Joane Barolo: "Idaztean ez dut zentzurik izan baina bai azalerako aukerata grafikoa ateratzeko"


2021eko uztailaren 23an
Joane Barolorekin elkarrizketan.
«FALO ZANTARRA» NOBELA LABURRAREN EGILEAK ANONIMATOAREN EROTIKA JOKUARI JARRAITU DIO
Joane Barolo: "Idaztean ez dut zentzurik izan baina bai azalerako aukerata grafikoa ateratzeko"
Elkar argitaletxeko arrosa koloreko sailean argitaraturiko ."Falo zantarra" nobela erotismoa eta pornograñaren arteko zirrikituetatik zehar irristatzen saiatu da. Honez gero behintzat Fray Bartolome zenaren idazlanek bezainbat arrakasta lortu du irakurlegoagan.
Joane Barolo Boccoccio florentziarraren "Buztanik gabeko behorra" ipaineko apaiza zen. Eta Gabriel Aresti berak ere ezagatu omen zuen "Dekamerone tipi bat" gisan itzuli zueneko hartan. Dena den euskal irakurleentzat agian "Falo zantarra" nobela kaleratu berriaren idazlearen izengoiti bezala izango da sonatuago. Hala ere, jakin guttienez, estreinatu berri den anonimo hau ez zuela ez Boccacciok ez Arestik ezagutu, Bukowskik oraindik ezagutzen baldin badu beharbada ardo botila jaurtiko diola burura, eta Sade Markesak ezagutu izan balu konturatu orduko zulatuko lizkiokeela barrenak.
A.–Euskal literaturan sexuak, erotismoak ze nolako tradizioa dauka?
JOANE BAROLO.–Nik uste dut badagoela nolabaiteko tradizio bat sexuarekin hartu emana daukana. Ez dakidana da estilo honetan tradiziorik ote dagoen, sexu bortitz hau. Arestik, adibidez, bere itzulpenetan baditu «atsegindu ziren» bezalako moldeak, baina ez dago sexuarekin zerikusi zuzena duten gorputzaren zenbait atalekiko loturarik edo deskripzio zuzenik. Azken batetan Boccaccioren itzulpena zen. Hala ere geografia sexualik egiteko joerarik ez da izan euskal literaturan, eta alde horretatik kostatu zait nire aukera egitea.
A.–Sexuari eskeinitako tratamendua 'bortitza' bezala definitu duk.
J.B.–Boccacciorengan ironia joku bat da sexua. "Falo zantarra"ren kasuan ez dut uste sexua joku bat denik, trajedia bait da gehiago hainbat pasartetan. Literatura erotiko edo pornografiko edo dena delakoetan, nik gehien bat aurkitu ditudanak behintzat, dibertidoak izan ohi dira, apur bat gizarte amorfo batetatik aldenduta daudenak.
Gizarte kritika bat egiteko asmoa izan da ordea nire entseiua. Gizarte honetan sexua bortitza da, eta nobelan agertzen den gizartea bortxatua da baita ere, zokoratua eta baztertua. Eta azken batetan ipuin luze hau bera engainu bat da; norbaiti zerbait dela medio engainu bat egiten zaio, eta horretan galtzen du aldez aurretik galduta zeukan bizitza.
A.–Baina zentsurarik ere egin duzu idazterakoan...
J.A.–Ez, ez dut batere zentsurarik izan idazterakoan. Argitaratzerakoan aldiz, bai: azalerako aukeratu genuen grafikoa ezin izan bait zen atera ahal izan. Nazariorena zen. Baina halako dibujo klasiko batetara jo behar izan dugu azkenean.
A.–Errealitatea gertua. gatik ezagutu asmoz nola. baiteko dokumentazio lanetan saiatu zara?
J.B.–Bai, apur bat bai. Bilboko Cortes kaleetatik ibili denak badaki zertan den puten mundua eta zein legerek agintzen duen distrito horretan. Hala ere denok irakurri ditugu liburuak, ikusi filmeak. Pederastia kasu bat adibidez, bada euskal literaturan oso ezaguna Jon Miranderen «Haur besoetakoa»n, beharbada nik deskribatutakoa baino erromantikoagoa.
Erotismoaren eta pornografiaren arteko aldeak eta tarteak norberak babarrik definitu ahal omen ditzake, gusto ona eta txarra edota instintu bajuak eta altuak bereiziko lituzkeen moduan. Nobela laburraren eta ipuin luzearen arteko mugak ere ez didu orrialde kopuru zehatzarekin topo egitea ia sekula lortzen. Baliteke hemendik aurrera erotismo eta pornografiaren arteko aldeak definitzen hasi ahal izatea, euskal literaturaren produkzioan erreparatuz gero nobela bat laburra ala luzeaa den neurtzen hasi garen gisa berean.
DAVID ZUAZALDE

"Geografia sexualik egiteko joerarik ez da izan euskal literaturan".
50

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakBAROLO1
PertsonaiazBAROLO1
EgileezUAZALDE1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude