Maite Idirin: "Akto kultural bat egin dugu disko honekin"


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Maite Idirini elkarrizketa.

Maite Idirin: "Akto kultural bat egin dugu disko honekin"
Amak gaztetan gitarra erregalatu zionetik ez dio kantatzeari utzi Maite Idirinek.
Bizkaiako Zeberion hasita, 69hik aurretzean Parisko kafeteatro batean arituko zen urte batzuz, gero Iparraldera itzultzeko 74ean, ordudandik han-hemenka aritu delarik, hori bai, denbora bateko gitarra utzita beste hiru nesken laguntzaz klasikorantz abiatuz bere urratsak. Sasoi bateko bere abesti sozialek, herri baten, kultura baten zapalkuntzaren adierazgarri direnak, aintzinako musikariei utzi diete lekua beraz. Euskal Kamerataren azken diskoa dugu guzti honen adierazgarri, non Guridi, Donostia, Aranbarri eta Larrañagaren musikak eskeintzen zaizkigun bertan. Baionako Zabal liburutegian hartu gaitu gu, lehengo eta gaurko kontuen esateko prest.
GALDERA: Ze aipatuko zenigute zure gaztaroaz?
ERANTZUNA: Miravallesen jaio nintzen duela 45 urte. Haurtzaroa han pasa nuen, eskola publikoan ikasten, erdal giroan erabat. Nere familia euskalduna zen, Zeberiokoak nituen aita-amak. Erdara eskolan ikasi nuen, baina hori, ez nuen inongo problemarik izan bi hizkuntzak erraz erabiltzeko. Bistan dena, problema geroago etorriko zen, 12 edo 13 urte nituela, herrian ez zen euskaraz deusik hitzegiten orduan, errefusaturik genuen, eta etxean erdaraz erantzuten nien. Geroago hasiko ginen dantza talde batean kontzientzia hartzen, euskaraz mintzatu nahian, ez zekitenak ere ikasten... batez ere dantza taldean hartu nuen nik kontzientzia politikoa.
GALDERA: Nola murgildu zinen kantagintzan?
ERANTZUNA: Herriko eskolan 14 urte arte jardun nintzen. Josten aritu nintzen gero urtebetez, baina gurasoek antzeman zuten ikasi behar nuela eta hala, Bilbora jo nuen komertzial ikasketak egitera, kontabilitatea alegia, eta gero lanera, 21 urtetan edo idazkari bezala jarri nintzelarik. Bazegoen ordurako giro bat sortua gure herrian, Bilbon eta inguru guztietan, aldaketa zenbait emanak ziren portzierto, ikastolak sortu ziren, ETA... nere amak beti esaten zigun buelta etorriko zela, eta gu beti buelta geneukan buruan.
Garai hartan amak gitarra bat oparitu zidan, koralean betidanik kantatzen aritua, botza polita nuela zioten eta beno, hortik eutsi nion kantagintzari. Idazkari lana utziko nuen erabat zeren bizitzeko beste era bat antzeman bait nuen kantuaren bidez orduan. Solfeo ikasterari ekin nion eta halako batean, maiatzaren 68an, Zeberion kantatu nuen estreineko aldiz.
GALDERA: Kontaiguzu piskat nolatan bizi izan zenituen gitarra eskuan urte haiek?
ERANTZUNA: Ni hasi bezala hasi zen Bittor Egurrola, Ondarruko neska batzuek, Beti Alai taldea, eta bikote bat, Zintzoak. Estreineko aldiz Zeberion joko genuen, gero Euban eta hola... CINSAkoek disko bat egiteko aukera luzatu zidaten hasi berri nintzela eta ni erabat kontent noski! Diskoa Ataualpa Yupanquiren abesti batzuez egingo nuen, zeina Bilbon ezagutu nuen kontzertu batetan, indioen zapalkuntza eta gurea aztertzerako orduan paralelismo batzuk argi eta garbi antzeman nituelarik horrez gero. Beraz, Arestik eta Pablo Iztuetak bere lau abesti itzulita osatuko nuen lehen aipaturiko diskoa. Disko txikia egin ondoren Bizkaia osoan kantatzen hasi nintzen, eta gero Gipuzkoan ere...
Ez dok amairu Gipuzkoan zen, gu aparte geratzen ginen. Gure mogida gainera, berehala desegingo zen: Ondarroako zenbait kertzelan sartu zituzten, eta ni ere, 69ko apirilean, ETAko bati laguntzeagatik erbesterea joan beharrean aurkitu nintzen. Erbestera joan bezain pronto Lobainako unibertsitateko haustura ezagutuko nuen, unibertsitate flamandarra sortu zenekoa.
Gero Parisa joango nintzen eta han 68ko ondorioa ezagutuko nuen. Han hasiko nintzen Euskal Etxean Axularren liburuaz alfabetatzen. Giroa berriz izugarrizkoa zen. Kulturalki libertate osoa zegoen, liburuak eta, erosteko posibilitatea, gero kasik ezkutuan irakurtzen genituenak. Hala irakurriko nituen Oteizaren Quosque Tamdem, Simone de Beauvoir-en Bigarren seksoa, zeinak buruan nituen galdera askori erantzuten zion, eta Basconia Krutwig-ena. Hiru horiek izango ziren urte horietako ideologiko base garrantzitsua.
GALDERA: Nolako Paris ezagutu zenuen 69an?
ERANTZUNA: Parisen egundoko irekitasuna eman zen, batez ere sozial aldetik, feminismoari zegokionean sekulako emakume taldeak sortu zirelarik. Bestela, Parisen oso arina zen dena, gure ideiak, gure lan egiteko era... Aldiz, gure klandestinitatea oso serioa eta zigortua. Komuna batzuk eraikiko ziren, komunidade bizitza bultzatuz. Ni ez nintzen sartu ze askapen sexuala zioten hartarako ez bait nengoen prestatua. Ikusten nuen azken batean, neskek sufritzen zutela, komunetatik deseginda ateratzen zirela, sikiko eta fisikoki. Abusatu egiten bait zen beraietaz. Neri esaten zidaten ez zaitez moja izan, eta nik berehala moztu ere, nik nere barua zainduko dut nahi dudan bezala erantzunez.
Ez banuen kantatu beharbada ez zen izango hain aberatsa hango bizitza. Asko ninduten kantatzera Bretainiara, Okzitaniara, Flandriara, leku askotan egon nintzen, Euskal Herriko problematika azaltzen. Jendeak oso ongi onartzen ninduen, kultura askotaz jabetzeko aukera izan nuen, Okzitanoena kasu, erabat aberatsa bera. Honezaz gain, Jokin Apalategirekin ezkonduko nintzen eta haur bat eduki 1972an, ondoren Ipar Euskal Herrira bueltatzea erabaki genuela.
GALDERA: Parisen ze leku bete zuen kantagintzak zure bizitzan?
ERANTZUNA: Hastapenetan etxeak garbitzen arituta Unibertsitatean sartuko nintzen aurrerago eta sikologia lizentzia burutuko. Euskaraz kantatzen segituko nuen bitartean gainera, Migel Arozamenaren Candelaria kafe Teatroan, nere Parisko 4 urtetako bizitzaren atalik interesgarriena gauzatzen hala. Hego amerikar mordoa ezagutuko nuen bertan, argentinar, chilear, katalunyarrak ere. Urte bohemioak haiek, aberatsak oso, hango solasaldiak, han entzundako taldeak...
Begira, disko luze bat eskainiko zidan Parisko disketxe batek, zeina euskaraz egin nezan nahi zuten, gaietan heurek moldatua izango zena eta ukatu egin nuen. Gerora damutu naiz apur bat erabaki hartaz. Baina beno, gai sozialak jorratzen nituen eta heurek ez zuten holakorik nahi eta hola... Halere, bi disko txiki egingo nituen sasoi hartan, bata Jokin Apalategiren Burgosko hauziari buruzko letrez eta bestea Etxeparen lau poemez.
GALDERA: Politikoki zertan zineten errefuxiatuak?
ERANTZUNA: Anekdota polita dankat honetaz kontatzeko: justu Parisa iritsi nintzela, PCEkoak ETAkoen atzetik zebiltzan. Hau honela, afaritara konbidatu ninduten esanez Paco Ibañezekin kantatzeko aukera izango nuela eta lagunak ere ekartzeko. Zera, itxialdi bat prestatu ziguten, afaritan ginela elkarlan bat proposatu bait ziguten beren gauzetara moldatu nahiez. Gurekin ez zuten deusik lortuko, baina besterekin bai: Mikel Azurmendi, "Eskubi", Imanol ere hor sartuko ziren...
ERANTZUNA:73 bukaeran etorriko ginen Iparraldera. Orduan sortu ziren hemen ikastolak piskanaka-piskanaka, beren inguruan egundoko giroa bilduz. Kantaldi piloa antolatzen zen mogida bultzatzeko, Etxamendi-Larralde, Manex Pagola, Sarasola, Pantxoa eta Pelloz... nik honela ezagutu nuen Iparralde osoa hiru urte edo topera kantatzen. Disko luzea kaleratu nuen ere, ELKARek egindako lehena hain zuzen, txeloa, flauta eta beste sartuz beste diskoetan ez bezala. Zergatik? Ikusi bait nuen zerbait prestatuagoa behar nuela egin, aspertzen hasia zela jendea bertzelakoaz. Eta halaxe eboluzionatu dut polikiro klasikora.
GALDERA: Musikaren baitan berriz egundoko aldaketak.
ERANTZUNA: Urte haietan hasi zen planteatzen kantaldiak hobeto antolatu behar zirela: mikro txarrak, ordutegiak. ere halatsu, batzutan desastreak izaten ziren... Halaze agertu zen Jaime Jarritu ospetsua K-2000koa, enpresario bezala. Bi sono erosi eta jan zituen, monopolizatu alegia, hemengo jaialdi guztiak. Erdi mafiosoa zela eta, berehala haserretu zen berarekin mundu guztia eta hori, ez zion negozioak askotxo iraun. Hortik aurrerantzean sortuko zen rocka Errobiren eskutik. Beti pentsatu dut kaltegarria izan dela guretzat. Hemen rockarekin hasi zen droga ere, nahiz eta funtsean agian biak ez duten zer ikusirik. Baina zera, mogimendu bakoitzak aurkitzen ditu bere kontsumizioak eta rockak droga dakar. Nik arriskua beti ikusi dut. Bere garaian giro bat sortu zen hemen rocka eta drogak modernistatzat joz, eta besteak karrozatza. Iparraldean beranduago sartu da euskal rocka. Errobik sortu bazuen ere Hegoaldean besterik ez zuen jotzen. Orain dago topera hemen! Baina badirudi diskoen salmentatan behera doala, eta hor azaltzen da jendeak duen interesa. Azken partean trikitixa dabil indarrean. Rockak baliapide haundiak eskatzen ditu, jende asko behar da guzti honen amortizatzeko, kontzertu erraldoiak... nik uste Euskal Herria txikiegia dela, begira, Kortatuk utzi du, Itoitzek, akitu egin dira, besteak beste ekonomikoki ez bait du konpentsatzen. Gainera, guzti hau, trust haundiek daukate kontropean, ingelesez kantatu behar da. Halere, ez da definitiboa, pasatuko da gurea pasatu zen bezala, jendeak gustoez aldatzen du eta aldatu erazten diote, ze azkenean mass-mediak sortzen bait ditu fenomenook, modak, jateko erak... Beharbada hurrengo mogimendu musikala oso geldoa izanen da, oraingoaren kontrapuntua.
GALDERA: Hainbat urte kantari pasata zertan datza zure eritziz musikaren edertasuna?
ERANTZUNA: Begira, ni 74ean hasi nintzen kontserbatorioan. Ikusi nuen teknika bat beharrezkoa zitzaidala, ez nekatzeko batez ere, eta honetan jarrita ezagutu nuen musikaren edertasuna zertan datzan. Behin hori ezagutuz gero ez dago konparatzerik. Rock kantu gutxi daude onak, eta aldiz klasikoetan kalitatea haundia duzu. Egia esan nik beti maite izan dut musika klasikoa baina ideologikoki alde batean nuen. Giro iraultzailean beti ere burgestzat kontsideraturik egon bait da. Batez ere frankismoaren garaian elitearen esku monopolizatua izan delako. Baina begira, sortaldeko herrietan oso herrikoia da, eta beti izan da hala.
GALDERA: Soprano bezala amaitu zenuen kontserbatorioko karrera. Nola dakusazu botzen mundua hemen eta gaur?
ERANTZUNA: Euskal Herrian izugarrizko botzak daude, aldiz ez dago inongo kezkarik horiekiko. Botza onak izan ditugu betire, Ustaritzeko Garat dela, Gaiarre... Hor dituzu koralak gainera. Zer gertatzen da orduan? Tradizioz beharbada kultura atzean utzi dugula beti, eta argi dago jendea lantzatu egin behar dela, kantu eskolak sortuz kasu, honela egiten bait dira artistak. Klasikoekin halaxe gertatzen da Gorostola eta bestek karrera kanpoan egin dute, Euskal Herrian posibilitaterik ez zegoenez.
GALDERA: Zure botza soprano batena kontsideratu badezakegu, egun egiten duzun musika klasikoa dela esan daiteke. Zertaz ari gara klasikoaz ari garenean?
GALDERA: Begira, frantziarrek adibidez, ez dute musika folklorikoa gogoko, kasik ahantzia dute beren musika zaharra, modernismo horretan murgilduta erabat. Euskal Herrian ere halatsu gabiltza. Aita Donostia, Guridi, ezagunenak eta behar bada musika herrikoiari dagokionean gehien mugitu direnak, Azkue bera, jendeak ez ditu ezagutzen, eta gure errua da. 86an, Guridi eta Aita Donostiaren 100. urteurrena zela eta, izan genuen aukerarik klasiko hauen musikaz jabetzeko kontziertoen bidez.
Gure azken diskoa guzti horren berpizten saiatzen da, erroetan daramagun musika gurea errebeindikatzen. Adibidez, XVIII. mendeko sonata bat sartzen dugu polita oso, inork ezagutzen ez duena, diskoko piezak ederrena bera. Hor nik uste dut Euskal Herriko historia ez dela sollik gertakizunena, ba da artearen historia, musikarena, teatroarena, hor daude pastoralak gorakada bizian, aurtengoa historikoa izan da, eta ez da inor ohartu horretaz.
Hori, nik uste inkultura situazio batetan bizi garela, beti dago masa eta ez masa. Masa nola mugitzen da? prentsak, mass-mediak ematen dionaren arabera. Kultura munduan mugitzen garenok urrutirago joan behar dugu halere, Euskal Herriko interes kulturalak bilatzera, gero publikoak entzungo gaituen, ez gaituen entzungo, ez dakit. Alde honetatik behatuta pentsatzen dut akto kultural bat egin dugula disko honekin. Ez dakit jendeak entzungo duen, baina hori, gurea kulturgintza da eta hori ez da mass-mediatan sartzen. Egia esan ez dakit zeri segika ari den jendea, amerikarren inkultura segika ari da seguruenik.
GALDERA Batere laguntzen al da musika klasikoa? Eta nola lagundu beharko litzateke bestalde?
ERANTZUNA: Instituzioak dena kontrolatu nahian aritu dira eta hori tamalgarria da. Zera, diru bat ematen digute zirkuitoak egiteko, Herriz-Herri dela kasu, baina begira, aurten ezta hori ere, ezetza eman bait digute.
Bistan da jende militantea organizatua zegoenean askoz ere hobeto zegoela den-dena organizatua. Hor ikusten da jendearen inplikazioa behar dela gauzak serioski hartzeko. Instituzioek egin behar dutena da herri mugimenduak lagundu. Baina potereak beti nahi du kontrola. Musika klasikari dagokionean instituzioek ez dute bultzatzen, eta gero kultura problema dago. Ba dago halako aurreritzi eskas bat. Eta hori tamalgarria da. Ze guk patrimonio bat daukagu eta hori ez da burgesena, hori herriarena da.
GALDERA: Zer dela-ta azpimarratuko zenuke zure azken diskoa?
ERANTZUNA: Batetik, lau emakumek egin dugulako. Esan beharra dago Euskal Herrian ez dagoela emakume disko askorik, beste musika alorretan ez dagoen bezala. Rockak denak baztertu ditu, rocka matxista ere bada eta. Disko hau egitea erabat atipikoa suertatu da beraz, korrontearen aurka egin dugu eta, guk behintzat plazerra hartu dugu. Problema izan da diskoetxearena. 5 urte neramatzan ELKARen projektua aurkeztuz eta azkenez onartu didatela.
LOREN ARISTI
35-39


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakIDIRIN1
PertsonaiazIDIRIN1
EgileezARISTI2Kultura

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude