"Txapelketak ez du soinujoleena behar, trikitilariena baizik"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Epelde eta Iturbide trikitilariei elkarrizketa.

"TRIKITIXA, BUELTIA ETA BEHETARRAK" IZENEKO DISKOA ARGITARATU DUTE EPELDE ETA ITURBIDEK
"Txapelketak ez du soinujoleena behar, trikitilariena baizik"
Eskola zaharreko trikitilariak ditugu Epelde eta Iturbide. Hamabi doinuz osaturiko diskoa plazaratu dute oraintsu. Pepe Yantzi-ren doinuak erabili ditu Azkoitia eta Azpeitiako bikoteak. Sebasfian Lizasok ere jarri du boza pare bat aldiz. Hona hemen izan dugun solasaldia.
ARGIA.–Bietako bakoitzaren historia piska bat eginez hasiko gara. Noiztik sortu zitzaizuen trikitixarako grina, nola hasi eta nola segitu duzuen. Banan bana, behar bada bakoitzarena oso desberdina izango da-eta, nahiz eta giroa berdintsua izan.
EPELDE.–Ni hasi nintzen lehendabizikoz bada 8-9 urte ingururekin. Lehen soinu jotzea Santagedako eskean izaten zen eta gainera ahoko soinuaz hasi nintzen lehenengo. Gero hasiko nintzen esku-soinuarekin ia iruntzie biltzeko lain nintzela eta handik atzera ni baino zaharragoa hartu nuen neurekin batera ibiltzeko, berak soinua erabiliko zuela. Ni hala hazitakoa naiz. Handik aurrera urtero Santageda eskean ibilitakoa naiz eta oraindik ez dut huts egin, soldaduskako urtean izan ezik. Aitaka piska bat jotzen zuen baina nire kasa ikasitakoa naiz. Santagedako eskean, Ernioko erromerian...
A.–Erromeri giroan, beraz. Ea bada orain Iturbide.
ITURBIDE.–Bada, ni berriz, hori ere heredentzitik bezala. Gurasoak panderistak, osabak ere. Baina ni gazte nintzela, gerra ondoren, 15-16 urte inguru nituenean, artean–Epeldek esan duen bezala–soinu txikia, bada, gutxik. Orduan bolada bat soinu haundiak izan zuen eta erromeriak egon ziren piska bat lotsa balitz bezala jotzea. Bada nik ere heredentziz, horixe, bada hartu panderoa eta joño! asmatzen diat panderoa jotzen-eta! Arin-arina, berriz, ezin diat asmatu. Soinujole bakoitzak nola edukitzen zuen pandero bat erromeri bakoitzean, nahiz panderista ofizialak ez joan, bada norbaitek laguntzeko soinujoleari, eta ni mutil gaztea izanik, hartu eta joño, gustatu edo jotzea piskat eta halaxe hasitakoa.
Gero, neuk ere ez hartarainoko afizio izugarri hori panderorako, baizik eta dantza gehiago gustatzen. Eta, orduan bada urte pilo batean holaxe, erromerian bi pieza jo eta beste gainontzean bat ere ez. Gerotxo arte, berandu arte; 36 urterekin behintzat fijo ibiltzen hasi nintzela...
A.–Dena dela, zu zeu beste soinujolerekin ere ibilia zara aurretik.
I.–Bai, esan duzun bezala, behin deziditu nintzenean, lehenbiziko urtean, nola ziren gauzak garai hartan, soinu haundiarekin Mardu eta Sakabi soinu txikiarekin, eta Egañazpi eta gero, osabak utzi zionen ni; gogoratzen naiz, gainera neuk panderorik ez eta Egañazpi panderuarekin, goizetik neu lotsatzen bezala pandero harekin, konplejua bezala. Iluntzerako ahaztu zitzaidan konpleju hura. Aurrena urtean behin eta gero piskana-piskana, batek deitu eta besteek deitu-eta joño, bestela lana egin beharko duk ba-eta, irabazi bat eskaintzen zidaten eta abar eta egun batean deziditu nintzen ibiltzen hastera. Orduan nola ez zegoen panderistarik ibiltzen zenik –Egañazpi Sakabiakin eta–, hasi nintzen ni bada itxuen herrian begibakarra alkate bezala, bada deitzen zidaten soinujole guztiekin gutxi gora behera.
A.–Batzuekin diska ere grabatua omen duzu.
I.–Bai, hori ere bai. Lehenbizikoa, niretzako ezkont bidaian baino hobeto ibili ginen. Itxura denez, Enrike Zelaiak deitu ninduen panderista bat behar zuela esanez, fandanguan tokatzen zela pandereta-eta. Deitu gintuen harekin Barcelonara joateko, emaztea eta biok. Beno, ez nuen ezertarako ezagutzen baina Barcelonara joatea... ibiltzea niri beti gustatu izan zait.
A.–Enrike Zelaiaz aparte beste zenbaitek ere bai, grabatuak dituzu diskak.
I.–Esanda bezalaxe Martinekin ere bai, Auntxari ere Madrilen lagundu nion, bai, horiek diskak dira. Lajarekin ere bai beste bat. Eta, kostata baina Epelderekin ere bai oraingoan. (Irribarreak)
A.–Orain Epelderi galdetu beharko. Epelde, bitarte guzti horretan, zer ibili zara, bakarrik, zer jendeekin?
E.–Lehendabiziko hasi nintzen neure anaiarekin, anaia nuelarik panderista bezala. Geroztik Egurrola, hau ere bere anaiarekin ibiltzen zen. Nola anaiek elkarrekin ibiltzen ginen... Gero txandatuz hasi ginen, soldaduskara ere nola batera joan ginen... Egurrolak panderoa jotzen zuela eta biok, handik etorritakoan hasi ginen gu batera eta bestera ibiltzen. Egurrola eta biok elkarrekin asko gerora. Harrez gero honekin, Iturbiderekin asko. Berastegi, Landakanda, Egañazpi eta panderista askorekin ibili ere.
A.–Epelde Azkoitiko Martitakoa dugu eta Iturbide, berriz, Azpeitiko Loiolako auzokoa. Eta, zenbat urte elkarrekin?
E. eta I.–Ez dakit bada... Hamar hamabiren bat urte.
A.–Beraz, badira urteak. Eta nolatan animatu zarete diska hau grabatzera.
E.–Hori nire etsiz izan da. Diska, beti utzi eta utzi eta utzi egon naiz, eta Iturbide honek beti ere animatzen zidan, hik ere egin beharbo duk esanez. Azken batean, ikusten nuen beste guztiak egiten ari direla, eta neu egin gabe geratuko ote naizen eta honetxek bultzatu eta neu animatu azkenean.
A.–Ongi da. Behar bada sar gaitezke diska bertako kontuekin. Epelde, nondik nora ateratzen dituzue gaiak?
E.–Gaiak izan dira, bada, trikiti aldetik lehen entzundako gai zaharrak asko. "Herrikoiak" deituak bezala, eta neuk moldaturik, nahastu egin ditut.
A.–Diskan zeharko zenbait doinutan Pepe Yanciren izena agertzen da.
E.–Bai, Pepe Yanci ezagun haundia izan dut beti neuk ere. Kanpeonatuetan jurado gisan askotan egoten bait zen, askotan izaten ginen hizketan harekin, diska ateratzeko intentzio horretaz-eta. Azkenean berak neuretzako pieza bat ere bazuen, neure izena ipinita. Azkenean behintzat, haren zenbait piezekin joan gara diska egitera.
A.–Bestetik, agertzen da Sebastian Lizasoren izena ere pare bat doinutan. Zer duzue, laguna eta animatu egin duzue diska honetarako?
I.–Bai, lagun bezala ere oso lagun. Gainera, kantak ere esan nahi puska bat izan dezaten. Berak heldu duen gaia, hainbeste hitz egiten da drogari buruz eta gazteak animatu nahirik nolabait egin duena. Larrañaga berriz, giroa piska bat alaitzeko, mendi-girozkoak Larrañagak egin ditu.
A.–Behar bada, jende arruntarentzat Larrañaga hori izango da ezezagunena. Zein da Larrañaga hori?
I.–Larrañaga hori, bertso munduan oso ezaguna da. Txapelketetan ere oso ondo ibiltzen dena. Oso bertsolari kastakoa, atera den lehenbizikoa eta ezezaguna da. Azkoitiarra izatez.
A.–Zer esan nahi duzue diska honekin, zer agertu nahi duzue? Zerbait berezia?
I.–Batez ere diska honekin, beno oraingo trikiti mundu honetan –niretzako piska bat nahasturik dagoen trikiti mundu honetan, zergatik trikiti bat inoiz ezin leike aldatu, pasodoblea aldatu ezin litekeen bezalaxe. Hori berebiziko musika herrikoi multzo bat da, eta orain mirari batzuk egin nahi dira eta niretzako inork ez du egiten.miraririk–, guk giro hori nahiz eta oso osoan ez bada ere, dantzako erritmo bat mantendu eta lehengo antzinako ohitura piska batekin. Ez oraingo, oraingo...
A.–Horretara iritsi nahi genuen. Zeren eta aditu izan dizuet orain erabiltzen diren zenbait trikiti doinu ez direla trikitixa; zer iruditzen zaizue trikitilari gazteek egiten dutena?
I.–Trikitilari gazteek egiten dutena, neretzako oso ondo egiten dute. Baina bi gauza oso ezberdinak dira. Trikitia jotzea edo soinua jotzea. Soinu jotzea zoragarria egiten dute, baina trikiti bezala non dabiltza? Soinulari bezala artista izugarriak dira. Baina Txapelketari buruz esango diat beste gauza bat: Txapelketa ez da soinujoleen txapelketa, trikitilarien txapelketa da. Eta oso ezberdina dela. Epaimahaiari eta antolatzaileei eskatuko nieke lehendabiziko fandangoa edo arin-arina, porrusalda edo trikitixa esaten den hori behintzat errespetatzea; zergatik bide horretatik trikitixa bide okerretik doaz. Fandangoa eta arin-arinetik hasi eta porrusalda eta trikitian ere bariazioak sartu dituzte. Asko aldatu da nere ustez.
PERU UNZUETA
Epelde eta Iturbide 1982. urteko Txapelketan; trikitian bariazio gehiegi sartu dela uste dute.
50-51


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariEPELDE ETA1
PertsonaiazEPELDE ETA1
EgileezUNZUETA2Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude