Joxe Austin Arrieta: "Hizkuntza nazionalak adornu folkloriko ozaten darrai"


2021eko uztailaren 23an
Joxe austin Arrietari elkarrizketa.

Joxe Austin Arrieta: "Hizkuntza nazionalak adornu folkloriko ozaten darrai"
Herri Batasunaren barnean euskararen alorrari aurre egiteio ardura eskainita, Mahai Nazionaleko partaide izendatu zuten orain hilabete batzu Joxe Austin Arrieta. Literaturgile den neurrian, euskararen mundutik suertatu zaio beraz politikagintzarantzako bidea. Karguak eskatzen dituen betebeharretan murgildu denetik gaiari buruzko lehendabiziko elkar hizketa lotu genuen Oiartzungo etxean, nondik tiratuko genion aldez aurretik jakinaren gainean jarri gabe. Larrialdiren bat edo beste eragiteko asmoz abiatu baldin baginen ere, patxadatsu eseri zen, solasaldi bitartean pitxer beteko ur freskoari tragoskadak ematen genizkiola.
GALDERA: Herri Batasunako Mahai Nazionaleko partaide izendatua izan zara aurten.
ERANTZUNA: Aurtengo udaberrian izan zen, bai, eta ez zen izan zenbait komunikabideetan eta alderdi politikoen esanetan azaldu izan den bezain gauza tenebrosoa, inondik ere. Oso sinplea izan zen. Mahai Nazionaletik proposamen bat egin zitzaidan, ea berregituratze honetan parte hartzeko prest ote nengokeen; eta, bolada batez pentsatu ondoren –zalantza pertsonalak tartean: egokia nintekeen halako erantzunkizun bat hartzeko...-, bada, baiezkoa eman nuen. Nere kandidatura, jakina, ia hirurehun herri asanbladatan eztabaidatua eta onartua izango zen. Asmakizunak izan dira gure izendapena antidemokratikoa eta teledirijitua izan dela eta antzeko kontuak.
Nere orain arteko lana kontutan harturik, euskararen alorra proposatu zitzaidan, eta bide batez pentsatu zen euskararenaz gain kulturarena ere nere nolabaiteko koordinaziopean jartzea. Izan ere, asmoa ederra da, euskara eta kultura biak lotzea, espresabidetzat hizkuntza duten kultur agerpenetan euskara izan dadin nagusi.
GALDERA: Zein litzateke beraz hizkuntz eta eta kultur politikarako ardatz nagusia?
ERANTZUNA: Proiektu orokor bat mamitzen ari da ezker abertzalearen eta Herri Batasunaren baitan. Gure planteiamenduetan, lehen fase batean, diagnostiko kritiko bat egin dugu oraingo errealitate linguistiko eta kulturalean erreparatuta. Alderdi horretatik, gure koordenada nagusien arauera, apostua oso ongi perfilatua dago. Ziur bait gaude egungo koordenada politikoetan gure hizkuntzak ez duela bururik altxako; hau da, Estatu espainoleko Konstituzioak ezartzen duen kortse edo esparru legal horren pera mugatuta gaudelarik, ez gara gure hizkuntzaren bizi iraupena ziurtatzen ari, ez eta Konstituzio horretatik sortu diren bi kume horien pean ere –Estatututua eta Amejoramendua–. Gure hizkuntza nazionalak, bigarren mailan, adornu folkloriko bat izaten jarraitzen du, legez ere halako izaera ematen zaiola.
GALDERA: Irtenbideak, lehenik gutxienez, politikoa beharko du izan orduan.
ERANTZUNA: Bistan da, irtenbide bezala Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduko erakunde guztiek proposatzen dugula marko politiko-juridiko berriaren zabaltzea eta ezarpena. Benetan gure nortasun nazionala finkatzeko eta arnasa hartu ahal izateko baldintza minimoki garantiazkoak zabaldu behar direla, alegia.
Euskal kulturgintzan lanean diharduen makina bat herri mugimenduk ere muga politikoen salaketa egiten du egunero gaurko errealitate konkretuaren aurrean. Eta hain zuzen, horregatik, erreformako alderdi politikoetako zenbait pertsonek hitzetik hortzera lelo eta jarrera sinplistak agertzen jarraitzen dute euskal kulturgintzaz arduratuta dauden herri mugimenduekiko. Errakuntza galanta errealitatean erreparatu nahi ez izatea, eta egoerari buruzko salaketa hauek Herri Batasunaren orbitatik sortuak direla sinistu araztera mugatzea.
GALDERA: Nazio kontzeptuaren perspektiba falta leporatzen diezu alderdi abertzale horiei.
ERANTZUNA: Izan ere, oraingo egoeraren aspekturik kezkagarriena, nere ustez, anestesiarena da; pentsatzea egungo marko politiko-juridiko honetan gauzak bideratuta daudela eta nahiko bitarteko badaudela gure hizkuntza eta gure nazio nortasuna orohar finkatzeko eta bermatzeko.
GALDERA: Baina egungo egoera ezaguna izaki, euskal kulturgintzarentzako alternatiba baten proposatzeko eta bideratzeko bitartekorik ipintzeko gaitasunik ba al du Herri Batasunak?
ERANTZUNA: Nik uste dut bi gauza bereizi behar direla horretan. Kulturgintza egunero egiten den lana da, eta egunero egiten diren lan guztien bilduma. Lehen konstatazio bezala esango nuke, politikoki HBrekin identifikatzen diren kultur langile asko dagoela Euskal Herrian, eta euskararen munduan zer esanik ez. Inongo erronka eta harrokeriarik gabe, ausartuko nintzateke esatera, gehiengo dexente bat dela gainera. Ez gehiengo absolutoa beharbada, baina gehiengo oso gogoangarria behintzat. Beraz, egin egiten den kulturgintzan jende asko dago politikoki HBk eskaintzen duen alternatiba horren inguruan.
Noski, alderdi politiko bezala, Herri Batasunaren lana da agerpen eta manifestazio guzti horien abstrakzio bat egitea, eta ondorioz eskaintza global bat bideratzea. Akaso globalizazio hori ez dago guztiz egina, baina orain zabaldu den berregituraketa prozesu honen eginkizun nagusienetako bat horixe dela pentsatzen dut.
GALDERA: Behin baino gehiagotan aipatu izan dira ezker abertzalearen baitan 'politikoak' eta 'kulturalistak'. Hizkuntza eta kulturarekiko begirune eskasagatik 'kulturalistak' kritiko agertu direlarik, 'politikoek' ihardetsi omen, kulturarekiko 'gehiegizko' kezka benetako errealitate politikoari nolabait ihes egiteko aitzakia baino ez dela...
ERANTZUNA: Dikotomia horretan ez dut sekula gehiegi sinistu izan. Pentsatzen dut kultur langile batek berez egiten duela hautapen bat, eta berez hautapen horrek –beste edozein giza manifestazio egiten denean bezala– osagarri politikoa dakar beti. Nere buruari galdetuko banio: ni zer naiz, euskaltzale abertzalea ala abertzale euskaltzalea, ez nuke jakingo zer erantzun, ez bada biak txanpon beraren bi aurpegiak direla.
Kultura baldin bada, definizio oso abstraktoetara joko dugu agian, kultura baldin bada giza komunitate batek naturaren aurrean eta bere baitako harremanei buruz eratzen duen sistema, orduan esan beharko genuke kultura dena dela. Beraz, ez dakit, abstrakzio handiegi horiek beldur piska bat ematen didate.
GALDERA: Konkretatu dezagun orduan. Borroka politikoak ezinbestez eskatzen duen lan maila eta gogortasuna direla-eta, zenbateraino bortxatzen du HB lehentasunak markatzen: politika alde bat, eta hizkuntz eta kultur politika bestalde? Hau da, euskaltzaleen artean ez ote ditu, kontraesanak ez, baina bai amorrazioak sortzen, adibidez, hizkuntzarekiko begirune labur samarrak?
ERANTZUNA: Jakina, gure anilisi eta diagnostiko orokorrean ondorio argi batetara iritsi garela aipatu dut hasieratik: gaurko koordenada politikoetan gure hizkuntzak ez duela bere etorkizuna ziurtaturik. Baina horrekin batera uste dut konsziente garela eta badakigula ezin garela zai egon gari eta garai berriak arte, "ad calendas grecas". Denok dakigu, gaur egunean bertan ez baldin baditugu gure nazio nortasunaren oinarriak finkatzen, gero beranduegi izango dela. Beraz, dialektika elementalenak agintzen digu, marko politiko orokorraren aldaketa eskakizunari eta esperantzari eutsiaz batera, gaur egungo eginkizun konkretuei muzinik ez egitea.
Eta esandako guztiaren gainetik, azpimarratuko dut oso seinale ona dela Herri Batasunari beste zenbait mugimendu politikori eskatzen ez zaion esijentzi maila berezi eta sakonagoa eskatzea. Horrek neretzako suposatzen du, oso sektore zabal batek konfidantza handixeagoa duela HBrekiko, eta beraz, amorrazio handiagoa adierazten duela –amorrazio, zentzu onean–HBk eman behar duen neurria eman dezan. Horrek hasteko poztu egiten nau.
Ez noa ezer berririk deskubritzera. Badakigu, nahiz eta helburutan gauzak garbi eduki, praktikan hutsuneak nabaritzen direla. Eta ez noa hutsune horiek justifikatu eta maindiren errukior batez estaltzera. Baina esan nahi nuke, eta inpresio pertsonala da, ustegabeko pozgarria hartu dudala somatu dudan giroa ikusita Herri Batasuna barruko zirkuitoetan. Era berean konstata daiteke, oraindik diskurtso politikoa idatziz eta azterketa tresna bezala, alor horretan hutsuneak ditugula nagusi.
GALDERA: Neurri berezirik hartuko al da horri dagokionez?
ERANTZUNA: Neurri eraginkorrak hartzen ari dira, eta euskararen presentzia (bilerak, txostenak...) gero eta nabarmenagoa da. Badago Euskera Batzorde Nazional bat, eta gure programaren barnean, orain eskuartean daukagun udal administrazioaren euskalduntzeari buruzko gure proposamena plazaratu eta abiarazi ondotik, gure programaren barnean lehentasun nagusia eskainiko diogu Herri Batasunaren barne euskalduntzeari.
Nik uste dut honek 'efektu biderkatzailea' edo eragingo duela. Herri Batasuna euskal abertzaletasunaren mamitze inportanteena dela pentsatzen dugunez, publikoki bere euskaltzaletasun praktikoa azaldu behar duela erabaki serioa hartuko da.
GALDERA: Euskal kulturaren eta hizkuntzaren ezagutzak zenbaterainoko garrantzia dauka politikagintzan?
ERANTZUNA: Alderdi politiko batzuren anestesia egoera aipatu dut lehen: pentsatzea egungo marko politiko-juridikoak gure hizkuntzaren etorkizuna eta nazio nortasun eta kontzeptua bideratzen dituela. Halakorik sinistea euskal kulturaren eta hizkuntzaren ezagutza ustezkoaren isladapen edo agerpen bezala jo beharko genuke. Hala iruditzen zait neri behintzat. Euskal kulturari eta euskararen jabe izateari gero eta garrantzi gehiago eman behar diogu gure herriko gauza askotaz konturatzeko. Oraindik gure alderdian eta besteetan ere alfebetatutako politikoak gutxi direla ezagun da, nahiz eta horrek esan nahi ez duen derrigorrez sentsibilitate nahikorik ez daukatenik.
GALDERA: Eta bati burura datorkio Telesforo Monzon bezalako politiko eta kultur gizona...
ERANTZUNA: Elkar hizketa bukatzera goazen itxura hartzen diot galderari. (Barreak). Ba, idealizazioan erori gabe, badakigu Monzon bezalako pertsonaiak herri baten bizitzan nekez suertatzen direla. Zirkustantzia, osagarri eta doai askoren sintesia zen. Alde batetik, abertzaletasun historikoaren ordezkari peto-petoa zela, beste alde batetik, idazlea eta hitzaren dosia zuen pertsona. Horrelako pertsonalitate bat nahi eta nahi ez, nolabait esan, lider izatera kondenatua zegoen. (Irribarrea) Ez da nere kasua hainbeste doiarena. (Barreak).
GORKA ARRESE
38-41


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARRIETA3
PertsonaiazARRIETA3
EgileezARRESE1Politika

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude