J.M. Satrustegi: "Mintzairaren indarra, mintsatzen dutenen ahotan"


2021eko uztailaren 23an
J.M. Satrustegi-rekin elkarrizketan.
J.M. Satrustegi: "Mintzairaren indarra, mintsatzen dutenen ahotan"
ARGIA.–Nolatan zaude "Bateginik" kanpainako aholku batzordean eta zein da zuen eginkizuna?
J.M.SATRUSTEGI.–Egin behar zen lana zelako nago. Horretan murgildurik dabiltzanak nire izena nonbait gogoan hartu eta aholku kontseiluko partaidetza proposatu zidaten. Leporaino nenbilela esan nien, eta beraiek beren gogokoa izango zela ni aholku kontseilu horretan egotea eta, ahal nuen neurrian, zerbait egin banezake hobe.
Nik uste dut batzordearen zeregina, batzutan, ekintzazkoa dela–hor badaude batzorde batzu leporaino lanean ari direnak– eta beste batzutan berriz, bada babes izena, nire ustez. Ni banago beste aholku kontsellu batzutan, eta gehienetan izan ohi da arazoak daudelarik, elkarren artean bildu eta haiei nola» buru eman eztabaidatzea. Kasu honetan, ni baino trebeagoak eta gazteagoak direnez hor dabiltzanak, ez zen horren beharrik ere.
A.–Zein neurritan uste duzu izango dela eragingarri? Honez gero eragingarri bilakatzen ari ote dea "Bateginik" kanpaina?
J.M.S.–Lehenbiziko eta tamalgarriena, euskara, hainbat garrantzizko kultura gaia eduki eta eragile baten beharrean egotea da, zoritxarrez. Hau bezalako kanpainak izugarrizko tentoarekin egin beharrekoak dira, nahi baldin bada herri osora iritsi eta euskara gero eta gehiago ez dadin desorekatu. Hori hala izanik, eta jakinik taldekeriek kalte gehiago egin diotela gure hizkuntzari mesede baino, nire ohar bakarra izan zen euskara beste gauza batzuekin ez nahastatzeko.
Orai, zertan den kanpaina? Iduritzen zait nahiko apal iristen ari dela herri xehera, euskara mintzo duten euskaldunetara. Iritsi da, eta beti izanen da mesedegarri eragin hori. Ez dakit hainbat gosta den ekintzak behar zuen erantzunik izan duen. Iduritzen zait nahiko denbora gutxirekin prestatu dela. Gure herrian ez da erraza esaten geroan zer izanen den. Beste toki batzuetan uste dut normalizatuago daudela arazoak behar bada. Hemen zailagoa da, zatikaturik gaude, ostikoa uste ez den lekutik ateratzen da, e.a. Nolanahi ere, baldin lortuko balitz, gutxienez, zalantzan dauden beste ikastola pare batentzat nolabaiteko laguntza morala eta babesa, jakinik non kokatzen diren ikastolok, hori asko da.
A.–Zertan da euskera eta ikastolen egoera Nafarroan?
J.M.S.– Nafarroako arazoa ez dut argi ikusten, ilun baizik. Ezer ez zegoenean, dena aurka genuela aurrerakada bat ikusten zen. Gaur, asko lortu da, baina ahul dago euskara Nafarroan. Badakit ikastola indartsuak ditugula Iruñean esaterako, eta hori pozgarria da, inoiz eduki ez genuena. Baina hortik ateratzen diren haurrak gero –ehiztarientzat prestatzen diren galeperrak bezala–, beren giroa ez den giroan, aurrerapen gutxiko edota etorkizun gutxiko euskara izan ohi da. Eskoletan asignatura gisa ematen da euskara, eta bai eskolatik zein ikastolatik atera eta erdaraz ari dira. Mintzaira bat ez bada mintzatzen hutsa da, ez du lekukotasunik. Mintzairaren indarra, mintzaira hori erabiltzen dutenen ahotan dago. Pesimista? Ez, errealista naiz, egoeraren salaketa baizik ez dut egiten, ondorioak bakoitzak atera behar ditu.
45


GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzKanpainak
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakBateginik
PertsonaiazSATRUSTEGI1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude