Jean Haritschelhar: "Euskarak hizkuntza ofiziala behar du izan Iparraldean,


2021eko uztailaren 23an
Jean Haritschelharekin elkarrizketan.
Jean Haritschelhar: "Euskarak hizkuntza ofiziala behar du izan Iparraldean,
ARGIA. - «Bateginik» kanpainako aholku batzordeko partaide zara. Nolaz luzatu zizuten horretarako proposamena?
HARITSCHEL.–Hor gertatu dena da, «Bateginik. kanpaina muntatu zelarik, ni «Pizkundea»ren zuzendari gisa agertu nintzela. Badakizu «Pizkundea»k biltzen dituela Iparraldeko hainbat eta hainbat kultur talde, eta orduan pentsatu genuen «Pizkundea»k behar zuela, dudarik gabe, hortan agertu. Alde batetik galde egin zidaten aholku batzordean sartzeko, eta nik baietz esan nuen normal bait zen «Pizkundea»ren arduraduna hortan izan zedin, bereziki ikusten ginuelarik «Bateginik» kanpaina hori moldatua zela ere diru biltzeko Natarroa eta Iparraldeko ikastolentzat.
A.–Kanpainak Iparraldeko eta Nafarroako premiazko apostuaria heldu dio. Egingo zenuke diagnosi labur bat Iparraldean zein egoeratan aurkitzen diren euskara eta ikastolak?
J.H.–Badira 19-20 urte ikastola sortu zela Iparraldean, eta nik argi eta garbi erraiten dut beti «Seaska»ren alde izan naizela. Hor dago guretzat 'D' eredua azkenean, eta eredu horrek merezi du segitzea, horrekin ikusten bait da biziki ontsa euskaraz ere eman daitezkeela klaseak eta euskaraz ikasi. Ez dira ordea denak horren alde; berrikitan sortu da hemen 'B' eredua, bereziki irakaskuntza publikoan. Ni ez naiz guztiz 'B' eredu horren kontra, nik pentsatzen bait dut gero eta gehiago sartuz euskara eskoletan hobe dela euskararentzat. Badu behar ederra euskarak zeren eta beldur naiz gutxitzen ari dela euskara Iparraldean.
A.–Prezeski hori dela-eta da «Bateginik»en esfortzua euskararen kontzientziatzekoa, zein neurritan uste duzu suertatuko dela eragingarri Euskal Herriko biztanlegoagan eta bereziki Iparraldekoagan?
J.H.–Nahi nuke aipatu eta erran jadanik horrelako kanpaina bat egin zela duela orai bederatzi urte, «Bai euskarari» deitua. Orduan, uste dut, halako kontzientzia bat sortu zuela piska bat gerora. Pentsatzen dut «Bateginik» kanpaina honekin gauza beretsua gertatuko dela. Hor gertatzen da ez dela aise eragin hori neurtzea eta zer emaiten ahal duen holako kanpaina batek.
Zernahi gisaz, beti eta gero eta gehiago horrelako kanpaina batzutan behar dugula sartu, argi eta garbi eta goraki erranez euskaldunak garela, euskara dela gure hizkuntza eta hizkuntza hori ofiziala behar duela izan frantses estatuan ere, erran nahi bait da Iparraldean.
A.–Kanpainan zehar ekitaldi berezi batzu badira. Zein azpimarratuto zenuke horien artean?
J.H.–Nik uste dut bakotxak behar duela hortan sartu. Eman dezagun, ni sartu naiz mintzaldi eta horrelako gauza batzu eginez «Gure Irratia»n eskuaraz eta «Radio Bayone» delakoan frantsesez. Jin ziren nire bila horretarako eta pozik egin nuen nik, zeren eta uste dut beharrezkoa dela euskaldun kontzientziari buruz horrelako oharpen batzu egitea. «Seaska~ren alde dirua biltzea lehen postuan jar nezake, zeren eta diru beharrean daude.
Eta bigarren, sinadurena. Sinadurek ere beren balioa bait dute. Frantziako beste zenbait herri, etnia, populuetan badira kezkak, eta Bretainan ere egiten dira gauza beretsuak. Anitz baldin bagira sinadura ematen hobe, hauek agertuko bait dituzte Europa osoan egiazko herri baten kezkak.
45-

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakBateginik
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzKanpainak
PertsonaiazHARITXELHAR

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude