"Euskal ekologismoa, askatasun nazional eta sozialaren mugimenduko beste frontea"


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Eguzki erakundeko Sabino Ormazabali elkarrizketa

Sabino Ormazabal, Eguzki erakundearen partaide
"Euskal ekologismoa, askatasun nazional eta sozialaren mugimenduko beste frontea"
Sabino Ormazabal.Donostiarra. 77. urtetik hona Euskal Herriko ekologismoari eta antinuklear borrokari buru-belarriz lotu bada ere, ez ditu beste herritan, Mendebaldeko Alemaniakoa kasu, eman diren eta ematen mugimenduak begibistatik kentzen. Alde askotako kritiken beldur izan arren, bereari eusten dion eta hitzak neurtzen dakien pertsona dela erakutsi digu.
ARGIA.–Borroka antinuklearra aspaldi ezagutu da hemen baina mugimendu ekologistaren erreferentziak noiz eta nondik datoz?
Sabino Ormazabal.– Hemengook ezagutu genituen mugimendu ekologistaren lehen errerentziak frantses estatutik etorritakoak izan ziren. 77.eko hauteskunde munizipaletan 200.000 boto atera zituzten eta hurrengo urtean Asanblada Nazionalera aurkeztu eta 600.000. Urte hauetan Euskal Herrian lehen bilerak ematen dira. Hala ere, 74. urtearen inguruan Nafarroan, baina estatu espainarraren markoan, bilera batzu eman ziren. Aurretik borroka antinuklearra ederki asko ezagutu genuen eta hau, oro har borroka politiko bat izan bazen, ekologista ikuspegi batetik ere borrokatu zen.
Garai hauetan Madrilgo talde ekologistetan frantses eredua jarraitzen zen ala ez eztabaidatu zen eta ezezkoa atera, garai hartan baldintza eta mila desberdintasun zegoelako mugimendu baten eta bestearen artean. Alemanian 79.ean 'boom'a eman bazen 83.ean 27 diputatu erdiesterakoan indarra azalduko dute, ez bait zuen inolako ezker aldeko talderik horrelako kopururik atera hauteskunde horiek arte.
A.–Ezkertiarrek hori ez bazuten lortu, nolatan lortzen dute ekologistek hori?
S.O.– Han oinarrizko mugimendu bat zegoen, hiritarren iniziatibak (hemengo garai batetako auzo elkarteak bezalakoxeak) azpiegitura alternatiboak: dendak, lan postuak, komuna kolektiboak... oinarrizko potentzia bat zegoen. Gero 68.eko eraginak zeuden... Garbi zekusaten gizarte kapitalista hartan marko egokia zutela elektoralki ere borroka egiteko eta horrelaxe egin zuten.
Hemen, Euskadin, hausturarik eman ez denez, marko minimorik ez dagoela pentsatzen da oraindik; hemen marko juridiko-politiko berri bategatik borrokatzen dugu.
A.–Euskal Herrian ikusten al duzu aukerarik Alemania bezalako mugimendu ekologista indartsu bat hauteskundeetan fuerte izateko?
S.O.–Euskal Herrian ez, baina estatu espainiarrean emango da, batez ere, sistimak beharrezko duelako. Hain pentsakera desberdineko jendea elkartu beharko du, ezin izango duela berezko filosofia ekologistarik gorde. Bodrio bat izango da. Sistimak planteamenduak asimilatzeaz gain, pertsonak asimilatzeko gaitasun ederra du.
Euskal Herrian berriz, hasieratik ezker indartsu bat dago, hausturaren aldekoa eta ekologismoaren planteamendu guztiak bereganatzen ezbaditu ere, gehienak bereak bezala sentitzen dituena. Ezker honek ez du elektoral hutsunerik uzten.
A.– Aipatu duzu sistimak planteamendu eta pertsonak bereganatzeko gaitasuna duela. Ez al da hori Alemanian suertatu?
S.O.–Hor Alderdi Berdean fundamentalista eta errealisten arteko eztabaida dago funtsean. Batzuk zenbait puntu aurrera ateratzagatik paktuak egin eta zenbait planteamendu ekologista 'ahazteko'aren alde agertzen dira, errealistak berriz, ez dira 'ezkontza' horien hain aldekoak. Afera gizartea aldatu ala dagoenean utzi nahi ote den sinestea da.
Honela, estatu espiniarrean gizartea normelizatu nahi duten 'EI País' eta gainerantzeko komunikabideek, behin eta berriro, Mendebaldeko Alemaniaren, Frantziaren eta Belgikaren ereduak irudikatu behar direla adierazten dute. Instituzioetan eta joku demokratiko burgesean esku hartuko duen ekologista alderdi sendo bat osatu behar dela; gutxi gora behera Herri Batasunarekin egin nahi dena. Baina ekologista mugimenduak kalean lan egiteko eta gizarte industrializatuen hondamen irrazionalak kritikatuko duen ahotsa izateko jaio ziren. Mugimenduak bere izate-arrazoi hori galtzen duen une berean sistimak bereganatuko du. Horregatik gure helburuak zeintzu ziren eta gizarte hau aldatzeko norekin joan behar genuen erabaki zen.
A.– Horregatik, behar bada, Eguzki-k jaso dituen kritikatako bat KAS blokearenganako hurbiltasuna izan da.
S.O.–Herri honetan batasun prozesu bat ematen saiatzen garen bakoitzean kritikak berehala altzatzen dira baina kritika hauek nondik datozen ikusi behar dugu zergatik egiten duten jakin ahal izateko. El Pais 'egunkari independientea'k, ez du Eguzkiren urte tierdiko bizitzan beretaz lerrorik ere idatzi, baina aipatu duen bakarrean, beraiek eginiko eta asmaturiko organigrama batetan ezartzeko izan da, KAS blokean alegia. El Pais bezalaxe, beste komunikabide batzu ere joku berean sartu ziren, guztiak Euskal Herriko erakunde herritar askoren berregituratzearen une zehatz batetan; hau da, eztabaida, sendotze eta datorren egoera berriari egokitze fase batetan.
Beste kritika batzu gertuagotik izan ditugu. Hala ere, Eguzki-ren eraketarekin mugimendu ekologista berrindartua atera da, eta ez alderantziz. Nik dakidala, oker naiteke noski, antinuklear borrokaren militanterik ez du mugimendu ekologistarik utzi Eguzki sortu delako, baina lokal mailako hainbat eta hainbat talde ekologista, ingurugiroarekin zerikusi dutenak... etab. Eguzki-ra hurbildu dira. KAS edo besteren baten barnean gaudela esatea ez da erreala, Eguzki-n gaudenon burutik hori ez delako pasa, eta ez da zuzena erakunde herritar batek autonomia galtzen duelako eta Euskadiko sektore askotara iritsi nahi delako.
A.– Eguzki-ren barnean ideologia desberdineko militanteak izango dira.
S.O.–Bai. Eta bere barnean borroka ideologiko eta eraginak gauzatzeko ahaleginak ere badaude. Eguzki sortuaz, sektore garrantzitsuek hibernazioan zituzten ekologista politikak Eguzki-n bertan garatu ditzaten bultzatu du. Praktikak esango digu indar politiko batzuren menpe makurtzen ari ote garen ala ez. Horregatik helburuetako bat zenbait sektoreri, Euskadiko Askatasun Nazional eta Sozialaren Mugimenduaren barnean ekologiak joka zezakeen garrantzia gaurdaino hain garbi ikusten ez zuenari alegia, ateak irekitzea da.
A.–Sor al daiteke Eguzki bat Madrilen, adibidez?
S.O.–Ez. Han derrotismo usaina arnasten da. Ezkertiar alderdietako gizabanako anitz eta ekologista mugimenduaren zenbait buruzagi PSOEren aparatura pasa ziren eta fase hau, fase klabea niretzat, ez dute gainditu oraindik. Honelako saioak Euskal Herrian ere egin nahi dira, horregatik Gasteizko gobernuan mugimendu ekologistaren instituzionalizatzearen gaia haizatzeko asmoz, PSOEkoek beren militante bat Ingurugiroko Zuzendaritzan ipini dute Ingurugiro Agentzia bat osatuz. Eta luzarora erabaki bat hartu beharko da.
A.–Zuk nola dakusazu hori?
S.O–Lehen esan bezala, Eguzki bezalakorik ezingo luke Madrilen sortu. Eta zergatik? Hau aldatu nahi dugu baina ez dugu uste guk aldatu behar dugunik bakarrik. Ez da borroka globalizante bat, beste fronteekin batera, Euskadiko Askatasun Nazional eta Sozialaren Mugimendua deitzen den horren beste frontea baizik. Erabaki eta botatzeko eskubidedun indar ekologista eta Herri bezala marko egoki bat ez dugun artean, itxura egitea besterik ez da. Instituzioek ez dute inolako interesik–ez bait dute erakusten– gai ekologistak errotik tratatzeko. Hor parte hartzea instituzioei aurpegia garbitzea litzateke, hauek 'ekologia instituzioetan erroturik dago' esan dezaten. Beraz, epe motzean hau aldatzeko borondate politikorik ez dagoenez...
A.–Lehen ekologista politika lotan zuten alderdiek nolabaiteko esnaldia izan omen dute Eguzki-ren sorrerarekin. Nolako garrantzia du horrek?
S.O.–Gure Historia irakurriz gero, EKIN sortzen denean, PNVk oztopo handiak jarriko dizkio bere inguruan eta kontrolpean ez dagoen taldeari. Horrek erakusten digu ez duela guztia homogenoa izan beharrik. Tentsioak, eztabaidak... onuragarriak dira Eguzki-ren barruan. Bakar-bakarrik joatea baino, tentsio hauekin irauteari eusten badiogu, beste garaipen bat izango da.
A.–Hori al da Herri Batasunarekin gertatzen dena?
S.O.–Konplexua da gaia, baina bai, Herri Batasunaz ari nintzen. Herri Batasuna eta Eguzki-ren arteko erlazioak hobeagotzeko gauza asko egin daiteke. Hor badaude ekologista eta ingurugiroa tratzen duen HBren Batzordea, zinegotziak, eta beste alderdietako zinegotziak ere bai, guzti hauekin harremanak sortu beharrekoak dira.
A.– Hala ere, lehen aipaturiko tentsio horiek muga batzu izan beharko dituzte.
S.O.– Tentsioekin perspektiba galtzeko arriskua dago. Asko teorizatu baina arazo zehatzen aurrean ekiteko gaitasunik ez izatea arriskutsua da. Debateak behar beharrezkoak dira baina ez lehentasunak ahaztuz eta perspektiba galduz.
Bestalde, oso garrantzitsua da jende gaztearengan dugun harrera. Jende gazte asko, 18-19 urtetakoa, interesatzen ari da eta freskotasun horrek bere garrantzia izango du gerora.
A.– Eguzki-tik nola dakusazue gainontzeko alderdi parlamentarioak?
S.O.–Bada garala ekologia luxozko edo elektoral gaia baino gai seriotzat hartzeko. Hortxe daude Euskadiko Ezkerra eta Eusko Alkartasuna, beren buruak ekologistatzat dituztenak, baina udal edo nazional mailako ekintzetan ez zaie inondik ere ikusten. Parlamentario esparruko alderdi guztiek, HB ezik, oinarrizko mugimendu ekologikoa bertan behar utzi dute. Eta ez geuk erasotu ditugulako, inolako borondaterik ez dutelako baizik.
A.–Nazional mailan borrokatzen duzuenez, Iparraldean zer egiten duzue?
S.O.–Borroka antinuklear mailan lehen kontaktoak 79.ean izan genituen, Ortzadar taldearekin hain zuzuen ere. Iparraldean ere zentrale nuklear bat ioini nahi bait zen. Egun 'Patxa' kolektiboak komite antinuklear bat sortu du eta ekintza baterakoiak dira berezitasun aipagarriena. Hala ere, zailtasunak salbatuz, erlazioak bideratzeko ahaleginak egitea derrigorrezkoa da.
A.– Harrigarria benetan gaur egun zenbat alderdi eta pertsonalitate ekologista dagoen.
S.O.–Ekologistatzat azaltzea botuak erosten ditu. Madrilen eta estatu osoan, Partido Verde Vértice eskubitarrak, inolako marketing-ik eta bitartekorik gabe, hau da, kanpaina kaskar batez botu mordo bat eskuratu zituen. Hondamen ekologiko handi bar dagoenez jendea oso sentsible dago eta alderdiak ez dira motzak.
A.–Baina instituzioek egiten dituzte errekak garbitzeko kanpainak... etab?
S.O.–Sistima berak bere produkzio maila arriskutan dakusanean, demagun produkzioaren kate bat oker dabilela, errekak kasu, edo militarismoan misilak, egoera limite honek sistimaren bizitza bera arriskutan jartzen duenean alegia, sistima erreforma zenbait egin beharrean dago; hauxe gertatzen da errekekin. Honela, alderdi gestionatzaileek hori konpontzeko baliabideak ipintzen dituzte. Baina hauen borondatearen tamaina ikusteko, pentsa: Euskal Herriko hondamen ekologikoaren %80a edo gehiago Administralgoak egiten du edo bere onespenarekin egiten da.
A.–Panorama hau azaldu eta gero, norantz doa Eguzki?
S.O.–Nik behintzat itxaropen handiz dakusat. Egiteko handiak ditugu eta benetako masa erakunde batetarantz goaz. Ekologismoa ekologistena bakarrik ez izatea lortu behar dugu bestela... Gure desafio handienetako euskal gizarteko beste sektore batzutara zabaltzea da, hortxe ditugu EHNEko baserritarrak, medikuak, biologoak... Horretarako udarako martxa ekologista bat proposatzeko asmoa dut Eguzki-n, ea oraindik ez sentsibilizatutako sektore horiek geureak egiten ditugun.
IÑAKI ZUBIONDO
Makina bat borroka ekologiko eta antinuklear ezagutu du GITE–IPESeko langile honek.
"Praktikak esango digu indar politiko baten menpe ari ote garen ala ez".
"Euskal Herriko hondamen ekologikoaren %80a edo gehiago, Administralgoak egiten du edo bere onespenarekin egiten da".
13-15


GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaMugimenduakEguzki
PertsonaiazORMAZABAL1
EgileezUBIONDO1Gizartea

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude