"Gaurkotasun handikoak dira askatasuna, berdintasuna, elkartasuna"


2021eko uztailaren 23an
Xabier Gurrutxagarekin elkarrizketan.
Euskadiko Ezkerreraren Biltzarraren bezperetan, Xabier Gurratxagarekin hizketan
"Gaurkotasun handikoak dira askatasuna, berdintasuna, elkartasuna"
Euskadiko Ezkerrak Maiatzaren 27, 28 eta 29an bere hirugarren Biltzar Nagusia burutuko du Donostian. Biltzarrean tratatuko diren ponentzia eta proposamenen inguruan hitzegiteko Xabier Gurrutxagarengana jo dugu. Gurrutxaga parlamentarioa da Gasteizko legebiltzarrean, EEko komite ejekutiboko parteidea eta hezkuntza arazoetaz arduradun bere partiduaren barne. Gaur egungo une politikoaren zenbait aspektu ere komentatu dugu Xabier Gurrutxagarekin, biltzar nagusiko xehetasunez gain. Bere ustez, biltzar honetara, garai batetako tendentzia ezberdinduak bateratuago datoz; honek ez du esan nahi eztabaidarik emango ez denik.
ARGIA.– Krisi ekonornikoaren aurrean, zein filosofia aldarrikatzen du EEk, birmoldaketa industrialaren pragmatismoa?, ez al dira PSOE-ren bide berdinak proposatzen?
Xabier Gurrutxaga–Kongresutik ideia argi batzu atera nahi ditugu, eta ideia horiek nolabait argitu behar dute EEk defendatzen duen proiektu soziala. Hori horrela izanik, definitu nahi ditugu proeiktu sozial honen oinarrizko zutabeak. Zutabe horiek dira guretzat gizarte integratu bat behar dugula, gizarte berdinago bat hiritarren artean. Eta horrek esan nahi du gaur egunean gizartean ematen den segmentazio eta desintegrazioaren aurka gaudela, eta horien atzean dauden ezberdintasun sozialen aurka jartzen garela.
Helburua hori izanik, dudarik ez dago krisi ekonomikoari buelta eman behar diogula, eta horretarako EEk planteatzen du, lehenik, ez dela hori posible ekonomiaren inkrementurik gabe. Bigarrenik, ekonomiaren zuzpertze horrek egon behar duela zuzendua lanpostuak sortzeko. Hirugarrenik, beharrezkoa zaigu krisi ekonomiko honen bueltan errekurtso publikoak gizartearen helburuen pean jartzea, hau da, Euskal Herrian pobreziaren kontra eta lanpostuak sortzeko. Kontestu honetan, hau da, ekonomiaren inkrementu edo zuzpertzearen alde azalduaz, eta helburua lanpostu gehiago sortzea izanik, nik uste dut esplikatzen dudala gure ekonomi birmoldaketaren proposamena zein den eta zertan desberdintzen den PSOEtik. PSOEren pragmatismoa ekonomiaren zuzpertzean geratzen bada, gure proposamena lanpostuen sortzean datza.
A.–Alderdi marxista bezala kontsidera al daiteke EE gaur egunean?
X.G.–EEn gure azterketak, gure estrategia, estatutoetan dioenez, ahalegintzen gara elaboratzen, lantzen, kontutan izanik beste zenbait aspekturen artean marxismoaren irakaspen eta esperientziak. Honekin batera askapen nazionaleko mugimenduek erakusten digutena eta gaur egunean gizarte moderno batetan teoria progresistek erakusten digutena. Beraz, ez da hain zuzen partidua marxista definitzea eta punto, gehiago ez, baizik eta beste aspektuekin batera, hau da, gure estrategia egiteko lagungarri hartzen ditugun aspektuekin batera, marxismoa ere geurea eginez.
A.–Ideologiaren arloan bide zaharrak agortuta daude? Garai berriei plantearnendu berriak egiten dizkio EEk?
X.G.–Nik uste dut ideologia mailan zenbait aspektu zaharturik gelditu direla, eta ikuspegi horretatik garai berriek eskatzen dutela zaharkituriko aspektuak ahaztea eta berrikuntza bat planteatzea ideologia mailan. Bestalde, garbi daukagu beste zenbait gauza; ezkerreko ideologian badaude zenbait aspektu betidanik aldarrikatu ditugunak eta nekez jarri ditugunak praktikan, eta horiek ez daude zahartuta, alderantziz: izugarrizko gaurkotasuna daukate gaur egunean askatasun, berdintasun eta elkartasunak.
A.–Oraingo une politikoari begira, biltzarrerako egin dituzuen ponentzietan norrnalizazio politikora eraman behar duen negoziazioa beharrezkotzat jotzen duzue EEn, baina, jakina, negoziazioa ez du EEk HBk edo ETAk planteatzen duten eran ikusten?
X.G.–Hain zuzen negoziazioa behar zela aldarrikatu zuen lehen partidua EE izan zen, eta EEko sektore batek, hain zuzen, bere jatorria ETA pm-n zuen. Gertatu da zoritxarrez, Euskal Herrian negoziazioa gauzak konpontzeko estrategia bezala ulertzetik pasa garela negoziazioa bere baitan helburu bat kontsideratzera. Gaur egun negoziazio hitza bere desbaloraturik gelditu da. Hori dela eta, edozein kasutan, EEk pentsatzen du Euskal Herrian bere normalizazio sozialerako beharrezkoa dela sektore politiko eta sozialen arteko akordio bat; eta akordiorik ezin daiteke egin negoziatzerik ez badago. Beraz, guk ulertzen dugu negoziazioa Euskal Herriko partidu politikoen artean eta etorkizunari buruz izan behar dela. Bigarrenik, murriztuko bagenu normalizazioa biolentzia egoerara bakarrik, orduan esan beharko genuke biolentziari irteera bat emateko ere negoziatu behar dela, eta pentsatzen dugu negoziazio honek muga batzu dituela, partidu politikoek Euskal Herrian jartzen dituzten mugak.
A.–Euskaldunen autodeterrninazioa estatutoaren bidetik lortu daitekeela uste duzu?
X.G.–Uste dut autodeterminazioaren kontzeptu berataz erreflixonatu behar dugula; hau da, autodeterminazioa ulertzen bada gizarte batek egunero erabakitzeko duen ahalmena bezala, ba hori bada EEn horren alde gaude. Guk ulertzen dugu autodeterminazioa batez ere prozesu historiko bat dela, ez dela momentu konkretu batetan baietz edo ezetz esatea formulazio politiko bati, independentziari edo federalismoari, baizik eta uste dugu autodeterminazioa ipini behar dugula Euskal Herria osatzeko zerbitzuan. Hori bada autodeterminazioaren zentzu historiko eta inportanteena, ni autodeterminazio zalea naiz Euskadi nazio bihurtu nahi dugulako ekonomikoki, instituzionalki eta politikoki.
Entenditu behar dugu ez dagoela autodeterminazioaren momentu politiko bat baizik eta ulertu daiteke hamaika bider planteatuta. Autodeterminazioa, batez ere, herriaren borondatea da, eta herriaren borondatearen espresio bezala, nork uka dezake autonomi estatutuaren aldeko emaitza ez dela autodeterminazioaren momentu bat? Ikuspegi horretatik autodeterminazioaren momentu bat da autonomi estatutua, hori esan ondoren norbaitek esan al dezake autodeterminazio prozesua bukatu denik? Gure eritziz ez, zeren eta autonomi estatutuak zerbait egiten badu, Euskal Herriak momentu honetan duen autodeterminaziorako borondatearen ispilu izatea da. Beste momentu historiko batetan espresa daiteke autodeterminatzeko beste nahi bat.
A.–Estatutuaren bide honetatik, non gelditzen da Nafarroaren kasua? Eta Iparraldea?
X.G.–Kontrajarria badirudi ere, nik uste dut Euskal Herrian bere zentzu natural eta kulturalean badagoela errealitate bat Euskal Herri bezala, nahiz eta hori politikoki ez isladatu. Badago, kulturalki eta beste zenbait aspektutan, Euskal Herri natural bat. Eta hori ukaezina denez nik uste dut politikoki planteatzen zaigun desafiorik inportaneena horri eustea dela, hori garatzea eta errealitate hori indartzea. Edozein kasutan ezin dira begiak itxi, eta errealitate kultural natural horretan hiru dinamika politiko diferente daude, eta momentu honetan dinamika politiko horiekin ados ez egonagatik ere beharrezkoa da errespetatzea. Zeren eta ez errespetatzeak suposatzen du Iparraldeko eta Nafarroako hiritargoaren borondatea ez errespetatzea.
Horregatik EEk egiten duena da Euskal Herri honetan hizkuntzazko interesak, interes kulturalak eta ekonomikoak badaudela planteatu, eta egon daitezkeela, baita ere, interes politikoak elkarrekin lan egiteko. Baina elkarrekin lan egite horrek suposatu beharko luke bakoitzak bestearen markoa errespetatzea; eta nik uste dut Nafarroaren etorkizuna Euskal Herriko proiektu politiko batetan bide horretatik bakarrik hurbil dezakegula nafar hiritargoa. Hau da, guk (Komunitate Autonomoko euskaldunak) eta haiek (Nafarroako euskaldunak), bakoitzak bere esparru eta eremu politikoan ahalik eta aspektu amankomunaren inguruan lan egin behar dugula. Nafar hiritargoaren borondatea ez bada proiektu politiko amankomun baten aldekoa behintzat, ahalegindu beharko ginateke diferentzia eta marko politiko horien gainetik posible zaigun batasun horretan elkarrekin lan egitea.
A.–Euskal Herriko egoera pluripartidistan pakto eta koalizioen politika bultzatzen du EEk. Ikusten al duzu zuk EE koelizio gobernu batetan? Norekin eta nola?
X.G.–Bai noski, hori beste asmo batzuen artean, politikan konprometituak gaudenok gizartea aldatzearekin, garbi daukagu EEn gizartea aldatzen dela batez ere boterearen tresnak eskuetan edukita. Ikuspegi horretatik, dudarik ez dago, EEk bere asmoen artean baduela gobernatzeko asmo bat ere. Hori esan ondoren, badirudi Euskal Herrian garbi dagoela urteetan zorionez partidu bakarrak ezingo duela gobernatu; eta hori errealitatea isladatzen duen azterketa baldin bada edozein partiduk planteatu behar du gobernarako estrategian, paktua eta kontsentsua beharrezkoak direla.
Euskal Herrian ez dago gobernatzerik partidu politikoek ez badute asumitzen akordioa estrategia bezala. Hori esanda, planteatzen den bigarren galdera da: gobernura, zer lortzeko? Eta horri erantzuteko kongresuan planteatzen dugu EEren programa, eta programa horretan dauden neurri eta erabakiak aurrera ateratzeko azaltzen dugu gure nahia gobernura joateko. Gero, zeinekin? Oso zaila da esatea. Euskal Herrian, zoritxarrez, oraindik politika ez da egiten ideien inguruan, baizik eta konformazio elektoralaren inguruan, eta gaur hurbil dagoena etzi urrun gerta daiteke.
LUIS FERNANDEZ

Xabier Gurrutxagaren ustetan ekonomiaren zuzpertzeak lanpostuak sortzeari zuzenduta egon behar du.
Ni autodeterminazio zalea naiz Euskadinazio bihurtu nahi dugulako ekonomikoki, instituzionalki eta polilikoki».
EEko parlamentariak dionez, garai batetako tendentzia ezberdinduak bateratuago datoz III. Biltzarre honetara.
13-15

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEE
PertsonaiazGURRUTXAGA2
EgileezFERNANDEZ3Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude