Hitzarmen honetan ez dut itxaropen handiegirik


2021eko uztailaren 28an
Imanol Murua, Gipuzkoako Diputatu Nagusiarekin elkarrizketan.
Imanol Murua, Gipuzkoako Diputatu Nagusia
Hitzarmen honetan ez dut itxaropen handiegirik
Zarauzko alkate izan zen lehenbizi, Gipuzkoako kultur diputatu gero, Ardantzak utzitako lekua hartu zuen ondoren eta EAko zerrendatik iritsi zen berriro gaur duen kargura. Despatxuak errespeto bat badu, eta magnetofoiak ere bai. Baina dudarik gabe, hizketan ari dena betiko Imanol Murua da. Eguberrietan hitzemandako elkarrizketariekin diogu, gaian antzinako erloju batek doinu politi batek ordubata iragartzen duen unean.
ARGIA.–Kupoaren asuntoarekin istilutan ibili ondoren, azkenean zuk ere firmatu duzu. Forma arazo bat al zen ala zerbait sakonagokoa?
Imanol Murua.–Segun zeri esaten zaion forma. Estatuarekin kupoa zehazteko batzorde bat dago; Madrilgo sei ordezkari daude hor eta beste sei euskaldun, hiru Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta hiru diputatu nagusiak. Kupoarena jakinda, arren eta arren eskatu nuen bilera tekniko bat lehenik eta batzordearena gero egin behar zirela, Madrila zein jarrerarekin joan behar genuen erabakitzeko.
Bilera bat ere ez genuen egin. Hitzez agindu zidan kontseilariak informazioa izango genuela, baina prentsaz enteratu nintzen Madrilen ari zirela negoziatzen. Hitzez eta idatziz eskatzen nien bilera bat, bai kontseilariei eta bai lehendakariari berari ere, baina bakar bat ere ez zen izan. Akordioa sinatzeko bezperan deitu ninduten Madrila, eta han azaldu zidaten ordurako adostasun batera iritsi zirela. Ordurako irratiek eta prentsak bazuten horren berri. Akordioa erakutsi zidaten, eta eraskinetan zifrak soil-soilikan ematen ziren, zenbakien oinarririk agertu gabe.
Jakina, negoziaketan batere parterik hartu gabe, jakin ere gabe gauzak nola joan ziren eta paperen atzetik zer zegoen ezagutu gabe, segituan esan nion kontsellariari ez neukala sinatzeko haina dokumentazio, ea atzeratzerik ba ote zegoen sinatzeko eguna. Hemengo beste diputatuei deitu, ekonomiakoari eta haziendakoari, eta gehiago oinarritu gabe ezin genuela sinatu garbi ikusi genuen. Ez nuen akordioa hankaz gora botatzerik nahi, eta bilerara joan eta abstenitu egin nintzen.
A.–Prentsan beste informazinak ere azaldu ziren bere garaian, beste kontaktoren batzuk izan ote ziren...
I.M.–Ez dira egiak. Nirekin inork ez du hitzegin asunto honetaz Madrila joan baino lehen, inork ez nau informatu, nahiz nik arren eta arren eskatu. Eta hori ez da postura jatorra. Gurekin ez al dira fidatzen? Indiskrezioren baten beldur al ziren? Nik hori, Gipuzkoako Diputatu Nagusi naizenez, ezin dut onartu.
Dena dela, informazioa jaso ondoren, ikusita ez dagoela arrazoin handirikan esateko Gipuzkoako Diputazioak alde batera gelditu beharko duela entramatu instituzional honetan, neuk ere sinatu nuen. Garbi utzita nere kezka prozedimentua burutzeko moduagatik eta Eusko Jaurlaritzaren eta Diputazioaren arteko harremanak egoki eraman nahi baldin baditugu holakorik berriz gertatu ez dadila eskatuz.
A.–Kupoaren gorabeherekin hasi eta beti bezala zifren nahaspilan galtzeko arriskuan gaude. Baina badira galdera funtsezkoak: autonomiarik ba al du Komunitate Autonomoak finantzei dagokienean, aski autonomia ba al du, lehen baino autonomia gehiago ala gutxiago du...?
I.M.–Autonomia finantzieroa badago, Kontzertu Ekonomikoak ematen diguna. Ez guk nahi genukeen hainakoa, zeren eta BEZ edo IVA jarri zenetik zati bat Estatuak biltzen du eta gero ematen digu guri dagokiguna. Autonomi zati bat kendu zigun BEZ horrek. Alde horretatik, Kontzertua hasi zenean baino autonomia gutxiago daukagu.
Halaz eta guztiz ere, daukagun autonomia defenditu egin behar dugu. Kupoa ordaintzea ere legezkoa da, baina kontuz ibili behar dugu kupoaren handitzea gehiegizkoa izan ez dadin.
A.–Prentsan esan da kupoaren gorabeheran ez dela zifra errealekin negoziatu, hogeitamar milioitako dirutza ezkutu bat bazegoela, eta abar.
I.M.–Hor gertatu zen kontseilariak berak deklarazio bat egin zuela esanaz aurtengo dirubilketan 50.000 milioi pezeta gehiago batuko zela, eta handik interpretatu zen horrekin «gol. bat sartu zitzaiola Madrili. Ez dut' uste holako «golik. sartu zaionik: hemen diru gehiago bilduko da baina Estatuan ere bai.
Deklarazio horiek ez ziren momentu egokian egin. Iruditzen zait kupoaren igotzeari indarra kentzeko esan zirela: «bai, guk kupoan gehiago ordaindu behar dugu baina rekaudazioa ere askozaz gehiago da». Baina ez dut uste horrek zerikusirik daukanik kupoarekin, beste faktore batzuekin aztertu behar bait zen.
Gipuzkoan gertatuko zaigunarekin esplikatuko dizut. Hemen rekaudazioaren gehitze horrek, Eusko Jaurlaritzari eta Estatuari eman behar dizkiegunak kontutan hartuta, ez digu nahiko diru emango: ordaindu behar duguna gehiago da (12.500 milioi pezeta) bilduko dugunaren igoera baino (10.000 milioi gehiago).
A.–Badira gure artean urjentzia gorriak. Langabezia da larriena, seguruenik. Ardantzak berak aitortzen zuen Madrilen, duela gutxi, Estatuak Komunitate Autonomoan behar baino 300.000 milioi gutxiago inhertitu duela aurreko urteetan. Danden baliabide finanizieroekin, langabeziari aurre egiteko modurik ba al da?
I.M.– Ez. Hasteko, langabeziari aurre egiteko tresna garrantzitsuenak ez daude oraindik transferituta. Garrantzitsuena INEM da eta Estatuaren eskuetan dago. Ondorioz, hemen egin dezakegun guztia da beste sailetatik aterata. Noski, azpiegituran-eta gastatzen denak langabeziari aurka egiten dio, lanpostuak sortzen edo mantentzen ditu.
Dena dela, hemen bezala Estatuan lanpostu berriak sortuz ere gehiago da lanerako adinera iristen den jende kopurua sortzen diren enpleguena baino. Horrek hola segiko du beste urte batzuetan, garai batean egon zen prozeso demografiko baten ondorioz.
A.–Gaiez aldatu nahi genuke. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko komunikabideak polemikagai dira azken urtectan. Leizarango autobia dago anzitan, eta batzuen ustez jadanik Gipuzkoako Diputazioak erabakia hartuta dauka, horren arabera pausoak ematen ari delarik.
I.M.–Hor komenio bat dago sinatuta Nafarroako Gobernuarekin. Autobiari buruzko azterketa pila bat dago egina, eta Euskadiko Ezkerrarekin gobernua osatzeko hitzarmena egin genuenean argi eta garbi utzi genuen zein zen jarrera. Ordukoan segitzen dugu. Bakoitzak bere programan azaldu zuen gauza nola ikusten zuen, eta EEk eskatu zuenez Araxesko bidea hobeatzeko projektua aztertzea, guk onartu egin genuen, eta azterketa hori burutzen denean hartuko dugu erabakia.
Hemen erabakirik ez dago oraindik hartuta. Dagoen bakarra hori da: projektua enkargatu batetik (Andoaindik Irurtzunerakoa), projektua bera kontsideratzen dugulako azterketan onena, eta beste aldetikan Araxesko azterketa hori. Erizpideak zehaztuta daude horretarako, laster emango zaio enpresaren bati eta batetik projektua eta bestetik azterketak ditugunean, orduan izango da erabakia: autobia egin, edo autobia bi fasetan egin, edo argi eta garbi ikusten baldin bada Araxeskoa hobeagotzearekin konpontzen dela arazoa, hala joango da.
Besterik da batzuek, ni tartean, pentsatzen duguna: Nafarroako Gobernuarekin hemengo Diputazioak komenioa sinatu zuenean erabakia hartu zuela azterketa mordo baten ondoren. Aukera hura egina dago. Azterketa berri hau sakontzeak aldatu egingo al du orduko erabakia? Ez dakigu, dena bukatu bitartean.
A.–Asuntoa da bitartean urrats batzuk ematen ari direla, Nafarroatik batik bat...
I.M. - ... eta hemendik ere bai. Projektua enkargatu besterik ez, eta Nafarroan ere berdin. Horrek ez du esan nahi gero projektu hori egingo denik.
Erabaki batekin ez da beti jende guztia. Nik bakarrik esango dizut guk hemen ahalik eta erabakirik zintzo eta jatorrena hartuko dugula. Denok gaude Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko komunikazioak hobeagotzearen alde.
A.–Diputazioak hautatu zuen lehenbizi aukera bat, gero projektua enkargatzen du, orain azterketa berri bat enkargatuko du, berak erabakiko du baten eta bestearen balioa...
I.M.–Noski Diputazioak juzgatu behar duela! Diputazioarena da erantzunkizuna. «Beste azterketa bat» aipatu duzu, eta esan behar dizut oraingo hau izango dela lehen egin zen beste baten sakontzea. Erabakia hala hartu bazen izan zen azterketak nahikoa zirela ikusi zelako. Hamar urtetan ari gara autobiaren azterketak egiten.
Behin denak bukatzen direnean, zirt edo zart erabakiko dugu. Ezin ibiliko gara beti honekin bueltaka. Orain dela berrehun urte erabaki zuten gure antzinakoek Araxesko bidea egitea, eta ordukoarekin ari gara.
A.–Zu Gipuzkoako Diputatu Nagusia zara, baina baita EAko gizona ere. Eta kupoarekin bezala azken hitzarmenarekin ere askok esan dute: «EAko hauek beti 'ez-ez ez' esanaz hasten ditek eta beti 'baietz' esanaz bukatzen diate».
~ I.M.–Ez naiz ni horretan sartuko. Idazkari nagusiak emandako arrazoinak hor daude eta negoziaketan parte hartu dutenek erantzun beharko dizute. Nik hemen, instituzio hau aurrera ateratzen nahiko lan badaukat.
EAk hasieratik esan zuen berak eskatzen zituenak agirian sartzen baziren, berak ere sinatuko zuela, bestela ezetz. Ikusten denez gauza horiek ametitu ziren eta sinatu egin dugu.
A.–EAk bere bidea, bide autonomoa, "hirugarren bidea", sortu nahi duela dilrudit baina azkeneko momentuan beti horretatik apartatzera behartuta aurkitzen da.
I.M.–Eusko Alkartasunak beti argi jarri du biolentziaren aurka dagoela, eta inork ezingo du esan tarteko posturatan ibili denik. Beti esan du, era berean, Estatutoaren garapen oso baten alde dagoela. Hor dago apostua. Beste alderdi batzuek beste ikuspegiak dituzte, eta negoziaketan ikusi da zein izan den EAren postura: ez egin biolentziaren kontra bakarrik doan akordioa, baizik eta biolentziaren oinarrietan dagoena ere sarreraztea akordio horretan.
Inongo alderdik ez du lortzen negoziaketa batean berak nahi dituen guztiak sartzea, baina Inaxio Oliberik esplikatu duenez gauzarik garrantzizkoenak sartu dira, akordio horrek balio izango duen itxaropenarekin.
A.–Zuk zeuk, ze inpresio duzu hitzarmen honen balioaz?
I.M.–Bakearen alde ematen diren pauso guztiak dira onak. Orain, agiri horretan gauza berri gehiegi ez dago, dokumentu horretan dagoena da sei alderdi minimo batzuetan ados jarri direla. Agiri horrek balioko al du gure artera bakea ekartzeko? Ez dut itxaropen gehiegirik. Dokumentuak baino borondateak gehiago balio duela uste dut, eta jakin beharko genuke zenbaterainoko borondatea dagoen tratu horretan parte hartu duen zenbait alderditan.
Nahiko beldur naiz horko partidu batzuen erreazioak ikusita, adibidez gure gotzaien pastoralaren aurrean hartu zuten jarrera ikusita, beldur naiz borondaterik izango den arazoak Herriak nahi duen bezala konpontzeko. Baina hori ere geroak esango du. Ez dut esango akordio horretara ailegatzea txarra denik, baina ezin esan dudana da horrek Herri honetako arazoak konponduko dituenik. Alde horretatik ez daukat itxaropenik.
A.–Estatutearen desarroilo osea aipatu duzu. Badirudi zalantzatan zabiltzatela: Estatuoaren garapen osea aldarrikatzen da batzuetan, eta erreformatu beharra besteetan.
I.M.–Estatutoa aldatzea aipatu dutenek beti arrazoitu izan dena zera da: Madrildik beste lege batzuekin–LOAPA eta abar–Estatutoa deskafeinatu egin dutela; orduan, edo oinarrizko lege horiek aldatzen dira, edo Estatutoa aldatu behar da. Ez dut uste hor zalantzarik dagoenik.
A.–Hitzarmen honetan EAk joera bitxia erakutsi du: geizeko hiru t'erdietan kristorenak esan eta aldegin, gero itzuli eta sinatu... Kaleko euskaldun arruntaren aurrean kredibilitatea galdu duzuen beldurrik ez al duzu?
I.M.– Sinesgarritasun arazoa ikusi beharko da beste alderdietan. Goizeko hiruretan ez baldin badiote onartu eskatutako zerbait, horregatik esaten duela gure idazkari nagusiak ez duela firmatuko, eta handik ordu batzuetara baietz esaten baldin bazaio beste alde batetikan, aldaketa zeinek egin duen behar da ikusi.
A.–Asko gara presioak izan direla uste dugunak. Prentsan mipatu da EEk presio egin dizuela zure mende duzun Diputazioaren gobernuaren estabilitatearekin.
I.M.–Ez, ez. Hasteko, ez dut uste EAk presioen poderioz erabakirik hartu zuenik. Idazkari Nagusiaren esplikazioa erabat koerentea da. Eta EEk presio egin dueneko hori... Eusko Alkartasunak ez du bere politika jokatzen Gipuzkoako Diputazioaren truke.
INAKI ZUBIONDO

Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako diputatu nagusia mesprexuz erabili duelako kexu da Imanol Murua.
Andoaindik Irurtzunerako autobia egingo denez oraindik erabakitzeko dagoela dio Imanok Muruak.
Imanok Muruak zorionak ematen Joxe Migel Barandiarani Ataungo "Sara" baserrian.
14-16, 17

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakDiputazioak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazMURUA1
EgileezUBIONDO1Politika


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude