Tomas Garbizu: "Ni naiz musika euskalduna egiten duen bakarra"


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Tomas Garbizuri elkarrizketa.

Tomas Garbizu: "Ni naiz musika euskalduna egiten duen bakarra"
1901ean Lezon jaioa, gaztetatik elizako koruan hasi zen kantari, Donostiako Kontserbatorioan jarraitzeko gero, organoa, pianoa eta konposaketa egiten. Organoa da, hamaika sari jaso dituen gizon honen espezialitatea. Bere obrarik goraipatuena berriz "Buen Pastor-i triptikoa", zeina 1954ean estreinatu zen hain zuzen ere Buen Pastor-eko organo berriaren sonaz. Meza galanki eginak ditu bestalde, horietarik bi "Gure Meza" eta "Herriko Meza" direla. Pelikula pare bati ere jarri die musika (1943ko 'Pakearen hegalak' kasu), guzti honezaz gain habanerak inork baino txukunago egiten dituelarik. Konpositore euskalduntzat jotzen du bere burua, eta ur haundietan bezala txikietan mugitzen badakiela dio. Genio biziko pertsona beroa eta inspirazio haundikoa da Tomas Garbizu.
GALDERA: Zertan zabiltza orain?
ERANTZUNA: Lan txikitan. Operak eta kantatak egiteak denbora asto kentzen du eta... Baina gainerakoan ez esan neri ze egiten dudan. Akaso gaurtik biharkora zortziko bat eskatuko didate. Batek daki.
GALDERA: Zortzikoari buruz teoriaren bat edo badaukazu, ezta?
ERANTZUNA: Beno, ni txistulariekin eta, aspaldi nabil. 33an ja piezak idazten nizkien, oraindik ere etortzen zaizkit honera. Azken aldi honetan txistularientzat atera den materiale guztia nerea da, dena, eskritura eta doinuak. Jende batek igoal usteko du ni orain hasia naizela, baina ikusi...
Zortzikoa ez da euskalduna, euskalduna bada musika euskalduna eginez gero. Nik eskribitu nezake zortziko flamenko bat, konpasa ez da nahikoa, mamia behar du izan euskalduna. Batzuk diote 5/8 airea duelako ba, bai, baina 5/8 konpasa besterik ez da! Kanpoko askok dute 5/8 konpasa, baina ez euskaldunek, zarzuela egiten duten gehienek ere.
GALDERA: Eta zuretzat zein da musika euskalduna?
ERANTZUNA: Ni. Ni bakarrik. Beno, nik ez dakit esandakoa egia osoa ote den baina ez da errezkeria, nik uste dut ez direla asko. Nik egin dut elizako musika euskalduna... Horregatik esan dizut ni naizela euskalduna, besteak ez ditut ikusi. Santa Ceciliako zuzendariak beti esaten du: "musika hau Tomasena da, musika euskalduna".
Askotan galdetzen da, non datza euskal musikaren esentzia? Batzuren eritziz, "nahikoa da euskadun izatea musika euskalduna egiteko". Orduan, "nahikoa al da hemen jaiotzea euskaldun izateko?". Ez, musika euskaraz egiteko erreztasun bat behar da, euskarak ematen dizkion gorabeherak, biribilketak, eraso horiek, doinu eta entonazio hori barrutik sortzen den zerbait delarik. Zera esan zidan batek lehengoan: "Guridi ez da euskalduna, Parisen ikasi zuen eta...". Orduan Escudero ere ez, Usandizaga ere ez, ni ere ez naiz euskalduna. Begira, ni hogei urtez Madrilen ibilia naiz, eta horregatik ez naiz euskaldun? Behar du egin, euskal musika egin eta izan, izan... ez gaur hasi euskaldun izaten.
GALDERA: Zer egin zenuen 20 urtez Madrilen?
ERANTZUNA: Gustora pasa nituen urte horiek. Denbora luzez frantziar kontsuletxean aritu nintzen organoarekin lanean. Kontziertu asko entzun nuen, asko ikasi. Benabente eta horiek, Guridi, Sorozabal, han ezagutu nituen. Gogoan dut ere hemendik jende asko joaten zela hango errebistak ikustera. Han bizitza gogorra da, nik beti esan dut Madrilen hemen baino askoz ere lan gehiago egiten dela, kalean ibiltzeko bai baina...
GALDERA: Aita Donostia ez al zenuen ezagutu?
ERANTZUNA: Hori gutxiena. Aita Donostia ez da behin ere hemen ibili, Lecaroz-en, Bartzelonan edo Frantzian ibili izan da. Ni gutxi ibili banaiz musikoren batekin "vade retro" e! Horrek esan nahi du ez dela nere bidetik ibili, eta Aita Donostia ez da sekulan ibili nere bidean.
GALDERA: Eta Ravel?
ERANTZUNA: Ezagutu nuen. Neri asko gustatzen zait. Begira, asko eta asko mintzatu dira Ravelen musika euskalduna zen ala ezezko horretan. Ziburun jaio zen, baina ez da asko Ziburun jaiotzea. Ni usotegian jaio izan banintz ez nintzateke usoa izango, Garbizu izango nintzateke. Nire ustez, ezin daiteke esan Ravel euskal musikoa denik, gainera berak esan zuen ez zuela nahi printzipioz, ez zituela euskal gauzak ukitu nahi. Ravel oso frantsesa da musikaz, eta bi edo hiru hitz euskaraz jakitea ez da nahikoa.
Baina Frantzian bizi behar da, e! Eta hemen ere bai. Nik Frantzia ezagutu nuen, han bizitu nintzen eta haientzat Euskal Herrian jaiotzea "pecata minuta" da, eta Ravelek oso garrantzi haundiko musika frantsesa egin zuen, eskola frantsesaren adierazgarrienetakoa delarik.
Ravel ez dugu asko aitatzen hemen, baina ez zuen hemengo obrarik eta! Raveli Euskal Herriak ez dio goratu behar. Ravel mundu guztian goratua dago.
GALDERA: Kantuan eta, lehen garai bateko Amilia eta...
ERANTZUNA: Galdu egin dira. Irakasleak falta dira hemen. Gero gainera artista jenderik ez dago eta ez da izango ere. Zera esaten da hemen: "artistak duen salida bakarra irtetea". Orain Madrilen eta, ikasten dute kantatzen. Begira, guzti honen adierazgarri den parabola bat kontatuko dizut: nere lehengo mediku zaharrak, behin gaiso nengoela, nere gaisotasuna zein zen bazekiela eta Madrilera joateko esan zidan. Ulertzen?
Arkitektuak onak badira hemen, artistarik berriz ez da aterako orain. Jende kaskarra dago, eta kamuflatuta gainera. Abangoardismoa deituriko horretan. Zer da azken batean abangoardismoa? Gure denboran banaka-banaka ateratzen ziren artistak, zerbaitegaitik izango da. Orain musikari gainetik ipintzen dioten soineko horren azpian artista kaskar dezente dabil aizu, abanguardismoa egiten.
GALDERA: Zu bezalako batek zer dio musika abangoardistaz?
ERANTZUNA: Begira, askok esaten dute hemendik denbora gutxira ganbaran ustelduta geratuko dela gure musika. Ez, ez da ustelduta geratuko. Nik maite ditut gauza berriak aizu, baina ez erotu mesedez, ez azpiratu beste musika guztia. Ikusiko dugu bai noraino joaten garen arraunean.
Nere kasuan berdin egiten dut musika arina eta goikoa, sakona. Nere eskola ez izan arren lau habanera irabaziak ditut; oraindik segitzen dut honetan, aspertuta nagoelako egia esan. San Fernin-en kantua ere neronek egin dut, letra neronek jarrita gainera; gero 7 meza ditut Batikanoa hasiz geroztik euskaraz eginak, kantatak, organorako piezak... Ni ur haunditan ibiltzen naiz eta ur txikitan ere bai, hori da zaila musikoarentzat.
Gure musika euskalduna egiten dudanean garai bateko zera hori jartzen dut partituran eta oraingoarekin txertatu. Zaila da musikan asko dakienarentzat hori egitea, ze lehengo zulotik atera behar bait du pieza eta beste aldera jo, lehengoak ahaztuz. Meza egin igoal eta gero pasodoblea. Musiko iaioa behar du izan, inspiraziokoa...
GALDERA: Nola ikusten duzu Euskadiko orkesta? Zuen obrak ateratzen al ditu edo?
ERANTZUNA: Dirua hasi zen hemen dantzan goitik hasita orkesta egin nahian "etxea lehitik behera boteaz", euskaldun berri batek esango lukeen bezala. Esentzia galdu da. "Como pasa el verano" Arbizuren lanarekin hasi ziren, eta orduan ere eritzia eskatu zidaten Euskadiko Orkestaz. Eta nik parabola batez gaur zuei bezala: zera, behin Bartzelonan izan nintzen Real Madrid eta Barcelonaren arteko finaleko partidua ikusten. Arozamenarekin nintzen orduan, eta partidua bukatzean, galdera hau egin zioten: "Zer iruditzen zaizu Real Madrid ekipoa?". Eta berak, "euskal ekipo hoberena". Orkestarekin berdin, ez da Euskadiko orkesta. Jornalak eta haundiak! Jendea hortik doa, irabaziko ez balitz ez lirateke horrela arituko. Izpiritua erabat usteldua dago. Ni ez naiz ez Euskadiko Orkestari eska joango.
GALDERA: Zertan da musikaren irakaskuntza?
ERANTZUNA: Kontserbatorioan, orain, kontratatuak eta holako asko daude. Kontratatua nik badakit zer den, "Lehendabizi uraz hartzen zuen ardoa, gero urik gabe eta azkenez ura bezala". Lehendabizi kontratuz, gero auxiliar, ondoren oposizio murriztuak eta barrura zuzen-zuzen.
Esnobismo asko dago, zabaldu egin da jendearen bizimodua. Guk ez genuen ezer ez, nik ez nekien torero izango nintzen ere. Nere amak ez zekien musikoa nintzenik. Egun berriz esnobismo besterik ez dago, musika akademiekin berdin, esnobismo asko, denak diruaren atzetik. Lehengo musikoak ez ziren hortik joan, elizan eta, ohitu zirelako eta gurasoengandik jasotakoagatik ekin zioten, orain eta gaur berriz halaxe entzuten ditut gazteak: "konpositore izan nahi dut". Zakurraren putza! Horrek ez du ezertxo ere izango, ze diruaren atzetik bait doaz, eta asko honela.
GALDERA: Gazteen eskutan trikiti soinua aldatzen ari dela eta, ze eritzi daukazu horretaz?
ERANTZUNA: Ez naiz ni festa horietara joaten, bestela ere ni ez naiz festatara joaten, ni gutxi ikusiko nauzu musiko artean eta. Aizu! nere 87 urterekin ez dago ibiltzerik. Ni ibili ez, eraman egiten naute.
GALDERA: Sari mordoa jasota izango duzu honezkero. Zeinek eman dizu poz haundiena?
ERANTZUNA: Inork ez. Nik irabaziko dudalako asmoz joaten naiz beti. 30en bat izango ditut gutxienez, ohea beteta daukat, azkeneko omenaldia San Pedron egin zidaten eta ez dakit ja non sartu emandakoak, tokirik ez... Neri beti iruditzen zait irabaziko dudala, baina beti besteak egindakoa hobea iruditzen zait. Halaxe ibiltzen zait jendea "Aupa Garbizu, beste baten bila!", eta nik berriz, "Ezetz ba, neri futbolean bezala gertatzen zait: penaltia bota behar duenak aitaren egiten du eta porteroak ere bai". Ni ez naiz batere harroa gauza hauetan, premioren bat jasotzen dudanean eta, hiru edo lau egun igoal egoten naiz kalean azaldu gabe.
GALDERA: Gauza bitxia bezala, eta bukatzeko, Franco gertu samarretik ezagutu omen zenuen?
ERANTZUNA: Ni egona naiz Francoren ehizaketetan. Baina ez diot aurpegia ikusi e! Luis Mariano pianoz laguntzera joan nintzen. Jotzen ari ginela denak lurrean etzanda ikusita halaxe esan zidan Luis Marianok haserrea ezin eutsi zuela: "ez nator gehiago, sekula santan ez", eta nik ondotik "Ni ere ez" esanda hanka egin genuen.
IÑAKI URIA LOREN ARISTI
38-41

GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazGARBIZU1
EgileezURIA3Kultura
EgileezARISTI2Kultura

Azkenak
Herri Labanderia ireki dute Gasteizko Alde Zaharrean, udalak abandonatutako espazioan

Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]


Israelek Libano gogor kolpa dezake hurrengo egunetan, eskualde mailako gerra arriskua areagotuta

Israelek Hezbollahri egotzi dio larunbatean Golango gainetan gutxienez hamabi pertsona hil dituen bonbardaketa, baina milizia xiitak ez du bere gain hartu. Israelek Libanoko gune ugari bonbardatu ditu jasotako azken erasoaren ondoren.


Emakumeek batez beste gizonek baino 44 minutu gehiago ematen dituzte egunean etxeko lanetan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 16 urte baino gehiagoko biztanleriak denbora zertan erabiltzen duen aztertzen duen txostena zabaldu du Eustatek, eta 2018. eta 2023. urteetan jasotako datuak alderatu ditu. Etxeko lanetan generoen arteko aldea 27 minutu murriztu da 2018ko datuekin... [+]


‘Cara al Sol’ ereserkia eta Euskal Herriaren aurkako oihuak kantatu dituzte Tuterako festetan

Tuterako festen lehenengo egunean, uztailaren 25ean, egin zituzten kantuak herritar batzuek, zezen plazatik irtetean. “Frankismoa goratu eta normalizatu egiten dute”, adierazi du Edurne Egino Navarra Contigo-Nafarroa Zurekin koalizioko kideak. Alejandro Toquero UPNko... [+]


Nicolás Madurok irabazi ditu Venezuelako hauteskundeak

Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]


Txosnak jarriko dituzte Gasteizko jaietan, aldundiaren “borondate ezaren gainetik”

Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Eguneraketa berriak daude