BMX eta Trialsin-a bizikleta era desberdinak.


2021eko uztailaren 23an
Juan Manuel Montero-rekin elkarrizketa.
Indartsu datozen kirol berriak.
BMX eta Trialsin-a bizikleta era desberdinak.
Zenbaitentzat bizikleta bakarra dago, errepideetan ikusi edo erabili ohi den horietakoa, ordaindutako xoxen arabera hobexeagoa ala txarxeagoa, baina betikoa. Gaurregun, ordea, makina bat bizikleta mata dago. Ziklo Krossekoa, pistakoa, mendikoa, bizikrossa, trialsina, etab.; oraingoan, azken bi mota hauek dira guregana heldu direnak. Eta bizikross eta trialsinaz zertxobait kontatzeko Juan Manuel Montero madrildarrarekin aritu gara solasean. 22 urte ditu eta INEF-en 2. kurtsoa egiten ari da.
ARGIA.–Noiztik zabiltza bizikleta munduan sartuta?
J.M. Montero.–Beste haur askoren antzera, lau urte nituenean bizikletan ibiltzen ikasi nuen. Hala ere, oso gaztetatik motorrek liluratzen ninduten eta hamabi urte nituenean krosseko motor txiki bat erosi zidaten.
A.–Beno, zurea zer da orduan, bizikleta ala metorra?
J.M,M.–Ez, ez, berehala ohartu nintzen motorrarena beste mundu bat zela eta gainera diru askorik ez nuenez, nahiago izan nuen nire hanken indarrez baliatu, gasolinarenaz baino.
A.–Konta iezaguzu zertan datzain BMX edo bizikross eta trialsin delakoa.
J.M.M.–Trialsin izena, motorretatik hartua da, hau da, 'trial sin (moto)esan nahi du, eta motorren antzera abilidade eta trebetasuna du oinarritzat. Abiadurak ez du garrantzirik hemen; helburua, oina lurrean ahal bezain aldi gutxienetan jarrita helmugara heltzea da. Horretarako, oztopo natural eta artifizialak erabiltzen dira: enborrak, harriak, zuloak, etab., eta ibilbide guztia zinta luze batez adierazia eta finkatua egon ohi da. Aipatu beharrekoa da, kirol hau Catalunyan sortu zela.
BMX edo bizikrossari dagokionez, beranduago sortu den kirola dela esan behar, edo gutxienez, guregana beranduago heldu dela. Izan ere, BMX-a EEBBetan jaio zen, eta amerikarren ezaugarrietako bat indarra, astekeria denez, horra hor bizikleta ikusgarri bat. Honetan garrantzitsuena abiadura da. Bataz beste, seirehunen bat metrotako zirkuitoak izaten dira, ia zailtasunik gabekoak, jauziak ezik. Helburua, ahal bezain azkarren eta edonola helmugara heltzea da. Guztira minutu erdi bat baizik ez du irauten laisterketak. Irteera zortzinakako taldeetan egiten da. Trialsineko bizikletarekin gonbaratuz, antzekoa da itxuraz, baina luzeagoa bai koadroa eta bai orkila ere; gainera, pinoi koroa trialsinekoa baino txikiagoa da.
A.–Zein metatan aritzen zara zu?
J.M.M.–Ni lehendabizi trialsina egiten hasi nintzen, BMX ez bait zen ezagutzen oraindik Estatuan Txikitatik erokeriak egiten aritzen nintzen bizikletarekin, ahal bezain toki zailenetatik ibiltzen, eskilerak jeisten, etab. Piskanaka mundu horretan zebilen jendea ezagutu nuen eta 16 urte nituelarik nahiko serio konpetitzen hasi nintzen. Hasieran, noski, probintziako probetan, gero Espainiako Txapelketetan eta, azkenik, Europako Txapelketetan ere bai.
A.–Ea emaitza horiek...
J.M.M.–Ez zait atsegin horrelakorik kontatzea, baina eskatzen didazunez: Espainian 3 postua lortu nuen eta Europa mailan 11.a, baina...
A.–Tira bada, zein laguntza jasotzen duzu maila horretan aritzeko?
J.M.M.–Materialea, garraioak, dieta eta edonolako beste gastuak etxe komertzialek ordaintzen dizkigute propagandaren truke, noski Gero, duela urte batzutatik hona, ziklismoko federazioan sail berezi bat eratu da eta garraiotarako laguntzak ematen dizkigute. Guk, hortik kanpo, ez dugu xoxik kobratzen. Beno, erakusketetan bai, deitzen bazaituzte, baina horraino heltzeko bide luzea egin behar
A.–BMX-arekin noiz hasi zinen?
J.M.M.–Beranduago heldu zen hona, beraz, esan nezake, trialsinarekin hasi eta 3 urtetara hasi nintzela BMX-arekin. Hasieran biak egiten nituen eta nik trialsina atseginagoa banuen ere, BMX-ean postu onak lorizen hasi nintzen eta trialsinetik piska bat aldendu ere bai
Ez, ez galdetu berriro. Duela bi urte Espainiako Txapela lortu nuen, ondoren Europako Txapelketan 3. postua eta Munduko Kopa batetan urrezko domiña.
A.~ Kontxo, hori duk hori marka! Eta ezertxo ere galdetu gabe, gainera!
J.M.M.~ Ezin naiz kexatu, baina zerbait argitu beharra dago, alegia, trialsineko klasifikapenek, hain onak ez izan arren, balio gehiago dutela, izan ere Estatu Espainola da mundu mailan trialsin maila altuena duena, eta Catalunya, bere sorterria, bereziki, gaurregun munduko txapelduna katalandar bat da
Biak dastatu ondoren, trialsina hartu nuen helburutzat eta BMX-a entrenamendu bezala hartzen hasi nintzen.
A.–Zergatik izaten dira janzkerak hain ikusgarriak, kolorez eta letraz josiak?
J.M.M.– Lehen aipatu dudanez, trialsina motorretik sortu zenez, jantziak antzekoak dira, publizitatez josiak Egia esan, gauza asko moda jarraitzeagatik bakarrik eramaten dira.
A.–Alde pedagogikerik izan al dezake bizikleta moeta honek eskola mallan?
J.M.M.–Bai, noski baietz eta bikaina gainera. Haur gaztetxoentzat oreka, koordinazioa eta erreakzio abiadura lantzeko zein baino zein hobea bait da eta, gainera, haurrek oso atsegin dute jolas moduan bizikletan ibiltzea Arazoa, ordea, beti bezala, ekonomikoa izan ohi da, baina agian haurren batzuk dituzten bizikletaz baliatuz, eskolak beste inbertsio bat egin lezake, talde txikietan kirol eder hau ikasten hasteko
AMAIA ELOSEGI.
22-23

GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazMONTERO2
EgileezELOSEGI3Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude