"Hasieran kristoren inpotentzia nabari nuen"


2007ko otsailaren 21ean
Maite U.rekin elkarrizketan.
Maite U., lau urte ezkondurik pasa ondoren dibortziatua
"Hasieran kristoren inpotentzia nabari nuen"
Maite U., beste pertsona asko bezala, dibortzioari aurre egin behar izan dion 31 urtetako emakumea dugu. 1982an, lau urte ezkondurik zeramatzalarik eta bost hilabetetako haurrarekin, separatzea erabaki zuen. Erabaki garratza eta hainbat gauza aldatu dizkiona. Inpalto sikolojileaz gain, famili bat osatzetik bakardadeari aurre egin beharrera salto handi bat nabari da.
ARGIA: Noiz eta nola erabaki zenuen separatzea?
MAITE U.: Egia esan ezkondu eta berehala huts bat izan zela ohartu nintzen. Sakondu gabeko erabakia izan zen ezkontzea eta lehen urterako komunikazio osoa galdua nuen senarrarekin. Gogorrena jendeari zergaitia ulertaraztea zen, senideek eta lagunek ez bait zuten ulertzen nire arrazoia. Denek ea jo egiten ninduen, edo beste batekin zebilen e.a. galdetzen zidaten. Inork ez zuen ulertzen arazoa horixe zela, ezer ez zegoela, kontaktorik ere ez. Baina separatzeko gogoa benetakoa bazen ere, astetik astera damutu egiten nintzen. Semearekin pentsatzen jarrita edo batipat aspektu ekonomikoari begira, ez nintzen pausua ematera ausartzen. Beti, semeak jasan behar izango duen kolpea edo dirugabeziak emanen dizkizun atsekabeak dituzu buruan bueltaka eta ez dizute lorik egiten lagatzen.
ARGIA: Zer suposatzen du separatzeak?
M. U.: Nik lehenengoz kristoren inpotentzia nabari nuen, ze haurra oso txikia bait zen, ezin nuen lanik egin eta dirurik ezak guztiz mugatzen ninduen. Prozeso legalaren kostua oso handia da eta bestalde senarrak dirurik bidaltzen badizu ere, beti nolabaiteko dependentzia dakar. Emakumearen kasuan, argi nabari den gauza bat oinarri ororen birmoldaketa da. Ordurarte, sendian bizi izan zara eta ez duzu diruataz ze arduraturik izan eta bapatean bakarrik aurkitzen zara arazo guzti hoiekin zer egin ez dakizularik. Gutxienez, nire kasuan, semeak ez zuen inolako traumarik pairatu. Beste dibortziatu eta ama ezkongabeen zirkulu itxi bat osatzen bait genuen eta haurrak beraien aldetik eta emakumeok guretik elkar laguntzen ginen. Hala eta guztiz ere, haurrak zerbait ezberdina somatzen du eta zenbait arazo izan ohi ditu. Ni bezala beste batekin bizi bazara, semea gainditu beharreko egoera bortitz baten aurrean kokatzen da eta batzutan biolento jartzen da. Horrelakotan aitarengana oporretara bidaliko dudala esan eta berehala lasaitzen da. Nik uste berak badakiela bere aitak bera bi astetik behin ikusiaz nahikoa duela.
ARGIA: Legal aldetik zer nolako mogida eduki zenuten?
M. U.: Semearen asuntoataz ados geunden. Jakina ni geratu nintzen berarekin eta berak bi astetik behin ikusten du. Ardura hontaz biok konforme ginenez oso ondo eraman genuen, baina ondasun banaketan etorrri ziren etorri beharrekoak.
Berak taberna bat zuen eta nik hori eskuratzeko posibilitaterik baneukan. Orduan senarrak nik hori egin ez nezan, legalki bere eskutan uztearen truke, semea mantentzeko hilero 24 mila pezeta emango zizikidanaren hitzarmena sinatu genuen. Bost hilabetetan zehar ordaindu zidan eta gero nominarik ez zuenez eta dirua kontrolatzeko ahalmenik gabe, ez nuen sosik ikusi gehiago. Lege aldetik, zor zidan dirua zela eta, hauzira eramateaz mehatxatu nuen. Hala, beste hilabete pare batean ordaindu zidan, noski gero pixka bat lasaitzean, berriz halako ohitura txarrak utzi zituen.
Benetan indargabe sentitzen zara, senarrak zor dizuna ematen ez dizula salatu arren, badakizulako ezer gutxi lor dezakezula eta. Hauzitegian ordainduko ez duen multa bat ematera behartuko dute asko jota. Azken finean, haurrak sufritzen ditu gurasoen arteko istiluak eta nik ez nuen nahi diru arazoengatik semeak kristoren bronketan ikus gintzan. Zorionez abokatuaren dirutza berak ordaindu zuen, baina arrazoia oso ulergarria da. Erlazioak moztu genituenean nik ez nuen berarentzat inolako etxekolanik egiten eta hala, ezinean, etxetik aldegin eta separazioa bideratu beharrean aurkitu zen.
ARGIA: Jendearengan zein jarrera berri somatu zenituen?
M. U.: Pilo bat. Askotan senideek frakasatu bezala ikusten zaituzte. Lagunek aldiz, nahi gabe, bata edo bestearen aldeko jarrera hartzen dute. Bapatean, batzuk askoz ere xamurragoak dira zurekin eta beste batzuk komunikazio minimoa planteiatzen dute. Honez gain, egoera-erlazio berriagatik denek izaera edo objetu berri bat bezala ikusten zaituzte. Lagun guztiak zurekin ligatu nahian hasten dira. Eta nik une haietan ez nuen gizon bat ezta argazkitan ikusi nahi.
36

Gaiez\Gizartea\Sektore baz\Emakumea\Besteak

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude