Juan Gartzia, Errealitatea Eta Fantasia Bat Eginda


2021eko uztailaren 23an
Juan Gartzia idazleari elkarrizketa
Juan Gartzia, Errealitatea Eta Fantasia Bat Eginda
Juan Gartziaren azken eta aurrenekoa ipuin liburuak "Akaso" du izenburu, Erein argitaletxeak kalera emana. Lehendik ere bazebilen idazte kontutan, eta hau ez da beraz akasozkoa. Katalaneratik umeentzako errelato moduko bat itzuli zuen, «Lierni». Baina atez ere Plazara-n, eta igandero zutabe bat gipuzkoar periodiku ezagun batetan urtebetez.
ARCIA.– "Akaso" liburuko narrazioek badiate nolabaiteko gai inguru amankomunik ala ipuin bildamatzat har dezakegu?
JUAN GARTZIA.–Ipuinak edo errelato desberdinak zeudek. Batetik, liburuerdi pasatxoa «Pernixio» izenekoak harrapatzen dik, hain zuzen Ignacio Aldecoa saria irabazi zuen errelato, ipuin luze, nobela labur edo dena delakoak. Egia esan honek emago lioke batasuna liburuari.
Besteak berriz, batzuk lehendik eginak nizkian. "Akaso"k adierazi nahi lukeena behintzat zera duk: akaso gertatukoak direla ipuinok. Zenbaitetan bazegok itxura autobiografiko bat, gertatutako anekdotaren bat; ziur nik neuk ere ez zekiat, zenbateraino diren oroitzapen edo hala gertatuak. Mundu zera horretan ibili nauk eta agian fantasia piska bat ere bai.
A.–Denbora baten ezezagutzak sortzen duen liluraren arrastorik?
J.G.– Bai, lilurazko giro bat bazegok zenbaitetan eta magia bat zuzpertu nahia ere bai. Baina gehienetan nahasturik zegok, egoeraren beraren lilura baino gehiago, kontaketaren lilura. Nik uste kontaketa berezi bat badagoela denetan, beno, kontatzearen beraren gorabehera bat duk. Bazegok oso modernotzat jo ez liteken zerbait, garai zaharren lilura hori, istorioak kontatzeko patxada geneukan garaietakoa.
A.– "Pernixio" delakoa duk 'gorputza' ematen diona «Akaso»ri. Baina zeren inguruan mamitzen dituk besteak.
J.G.– Jeneroetan nahiko mugan dagoen zerbait egin nahi izan diat. "Peroixio"k oso grafikoa izan nahi du eta komikiaren gertu dagoela ere komentatu zidatek. Errealitate eta fantasiazko elemenduen nahasketa duk, sinisgaitz samarra izango duk behar bada. Hala ere klabe errealistan egina duk eta, konszienteki, topiko mordoa erabili diat, komikietan bezala. Horien artean, pelotariaren pertsonaia, beste herrietakoen buruzko topiko, tangoa,zinema...
«Hilarion Basabe» istorioaren intentzioa ere hortik zihoak, kontaketaren magia eta irudimen eta asmamenaren arteko 'duda-mugaz'. Et zekiat oso ondo ulertua izan ote den, baina. Zera gertatzen duk, ez bada ulertzen, konturatu gabe, intentzio horrekin egina dela, legenda tradizionalen errebisioa izan nahi lukeela eta lirismo apur bat ere badela ez bada igartzen. Inozo samarra ote den irudia eman dezakeela, alegia.
45

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakGARTZIA2
PertsonaiazGARTZIA2

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude