E. Martin Sanpedro: "Aitzaki eta mamuak uxatu, ela kritikoagoak izan behar dugu literatura"


2021eko uztailaren 23an
E. Martin Sanpedro idazleari elkarrizketa
"POLIFONIA", BERE HIRUGARREN NOBELAK AZKUE SARIA JASO DU
E. Martin Sanpedro: "Aitzaki eta mamuak uxatu, ela kritikoagoak izan behar dugu literatura"
Ezagutzen genizkion lehendanik Susak kaleratutako "Lau sasoitako zipristinak", eta "Amets bizia" Eukene Martin Sanpedrori. Izkiriatu duen hirugarren nobelarekin, "Polifonia", Azkue Saria eskuratu berri du. Bilbon lotu genuen elkar hizketa literaturaren inguruan mintzatzeko.
Batek baino gehiagok sarritan ahazten duen arren, euskal letretetan dexente dira dagoeneko emakumezko idazleak, urtetik urtera gainera oso kontutan hartzeko obrekin plazaratzen direnak. Eukene Martin Sanpedro bilbotarrak bi nobela ditu argitara emanak, eta idatzi duen hirugarrenaz Azkue Saria bereganatu zuen joan den abenduan.
ARGIA.–Ze eritzi duzu sariketa sistemaz?
E.MARTIN.–Bere alderdi onak eta txarrak ditu sariketa sistemak. Dirua inportantea da eta bidezkoa da idazle batentzat, beste pertsona normal batentzat bezala, helburu hori izatea. Euskal literaturan ez da erraza, eta nolabait aliziente bihurtzen da. Bestalde uste dut, ospea eta, batez ere, propaganda gisa oso baliagarria gertatzen dela, idazle berriontzat inportantea behintzat jendeak irakur zaitzan.
Aurrerago, propaganda behar hori gainditua delarik, ez duzu behar izango sariketara aurkeztea. Baina, hala ere, konturatuko gara hori ere ez dela egia, ze idazleok behar izaten bait dugu nola edo halako froga bat besteon aldamenean kalitatea edo neurtu ahal izateko.
A.–Nahiko berantiarra gertatu da zure literaturarako sarrera.
E.M.–Nire familian denak dira oso espresiboak eta kualitate handiak dauzkate adierazpen arloan zerbait egiteko. Nik txikitandik idazten nuen, eta buruan sartua neukan gainera idazle izan behar nuela, baina garai hartan gaztelerra. Aurrerago egin nuen euskararekiko apostua, bertan behera utziz hasierako asmo haiek. Euskaraz idazteari ekin diodanean ikusi dut, tarteka eta gaizki edo ondo, egin ahal dudala, eta berriro hartu dut orduko helburu hura.
A.–Emakumea konstante bat da zure lanetan.
E.M.–Bai, noski. Asko daukagu esateko, adierazteko, egiteko eta asmatzeko. Uste dut gainera denok ikusten dugula emakumeak jasaten duen zapalketa egoera, eta gure eginahaiak, arazoak eta desioak ezagutzera eman behar ditugu.
A.–Ze nolako balantzea aterako zenuke egungo euskal literaturaz?
E.M.–Inoiz baino hobeto gaudela pentsatzen dut. Baina nik ezin dut kendu burutik kendu inguruan dauzkagun literaturekiko konparaketak. Horregatik, marjinaltasuna gainditu behar dugu, gogorrak izanez kritika eta epaiketetan. Gehinetan ez gara batere kritikoak izaten geure buruarekin, eta aitzaki moduan jotzen dugu atzera pentsatzeko zerk baldintzatu izan gaituen historian zehar eta zergaitik gauden gauden egoeran. Bada ordua mamu horiek uxatzeko.
Ez dugu "Polifonia" irakurtzeko aukerarik izan, baina kontatu digu egitura bereziko nobela dela. Lau istorio desberdin tartekatu ditu istorio orokor baten barnean, ahots desberdinen ikuspundutik kontatuak. Hortik datorkio hain zuzen izenburua nobelari. "Bakarka irakur daitezke", aipatu zigun, "baina laurak irakurriz gero, bostgarren batetaz ohartuko zara". Lau istorioetako bi hitz lauz aurkezten omen ditu, hirugarren bat prosa poetikoaz, eta azkena antzerkiaren tankeraz. "Irakurketa aukera desberdinak, eta irakurlearena bostgarren ahotsa". Inprimatu eta laster irakurri ahalko dela espero dugu.
LAURA MINTEGI
Eukeneren hirugarren nobelan, "Polifonia", leu istorio lau ahots desberdinez kontatua.
51


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMARTIN4
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaSariakBesteak
PertsonaiazMARTIN4
EgileezMINTEGI1Kultura

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Eguneraketa berriak daude