"Herri Batasunari Negoziaketa Politikoa Edukinez Betetzea Egokitzen Zaio"


2021eko uztailaren 23an
Josu Muguruza, HBko Mahai Nazionalekoari elkarrizketa
Josu Muguruza, HBko Mahai Nazionalekoa .
"Herri Batasunari Negoziaketa Politikoa Edukinez Betetzea Egokitzen Zaio"
'Egin' egunkariko erredakzio lanetan buru-belarri ari dela aurkitu dugu Josu Muguruza bizkaitarra. Errefuxiatu eta preso izatea zar den larrutik ezagutu duen hogeitamar urtetako gazte hau, aurten, Herri Batasunako Mahai Nazionala hautatzerakoan bertako kide eta formazio alorraren arduradun izendatua izan da. Euskal Herriko egungo egoeraz mintzatu gara eta datorrenari begira, udazken beroa iragarri digu Josu Muguruzak.
Josu Mugurazaren ustetan, Herri Batasanak izugarrizko garrantzia du egin duen indar metatze hori adierazpen politiko bezala gauzatu dadin.
ARGIA.–Herri Batasuna berregituraketa lanetan hasi zenetik bada hilabete zenbait. Eman al ditu prozesu horrek espero zenituzten emaitzak?
Josu Muguruza.– Berregituraketa horrek ez du oraindik bere bukaera izan. Berregituraketa ez da Mahai Nazionalaren berritzea edo alor desberdin batzu sortzea bakarrik izan, batez ere, Herri Batasaunaren gorputz osoari, goitik behera eta behetik gora, funtzionalitate politiko bat ematea egoera honetan eta geroan pentsatuz izan da berregituraketa. Honek baditu bere zio politikoak, eta honen bitartez militantziaren protagonismo handiagoa lortu nahi da. Honela, herriko komitetik hasita, eskualdekora, herrialdekora eta Mahai Nazionalera iritsi arte, bakoitzak bere ardurak bereganatu ditzan eta benetako praktika politikoa egin dezan arlo guztietan.
Aurten hamar urte beteko dira Herri Batasuna jaio zela eta urte hauetan zenbait hutsune sortu da baina okerrak ere zuzendu dira.
Estatu Espainolaren So Zio Europearrek Presionatzen Dute Euskaldunentzako Irtenbideek, Nola Edo Hala, Negoziaketaren Itxura Har Dezaten"
A.–Zeintzu dira Herri Batasunaren funtsean samatu dituzuen hutsune edo akats nagusiak?
J.M.–Neurri handi batetan eraketa eta azterketa politiko homogenizatzalle baten falta. Berregituraketa honekin hauek konpontzeko asmoa dago eta Herri Batasunak duen protagonismoa gauzatu egin behar dugu eguneroko politikan. Hau da, kontestu politiko honetan KAS alternatiba izanik HBren programa, honi azalpen bat, garapen bat eman behar zaio; era berean, herritartu egin behar da, zeren eguneroko arazoetan aplikapenak baditu eta.
A.–Eta berregituraketa hau nabarituko al da kalean?
J.M.–Nabaritu beharko da. Behar bada, ez iniziatiba politiko handietan baina bai herriko bizitza politikoan; herrietako arazo ezberdinei erantzuteko eta alternatibak eskeintzeko gaitasuna izan behar da. Eta horrekin ez da irtenbideen zerrenda bat egin nahi, planteiatzen diren arazoen aterabideak kokatzea baizik.
Hamar urte hauetan akatsak eta bertuteak nahasturik izan ditugu, eta orain arte, eta oraino ere, gure zilborrari begira gaude. Parlamentu europearreko datorren urteko hauteskundeetarako edo urte bukaerarako berregituraketaren emaitzak gauzatzen hasiko dira.
A.–Azken hilabeteotan Herri Batasunan bertan, eta bere eremuan ere, mugimendua eta aldaketak ikusi dira. Honek une politiko desberdin baten aurrean garela esan nahi al du eta horren aurrean egokitu nahi duela Herri Batasuna?
J.M.–Herri Batasuna bizkar-hezurra gogortzen joan zaion militante eta organu multzo handi bat izan da eta da; HBri nortasun politiko bat eman nahi diogu eta hau azterketa politiko baten ondorioa da: hamar urte hauetako borroka desberdinen ondorioz, orain arte negoziaketaren alde metatu ditugun indar guztiek marko berri batetarantz eramaten gaituzte; orduan, Herri Batasunak izugarrizko garrantzia du indar metatze hori adierazpen politiko bezala gauzatu dadin; bigarrenik, marko politikojuridiko honekin ados ez daudenen indar metatzearekin jarraitu behar du
Soziologikobi estatuak galdu egin du Euskal Herrian eta HBk espektru hori politikoki gauzatu beharra dauka"
eta, hirugarrenik, marko berri horretarako prestatu. Herri Batasuna etziko baino, etzidamuko egunean pentsatzen hasia da.
HBren barnean, sozialki eta politikoki, sektore desberdinak daude, oinarria oso heterogenoa da. Gerorako izugarrizko garrantzia du base horren homogenizazio politiko minimo bat lortzea. Kontestu honetan, oinarriak negoziaketa politikoaren inguruan–eta azpimarratzen dut negoziaketaren politikotasun hori–egiten den azterketa politikoa barneratzeko duen behar horri ematen diogu iehentasuna. Berregituraketa gaiari heltzerakoan azterketa politiko batekin hasi ginen, hau indartuz eta aberastuz joan da eta orain azterketa hau ongi barneratu, sakondu nahi dugu bolada honetan Herri Batasunaren kontrako borroka ideologiko izugarri bat egongo dela pentsatuz. Era honetan, argudio eta ideiak garbi izanez, gure basea ideologikoki sendo izan nahi dugu.
A.–Eta bitartean, nola eranizun dezake Madrlilek?
J.M–Etsaiak gure Herriaren negoziaketaren aldeko giro hori bideratu nahi du, baina ez guk azpimarratzen dugun negoziaketaren politikotasun erantz, polizialerantz baizik. Hasiera batetan ez zen negoziaketa negoziaketa bezala planteiatzen, ETAri errendizioa eskatzen zitzaion. Gero, ezker abertzaleak negoziaketaren aldeko indar metaketa egin du eta etsaiak taktika itxuraldatu egin du, edo aldaerazi diote. Bere sozio europearrek Estatu Espainola presionatzen dute euskaldunentzako irtenbideek, nola edo hala, negoziaketaren itxura har dezaten. Herri Batasunari beraz, negoziaketa politiko hori edukinez betetzea egokitzen zaio.
A.–Lehen aipatu duzu Herri Batasuna etziko balino etzidamuko prestatzen ari dela. Negoziaketaz ari garenez, noiz gerta daiteke, ez al da epe laburrera espero?
J.M.–Edozein negoziaketa prozesutan atal desberdinak izan ohi dira: kontaktoak, elkarrizketak eta berez negoziaketak, akordioak alegia. Kontaktoak izan daitezke, izan dira jadanik, baina nork ziurta dezake akordiok datorren urtean edo bizpahiru urteetara edo noiz izango diren? Faktore askok eragingo du prozesua berandatzeko ala lehenago burutzekoa. Esfortzuak prozesua lehenagotzeari zuzenduak daude baina etsaiak botere faktikoen ordezkaritasun handia du, nazioarte mailan laguntza handiak ditu, oso homologatua dago Europan eta, hala ere, Europan ere, kontestu erreferentzialak daude denboran eta honek, lehen esan bezala, Estatu Espainolari presioa egiten dio gure egoerari aterabide negoziatu bat edo aterabideren bat aurkitzeko.
Batzuk diote negoziaketa politikoa 92.ean izan daitekeela, edo 91.ean edo 90.ean; horrekin futurismoa egitea oso arriskutsu iruditzen zaigu. Egia da data erreferentzial batzu daudela, baten alde eta bestearen kontra jokatzen dutenak; bi parteak, hau da, NAEM eta Estatu Espainola, ikututzen dituzten presioak badaude. 92.ean Europako akta bakarra sinatuko dutenean, Estatu europearrek Europari forma politiko egonkor bat eman nahi diote, eta zalantzarik gabe Kontinentean Euskal Herria da egonkortasun hori lortzeko oztopo handiena suposatzen duena. NAEMrentzat ere erreferentzia bat da, honen zein nolako indarrek marko europear hori egonkorrago edo gure aldekoago bilaka dezaten.
A.–Bi parteak presionatuak daudela esan duzu. Zer nolako presioa jasaten du Herri Batasunak?
J.M.– Europaren interbentzioa izugarria izango da, batez ere ekonomikoki, eta Europa polizial eta judizialaren aldetik ikusirik ere bai. 92.a haientzat eta guretzat muga bat da. Honek pentsa erazten digu datozen urteetan borroka inoiz baino gordinago izango dela, bai beren aldetik, eta, pentsatzen dut, bai NAEMren aldetik arlo guztietan. Badirudi partidu sozialistak ETAri beste alternatiba bat eskeintzeko arazoak dituela. Negoziaketa polizialaren atala bukatu den neurrian, eta bukatze hori garbiki adierazten du azken boladan egin diren kanpaina eta abarri erakunde armatuak eutsi egin diola, preso eta errefuxiatuek erasoaldi horri eutsi diotela eta oraindik eutsiko diotela Herri Batsuna ez dela partidu sozialistak nahi zuenetik aritu; orduan hurrengoa zein da? Badakite ETAk ez duela 'reinsertzio' proposamena eta negoziaketa 'a la baja' onartuko, beraz... zein aterabide dute?
"Badirudi partidu sozialistak ETAri beste alternatiba bot eskeintzeLo arazoak dituela"
A.– PSOE Euskal Herrian bere paktuak eta komeni zaizkion aliantzak egiten trebe aritu da.
J.M–Bai, baina PNVren desgastearengatik eta PNV gero eta partidu bizkaitarrago bihurtzen ari delako, PNVrekin Baskongadetan duten eta UPNrekin Nafarroan duten paktua pikutara joaten bazaizkle, zein alternatiba dute? Gelditzen zaien bakarra EA bultzatzearena da. EAk hortik egiten dituen eskaera guztiak ez dira ezertan gauzatzen, azken finean praktika erreformista hutsa dauka. Autodeterminazioa lortzerik ez dago egungo marko politiko honek ematen dituen tresna politikoen bidez eta hori onartu behar dute EAkoek. Eta horren alde hain indartsu egiten badute, esan dezatela zein tresna politiko legal dauden egun hori aurrera eramateko. EA hasiera-hasieratik sektore epelen botuak lortzeko tresna izan da eta horretan porrot egin dute HBri elektoralki ez bait diote minik egin.
A.–Nola ikusten duzu Euskal Herriko egungo egoera politikoa?
J.M.–Egoera oso polarizatua dago, tentsioz betea, batez ere, PSOEk eta EEk gure kontra daramaten jukutria oso maltzurra delako. HBrekiko PSOEren azken erasoa ekonomikoki itotzea da, gure diru-iturriak moztea.
PSOEren iniziatibaren zioa guk indar gehiago ez metatzea da. Honela, edozein preziotan Herriaren sektore gehienak gure kontra jartzea da. PSOEk jakinik base sozial nazionalistak gure planteamendu politikoak onarizen dituela, horiek gureganako dituzten zubi guztiak moztu behar ditu, bestela jokua amaitu egiten zaio. Nafarroan eta Baskoogadetan Erreformak ez du gehiagorako ematen.
Herri Batasunari beldur diote. Etsaia ez da motza eta HBren botoemaileen perfil soziologikoa aztertzen badu, botoemaile hauek iraultzaletasunaren perfil klasikoa ematen dutela jabetuko da eta izua izan behar du. Soziologikoki estatuak galdu egin du Euskal Herrian eta HBk espektru hori politikoki gauzatu beharra dauka.
A.–Horretan galdu arren, HBren kontrako kanpaina dagoela ezin ukatzekoa da eta, bestalde, bere isolamendua eskatzen da, errefuxiatuak ez dira inondik agertzen, ETAk ezintasunarekin topo egiten omen du ekintzak burutzeko, presoak moralik gabe omen daude...
J.M.–Etsaiaren ofentsiba honen atal garrantzitsu bat irudi hori zabaltzea da gure base sozialak ere onar dezan. Gaur egun gure gizartean isolatuen dagoena partidu sozialista da. Honek ez du bere botu kopurua kalean gauzatzerik lortu, 'Casas del Pueblo' horietan gelditu da eta ez du bere politika mugimendu sozialetara zuzendu, ezker abertzalearekin alderantzizkoa suertatu delarik. Bai kalean, zeren HBk zerbaiten adierazpena utzi nahi duenean jendea kaleratzen bait du, eta bai udaletxeetako eta problematika sozialetako protagonismoa ezker abertzaleak du eta horren adierazgarri politiko zabalen den Herri Bataunak.
Sartu nahi diguten zepo ideologikoarekin kontuz aritu behar gara, azken batetan, beren eza guztien estalgailu bihurtzen bait da.
INAKI ZUBIONDO
Josu Muguruzaren ustetan, herri Batasunak izugarrizko garrantzia du egin duen indar metatze hori adierazpen politiko bezala gauzatu dadin.
"Honek pentsa erazten digu datozen urteetan borroka inoiz baino gordinago izango dela, bai beren aldetik, eta, pentsatzen dut, bai NAEMren aldetik arlo guztietan".
Nafarroan eta Baskongadetan Erreformak ez duela gehiagorako ematen dio Herri Batasunako buruzagi honek.
13-15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazMUGURUZA2
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude