"Autodeterminazioa eta Negoziazioa. Eutsi borrokari",


2021eko uztailaren 26an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Tasio Erkizia-rekin elkarrizketan.
HB, Tasio Erkizia
"Autodeterminazioa eta Negoziazioa. Eutsi borrokari",
–Zein da aurtengo Aberri Egunarako HBk hartu duen lema?
–Aurtengo Aberri Egunaren lema "Autodeterminazioa eta Negoziazioa. Eutsi borrokari", da, eta Iruñean ospatuko dugu.
–Zergatik lema hau, zer da adierazi nahi duzuena?
–Autodeterminazioa bilakatzen ari zaigu marko politiko berriaren ardatz eta ezaugarri nabarienetariko bat. Beraz, autoderterminazioa lortzea, gure burujabetasunaren adierazgarri izateaz aparte, gure subiranotasunaren ataria dugu. Kontuan edukiaz autodeterminazioa ez dugula lortuko ez bada estatuen artean negoziazio bat egoten, horregatik lotzen dugu negoziazioa autodeterminazioarekin. Gu ziur gaude momentu honetan autodeterminazio eskubidea jaso eta aitortzeko, ezinbestekoa dela negoziaketa politikoa. Eta eutsi borrokari esaten dugu hori erantsiaz hemen ez dagoelako ez autodeterminazio eskubiderik ezta negoziaziorik ere herri mobilizaziorik gabe. Eta beraz, orain arte lortu dugun guztia borrokari esker lortu badugu, hemendik aurrera ere bide berdina izango dela uste dugu. Jendeari egiten diogu deia eta oihua hain zuzen ere, eutsi borrokari.
–Zer eritzi duzue beste alderdien lema eta konbokatoriaz?
–EAJ eta EAren lemak sustrai berdinetik datozela oso nabari dagoela uste dut. Badirudi kopiatu egin direla eta, dena den, esan behar dugu lema batek!.ez duela askotan adierazten partidu baten eguneroko politika. Lema horiek esloganak edo deseoak izaten dira askotan. Adierazgarriena da nola ospatzen duten alderdi horiek Aberri Eguna: bazkari eder bategaz edo toki itxietan mitin politikoak eginez. Guk uste dugu herria ez dela eraikitzen hitz eginez edo bazkari ederrez. Gauza hauek ondo daude, borrokaren osogarri gisa. Hiru partidu horiek (EAJ, EA eta EE) guztiz banatzen dira gugandik Aberri Eguna ospatzeko eran. Ez hainbeste, baina baita ere, kontsignatan. Baina esloganak askotan ezkutatu egiten du errealitatea, eguneroko huskeria estali edo isildu erazi nahi dutelako.
–Zer eritzi duzue beste aldérdien lema eta konbokatoriaz?
–EAJ eta EAren lemak sustrai berdinetik datozela oso nabari dagoela uste dut. Badirudi kopiatu egin direla eta, dena den, esan behar dugu lema batek ez duela askotan adieratzen partidu baten eguneroko politika. Lema horiek esloganak edo deseoak izaten dira askotan. Adierazgarriena da nola ospatzen duten alderdi horiek Aberri Eguna: bazkari eder bategaz edo toki itxietan mitin politikoak eginez. Guk uste dugu herria ez dela eraikitzen hitz eginez edo bazkari ederraz. Gauza hauek ondo daude, borrokaren osagarri gisa. hiru partidu horiek (EAJ, EA eta EE) guztiz banatzen dira gugandik Aberri Eguna ospatzeko eran. Ez hainbeste, baina baita ere, kontsignatan. Baina esloganak askotan ezkutatu egiten du errealitatea, eguneroko huskerai estali edo isildu erazi nahi dutelako.
–Zergatik ez da aurten alderdi guztien Aberri Egun unitariorik egin?
–Erraza da azaltzea. Azken Aberri Egun unitarioa izan zen justu orain hamar urte. Eta orduan batu gintuen kontsigua, autodeterminazioa izan zen hain zuzen ere. Guar egun ezin gara elkarrekin joan, arrazoi sinple bategatik, eta zera da, beste alderdiek baztertu egin dutelako gure herriaren burujabetasun nahia eta jai giro batera mugatu nahi dutelako egun hori. Nik uste dut berriro ere bilduko garela, baina beste alderdi horiek autodeterminazioa eta subirotasuna lema beraiena egiten dutenean, baina bereganatu ez bazkari ederra eginez baizik eta herri borrokarekin txertatuaz.
–Zer izan daiteke alderdi guztiak batu ditzakeen oinarrizko puntua, edo bestera esanda, zein baldintzapean egingo zenukete zuek Aberri Egun unitario bat?
–Alderdikeria alde batera utzi beharko litzateke, eta erraz utzi dezakete eta dezakegula uste dugu proiektu bakar bat balego. Hau da, hemen behar dugu lortu nazio prolektu baten inguruan aritzea. Bestela ez dugu inoiz Aberri Egun unitariorik. Iruditzen zaigu momentu honetan EAJ, EA, eta EEk proiektu horri uko egin diotela, hori ukatzen duen marko juridiko-politkoa onartzen dutelako. Gaur egun Espainiako Konstituzioa onartzen dute, eta Konstituzioa ukatu egiten dio herri honi bere burujabetasuna. Onartzen dute "Amejoramiento Froal"a eta Euskal Herria banatzen duen bi autonomi estatutu, eta beraz uki egiten dute gure naziogintzari. Gure naziogintzari berriro serioski heltzen dioten momentuan, nik uste dut berriro ere bilduko garela, eta seguru nago hemendik hamar urte baino lehen berriro ere bilduko garela AberriEgun unitario batean, marko juridiko-politko desberdinaz. Orduan asko izango dira naziogintza hori aitortuko dutenak.
–Paradoxikotzat jo liteke koalizio berean dauden bi alderdiek ez konbokatzea Aberri Eguna, eta aldiz, boterean zein oposizioan dauden alderdiak bat etortzea egun bat ospatzeko orduan.
–Ez da batere harritzekoa. Argi dago guar egun PSOE lotsatu egiten dela Aberri Eguna ospatzeaz. Biak gobernu berdinean egon arren, elektorado desberdina dute. Elektorado batek ospatu nahi du, eta PSOEk ez du ospatu beharrik, ez nahi. Praktikan, PNVk zergatik ospatzen du Aberri Eguna? bere inguruko zenbait jende kontentatzeko, baina AberriEgunari kentzen diote erreindibikazio kutsu guztia. Bakar bakarrik jai egun gisa ospatzen dute, baina funtsean, PSOEk ikusiko balu interesgarria jai bat egitea, blak bat etorriko liratekeela uste dut.
20

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakAberri Egu
PertsonaiazERKIZIA1

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude