"Herrien Europa utopia bat da, orain Estatuen Europan gaude"


2021eko uztailaren 23an
Aurora Baskaran-ekin elkarrizketa.
Aurora Baskaran, Eibarbo alkatesa PSOEkoa
"Herrien Europa utopia bat da, orain Estatuen Europan gaude"
Aurora Baskaran Eibarko alkatesa da, sozialista eta euskalduna. Eibarko sozialismo euskaldunaren tradizioaren jarraitzaile bezala kontsidera daiteke Aurora: aita ere Gipuzkoako PSE.ko presidente izandako Benigno Baskaran zen, «abade laikoa» deitzen zutona. Kuestio nazionalaren gainean, gaur egunean oinak lurrean izan behar direla uste du Aurorak, eta Aberri Eguna instituzionalizatu beharko zutenaren eritzikoa da. Partiduaren kontutan gehiegi ez dela sartzen aitortzen du, Eibarko udala gidatzerekin nahikoa duela eta.
ARGIA.– Eibarren, aspalditik, partidu sozialak inplantazio haundia izan du. 77ko munizipaletan, ala ere, askok espero zutenaren kontra PNVk lortu zuen alkatetza, akaso eibarko sozialismo historikoa "historia" izatera pasa den monentuan. Ba al da Eibar oraindik sozialismoaren "bastoi" bat edo PNVaren zatitzearen ondorio soila da PSOEren garaipena Eibarren?
Aurora Baskaran.-Beno badakigu denok gerra ostean nazionalismoak indar handia'hartu duela, hori.ezin daiteke ezeztatu, emaitza elektoralek esaten dute. Bai alde batekoak eta bai bestekoak, nazionalismoa gogor dator, beraz ez nuke esango egiarik esanez PNV-ren zatitzeak ez digula mesede egin sozialistei, hori bistan dago.
Gero, ez dakit zelan ikusiko duen jendeak baina ni sozialismoaren barruan bizi izan naiz, sozialismo eibartarraren barruan. Hemen oso bizkor sortu zan sozialismoa, Bilboren influentzia ere egon zela pentsatzen dut, Eibarren egon ziren deserriratuta Bilboko Madinabeitia, Meabe eta horiek. Orduan izan zen sozialismoaren anjea beharginen artean eta Eibarko lehenengo komite sozialista jaio zen 1897an, nire aitita ere egon zen. Nik ez dakit zelan ikusiko duten besteek baina uste dut oraindikan sozialismoak Eibarren indar handia daukala, ni baietzean nago.
A.–Eibarkoa aparte lagata, Framcoren garaiko PSOE eta oraingo PSOE ez dira berdinak. Onerako izan da aldaketa hori?
A.B.– Gauza bat da sozialismoa klandestinitatean egitea, beste gauza bat oposizioan egitea eta bestea boterean egotea. Boterean zaudenean hor problema batzu daude, eta ezin daiteke dena apurtu eta gauza berri bat jarri, eta lana da gauzak aldatzen joatea pixkanaka-pixkanaka. Lan handia da gainera eta, lehen esan dizudana, egoerak diferenteak dira, ezin daitezke gonbaratu problemak, gerra aurrean zeudenak eta orain daudenak.
Gero, nik pentsatzen dut edozer gauzatan bezala eduki behar dela abilitatea eta kapazitatea. Kapazitate handia behar da eta nik pentsatzen dut PSOE-n badagoela, gauza asko defendatzeko askotan zeure ideologia albora laga eta itxoin egin behar da momentua. Problemei oratu behar zaien lekutik oratzen meritu handia izan dutela gobernuan uste dut, eta heurak ere uste dut beti edukiko dutela bidean eta buruan nora jo behar dena, baina zuzen joan beharrean buelta gehiago eman beharko da, zuzen joateko dena apurtu behar da eta, eta hori ez da interesantea inorentzat.
A.–Apirilaren 14a, Errepublikaren eguna. Badakigu gainera Eibarren bezperan proklamatu zela. Zer esanahi deuka zuretzat data honek gaur?
A.B.–Guretzat data hau Eibarko historiaren barruan oso interesantea da, denok oso harro egoteko modukoa. Nik beti ospatu izan dut etxean, bizi guztian. Diktadura denboran kator-se-de-ambrilla espeziala zen, beharra eginda ere, beti egoten zen zeredozer diferentea, hura ospatu egin behar zen. Orain zuk esaten duzu zer den gaur; ba nik uste dut horixe dela, gauza oso berezia guretzat. Orain beste momentu batetan gaude eta pentsatzen dut kristauek zeredozer ona izan behar duguna beti dela hankak lurrean edukitzea, eta trantsizioa, monarkiagatik ez balitz, askoz ere okerragoa izango zen denontzat, eta hori errekonozitu behar dugu monarkikoak ez izanda ere.
Ni ez naiz monarkikoa baina errekonozitzen dut horrela gertatu dela eta, enfin, gizonak estatua gobernatzen lagatzen duen artean, segun zeinek irabazten dituen elekzioak, eta bere lekuan badaki egoten orain dagoen moduan, dakien moduan, hori errekonozitu behar zaio. Enfin, ez pozik, dena ez da irteten zuzen norberak nahi duen moduan, baina errekonozitu behar dugu postura ona izan duela.
A.– Maiatzean PSE-ren kongrasua da, espero daiteke bertan gaur PSOE-an gorri-gorri dagoen eztabaida agertuko dela, UGT eta gobernuaren artekoa; zer irten daiteke debate horretatik?
A.B.–Ni horretan ez naiz sartzen, ni neure lekuan nago, partiduko gauzak ez ditut erabiltzen. Eta egia esanda, nik ez daukat idearik ere zer irtengo denetaz. Nik uste dut hor konponbide batetara ailegatu behar dela, orain zelan, ez dakit. Esaten dizut baina, kristauak hankak lurrean eduki behar ditu eta gobernuan ahalegin demasa egiten ari dira halako gaietan; UGT-k ere bere papera egin behar du eta askotan txoke egiten dute elkarrekin UGT-ren asmoek eta sozialistek estatua aurrera eroateko orain daukaten obligazio eta errespontsabilitateak. Hobe izango zen hauek gauzok berez joatea, baina oraingoan gaitia da.
A.–Bizkaiko PSE-n UGT-ren aldeko jarrera da nagusi, Danboreneak defendatzen duena; eta Gipuzkoan jarrera ofizialagoa darama Egiagaraik. Iskanbila hau nolakoa da, politiko-ideologikoa? Ala, esan izan den bezala, pertsonala? Zure burua non ikusten duzu saltsa honetan?
A.B.–Nik nire burua Gipuzkoaren barruan ikusten dut. Orain, konfliktoa egotea, gauzak zeretik atera barik, aberasgarria da. Bestela denak berdin eta ondo pentsatuez gero, ez dago munduan ezer ere. Konfrontazio bat egotea aberasgarria dela uste dut. Gero, kongresuan zein posturak irabaziko duen, nik hor ez daukat zer esanik. Demokrata moduan, esan dizut non ikusten dudan nire burua, eta beti errespetatuko dut nor irteten den irabazle.
A.–PSOE.k PNV-rekin du paktua Gasteizko gobernurako. Eibarko Udalean, eta beste batzutan, EA eta EE-rekin daukazue paktua. Zein eritzi duzu Euskal Herriko politikan dabiltzan alderdi politiko hauetaz?
A.B.– Denok dakigu eta lehenago ere esan dizut, nazionalismoa oso gogor jaio dela diktadura ostean, lehen ez zeukan horrelako indarrik. Orain nik uste dut oso aberasgarria izan dela PNV-ren apurtzea. Egia esanda askoz ere aberatsagoa eta inportanteagoa izango da Euskadi guztiarentzat Gasteizen nazionalistek eta sozialistek eustea gobernua. Eta apurtze hori ez balitz gertatu ez litzateke ailegatuko oraingo egoerara, honetxegatik diot interesantea dela. Bestela, zelan gauden denok banatuta udaletan eta, nik uste dut herri bakoitzean problema partikularrak daudela. Orduan, Eibarren guk hasieratik nahi genuen pakto bat egin, eta azkenean EA eta EE-rekin heldu zen akordio batetara eta uste dut Eibarrerako oso ona izan dela paktua, eta pertsona moduan gu hemen oso ondo konpontzen gara. Beraz nik pentsatzen dut, partiduak pixkat albora lagata, pertsonak bakoitza bere lekuan egonda, horrek asko esan nahi duela.
A.–Eta HB-ren gainean, zein eritzi daukazu?
A.B.– Nik ez daukat ezer inoren kontra behin parlamentura eta institu zioetara badoaz heuren pentsamendua edo heuren ideologia defendatzera. Nik hemen udaletxean tratu normala daukat Herri Batasunako jendearekin, udaletxean dauden pertsonekin.
A.– Duela hamar urte PSOE-k Aberri Egunetan parte hartzen zuen, «independentzia» hitza ere erabiltzen zen. Gaur ahaztu da guzti hori.
A.B.–Beno, independentziarena ez dakit sekula izan den... Internazionalean, dakizun moduan aintzanakoa da hori eta «herrietaz» egiten da berba, ez «nazioetaz», baina nik pentsatzen dut hori, orain momentuan, utopia bat dela. Estatuen Europan gaude orain, historiak noruntz jo dezakeen sekula ere ezin daiteke esan, baina nik esaten dizut orain momentuan nola dagoen eratuta estatuen Europa, eta estatu bakoitzean daude gure moduan beste herri batzu, beren protagonismoa galdu dutenak, estatu baten barruan sartuta egotearren. Historia ez da dena ona, baina asumitu egin behar da, ezin daiteke atzeruntz bota. Ez dakit gure ilobek ikusiko duten Europa diferente bat baina orain momentuan ez dut ikusten nik hori.
A.–Honek esan nahi du PSOE-k kuestio nazionala ahaztu egin duela edo estatutoaren bidetik nahikoa lortu dela jada?
A.B.–Beno, nik uste dut orain dela urte batzu ametsetan ere ezin zitekeela egin orain daukagun estatutoarekin. Uste dut oraindik desarroilatu daitekeela asko Euskal Herrirako bai kulturalki eta bai ekonomikoki, beste gauza batzu erradikatu egiten badira oso ona izan daiteke. Eta gu, nazio ez noa esatera, baina etnia moduan, euskaldun moduan, uste dut estatutoaren barruan ederto bizi gaitezkeela beste gauza batzu konpontzen baditugu; jakina, biolentziaren kontua. Kontu hau uste dut tristea dela euskaldunontzat, geuk exilioara joan garen leku guztietan eduki dugun famarekin pertsona moduan, euskalduna zelan izan den apreziatua eta orain ipini diguten musua tristea da, niretzat behintzat.
A.–Euskararekiko sozialisten jarrera, arduragabea edo, are gehiago, kontrakoa iruditu dakioke askori, zu eta biok hitzegiten ari garen hizkuntza esistituko ez balitz bezalakoa. Zer diostazu honen gainean?
A.B.–Nik uste dut hemen nazionalisten aldetik gauza bat txarto egin dela: pretenditu da euskara urte gutxitan salbatzea. Euskara oso galduta zegoen, baina ez kanpokoen kulpagatik bakarrik. Gero, ikusten da PSOE-k indarra daukala emigranteen artean eta horietxek defendatzearren egin du pixkat, ez nuke nik kontra esango, izan ere eskola publikoetan gero eta gehien sartzen gabiltza. Euskarari eman behar zaio bere denbora eta gainera egin behar da kanpoko jendeari erakutsi euskara maitatzen, heurak ikasteko ez, baina bai heuren semeek. Eta ez inposatu urte gutxitan, dena egin nahi izatea.
LUIS FERNANDEZ

Benigno Baskaran sozialista eibartar zaharraren alaba da aurora.
Estatuaren garapenean sinisten du Aurorak, euskaldunok etnia moduan ederto bizi ahal izateko.
13-15

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSOE
PertsonaiazBASKARAN2
EgileezFERNANDEZ3Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude