J.M. Lujanbio, San Juaneko patroiari elkarrizketa
J.M. Lujanbio: "Patroi izatea odolean daramadan zerbait da"
Nork ez du ezagatzen dagoeneko San Juaneio Erreka traineruan patroi bezela ibiltzen den Juan Mari Lujanbio pasaitarra? Izan du bainan ikasirik Juan Marik, patroigintza, aitonarengandik hasita, odolean daramaten zerbait bait dute lujanbiotarrek. Aitak Kontxan irabazitaio 5 banderak gainditzea helburutzat duela daramatza lanean azken urteak, deskantsurik gabe, olatu tartean hain trebeki moldatzen den gazte honek. Eguneroko entrenamenduen lekuko diren Koxtapeko egoitzetan harrapatu dugu, zertan da itsasoa gaur? galdetuz ekin diogularik solasaldiari.
GALDERA: Zer derizkiozu bukatzear dagoen denboraldi honi buruz?
ERANTZUNA: Trainerutako denboraldia ekainaren erdi aldera hasi genuen, poliki poliki "mobilekoak" sartuaz. Lehenengo estropada uztailaren 31ean jokatu genuen, hemen Pasaian, eta hor garaile atera ginen. Hortik aurrera jendea berotzen hasi zen, eta hainbat eta hainbat estropadatan ibili gera, batzuetan garaile izan garelarik eta beste batzuetan ordea ez. Dena dela nahiko erregular ibili garela uste dut, bukaera oso gogorra izan dugularik. Gure hasierako pentsamendua, Kontxarako prestatzea zen, olinpiada izango balitz bezala, eta lortu dugula uste dut, bestela hor daude emaitzak.
GALDERA: Lehenengo estropadan garaile izan zinetela aipatu duzu, gainera apostutan eta pronostikotan galtzaile ateratzen zinetela aipatu behar da, ezta?
ERANTZUNA: Guk denboraldia nahiko lasai hasi genuen, Pasaiakoa baino lehen beste estropada batzuk genituen, baina denboraldia oso luzea zenez, ez ginen horietara aurkeztu. Lehenengo estropada jokatu baino lehen bagenekien zeintzu ziren gure indarrak, eta San Pedroren erreferentzia ere bageneukan, estropada guztietan garaile suertatzen ari bait zen. Denborak aldiz aurretik jakinaz, San Pedrorekin ibiliko ginela pentsatzen genuen, baina estropada ona egin ondoren aise irabazi genuen Kontxan.
GALDERA: Denboraldi koupletoa egin duzue San Pedroren antzera. Hau honela, nola uler daiteke Kontxan hauei ateratako diferentzia?
ERANTZUNA: Lehen esan dudan bezala gu lasai hasi ginen, poliki-poliki estropada garrantzitsuenak irabazteko asmoz. Baina behar bada, esan daiteke ere San Pedro oso erregularra izan dela eta gu ez ordea. Zergatik? Behar bada itsasoan ez garelako asko ibili; eta guk denbora asko behar dugu itsasoan ondo ibiltzeko, jendea "mobiletik" bait datorkigu. Baina poliko-poliki jarri gara, eta bukaeran itsasoan ez gara gaizki ibili. Beraz, hor egon daiteke gora behera horien arrazoia, batzutan San Pedrok eta bestetan guk irabaztearen arrazoia: gu ibaian oso ondo ibiltzen gara eta itsasoan ordea ez hain ondo, baina gaizki ere ez.
GALDERA: Kontxan itsaso txarra egonez gero emaitza berdina izango litzateke?
ERANTZUNA: Nik ez dizut baietz esango, baina nik konfidantza handia neukan arraunlariekin, entrenamenduetan egunetik egunera hobeto ibiltzen bait ginen, beraz ez dut uste galduko genuenik. Gainera, kanporaketaren egunean garbi ikusi zen, ez bait ginen hain gaizki ibili; San Pedrok irabazi zuen, baina guk hirugarren egin genuen, eta ziabogatik bueltan guk egin genuen denborarik onena.
GALDERA: Zer da San Juanen beti aipatzen den "gerra sikolojiko" hori?
ERANTZUNA:Hemen beti gertatzen den zerbait Pasaiako bi herrien arteko lehia da, eta hau gertatzen denean jendeak uste du arraunlarien artean gerra dagoela, eta horregatik aipatzen dute gerra sikolojikoa, baina bai San Pedroko mutilen artean eta bai gure artean oso ondo eramaten gara, niretzako beraz ez dago gerra hori.
GALDERA: Noiztik dator bi herrien arteko seta hori?
ERANTZUNA: Orain dela hiru urte, San Pedro pixkanaka igotzen hasi zenean bi herrien arteko lehia hori berriz berpizten hasi zen. Lehengo urtean San Pedro indartsu ibili zen eta denboraldi honen hasieran ere zenbait estropada irabazi zituen, beraz bai San pedroko eta bai San Juaneko traineruen atzetik jende gehiago ibili da azken hiru urte hauetan, eta honen ondorioz bi herri hanen arteko lehia handitu egin da. Baina gure zaharrek diotenez, aspaldiko gauza da hau, eta normaltzat jo daitekeen fenomenoa da, elkarren ondoan dauden bi herri bait dira.
GALDERA: Gaiaz aldatuz, aipatu beharreko beste puntu bat, herritarrez osatako herriko traineruen eskasia da. Zenbat sanjuandar zabiltzate Erreka traineruan?
ERANTZUNA: Ni barruan sarturik bost sanjuandar gabiltza traineruan, Oreretakoak beste hiru, oiartzuarrak beste hainbeste, lezotarra beste bat, antxokoa beste bat...
GALDERA: Eta nola ikusten du hau herriak?
ERANTZUNA: Gaurko egunean, trainerua herritarrez edo kanpotarrez osatua egoteak ez du garrantzirik. Lehen bai, lehen trainerua inguruko jendeaz osatu behar zela esaten zen, baina hori galduta dago. Gaurko egunean entrenamendutan ibiltzen zara eta irabaztea da helbururik naqusiena, ez duzu pentsatzen arraunlariak herrikoak edo kanpokoak diren. Politena herriko mutilez osatutako trainerua irabazle ateratzea izango zen, baina hori oso zaila da, gaur egun kirol asko bait daude, eta gazteak nahiago dute futbolean eta parrandan ibili. Arrauna gainera oso gogorra da, egunero ibili behar bait zara. Beraz badirudi ohitura pixkat galdu dela, baina jendeak irabazi ezkero berdin jarraitzen du trainerua.
GALDERA: Jakinda kirol hain gogorra dela, nondik datorkik afizioa?
ERANTZUNA: Egia esanda nere lana ez da hain gogorra. Ni hamasei urtekin hasi nintzen, nere aitarekin probak ikustera etortzen nintzen hona, Koxtapera, eta egun batean, hemen probak ikusten nengoela, lemazain bat falta zen aitatu zidaten, eta ni jarri ninduten. Eta honela poliki poliki hasi nintzen eta duela sei urtetik traineruan nabil.
Ez da lan erraza izan, urtetik urtera taldea hobeto prestatzen bait da, eta lan gehiago egin behar da. Duela sei urtetik hona egunero egunero honera etorri beharra izan diat, bai neguan, bai larunbata eta igandetan, bai jai egunetan, bai oporretan...
GALDERA: Nolakoa da patroi baten lana arraunlarienarekin alderatuz gero?
ERANTZUNA: Mutilak hemen neguan hasten dira lanean eta gutxinaka gutxinaka mutik bakoitzaren posibilitateak neurtzen dira, gutxinaka taldea osatuz. Baino patroiaren arazoa ez da berdina, ni txikitatik hasi nintzan, eta nik uste dut patroi izatea odoletan daramadan zerbait dela, familian ikasi dudan zerbait da. Patroia izateko gaorputza eta indarra baino zerbait gehiago behar da, afizio eta gogo handiak. Neri jende askok galdetzen dit ea nola gorputz honekin patroia izan naitekeen, kalean ikusita jendeak ez du sinisten Lujanbio naizenik. Figura bat naizenik ez dut esango, baina poliki-poliki urtetan zehar hobetu egin dut, eta nahiz eta perfektoa ez izan, patroi izateko maila on batean nagoela pentsatzen dut.
GALDERA: Arraunlariak ondo ezaqutu behar al ditu patroiak?
ERANTZUNA: Bai, diozun bezala arraunlari bati indarra eskatzeko indarra baino zerbait gehiago behar da. Zure indarrakin mutil bati ezin diozu lagundu, lasai hitzegin behar diozu. Negutik hasita, poliki-poliki berarekin hitzegiten joan behar duzu, ez bakarrik entrenamendua egin eta martxa, giroa sortu behar duzu. Horrela gero traineruan zuk badakizu mutil bati nola lagundu, goxo-goxo hitzeginaz. Hori izango litzateke nere iritzi patroiaren lan bat, trainerua ondo eramateaz gain noski.
GALDERA: Arraunlariei indarra eskatzearen kontuan, jende askok aipatzen du Lujanbio oso patroi itsurosoa, probokatzailea dela. Zer diozu hortaz?
ERANTZUNA: Patroi bakoitzak bere ohiturak eta bere gauzak dauzkala pentsatzen dut, eta nik zehazki keinu asko egiten ditut, zergatik? Ni txikitatik horrela hasi nintzen, eta gainera keinu hauen bitartez beste patroiak eta arrunlariak ez dakite zer egin behar dugun, eta nere arraunlariak ordea nik keinu bat egiten dudanean badakite zer nahi dudan esan. Askotan ere ezin duzulako hitzegin beharrezkoak dira keinu hauek, keinu hauek gainera askotan gauza asko adierazten dituzte, animo bat, erritmo bat...Sekretu bat bezala dela esan daiteke, txikitatik hartu dudan ohitura bat.
GALDERA: Bai irabazten denean eta bai galtzen denean ze garrantzi dauka patroiak?
ERANTZUNA: Patroiak lan bat dauka, trainerua zuzen eraman, bueltak eman... eta jende askoren iritziz estropadak galtzen direnean patroiaren errua da, eta ni ez nago ados horrekin, egia da patroiak askotan estropadak galdu dituela, bira gaizki eman duelako, olatu bat gaizki hartu duelako etab, baina estropada bat irabazi denean ere patroiak ez du egin dena, arraunlariak egin dute. Beraz badirudi irabazten denean arraunlariek irabazi dutela, eta galtzen denean ordea patroiaren arrua izan dela, eta nere iritziz hori ez da horrela, batzutan arraunlariak badute errua eta hori kanpotik ez da ikusten.
GALDERA: Aipatu beharreko beste puntu bat apostuena da; nola ikusten duzu mundu hori?
ERANTZUNA: Garbi dago bakoitzak bere diruarekin nahi duena egiten duela, baina ni ez nago oso ados apostuekin, arazo asko izan bait ditut herriko jendearekin. Jende asko estropadak ikustea joaten da baina beste asko dirua jokatzera joaten dira, eta gu ordea estropadak irabazteko asnoz ateratzen gara, ez dirua irabazteko asmoz. Estropaden aurretik jende asko etortzen zaigu galdezka, eta esaten badiozu irabazi egin behar dugula, diru ugari jokatu du, eta irabazten badugu danak pozik, baina galtzen badugu ordea kulpa patroiarentzako. Beraz, ez nago batere ados horrekin, dirna galtzen den bakoitzean patroiaren errua bait da, eta irabazten dutenean ordea guk ez dugu inongo dirurik ikusten, beraz oso kontu txarra da hori. Behar bada baita ere esan daiteke giroa zertxobait galtzen ari dela, diru kontua dela noski, asko dirna jokatzea joaten bait dira soilik.
GALDERA: Ezin dugu elkarrizketa bukatu errekorrez hitzegin gabe, zer dela eta zuen zaletasun berezi hori?
ERANTZUNA: Bai nik dagoeneko bi errekor ditut, duela bi urte egindakoa eta aurten egindakoa. Duela bi urte egindakoa neretzako helburu handi bat izan zen eta aurten ere berriz lortzea oso urruti zegoen zerbait zen, baina beste hamabi segundutan jaitsi dugu.
GALDERA: Gaurko zaharrek diotenez egun baldintza askoz ere hobeak dituzue. Hori egia al da?
ERANTZUNA: Gaurko zaharrek lehengo mentalidadea daukate, eta askotan esaten dute beraiek traineru hauekin edozein gauza egingo zutela, baina konturatu behar dira preparazioa oso desberdina dela; lehen bi hilabetetan ibiltzen ziren, eta gaur egun ordea hamar hilabetetan ibiltzen gara. Pistei dagokionez, egia da azken urte hauetan ez dagoela horrenbeste olaturik. Baina errekorra egiteko traineru eta itsaso on bat baino zerbait gehiago behar da, ekipo on bat behar da, eta hori ez da urte batean egiten. Gainera bi urtetan errekorra jeistea are zailagoa da, gainera ez dugu segundu batean jeitsi, hamabi segundutan baizik.
GALDERA:Noiz arte izango dugu Lujanbio patroi?
ERANTZUNA: Askotan pentsatu dut uztea baina oraindik hemen nago, afizio handia daukat. Baina gustora egingo nuke urte pare bat utzi eta gero berriz bueltatu, baino ikusten dut nik usten baldin badut ez dagoela beste inor atzetik. Afizio duen beste mutilen bat ikusiko banu denboraldi baterako utziko nuke, baina ez dator inor.
GALDERA: Ez al dago beste Lujanbiorik?
ERANTZUNA:Ez, oraingoz ez behintzat.
GALDERA: Aitak irabazi zituen bost Kontxak irabaztea ailatuko zerala uste al duzu?
ERANTZUNA: Orain nik baietz esaten dut, nahiz eta zaila izan nik uste dut ailatuko naizela. Seguru seguru ez dizut esaten baina uste dut ailatuko naizela. Gainera badaukagu etxean holako lehia bereizi bat, aitak nik baino Kontxa gehiago irabazi bait ditu, baina nik berak baino errekor bat gehiago daukat. Hor dago gure arteko apostua!
MIKEL ARRIETA
38-41
Gaiez\Kirola\Arrauna\Besteak
Pertsonaiaz\LUJANBIO1
Egileez\ARRIETA4\Kirola