Mikel Lasa: "Oraindik ez dugu euskal poetika formal bat definituko lukeen teoriarik"


2021eko uztailaren 23an
Mikel Lasa-rekin elkarrizketan.
ZENBAIT ARAZO KONPONDU ARTE, AUTORE HONEN POESIA EZ EZIK, EUSKAL POESIA OSOA LEGOKE "IMPASSE" BATETAN
Mikel Lasa: "Oraindik ez dugu euskal poetika formal bat definituko lukeen teoriarik"
Gaztetan argitara emandako "Poema libarua" xumea da Mikel Lasaren lehenengoa eta azkena. Cerara birrargitaratua izan da azken urteotako dozenerdi bat poema erantsiekin batera. Galbahearen sareak estu eta jakituriaz ehundu ditu jada 50 urtetik gora dituen poeta honek.
Gerra osteko belaunaldikoa sortzez, isiltasuna eta etenduraren garaikoa. Bere garaikoak, informazio ezaren kariaz, erabat mitifikaturik omen zeukaten euskara eta euskal literatura. Mikelek aitortu digunez Orixeren "Meza Liburua" izan zen bere eguneroko irakurgaia 12 urtetatik 20ra bitartean. Orixe eta Lizardirenganako miresmena. Irribarre konplize batez dioskunez, «euskararebiko ia-ia "haragizko amodioa" suposatu zuen guzti honek».
Adoleszentzian bizi izan zituen hiruzpalau urtetan gauzak sentitzen, baitaratzen eta antzaldatzen ikasi zuen. Edo bestela ahazten. Errealitate latza gainditzeko bere mekanismoa errealitatea bera sublimatzea izan da, beste esan nahi sinboliko batetara eramatea. Luzaz mintzatu gara berarekin, poesiaz batik bat, Donostiako txoko batetan. Erlatiboki baikor, baina aldi berean kezkaturik, agertu zaigu getariarra.
ARGIA.–Kritikoen eta adituen esanetara, zure poesigintzan badande europako literatur korronte berrien isladak.
MIKEL LASA.–Beno, 17tik 20 urteetara izan nituen nire lehen harremanak erdal literatura modernoekin. Autore modernoekin modu oso partzial batez zaletu nintzen. Hor zeratu ziren nire harrimen eta gozamenak. Gogoratzen dut zirrara handia sortu zuela nigan Camus lirikoak, irauten duen Camus horrek. Beste zenbait autore ere; 19 urtetik aurrera Rimbaud, Baudelaire, Verlaine... Dena bozkarioz betetako deskubrimendua zen, eremu birjinal bat.
A.–Zer pauso zegoen hortik idaztera?
M.L.–Bai kanpoko gauzak zein esperientziak sublimatzeko mekanismoa hainbeste indartu eta perfekzionatzean nire baitan, bada, mundu propio bat sortu nuen piskanaka. Poesia derrrigorrez esperientzia baten adierazpen sinbolikoa da, poeta guztietan ematen da sublimatze eta sinbolizatze prozesu hori. Ia hogei urterekin banituen bi elemendu horiek: hizkuntzarekiko harreman afektibo barneratua, eta esperientzia baitaratu eta nahiko aberatsa. Biak elkartu ziren momentuan, ustegabean sortu zen nire poesia, poesia egiteko deliberoa hartu gabe, beharrezko etorria zen berez. Nik poesia gutxi idatzi dut, baina horrek ez du esan nahi denbora gutxian obratu zenik. Etorri ahala idatzi nituen, beti ere modu ezberdinean.
A.–Gerara alboratu egingo zinen idazte-argitaratze kontuetatik.
M.L.–Poema hauek 19-20 urtetatik 25 urtetarainoko bitartean idatzi nituen, nahiko bizitza bohemioa neramanean. Batetik, 25 urtekin karrera bukatu eta bizitza formalago batetan sartu nintzen, ezkondu, lanean hasi eta guzti hori. Bestetik, hemengo militantzia kulturalean sartu nintzen, zehazki ikastoletako mugimendu bizian. Eta gauza batekin eta bestearekin denbora guztia janda neukan zer nahi egiteko. Baina larriena, euskarak jasan zuen batasunerantzako prozesu harekin batera, gure jarrerak militante jarrerak bilakatu zirela. Nire kasuan hizkuntzarekiko jarrera hori oso negatiboa izan da kreazio literariorako. Bestalde, konturatu nintzen nire poesiagintza labur hartan, nahiz eta materialtasunean laburra izan, korritu nuen esperientzia poetikoa nahiko zabala izan zela. Hortik beste "inpasse" batetara iritsi nintzen. Hortik aurrera jarraitzeko poesiari zegozkion zenbait arazo soluzionatu beharrekoak zirela intuitzen nuen.
Beraz, "inpasse" horien aurrean porrot egin nuen. Hori ezinbestekoa da, zeren guk, belaunaldi bezala, salbuespenak salbu, inoiz ez genuen planteatu literatura bokazio bezala. Esperientzi bezala edota abentura pasakor bat bezala bai, baina... gero konturatu naiz hurrengo belaunaldiek beste jarrera bat hartu dutela eta hau positiboa da. Ezinbestekoa da lehen aipatutako arazoak gainditzeko.
A.–Nola somatzen duzu azken urteotako euskal literaturgintza, parekatu al liteke munduan egiten denarekin?
M.L.–Nik alde nabarmena ikusten dut duela 20-30-40 eta gerraurreko literaturak gaurkoarekin parekatuz gero. Azkenengo idazleen belaunaldiek euskal literatura inguruko literaturarekin homologatzeko kristoren indarra erakutsi eta askotan saio positiboak egin dituela. Gaurko euskal literatura inguruko literaturetatik inoiz baino gertuago ikusten dut. Momentu haietan irla baten gisa geunden, harreman gutxi kanpoan egiten zen literaturarekin eta uste dut gaur egun edozein autorek, oro har, askoz informazio gehiago daukala ordukoak baino.
A.–Zein jenerotan edo arlotan isladatzen da homologazio hori gehiago?
M.L.–Momentuz esango nuke gehienbat eta hobekien jauzi hori ipuingintzan eta kazetaritzan eman dela. Nobelagintza asignatura pendiente bat dela iruditzen zait. Ipuingintzak bere pausuak eman ditu eta honek lagundu diezaioke nobelagintzari bere atarian dagoen zerbait bezala bait da. Poesia esate baterako tonu kulturala eta estiloari dagokionez, uste dut nolabait parekatu dela inguruan egiten denarekin, baina orokorki esanda. Zeren sakabanatze bat eman da hor, jenero eta "ismoak"...
Oso gatxa da hau esatea, baina uste dut euskal poesiak ez duela gainditu gure inguruko tradizio poetikoek aspaldi gainditu dituzten zenbait arazo. Esan nahi dut oraindik ez daukagula euskal poetika formal bat definituko lukeen "corpus" edota teoria bat. Inguruko erdal literaturak orain arteko tradizio guztia arautzen duten "prezeptiba poetikoak" badituzten bezala, gure kasuan ez dagoela hori.
Horren faltaz, autore gehienok egin izan dugu, nolabait, arautu gabeko tradizio poetikoa utzi eta bertso librera jo, gure estilo berezko bat sortzeko. Baina hor hutsune bat ikusten dut, tradizioarekiko etendura. Jauzi haundi bat dago eta horrek arrisku bat badu, "anomia" edota lege falta bat. Poesia egiterakoan, errespetatu beharrezko arau batzu eduki behar dira beti. Hala nola erritmoarena, nahiz eta errima apurtu; hala nola terminologia, estilistika eta hizkuntza poetiko batena. Nik uste hori ez dela gugan tradizioz gorpuztu. Eta Euskal Herriko poeta nerri bakoitzak bere mundu propioa sortu beharra dauka. Nire poetika ez ezik, euskal poesia ere, arazo horiek soluzionatu ez dituen neurrian, "inpasse" batetan dago. Horrek ez du esan nahi esperimendu bikainik egin ez denik, baina esperimentu partikularrak izan dira.
A.–Lege horiek erabaki behar dira, baina baita puskatzeko ere.
M.L.–Baita puskatzeko ere. Baina senez eta jakitez.
A.–Gaiaz aldatuz, kritika lanetan aritu zara. Zure ustez, zein da kritikaren funtzioa, egoki kritikatzen da gaur egun?
M.L.–Dudarik ez dago lehenengo kritika irakurlearena dela. Nahiz eta idatziz ez eman, garbi dago irakurle orok egiten duela bere baitan analisia. Beraz, zenbat eta irakurle on gehiago egon kritika hobea izango da, bai agrafoa zein grafiazkoa. Euskal literaturaren kritikari dagokion lehen prolema da kritikarena. Hor ere atzean goaz baina aurrerapausuak ikusten ditut. Irakurlegoa asko hedatu da konparatzen badugu duela 30 urtekoarekin. Irakurlegoa askoz jantziagoa da, euskal literaturaz gain beste literaturak ezagutzen dituelako itzuipenak e.a. Kritikaren fenomenoa ere argitzen joango da irakurleak askatzen doazen heinean. Irakurle onen harremanekin halako "caldo de cultivo" literarioa sortzen joaten da, erlazio mundu bat agrafotasunetik kritika grafikora mugitzen dena. Kritika sortuko bada hortik sortuko da.
Hain beharrezkoa den kritika inpresionistak badirudi nahiko prentsa txarra hartu duela, eta kasu batzuetan ulertzen dut zergatik sortu duen krispazio hori. Agian, era horretako zenbait kritika gordinegiak izan direlako, alferrikako gordinkeriaz eginak. Alegia, adierazpen moeta ezberdinak badira gauza bera esateko efektibitate berdinarekin. Modu horiek limatu egin behar dira. Bestalde, arriskurik badago hor, nahiz eta erlatiboki asko zabaldu den, euskal liburuen produkzioa laburra da, eta "solipsismo" batetan eror gintezke. Orain, beharrezkoa da kritika hori irakurlegorik egongo bada.
GORKA ARRESE JON ARANO JOSU LANDA

"Nire kasuan hizkuntzarekiko jarera militantea oso negatiboa izan da literatur sorkuntzarako".
"Guk belaunaldi bezala, salbuspenak salbu, inoiz ez genuen planteatu bokazio bezala literatura".
46-47


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLASA7
PertsonaiazLASA7
EgileezARANO1Kultura
EgileezARRESE1Kultura
EgileezLANDA2Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude