Jean Louis Davant: "Raison D'Etat Horren Beldur Handia Dut"


2021eko uztailaren 19an
Jean Louis Davant irakasle, euskaltzain eta idazleari elkarrizketa
Jean Louis Davant: "Raison D'Etat Horren Beldur Handia Dut"
Berez oso hotz kanpotik, eta gero berotzen diren horietakoa dugu Jean Louis Davant. Bera Xiberotarra, baina lanean Hazparnen ari da eta hortaz aste erdia bertan ematen du. Asteburuetan, ordea, sendia duen etxera itzultzen da, bere sorlekutik metro batzuetara dagoen etxera, bere txokora. Bi alaben, emaztea eta txakurrarekin topo egin duelarik. Euskaltzaina, irakaslea eta idazlea dugu berau. Soldadu Aljerian eman zituen 27 hilabete eta Frantziak izkutuan gorde dituen gertakizunak gertutik segitu eta Frantziaren jokamolde hura gogoan atxiki duen gizonarekin topo egin genuen.
GALDERA: Euskaltzaindiko partaide zaitugu, Xiberoa ordezkatzen duzularik. Batek baino gehiagok esan du komenigarria zela eskualde bakoitzak bere ordezkaria izan dezala. Nola ikusten duzu zuk Batuaren eta euskalkien Batasun-Eraso arazo hori?
ERANTZUNA: Biak behar direla, biak mail desberdinetan. Euskalkiak ezin ditugu bazter utzi. Alde batetik populuak atxikimendu berezia baitie, bestalde, Batuaren hegoak eta sustraiak baitira euskalkiak. Bizia hortik datorkio Batuari. Euskalkiek ere Batuaren beharra badute, adibidez, hitz berrien hartzeko. Ezen, Xiberotarrak ez du hitz berririk asmatzen. Hitz zaharrak ere falta zaizkio. Arrainen izenik ez dakigu. Itsastarrak ez garenez, itsasoko arrain guzien izenak guretzat oso arrotzak dira, eta ez gara asmatzen hasiko. Beraz, itsasaldeko euskalkietatik hartu behar ditugu.
Nik elaberri bat idazten baldin badut, Batuan eginen nuke. Idatzia dut bat eta Baturantz doan euskera batean idatzi nuen. Pastoral bat, aldiz, hori ere gertatu zait, Xiberotarrez izkiriatuko dut. Gero, baliteke Batuan idatz behar izatea, hortaz pastoral hori ez litzateke bertokoentzat.
GALDERA: Ez duzu uste pastoral batek Batuan, zerbait galduko lukeela ?
ERANTZUNA: Bai, agian bai. Hartako idatzi dudan bakarra Xiberoeraz egin dut. Baina, ezerk ez dio nihori debekatzen pastorala Batuan idaztea, beste probintziko batzuek antzesteko.
GALDERA: Zuk Zuberoa ordezkatzen duzu Euskaltzaindian, aukerarik baduzue nork bere euskalkia ordezka eta defendatzeko?
ERANTZUNA: Euskaltzaindian ez naiz soilik Zuberoera defendatzeko. Gure euskalki eta besteen arteko zubia egiteko baizik. Zuberoaren defenditu beharrik ez dago. Ezen denek Zuberoera maite baitute, eta batzuek Zuberoeraz idatzi den guztia ezagutzen baitute. Mitxelenak bederen, ezagutzen zuen. Beraz, defenditu ez, zubia egin bai.
GALDERA: 'Abil' aldizkarian, Iparretarren agiri bat argitaratzeagatik, bertako zuzendaria epaitu nahian dabiltza. Nola segitu duzu auzi hori?!
ERANTZUNA: Gauza itsusia da, zinez itsusia. Frantses eskubideen aldetik, Konstituzioaren aurka baitoa auzi hori.
Frantses legeen aurka, bide batez. Informatzeko eskubidea zauritzen du, ezen 'Abil'ek gauza bakar bat egin baitu, IK-ren agiri bat zabaldu besterik ez du egin. Beste kaseta batzuek argitaratu dute agiri bera, 'Enbata'k adibidez, eta beti egiten dute, ez da lehen aldia.
GALDERA: 'Enbata'k agiri berbera zabaldu eta zergaitik oldartu dute 'Abil' eta 'Enbata' ez ?
ERANTZUNA: 'Abil' oldartu dute ahulago balta. 'Enbatak' erroak eginak ditu, ezagutua da Parisetik gaindi. Hemengo aldizkaria, ordea, gauza tiki bat da. Hortik hasi dira, ikusteko zer erántzun jasoko duen, ahulenari lotu eta gero nori lotuko zatzaie? Jazarpen bat izan da. Askok ageri bat izenpetu du 'Abil'en alde, eta lekukotasunak agertu dira auziari buruz, agian afera ez da urrunago joanen.
GALDERA: Lehenengo aldiz Hego (HASI) eta Ipar (EHAS) aldeek partidu bat mugaren bi aldeetan, orain hamar bat urte, eraiki zuten. Nola jaso zenuen esperientzia hura?
ERANTZUNA: Egin behar zen, eta egin zen, lehenik. Gero oso nekea zen alderdi berean jokatzea. Batez ere bi erresumen artean geunden eta.
Bestalde, egoera desberdinak zirenez, taktika diferenteak ziren. Horiek horrela hemengoa murriztuz joan zen, hegokoen sustengoa galdurik. Horregatik desagertu zen EHAS, baina Iparraldeko arazoengatik ere bai. Gaur EA dugu, elkarturik, Ipar eta Hego, geroak erranen du nola bilakatuko den.
GALDERA: EHAS-eko esperientziak zalantzaren batzu argitu zizkizun?
ERANTZUNA: Dogmatismo gehiegirik ez dela behar! Iduritu zitzaidan hegoaldeko batzuek dogmatismo gehiegi zutela Iparraldeari begira. Zenbaitek nahiko zuen hango bide berak guk har genitzan, agian tronpatzen naiz. Hori ezina da, oraingoz, bederen.
GALDERA: Aljerian eman zenituen 27 hilabete. Garai hartan Mitterrand zenuten barne ministrari gisa. Beaufre jeneralak presoekin zer egin ez zekiela, Mitterrandek erantzun zion hitzez hitz 'Aski duzu hiltzearekin '.
ERANTZUNA: Hango oroitzapenak urruntzen ari zaizkit. Halere, gauza bat gero eta argiago geratzen ari zait, frantses gobemuaren gogortasuna, gogortasun hotza.
Gogoan izan behar, Aljerian milioi bat hil zela, hamar milioietarik. Aljeriarrek, berek, herrikide asko garbitu zuten.
Baina, 1955ean, Beaufre jeneral frantses argiak, Kabilia Handiko Tizi-Ouzun zelarik, fellagah (abertzaleak) batzu atxilotu zituen. Bertako epaileari galdetu zion, 'Gizon hauekin zer egin behar?' Besteak jeneralari, 'Nahi duzuna egizu!' Jeneralak, berriz 'Zer da hori?'. Mitterrandek gerra hasieratik, galdera berari erantzunez, 'Aski dituzue hiltzea'. Hori zen beraz, jeneral honi ihardetsi zitzaiona. Hala dio Yves Courrierek, bere Aljeriako guduaz idatzi liburuan.
GALDERA: Legea ez errespetatze hori nola zuritu dezakete frantsesek?
ERANTZUNA: Gauza batzu, justifikatu gabe egiten dituzte, beste batzu, ordea, zurituz, oso zimino zaharra da frantses estadua.
Baina, Frantzia bere prontzipioen kontra joateak harritzen nau.
GALDERA: Iparraldera itzuliaz, hemen ere basakeriak gertatu dira eta...
ERANTZUNA: Ez da arras berdin gertatzen hemen. Aljerian, adibidez, ez zuten nazionalidade frantsesik. Hemengoek, bederen, hori badugu eta ezin dira hain urrun joan.
GALDERA: Oraindik ez, baina hemendik bost urtetara?
aldetik bortizkeria gehiago ez den bitartean, nekez egin dezakete gehiago.
Nik 'raison d'Etat'-ren beldur haundia dut. Horren izenean, gai dira frantsesak beren legeen aurka joateko, gai dira.
GALDERA: Horrela segituz gero, noraino heldu daitezke?
ERANTZUNA: Ez dakit. Hor tartean izan dugu GAL-en istorioa. Badakigu, GAL espainol poliziez osatua dela, baina dudik gabe frantses estadua konplizea izan dela, orain zer mailetan? Ez dugu agian inoiz jakinen. Frantses gobernuak ez ditu sekulan hilketa hauek kondenatu. Gainera, Joxe frantses barne ministrari sozialistak, terrorismoaren balantzea egiterakoan, ez zituen aipatu ere egin GAL-enak. Hori harrigarria da.
Pabeko Svahn jujak ere sistematikoki libre utzi zituen GALekoak.
GALDERA: Nola ikusten duzu bortizkeriaren alderdia Iparraldean?
ERANTZUNA: Iparraldean ene ustez, biolentziak ez du indarrik eta ezin dezake askorik izan. Momentuan uste dut kalte baizik ez digula egiten zeren 'Amalgama' egiteko aukera eta ahalmena ematen baitie hemengo jauntoei eta gobenuari bide batez. Abertzale guztiak saku berean sartzen gaituzte, aukera hori ematen zaielako. Gure eskakizunak orain, eragozpendurik daude, arazo horregatik baina hala ere, aitzaki horrekin bazter uzten dituzte.
Areago herritarrak izutzen ditu Iparraldeko bortizkeriak. Ez dut biolentziaren indarrean sinesten, Iparralde honetan.
GALDERA: Zer ulertzen duzu amalgama hitzaz, zehatz-mehazki?
ERANTZUNA: Abertzale guztiak bonba-ezarle batzu garela sinetserazten diotela herriari. Beraz, horrekin, herria da gurengandik urruntzen eta aldentzen gaituzte. Ikastolak, kooperatibek eta gainerateko abertzaleen obrek ez dutela behar luketen babesa eta laguntzak erdiesten herriarengandik. Bestalde, horren aitzakian, ez dituztela ere gobernu zein instituzioetatik beharko lituzketen laguntzik lortzen.
GALDERA: Hemen, hautetsien botere oso finkatu bat badago. Nola erabiltzen dute erdietsi duten boterea?
ERANTZUNA: Multzo gotor bat, klase sozial bat bezala jokatzen duena, badago. Beraz, euskaldunon etsai. Hautetsi haundiak klase bilakatu eta hortarik bizi dira. Aulki bat erdietsiz gero, beste bat eta beste bat, bizi osorako hautetsi izanik eta ofizio bat bezala hartzen dute. Horregatik zernahi egiteko prest agertzen dira, niholaz ere ez dute beren lekua utziko.
Hemen, gazte multzo bat agertu da hautetsi hauek baino askoz eskola gehiago duena. Hauei sekulako beldurra diete hautetsiek. Konpetentzia bat bezala ikusten dute. Hautetsiek lekuak atxikitzeko, abertzaletasuna zokoratu nahi dute, berdenboran gazte eskolatuen konpetentzia ere zokoratu nahiean. Hortarako, hauek ere amalgama erabiltzen dute.
Bortizkeria erabiltzen dutenen kontra azaltzen dira, baina, hautetsien lehen etsaiak biolentzia erabiltzen EZ dutenak dira, zeren hortik baitatorkie konpetentzia. Adibidez, Garaziko hauteskundeetan, Ornagues batek %12 boz jaso zuen, Heletan %16a. Hor dute gure jaunttoek arrisku bat senditzen, hori dute indar guziz trabatu nahi.
GALDERA: Idazle gisa ezagutzen zaitugu, zuk zure burua horrekin duzu identifikatzen gehien bat.
ERANTZUNA: Zoritxarrez politiko bezala ikusten naute oraino. Literaturan gustorago nago. Gauza baitezpadako eta beharrezkoa zait. Olerkia denez gainetik dut maitatzen, badakit ez dela modan, baina olerkia enetako arnasa bezala da.
GALDERA: Nork edo zerk zaitu inspiratzen.
ERANTZUNA: Barka, baina, Goethek zioen bezala, olerki guziak dira zirkunstantzialak, bistan da olerkiak ez du prosaikoa izan behar baina iturria prosaikoa izan dezake, egunoroko biziak sor araz dezake olerkia.
Bestela zer erran nahi du, biziarekin ezer ikusterik ez duela? Ni biziak nau interesatzen, arnasa hartzen dudan bezala. Bizi direnak eta maleruski hilen direnak, nihaur bezala. Hortik da gehien bat ene poesia sortzen.
Zer erran nahi du, mementu honetan ez naizela oso bizi, idazten ez dudalako? Baina, ostion (arestian) erran dizut, hori ere iraganen dela, ekaitza ondoren iduzkia baitator...
ERMINE MADARIAGA. BELAUSTEGIGOITIA
35-39

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazDAVANT1
EgileezMADARIAGA4Hizkuntza
EgileezBELAUSTEGI1Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude