Michel Foucault en itzala mintzo


2021eko uztailaren 23an
Michel Foucault irakasleari elkarrizketa

68ko maiatza dela eta...
Michel Foucault en itzala mintzo
Parisen orain dela 20 urte sortutako Erreboltaz aritzeko antolatu dituzte Eibarren hitzaldi sorta eta ekitaldi interesgarri batzuk `Mintzaira eta Boterea' izenburupean. Bertan parte hartzeko etorri dira, besteen artean, Fernando Alcarez Uria, garai haietan Vincennes-ko unibertsitatean Michel Foucault-en ikasle eta, gaur egun, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Sozialogiaho irakasle dena eta dator Julia Varela, Hezkuntzaren sozialogian aditua. Bink bildurik, egun gizarte hiperkomunikatibo deritzan honek erdi irentsita dituen orduko mezu iraultzaileez bezala giza ikerietaraho hain emankorra izan daitekeen Foncault-en ekarpenari buraz hitzegiteko parada eduki dugu.
ARGIA.– Biek "giltzapeko espazio"ei buruz ikerketa ugari duzue eginda eta argitaraturik; hala ere ezagunagoak zarete "La Piqueta", argitaletxearen inguruan Michel Foucault-ek erabilitako ikuspegien zabalkunderako ikertzaile taldean lanean ari zaretelako. Baina zer da «La Piqueta»?
JULIA VARELA.–Soziologia bukatuta, Paristik etorri ginenean, erakundeen analisietarako talde berezia eraiki nahi izan genuen. Bizitzen ari garen espazio eta erakundeen ezagutzarako geneologiaren ekarpena guztiz ezezaguna denez ezinbestekoa iruditu zitzaigun argitaletxe baten inguruan elkartzea. Beraz, Foucault-ek berak jorratutako bideari jarraipena eman nahian itzulpenak egin eta Foucault-i buruz egindako entseguak bezala bere lanerako metodologia da zabaldu gura genuen hildoa.
Zoritxarrez kritikoa izan behar duen Soziologia hori egin beharrean gaurko modak egile ospetsuen hermeneutika besterik lantzen ez duenez lehen aipaturiko proiektuan Fernando eta biok bakarrik geratu ginen.
Edonolaz ere, eta gure uste apalean, "La Piqueta" argitaletxean biltzen diren lanak Michel Foucault-en ikerketa era ezagutu nahi duenarentzat guztiz erreferentzigarriak dira.
ARGIA.–Foncault-en mezua laburtuz esan daiteke: "Bila ezazue egiaren historia eta ez historiaren egia". Honetarako boterearen genealogia egin beharra dago, boterea arauaren sorkuntzatik abiatuta ulertu ahal izateko. Hildo honetatik, beraz, normalizazio prozedurak dh ra aztergai. Estatu espainiarraren normalkuntza demokratikoaren ikerketarako zer eman dezake ikuspegi honek?
J. V.–Foucault ez zen inoiz ausartu hain garaikidetzat jo daitezkeen ikerketak egitera baina bere ikuspegi orokorretik kontroletarako mekanismoen genesisak azterturik dauzkagu, adibidez polizia modernoaren sorkuntza edota gizarteen sekularizazioa...
Gauza bera egin daiteke orain, luzatzen ari garen gizartean zer nolako kontroletarako mekanismoak erabili diren eta erabiliko diren aztertuz, adibididez.
Orain ematen du burgesiak bere legitimaziorako erabilitako zientziaren ideologia azpimarratzearen ordez teknika hutsa maneiatzen duela. Neurri haundi batetan teknokraziaren menpe gaude. Politika pragmatika bihurtu da eta Etika desagertu. Epe laburreko efikazia dugu gakoa eta, ondorioz, pentsamenduaren txirotasuna, alternatiba eza.
Guzti hau salatu beharra dago egune- bereganatu egiten rako zereginetan eta, gure kasuan, ikerketa genealogikoen bidez.
Gobernu Sozialista batek hemen egiten duena gezurra dirudi, langabezia eta giza sektore xumeak lagundu beharrean "efemerideak" besterik ez ditu buruan (1992, 2000. urtea etab). Ikuspegi sozial-demokrata batetik ikusita ere onartezinezkoa dugu egoera hau.
F. A. U.–Foucault-en ekarpena, nere aburuz, sistima demokratikoari egindako kritikekin Jotzen da.
Foucault-ek demokrazia formala deritzana kritikatzen du zeren bere baltan agintearen aurpegia ezkutuan mantentzen baita. "Giltzapeko espazioak" (psiklatrikoak, gartzelak, Armada,- eskola etab) boterearen adierazpenak dira goitik behera eta, era berean, erakusten dute gizartearen egitura piramidala dela, zeinean oinezkoek ez duten inongo informaziorik, eta parte hartzea gutxi batzuren eskutan dagoelarik.
Foucault-en ikerketak bada, Ezker Berriarekin batera doaz: hau da, gizarte demokratikoen salakuntza bertan ahotsik ez dutenaren multzoari hitza eman ahal izateko eta, finean, gizartearen aldaketa iraunkorra birplazaratzeko asmoz.
Italiako 151. legearen aurka eramandako mugimenduak (Basaglia, Jervis eta psikiatriaren kontrakoak) bide hau jorratu zuen. Hemen ere, eta Foucault-en hitzetan, "intelektual aditua"k giza kontrolak agerian utzi beharko ditu borrokarako fronte berriak irekiz.
Foucault-en bidea, dagoeneko, irekia dugu... Giza arlo ezberdinetan jarraitzea besterik ez da falta.
ARGIA.–Baina Ezker Berria doltu. tako hori edo 68ko Maiatzaren izpiritua edota Foncault-en pentsamendua bera ere ez ahal zaizue iruditzen gaur egun Sistimaren botere-sareen aldetik guztiz irentsita daudenik?
J. V.–Sistimak erresistentziak bereganatu egiten dituela ez dago dudarik baina, era berean, bere dinamikak eraginda, boterea beti erresistentzia berriak sortzera kondenaturik dago.
Horregatik Foucault ez zen oso pesimista. Egun 68. Maiatzak ez duela inongo balorerik izan ez dago esaterik ere.
Iraultza egitea posible izango ez balitz ere (Borroka armatua eta guzti) gizartea aldatu beharko litzateke. Hau geraezinezko mugimendua dugu. Zeren Foucault-en ekarpenak boterearen ikerketarako ez diosku soilik agintea sare bat bezala funtzionatzen duenik, boterearekin batera erresistentzia dagoela baizik.
Intelektualen artean, ostera, pesimismoa besterik ez dago. Dena omen dago "sistimak janda", "ezin da ezer egin" etab... Foucault-ek, bere eszeptizismotik, herri xumea (ez jendetza, ez "las masas"), erreibindikatzen du erresistentzia, azken finean, gatazken bidez lort daltekeen gizarte kontraesankor berri horren eraikuntzarako.
Hildo honetatik esan dezakegu 68ko Maiatza, bere kontraesanak eta guzti, bizirik dagoela eta ustegabeko erresistentzia eta agintearen aurkako mogimendua izan dela.
Foucault-en mezuak bultzatzen gaitu gaurkoa aztertzera eta aldatzera.
ARGIA.–Gaur egungo intelektual gehienek, berriz, ez omen dute horrela pentsatzen. Aitzitik, denetatik hitzegiteko gai dira baina gizarte al daketaz guztiz pesimistak dirudite.
F. A. U.–G. Deleuze-rekin egindako elkarrizketa batetan Foucault-ek aldarrikatu zuen "intelektual aditua"ren eredua. Luzeegi litzateke definizio honek adierazi nahi duen guztia azalizea baina argitua gera daiteke esaten bada Foucault-entzat teoria dela "herramienta kaxa" bat. Hau da praktiketarako erabilgarriak izan behar diren tresnak. Intelektualen lana ezin da inoiz "narzisista" izan, praktikoa behar du izan. Horregatik, neurri haundi batetan, Foucault lotzen da marxismoarekin, praktika ezberdinen ikerketa eta aldaketarako sortuta baita.
Foucault-ek ziozkunez giza bizitza judo borroka besterik ez da. Bestearen boterea erabiliz, erresistentzietaz baliatuz indar harremanak aldatu beharra dago.
Ez dago, beraz, helmugari buruzko eskatologiarik. Ez da iraultza bukaturik, giza eta intelektuala den duintasuna, askatasunaren bidea, guztiz praktikoa bezain hildo iraunkorra dugu. Ez besterik.
FITO RODRIGEZ BORNAETXEA.

Fernando Alvarez Uria, Michel Foucault-en ikasle izana eta egun, Madrilgo Univertsitate Autonomoan irakasle.
42-43


GaiezGizarteaHistoria68ko maiatz
PertsonaiazFOUCAULT1
EgileezRODRIGUEZ1Gizartea

Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude