Askagintza: "bizirik bizi menpekotasunik gabe"


2021eko uztailaren 23an
Askagintza (Maribi Lazkano, Txus Kongil eta Kepa San Pedro)rekin elkarrizketan.
2lean manifestapenak lau hiriburuetan drogaren aurka
Askagintza: "bizirik bizi menpekotasunik gabe"
Iragan 7an osatu zen Etxarri Aranazen Askagintza, drogomenpekotasunaren kontrako erakunde herritarra. Gipuzkoa, Biskaian eta beste herrialdeetan aritzen ziren taldeak bilduz aurrera doa erakunde berria, Euskal Herri osora hedotzeko asmoz;. Prebentziaa, trafikoaren aurkako borroka, eta gizarteak ezarritako baldintza sozial zapaltzaieen kontrako iharduna dira Askagintzaren hari nagusiak. Gaurkoan erakunde berriko hiru partaiderekin izan gara hizketan, Maribi Lazkano, Txas Kongil eta Kepa San Pedrarekin.
GALDERA: Joan den larunbatean izan zen Askagintzaren lehen bilera..
ASKAGINTZA: 1980an hasi ginen bileratan Donostian eta Bilbon, eta poliki poliki sortu ziren erakunde herrikoiak. 1983an Gipuzkoako DEEn etena gertatu zen, eta hortik sortu zen Askagintza. Sasoi berean gutti gora behera hasi zen lanean Dzarraska Bizkaian. 1985ean bilerak izan genituen elkarren artean sortzeko erakunde herrikoia Euskal Herri mailan. Aurtengo otsailan ezarri genituen akordio batzu, eta ordurako sartuta zeuden batasun prozesuan Nafarroa eta Arabako talde batzu ere.
GALDERA: Zein dira tresnak Euskal Herri osoan funtzionatu nahi duen erakunde horrek efektibotasuna lor dezan?
ASKAGINTZA: Erakunde bezala joko dugu drogomenpekotasunaren aurka, ez drogaren aurka. Euskal Herriak, eta beste edozein herrik beti erabili izan ditu drogak era orekatsu batez. Droga berriek–eta droga zaharrek erabilera berriekin–ekarri digute ondorio oso txarrak. Guretzat oso garrantzitsua da jakitea zertarako eskaintzen diguten droga, eta zergatik behar dugun droga jaietan ondo pasatzeko, edo zergatik buruko mina dugunean berehala hartzen ditugun aspirinak. Hor daude interets politiko eta ekonomiko nabarmenak. Gure borroka joango da zioak errotik moztera, ondorioak apurka apurka desager daitezen.
Arazoa herriarena da, eta herriak berak hartu behar du protagonismoa drogomenpekotasunaren aurkako bidea irekitzeko. Arazoa ezin daiteke utzi erakunde publiko eta medikuen eskuetan soilik, eta are guttiago epaile, abokatu eta lege penalisten eskuetan. Herriak berak hartu behar du kontzientzia.
GALDERA. Erabilpen kolektibotik ihelbide indibidualerako urratea eman da...
ASKAGINTZA: Drogak gizarte kapitalista orduko izan zuen erabiltzeko balioa, eta orain ordea truke–balioa du; ateratzen zaio errentagarritasun ekonomiko eta politikoa. Droga orain erabiltzen da indibidualki eta neurgabeki jai eta asteburuetan. Gizarte honetan ohiturak ere aldatzen ari dira, alkohola droga zaharra da, eta segun ze zibilizaziotan cannabisa ere zaharra da, eta coca ere, baina gu kezkatzen gaituztenak dira forma berriak, alkohola eta abarren erabilpena.
Droga modernoak bortizkeriaren tresna bilakatu dira. Euskal Herrian badira gizarte mailako kontraesanak, eta drogak protesta hori estaltzeko erabiltzen dira, protesta horren kontrako erantzuna dira. Hor sartzen da trafikoaren sustapena, sistemak erabiltzen bait du borroka hori suntsitzeko. Drogak ez dira harremanetarako ritoa edo liturgia bakarrik, sistemak askapen mugimendua apurtzeko erabiltzen dituen tresna gogor batzu baizik.
GALDERA: Zentzu horretan kontsidera daiteke drogak baduela atal errepresiboa?
ASKAGINTZA: Begira, drogaren kontra jotzen dutenean, aldi berean zabaltzen dituzte gizartean balio kontserbadoreenak, moral atzerakoiena; batzu polizia efikaza eskatzen dute 'pakea' lortzeko. Honela polizia bilakatzen da zeharkako hartzekoduna, ikusi baino ez dago nola funtzionatu izan den informazioa, 'Operación loro' horretan.
Bestalde, lortzen dutena da sektore marjinal batzu penalizatzea, erabiltzen dituzte drogak disidentzia soziala zapaltzeko. Sistema honekin ados ez dauden guztiak ez dute bi bide baino: edo borrokan sartzea edo drogatzea. Drogatzerakoan ere badira forma desberdinak; batzu erabiltzen dute kokaina, eta hori zelofan politez estalita, hori da 'alternatiboa', 'progresista'... Yuppientzat oso inportantea da ondo egotea, ondo zaintzea, koka hartzea ondo sentitzeko eta abar. Beste sektoreentzako, ordea 'pasa, 'resiste y sobrevive' eta antzekoak zabaltzen dira.
Droga erabiltzen da ihes egiteko, baina menpekotasunean erortzen denaren gain legearen indarra erortzen da. Nahiz eta trafikoa gaitzetsia egon ikusten dena da zigortuak, azkenean, kontsumitzaileak direla.
GALDERA: Ospetsua egin da El Naniren kasua. Horretan oso nahasian agertzen dira droga, tortura, heriotza eta polizia...
ASKAGINTZA: Polizia autonomo batek oso argi esan zigun, leku batzutan bakarrik daude putak, lapurrak eta poliziak. Sektore marjinalak, bere kontzientzia faltagatik, erabiltzen dituzte haien helburuetarako. Irunen harrapatu duten alijo horretan ere aduanetako ajente bat ere sartuta zegoen. Guk esaten dugunean drogaren munduan sistima osoa dagoela sartuta esan nahi duguna da sistima finkatzen duten pertsonak daudela, era guztietakoak, polizietatik hasita mediku eta politikoetaraino.
>GALDERA: Beraz, trafikoa eta kontsumoa berezitu beharko genuke, ezta?
ASKAGINTZA: Prebentzio lana egin behar dugu, eta baita eskaintzaren kontrakoa ere, eta biak oso lotuta, baina azken baten gure helburua da demanda ezabatzea prebentzio lana eginez. Nahi duguna da Euskal Herrian drogak egon arren menpekotasunik ez egotea. Prebentzio lana egin behar dugu eskoletan, familietan eta komunitatean, sektore guztiak inplikatuz zioen aurka Euskal Herri librea lortzeko.
Sarritan ikusten dugu etxean umeei esaten dieguna gauza bat dela eta gero egiten duguna bestelakoa, eta honek ekartzen du sinesgarritasun eza. Bestalde, instituzioetatik datozen neurri gehienak ondorioen kontra zuzentzen dira, arazoak badaude jentea lasaItu nahi dute eta horretarako gehiago kontrolatu, bestalde eritasunen kontra dago medizina, baina inor ez da sartzen zioen kontra. Drogomenpekotasunaren atzean desigualdadea dago, arazo sozialak, langabezia, txirotasuna... gizarte honetan ez gaude gustora. Gustora ez gaudenean hiru aukera geratzen zaigu: pasatu eta superbizi, pasatzea eta pasibo egon ordez automarjinatu, eta hirugarrena da borrokatzea egoera aldatzeko. Iraultza txikiak egin ditzakegu egunero, etxean, eskolan eta kalean ere. Eikarrizketa gehiago etxean, ikasleari protagonismoa emanaz eskolan eta ez irakasleari eta ministeritzari, kalean berdinatasun handiago eta konpetibotasun txikiago, kultura kritiko eta sortzailea... horrela goaz sustraietara...
GALDERA: Sartuta gaude Udaberria 88 deituriko kanpainan.
ASKAGINTZA: Gure lema da bizirik bizi menpekotasunik gabe, eta droga menpetasunaren sustapen edo trafikoaren aurka. Mezu positiboa aldarrikatu nahi dugu, herriak parte eragilea har dezan trafikoaren aurka presio sozial indartsua eginez.
21an manifestapenak egin nahi ditugu hegoaldeko lau hiriburuetan, baina honetaz gain herri eta auzoetan ekitaldi franko eratu da. Hitzaldiak, bideoak, jokoak... erabili izan ditugu. Mugimenduaren funtsak ere argitaratu berri ditugu manifiesto batetan.
INAKI GOITIOLTZA

Askagintzako Txus Kongil Maribi Lazkano eta Kepa San Pedro. Drogomenpekotasunaren aurka jo behar dela diote, ez drogaren aurka.
36-37

GaiezGizarteaDrogaNarkotrafik
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakAskagintza
PertsonaiazLAZKANO3
PertsonaiazCONGIL1
PertsonaiazSAN PEDRO1
EgileezGOITIOLTZA1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude