"Foru zaintzaileen elkartasuna" sortu berri den sindikatua


2021eko uztailaren 23an
Fori zaintzaileen elkartasunarekin elkarrizketan.
Nafarroako Polizia Foralaren berregiturakelari erantzuteko asmoz
"Foru zaintzaileen elkartasuna" sortu berri den sindikatua
"Sindicato de la Policia Foral" delakoa, Foru zaintzaileen Elkartasuna, 1987ko urriaren 13an sortu zen, eta 1.987ko azaroaren 5ean aurkeztu zituen bere estatutuak Nafarroako Gobernuaren Lan eta Segurtasun Sozialerako Sailaren aurrean. Foru erakunde honetaho 133 funtzionarietatik 130 daude dagoeneko sindikatu berrian. Beraiekin hitzegin dugu.
Foru Zaintzaileen Elkartasunaren lurralde barrutia Nafarroako Foru Komunitatea da eta Funtzio Publikoaren Estatututik kanpo geratzean funtzionari hauek administraritzarekin zuzenki negoziatu ahal izateko sortu duten erakundea da. Egun, Foru Erakunde honek dituen 133 funtzionaritatik 130 dira sindikatu berri honetan sartu direnak, ia %98a.
ARGIA.– Gaiari heltzeko, zein izan da Foru Zaintzaileen bilakaera historian zehar?
FORU ZAINTZAILEEN ELKARTASUNA.– Hastapenak aski korapilatsuak dira. Historian zehar beti izan da Nafarroan seguritateaz arduratu den erakunde armaturen bat. 1964an "Errepideetako Polizia" zena Nafarroako Foru Zaintzaileak izatera igarotzen da eta erakundearen zuzendaritza Foru Diputazioko Lehendakariordearen esku geratzen da, frankismo garaian Lehendakaria Gobernadore Zibila bait zen. Eginbeharrak zabaltzearekin, errepideak zaintzeaz gain, Diputazioaren aginduak bete erazten, herri mailako agintariak laguntzen, biztanlegoa babesten, eta Diputazioaren menpeko konpetentziak betetzen hasten da erakundea. Une hartan 50 lagunek osatzen zuten taldea eta militar bat zuten buru.
Hurrengo urteetan hainbat gora-behera jasan behar izan zituen erakunde honek. Eta 1985ean 86 pertsonek osatzen zuten taldea. Betebeharrak areagotzen doaz, horrela, Nafarroako Aurrezki Kutxak zaintzea beren ardura da. Zer esanik ez Nafarroako Jauregia zaintzea babes lanak egitea, Nafarroako Autobidea ikuskatzea, larrialdi zerbitzuak koordenatzea, pertsonalitateak babestea, eta joku eta ikuskizunak zaintzea. I 987ko "Foruaren Hobetzerako Legea"–ren ondorioz, "Nafarroako Polizia" deitu Agindua argitaratzen da, egun dituen 133 partaidetarainoko hazkundea posible eginez.
A.–Zeintzu dira egun erakunde bezala dituzuen betebeharrak?
F.Z.E.– Betebeharrak lau sailetan banatzen dira bereziki: bidezaintza; foru erakundeen menpeko egoitzen zaindaritza; agintariak babestea; eta joku eta ikuskizun publikoak ikuskatzea (zezenketak, jokurako makinak, e.a.).
A.–Zein dira zuen helburu nagusiak sindikatu bezala?
F.Z.E.–Hauetxek: Foru Zaintzaileetako profesionalak ordezkatzea Administraritzaren aurrean beren eskubide sozial, ekonomiko, profesional, eta kulturalak defendatzerakoan; Elkartasuneko partaideen nahiz edozein Foru Zaintzailearen izen ona indartu eta defendatzea; Nafarroaren zerbitzuan egongo den Foru Zaintzailetza zibila, autonomoa, profesionala, etikoa, eta modernoa lortzea; erakundeari dagokion edo egoki dagokioken funtzionari legegintzan parte hartzea, legeak aurrikusten dituen arauak jarraituz; edozein profesionalek merezi duen prestakuntza lortzea Administraritzarengandik; eta antzeko helburuak dituzten beste sindikatu batzurekin elkarkana bilatzea eta beste nazioarteko nahiz bertako polizia sindikatuekiko harreman kultural nahiz profesionalak indartzea.
A.–Zuek aipatu helburueteko bat erakunde zibila lortzea da. Zehaztuko al zenukete apur bat gehiago puntu hori?
F.Z.E.–Burua rnilitar bat izan ordez Foru Zaintzailetzak egunero landu behar dituen gaietan jantziago egongo den pertsona bat eduki nahi dugu, buruzagitza postu hori inork bete behar badu horra karrera administratibo bitartez edo meritu lehiaketa bidez iritsitako Foru Zaintzaile bat. Guk buruzagi zibila nahi dugu. Hau lortzeko arazoa "Ley de Fuerzas de Seguridad del Estado" delakoan datza, honek gure burua militarra izatea behartzen du eta. Hori da une honetan dugun arazorik larriena, Estatuak inposaturik dator. Beraz, lege hori aldatzea lortzen ez dugun bitartean jai dugu.
Autonomo esatean libreki funtzionatuko duena esan nahi dugu, inolako interferentziarik gabe. Halere bi puntu hauek erabaki politikoen baitan daude. Dena den, legearen ondorioz egin behar den Araudiaren zain gaude.
A.–Eta zer lortu nahi duzue zuen gisako sindikatuekiko harreman sozial eta kultural horiekin?
F.Z.E.–Hasera batetan bederen gainerako polizia sindikatu eta elkarteekiko harremanak finkatu nahi ditugu, batez ere polizia autonomikoen sindikatuekin, hala nola Ertzantzako ERNE eta ELA-rekin, eta "Mossos d'escuadra"-koekin. Era berean, Nafarroan "Segurtasun Batzordea" sortzen denean herrialde osoko udaltzainen koordinakuntza gure eskutan egongo denez gure betebeharrak zabalagoak izango dira eta zenbait sindikaturekiko harremanak finkatu beharko ditugu gure negoziaketak aurrera atera ahal izateko. Horrela, adibidez, UGT-ren Zerbitzu Publikoetarako Federakuntzarekin harremanetan jarri beharko dugu. Beraz, gure helburuak ahantzi gabe, gainerako sindikatuekin harremanak izaten saiatuko gara.
Nazioarte mailan berriz, federal kutsuko herrietako polizia sindikatu eta elkarteekin harremanak lortu nahi ditugu, adibidez Alemania, Suiza, eta antzeko herrietakoekin. Era berean I.P.A. (Nazioarteko Polizien Elkartea) erakundearen bitartez harreman kulturalak sakondu nahi ditugu, elkarte honetan Europa osoko udaltzain eta poliziak biltzen bait dira.
A.– Transferentzien ondorioz zuen betebeharrak ugaritzen doaz. Foru Zaintzaileak Nafarroa osoan zehar barreiatzeko proiekturik ba al dago? Bidezaintza transferentziak iristean Guardia Civilaren ordezkatzea egingo duzue, ala elkarlanean jarraituko duzue?
F.Z.E.–Jakin badakigu legegintzaldi honetan erakundearen hazkunde nabarmena eman dela, agian 300 Partaidetara iritsi arte, baina "Nafarroako Polizien Lege Organikoa" delako horren garapenaren zain gaude. Hori argitaratu arte ez dago ezer esaterik.
Bigarren galderari dagokionez, hori erabaki politikoa denez guk ezertxo ere ezin genezakela esan aitortu behar. Halere une honetan eskumen horiek gure gain hartu eta betetzeko bitarteko eskasia nabarmena dugu. Adibidez, eskumen horren barnean legoken "Argiketa Zerbitzua" eratzeko 12-14 laguneko taldea beharko litzateke eta hori gaur egungo egituraketaren barnean kopuru handiegia litzateke posible izateko. Oraindik urrun dago hau.
Halere, eta gai honekin loturik, Europako Legebiltzarrak emandako xedapen baten arabera errepide nazionaletan Estatuko poliziaren presentzia ezinbestekotzak jotzen da. Ertzantzarekin ez gara oraindik bildu eta ez dakigu nola konponduko duten arazo hau. Beno, eta guk ere hor dugu arazoa. Beraz, Guardia Civilaren erretiratzea ez dago gure eskuetan, Estatuko Gobernuak emandako legeen eskuetan baino.
AKERBELTZ
22-23

GaiezPolitikaEuskal HerrPoliziaEuskal poliPolizia For
EgileezAKERBELTZ1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude