Montxo Armendariz: "Filmen errodaian baino merkatuan behar du egon euskarak))


2021eko uztailaren 23an
Montxo Armendariz zinegileari elkarrizketa.
Montxo Armendariz zinegile nafarra dugu. 'Carboneros de Navarra' laburmetraiaz hasi zenetik, lazemetraia bi, 'Tasio' eta '27ordu', baratu ditu. Proiektuak eten gabe baratzen dituen zinegile honentzat, institutoio irakasle izatea urrun geratu da, nahiz eta berak behin eta berriz aitortzen duen moduan 'garrantzitsaena momentuko esperientzia bitalak bizitzea da, unean unekoei erantzanez.- Euskal zinemaz mintzaten denean, kontradikzioz beteriko bidea erakusten digu, Montxoren ustez, zenbait gauzatan aurreratu badugu ere, heldutasanera iristeko bide luzea delako egiteko dagoena.
Montxo Armendariz: "Filmen errodaian baino merkatuan behar du egon euskarak))
GALDERA: 'Tasio' izan zen euskal zinemaren lehenengoetariko filmea, haren geroztik '27 ordu' etorri zen. Gaur egun ere, segurasko, proiekturen bat izango duzu esku artean...
ERANTZUNA: 'Tasio' egin nuenean, baziren film batzu 'euskal zinema' izenaz ezagutu den horren azpiegitura sortu zutenak. Zinema horren garapenean onuragarri izan zen Eusko Jaurlaritzak aurreikustea laguntza ekonomikoak eskaintzea errentagarria izan zitezkeela, eta hau dela eta filme mordoska bat burutu da Euskal Herrian. Dena den, laguntza horiek edo ez dira ondo erabili edota ez dugu jakin ondo profitatzen film berrien ekoizterako. Herri bat alor guztietan espresa dadin ikusentzuteko medioetara iritsi beharra dauka, hots, zinera eta telebistara.
Zinean izan zen eztanda unea, egiten zen produktua garrantzi eta maila gorenekoa zen, baina ekoizpen horrek ez du sortu guttienezko azpiegitura zinematografoko iraunkorra Euskal Herrian. Eta sortu beharra dago, zeren bestela dena geratuko da urte batzutan egin ziren filmen boomean eta besterik ez.
GALDERA: Zenbait zine kritikok salatu du subentzio politika honen bidez iritsi garela filmetako gidoi eta proiektuak subentzioei begira prestatzera, eta ez berez interesa dutelako...
ERANTZUNA: Portzentaia nahiko handi batetan egia da, eta eritzi horrekin bat nator, baina hala ere hori berez ez da ezkorra. Zinea industria den neurrian, oso arriskutsua da, suizida, eta horretan oso zaila dirudi inbertsio pribatuak jasotzea, dagoen egoera ikusirik, baina zineak, industria izateaz gain, beste funtzio batzu ere betetzen ditu, eta hor dago gizartean eragiten. Administrazioaren ardura da denok ordaintzen ditugun zergetako zatia itzultzea herritarren erabilpen kulturalerako. Zentzu horretan, ez deritzot ezezkorra Eusko Jaurlaritza, autonomieteko gobernuek, edota gobernu zentralak laguntzea filmen ekoizpena, beti ere horrek lagunduko badu zinemagintza zuzpertzen. Hori horrela izanik, nik egoki ikusten dut; bestela, diru hori eskuratzen bada norberaren iniziatiba burutzeko, eta etekin ekonomikoak lortzeko, orduan hori erabat kaltegarria liteke zinerako.
ALDERA. Patxi Bisqurt–ek komentatzen zuen behin, 'Tasio' Madrilen egin izan balitz, subentziorik gabe ere merkeago aterako zena Nafarroan egina baino...
ERANTZUNA: Madril eta Bartzelonatik kanpo egiten diren film guztiak garestitzen dira, zeren teknikoen %9Oa aipaturiko bi hiri horietako batetan bizi da, eta errodaia bukatutakoan etxera joan ohi direnei afaltzen eta lotan, dietak, bidaiak, eta abar ordaindu behar zaizkie; eta horrez gain estrak eraman behar dituzu, ez bait dira izaten zu filma egiten zauden lekuan. Zentzu horretan, Madril eta Bartzelonatik at garatzen diren filmak garestiago izaten dira.
GA DERA: Azken bost sei urte hauetan Euskal Herrian egin diren filmek posibilitatu dute tekniko berriak sortzea? Iluminadoreak, dekoratzaileak, zine teknikoak...?
ERANTZUNA: Nik uste dut sortu bai sortu direna. Izan ere, teknikari berriak atera dira ekoizte alorrean, makilajean, zuzendaritzan... lehen zine alorrean ez zeudenak, eta beste arlo batzutatik etorrita gaur egun zinegintza profesionalean dihardutenak. Bestalde, sortu dira bizpahiru ekoiztetxe berri, horietakoren batzuk produkzio osoa euskaraz egiten dutenak, eta hau izan da niretzat benetan interesgarriena euskal zineman. Hots, sortu direla ekoiztetxe berriak, teknikoak, eta guttienezko azpiegitura ere. Dena den egin dena ez da nahikoa, eta gehiago bultzatzeko beharra daukagu.
Beste alor garrantzitsua ere badago, orain dela hiru edo lau urtera arte ez ziren filmak euskara hutsez burutzen, eta orain film batzu euskaraz egin dira.
GADERA: Euskara dela eta euskaltzaleengandik kritika ugari izan da, lehenago erdal bertsioa plazaratzen delako, eta euskarazko kopia ia gauza sinbolikoan geratzen delako: aste pare bat karteldegian eta gero zoko ilunera; eta batzu atera ere ez ziren egin merkatura euskaraz, 'Tasio' kasu.
ERANTZUNA: 'Tasio' nonbait euskaraz ikusi zen, baina hori bestelako gatazka izan zen. Uste dut arrazoi osoa daukazula horretan, eta nik euskara ez dakien profesionaletariko bat naizenez, ezin dezaket filma euskaraz burutu, eta beraz, onartzen ditut dagozkidan kritika guztiak. Dena den, hori bizi dugun errealitatearen islada besterik ez da. Nik ahal dudan neurrian lagunduko dut filmak euskaraz eain daitezen. baina horretarako behar da antzezieak euskataunak izatea, zuzendaria euskalduna izatea, talde teknikoko gehienak euskaraz egitea, eta hori ez da egun batetan lortuko dugun gauza. Jakina denez, monopolizazio kultural eta linguistikoa egon da, eta teknikoen eta antzezle gehienak gazteleraz maintzatzen dira. Zinean, bizitzako beste alor batzutan legez, ezin daiteke ukatu ekintza kultural edo zinematografikoa burutzea, hemengo jentearen ondasuna den hizkuntzan, nahiz eta hori gero euskaraz azaltzen den.
'Tasio' filman gauza desberdina zen, zeren nik uste nuen han erabiltzen zen hizkuntza Euskadiko ondasun kulturala dela, niretzat Euskal Herria den eskualde batetako mintzaira delako, eta niri kaltegarria iruditu zitzaidan hori euskaratzea, eta hori zen arrazoia.
Filmak euskaratu behar dira, baina arazoa ez da 'euskal zinema' egiten dugunona euskaratzea. Nik uste dut entzute handiko filmak, La guena de las galaxias, Tibarón eta abar euskaratzeko Eusko Jaurlaritzak dirua higatu behar duela, zineetan erakus daitezen filmak euskaraz eta erderaz, eta hau ez da egiten. Niretzat funtsezkoa ez da filmak euskaraz errodatzea ala ez, nire ustez, askoz garrantzitsuagoa da euskara merkatuan egotea, zinean eta leku guztietan.
GALDERA: Bere garaian ETB–k hiru film ekoiztu zituen euskaraz, eta orain badirudi beste zenbait egiteko asmoa badagoela. Baina euskal zine ekoizleen ildetik zenbait kritika egin zaio, ustez hobe zirelako koprodukzioak edo norberak egin eta gero ETB–k eskubideak erostea...
ERANTZUNA: Nik dakidana ez dator batzuk diozunarekin. Baliteke ni oker ibiltzea, baina nire ustez zilegia da ETB–k film, serie eta programen ekoizpena bultzatzea, eta hori da egin behar duena. Nik entzun dudana izan da adjudikatzeko zeuden hiru filmak, aldez aurretik zeudela adjudikatuta, proiektuen aurkezpena egin baino lehen, eta uste dudanez ekoizleen elkartetik hori zen kritikatzen zena. Hau da, ez zegoela zertan eman behar pertsona batzuei proiektua, lehenago batzorde batetan edo lehisketa publikoaren bidez azaldu gabe.
GALDERA: 27 ordu filmaz bere garaian esan zen gaur egungo Euskal Herriko errealitatearen zati batetara hurbiltzen zela ikuspuntu errealista batetik.
ERANTZUNA: Bai eta ez. Filmaz beste gauza asko ere esan ziren, eta denak ez zuk aipatutakoa bezain politak. Ez nintzen saiatu gaur egungo Euskal Herria, edo horren zati baten egoera isladetzen, edo gazteriaren zati batena. Filman gizakiaren desintegrazioaz aritu nintzen, denon barruan –batzurengan handiago besteengan txikiago–daukagun autodestrukzio horretaz, bai indibidual zein soziala. Horretarako aukeratu nituen leku, pertsona eta elementu oso zehatza: droga. Interesa nuen ikutzeko autodestrukzio edo automarginazioaren alde sakonenak, eta horregatik filman alde batera utzi nituen gizarte ikuspegiak, nolabait dena baldintzaten dutelako, eta azken batetan eragiten dutelako erabaki pertsonaletan. Horrek isladatzen duenentz Euskal Herriko alor bat? Hori norberak ebatzito du, eta horrela bada, ni pozik.
GALDERA: 27 ordu–tik hona urte bi ioan dira.
ERANTZUNA: Urte bi hauetan lan mardula egin dut, jendeak pentsa dezakeena baino askoz gehiago. Zinean lana ez da beti errentagarria, eta ez du beti fruiturik ematen. Egon zintezke bost hilabete edo bost urte proiektu batetan, eta gero proiektu hori ez da argitara ematen, azkenean zeuk deritzozulako ez diozula biderik eman behar, edo ekoiztu behar dutenen ustez hori ez delato errentagarria, edo beste edozein elementu tartekatzen delako. Zinemagintza gaur egun oso txarto dago, erabat estankatua, eta film bat eratzea ez da gauza erreza, bai idazteko orduan, zein definitzerakoan, zein ekonomikoki aurrera ateratzeko, oso zaila da.
Urte bi hauetan garatu gabeko proiektu batzu egin ditut, orain beste bat daukat esku artean, nik uste dudana aurrera joango dena.
GALDERA: Aurrera dezakezu zertan izango den?
ERANTZUNA: Nahiago dut proiektuak proiektu izatea garatu arte. Lan horrek izena, ekoizlea, zuzendaria eta abar daukanean, orduan hitz egin daiteke. Bitartean nik nahiago dut lan ixila izatea.
GALDERA: Pentsatzekoa da eskuartean duzuna luzemetraia izango dela, baina ez duzu pentsatu bitartean beste zerbaiti ekitea laburmetraia edo spot publizitarioei?
ERANTZUNA: Ez, spotaren mundua oso konplikatua delako, eta oso zalla horretan sartzea, niretzat behintzat. Iruñetik spotaren munduan sartzea ezinezkoa da. Hala eta guzti, spotaren munduan sartzeko interesa izan dezaket sostengu ekonomikoa den neurrian, baina ez halako gorritasun ekonomikoa ez dudan neurrian. Hala balitz ere, orduan ikusiko nuke spotek egin ala San Nikolaseko ertzean jertzea, nahiago dut beste gauza batzutan aritzea.
Laburmetraien alorrean ez dago proposamen argirik. Iruñeko erakunde bat zegoen laburmetraia bat ekoizteko, eta ni prest nengoen zuzentzeko, baina azkenean luzatuz joan zen gauza eta ez da ezertxo ere atera.
GALDERA: Zure ustez Euskadin egiten den zineak badu kalitate nahikorik Europa edota Estatu Batuetan erakutsi ahal izateko?
ERANTZUNA: Nik uste dut baietz. Nik ez dut desberdintasun handirik ikusten, tekniko eta ekonomikoez gain, Estatu Batuetan eta Europan, orokorrean, egiten den zinearen artean. Amerikarrek:, askoz diru gehiago higatzen dute, teknikoki filmak askoz ere perfektuagoak dira, azpiegibura eta antzezle miresgarriak dituzte, eta hemen haiekin konparatuz artisautzan dihardugu. Dena den hemen egin diren film gehienak maila onekoak: dira, eta ez dago ikustea baino New York edo Hego Amerikan eratu diren zine asteak. Guzti horietan estatu espainoleko filmen artean beti izan da euskal zinemaren filme sorta bat.
GALDERA: Baina hemen, ordea, euskal zinemaren ikuslegoa jaitsi da asko...
ERANTZUNA: Egi gorria da. Bi urtetik: hona jaitsiera izugarria izan da, eta ez euskal zinemarako soilik, film gehienetarako baizik, baten bat salbu. Egiten diren filmek ez dute lortzen jentearen interesa, edo ez diote ikusleari ezer berririk azaltzen.
Kanpotik datozen filmak itzelezko propaganda daukate atzetik, eta horrek eragiten du azkenean film horiek soilik ikustea. Gainontzekoak hor geratzen dira mediokridade ekonomikoar;. Filmak ez badira amortizatzen ekoizleek ez dute inbertitzen, edo guttiago inbertitzen dute, eta honek dakarrena da ezer berri azaltzeko bazuten ere hori nabarmentzeko aukera ere murriztea.
GALDERA: Estatu mailan ematen du baserri drametarako joera dagoela ostera be. Europan, aldiz, zine urbanoa egiten da azken hamarkadetan
ERANTZUNA: Horrela da. Hemen hori egiten dugunean izango da ez garelako gauza beste zerbait berria asmatzeko edo kondatzeko. Nire ustez arazoa ez da kondatzen dena, nola kondatzen den baizik, eta kondatzen den horrek merezi duen ala ez. Azken batez, denok goaz zi nemara pare bat ordu ondo ematera, eta han ikusten duzunak ea ezer berri komentatzen dizun. Garrantzitsuena ez da baserriko dramak ala urbanoak izatea, azken baten dena da deseperantza eta bizitzeko gogoa, eta azken batez hori da jenteari interesatzen zaiona, horretan barre edo negar egitea. Jenteari iristeko moduan kondatzean ala ez uste dut da goela gakoa.
INAKI URIARTE
35-39

GaiezKulturainemauzendariakARMENDARIZ1
PertsonaiazARMENDARIZ1
EgileezURIARTE2Kultura

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude