duten, medioek plataforma bat ematen dietenean oso gustora sentitzen dira medio horietan mugitzen eta adierazpenak egiten... Hitz oso gogorrak esan dira Ondarroatik, batez ere gure kontra eta ondarrutarren ahotik gainera. Hitz oso gogorrak esan dituzte, eta egunen batean konturatuko dira zein pisuko hitzak esan zituzten.
A.–Ondarroan azken egunotan gertaturiko guztian zerikusi handia izan dute komunikabideek, oihartzun handia izan dute manifestapen etabarrek... baina herriko jendeak sinistu al ditu 'Telediario', 'Radio Nacional' etabarretan esan direnak?
L.A.– Ez, ez. Ondarroako jendea konturatu egin da hemen muntaia bat egon dela. Esate batera, joan den eguneko manifestapenean, eta egia esan behar da, 700 pertsona baino gehiago ez zen egon, eta 700 horietatik, ia ia 400, kanpotik etorritakoak ziren. Beraz, herriko jendea 300-350 bat izan zen. Ondarroak 15 mila biztanle ditu, eta mugitu den aparailu, sentsasionalismo guztiaz 300 pertsona baino ez mugitzeak Herriak ez duela sinistu esan nahi du. Eta ez da guk inor presionatu dugulako, guk ez dugu ahorik zabaldu. Bakarrik komunikatu bat atera genuen HB bezala, eta prentsaurreko bat Bilbon. Guk bakean utzi ditugu, beraiek erabaki zezatela mugitu behar bazuten, eta Herria ez da mugitu. Herriak ez du sinistu muntaia guzti hau.
A.–Eusko Alkartasunak beste alderdi politikoek baino protagonismo handiagoa izan du exta?
L.A.–Nire ustez kasu honetan EA protagonista eta biktima bihurtu da. EAk ez du analizatu ekainean gertatu zena, eta berriro erori da nik ez dakit nondik montatutako tranpa batean. Beste alderdiek egin dutena iniziatibari jarraitzea izan da, etekinik baldin bazen gero banatzeko. Baina frakaso bat izan da, eta porrota EAren lepora jauzi da. Orduan, EA protagonista izatetik biktima izatera pasa da, muntaia guzti honek porrot egin bait du.
A.–Ondarroan HB erasotu nahi izan dela diozu, Oiartzunen ere, alketea HBkoa delarik, berau botatzeko ahaleginetan omen dabiltza bes. te alderdiak... HB nagusi den udaletan bere kontrako joera dagoela iruditzen al zaizu?
L.A.–Politiko batek esan zuen Herri Batasuna instituzioetan sartzen zenean elefante bat ferreteria batera sartzen den bezala sartuko zela, baina demostratzen ari gara gure kontraesan guztiekin–marko juridiko-politikoa gurea ez bait da–, ez garela elefanteak eta ez dugula katxarrorik hausten, eta abertzale erradikalak izanik gaurko egoera gure ikuspegitik ahalik eta ondoen gestionatzeko gai garela. Eta hau oso arriskutsua bihurtu da beraientzat, beren baseak konturatu dira gestioan besteak bezain onak garela, gardenagoak garela, asekibleagoak, herritarren kezken erantzuna gozo eta berdintasunean hartzen ditugula. Eta hau molestagarria da beraientzat. Orduan, bai, gu udaletxeetatik kentzea beraien helburuen artean dagoela uste dut. Gu kriminalizatzea, Herri Batasuna kriinalizatzea beren planetan dago.
A.– Ondarroako gertaera guzti hauen sorburnan zerikusi handia duen drogaren arazoaz hitzegin dezagun orain. Kalte asko egin al du drogak Ondarroan?
L.A.–Bai, drogaren eraginez heriotza bat izan zen zuzenki, Alberdi hil zitzaigun HIESak jota orain urte terdi edo. Gero, gaisotasunaz badago mordoska bat, eta adikzioaz beste pila handia. Drogak hemen egundoko kaltea egin du, eta egiten ari da oraindik. 1977. urtean-edo sartu zen droga herrian, eta ez da kasualitatea... Ondarroa beti herri oso borrokalaria izan da, eta hori herri baten gazteria ahultzeko izan da, azken batean herriaren bizitza hondatzeko. Ez dira kasualitateak.
A.–Inplikazio politikoak ikusten al dituzu?
L.A.–Inplikazio politiko garbi garbiak ikusten ditut drogaren arazoan. Gaur egun, beharbada, inplikazio politiko horien helburuak zabalagoak dira. Momentu hartan ez zen kasualitatea Ondarroa, Arrasate, Orereta eta Durango bezalako herri borrokalarietan agertzea droga, zerbaitegatik izan zen. Gaur egun droga denean sartuta daukate. Helburua gazteria baztertzea eta alienatzea, eguneroko bizitzatik eta zentzu politikotik kanpora uztea da. Hemen droga ez da beste tokietan bezala zigortzen, beste tokietan egiten den ahaleginik ez da egiten. Horrek badu bere esanahia.
A.–Droga duela 12 urte aertu omen zen Ondarroara, eta arazo larri bihurtu da ordutik. Zer egin da herrian horri aurre egiteko?
L.A.–Oso gutxi. Gertatzen da gurea bezalako herri batean droga, problematika berria izanik, zer den konprenitzera heltzea ere asko kostatu zaigula, denbora bat pasa izan da eta ordurarte ezer gutxi egin da. Gerora, eta gu udaletxean sartu garelarik, droga arazoetarako komisio bat sortu dugu, kanpaina prebentiboak-eta egiteko, eta osatu nahi dutenei laguntza osoa emateko.
A.– Drogaren arazoa, Ondarroan, pixkanaka konpontzen ala larriagotuz ari da?
L.A.– Arazoa larriagotzen ari da. Drogarekin dabilen jendearen nukleoa lehen baino zabalagoa da, gazteagoak hasiak daude eta zaharragoak ere bai. Ondarroa itsasotik bizi da, jende askok egiten du lan itsasoan, eta orain dela urte batzuk itsasoan drogarik ez zen ezagutzen, gaur egunean, aldiz, nahiko zabaldua dago itsasoan ere drogaren erabilpena. Beharbada kale bazterretan botata jendea ez dugu lehen adina ikusten baina sustraiak askoz ere sakonagoak dira eta kapa sozial gehiagotan sartua dago droga.
IÑAKI ZUBIONDO
"Pertsona bat tresna bat bezala erabili dute, hain zuzen Herri Batasana entranpatzeko».
Loren Arkotxa, Ondarroako alkatea.
13-14, 15


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakMobilizazioManifestazi
PertsonaiazARKOTXA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude