Marian Villasante, Poesia "Naif"aren Erresuman


2021eko uztailaren 23an
Marian Villasante idazleari elkarrizketa
Marian Villasante, Poesia "Naif"aren Erresuman
Hogeitazazpi urteko elgoibartarra da Mirian Villasante. EIgoibarko Euskara Mintegiak argitaratu zenbait liburutan parte hartu izan baldin badu ere, Baroja argitaletxearen eskutik kaleraturiko "Xaguak sokasaltoan" izenekoa da bere lehenengoa, aditzera eman bezala beste batzu ere inprentaratzear daudela.
ARGIA.– Nondik datorkizu poesiarako zaletasuna?
MIRIAN VILLASANTE.– Betidanik izan dut gustoko literaturaren mundua. Baina orain bi urte garai bereziak izan ziren neretzako, eta hain zuzen orduan egin nituen poema hauek, ez dakit, nere barruaren azaltzeko saio bat izango balira bezala edo.
A.–Lehen kolaboratu izan duzu ezein literatur aldizkaritan...
M.V.–Banituen bizpahiru ipuin labur idatzita, baina inoiz argitaratu gabeak. Poemok aldiz, garai berezi haietako sentipenen islada eta baita nigan eraginik izan duten haurtzaroko pasadizo eta gogoetak.
"Xaguak sokasaltoan" nere lehen liburu honetako poemetaz esan didate, bai, kutsu infantil antzeko bat ote duten, badakartela halako berrikuntzaren bat naif samarrak diren neurrian. Gaien aldetik ere, maitasuna, haurtzaroa, sentipenak... intimismo mundu horren zantzuak adierazten dituzte nolabait. Erdi Aroko giroan, printzesa maitagarriak, haurtzaroko erreferentziak, Tarzan eta Jane, desertua eta beste tartean direla.
A.–Egitura aldetik zer nabarmenduko zenuke.
M.V.–Zera, esango nuke, hitzari garrantzi berezia eskeini diodala. Hitzak nahiko jostalariak dira batzutan, elipsi ugari dago bestalde, eta kontzeptuekin jokatu dut asko. Kontzeptual samarrak dira beraz poemok, baina hiztegi aldetik ordea oso errazak.
A.- Nolatan gertatu dira Baroja argitaletxearekiko harremanak?
M.V.–Esteban Antxustegi ezagutzen nuen, eta berak Barojakoekin bazituen harremanak. Berari esker kontaktatu ahal izan dut hemengoekin. Gustatu omen zitzaizkien nere poemak eta kaleratzeko prest zeudela. Proposatu didate geroztik ere itzulpenen bat egingo ote nukeen, eta Carmen Martin Gaiteren liburu baten itzulpen bat egin dut horrela.
DAVID ZUAZALDE
65

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakVILLASANTE2
PertsonaiazVILLASANTE2
EgileezUAZALDE1Kultura


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude